4 · 03 · §4.3
Immunitate sistema eta defentsa naturalakEl sistema inmunitario y las defensas naturales
Defentsa inespezifikoak edonoren aurka balio du; espezifikoak, mikroorganismo jakin baten aurka. Barrerak, hantura, sukarra eta fagozitosia batean; linfozitoak bestean.
1Testua
- Defentsa inespezifikoak eta espezifikoak bereiztea.
- Barrera fisiko, kimiko eta biologikoak sailkatzea.
- Hanturaren bost sintomak izendatzea.
- Erantzun humorala eta zelularra bereiztea.
DEFENTSA MOTAK
INESPEZIFIKOAK: Mikroorganismo askoren aurka eraginkorrak.
Barrera fisikoak, kimikoak eta biologikoak.
Erantzun immune inespezifikoen mekanismoak: Molekula propioak eta arrotzak ezberdintzen ditu, arrotzak erasotuz.
ESPEZIFIKOAK:
Mikroorganismo espezifiko batzuen aurka eraginkorrak eta immunologiamekanismoen menpekoak:
Immunitate zelularra
Immunitate humorala Inesfezifikoak
BARRERA FISIKOAK
BARRERA FISIKOAK: Eztula eta doministikua, Peristaltismoa, Malko-jarioa, Zelula ziliodunak, Mikzioa, Larrua eta mukosak… lehen defentsa maila.
Azala eta mukosak: mikroorganismoak lehen defentsa-lerroko ehunetan sartzea eragozten dute
Eztula, doministikua eta zelula ziliodunak:
Mukosekin eta zilioekin kontaktuan dagoen airea, arraste eta kanporatzea
Mukiak partikulak eta mikrorganismoak harrapatzen ditu
Malko-jarioa eta kliskatzea: Mikroorganismoak desagerrarazi eta arrastaka eramaten dituzu.
Mikzioa:
Uretran Staphylococcus epidermidis eta Escherichia coli daude.
Garbiketa. Mikroorganismoak uretratik igotzea eragoztea
Peristaltismoa: digestio-hoditik mikroorganismo patogenoak kanporatzeaStaphylococcus Epidemidis-i.
BARRERA KIMIKOAK
BARRERA KIMIKOAK: Hazkuntza ekiditen dute edo mikroorganismoa ezabatzen dute.
Sebo-guruinak (larruazala): Gantz-azidoak eta peptidoak jariatzen dituzte antimikrobiano funtzioarekin, bakterio batzuk suntsitzen dituzte.
Izerdia: pH azidoak bakterioen hazkuntza eragozten du.
Listua:
Laktoferrina, Fe fijatzen duen proteina: Mikroorganismoen hazkuntza ekiditen du.
IgA: Bakterioak inguratzen ditu eta hortzetako eta aho-epitelioko atxikidura eragozten du.
Lisozima, agente antibakterianoa: Bakterioen zelulen pareta hausten du.
Urin gastrikoa: Azidotasunak hazkuntza ekiditen du.
Bagina:
Pubertarotik, laktobaziloek, baginako sekrezioen azukreak hartzitzen ditu, pH azidoa sortuz.
Jaboi agresiboekin garbiketak edo/eta antibiotikoek ezabatu ditzakete laktobaziloak eta patogeno batzuk patogeno oportunista bihurtu daitezke, adib. Candida albicans.
BARRERA BIOLOGIKOAK
BARRERA BIOLOGIKOAK:
Berezko mikrobiota:
Egoera normalean giza-gorputzean dauden mikroorganismoak.
Hauek, mikroorganismo patogenoen kontrako defentsak dira.
Leku batzuk oso garrantzitsuak dira:
Digestio-hodia.
Bitaminen sintesia.
Bagina.
Gune batzuetan espezie ezberdinen dentsitate altuak daude: Hesteak.
Antibiotikoek mikrobiota aldatzen dute eta infekzio oportunistak sor ditzakete.
Bakteriozinak jariatu ditzakete, mikroorganismoak suntsitzeko.
HANTURA
HANTURA: Mekanismo oso efektiboa da, ehunen kalte bati erantzuna emateko. Zelulen suntsipenak, ekintza batzuk martxan jartzen ditu, agresioa gelditu eta lesioak erreparatzeko.
Erantzun immune inespezifikoaren erreakzio bereizgarriena da.
Suntsipen zelularrak ekintza batzuk martxan jartzen ditu.
Helburua: Erasoa geldiaraztea eta lesioak konpontzea
Prozesua:
Hasieran: Ehunaren kaltea edo inbasioa: erredura, mikroorganismoak oxigeno kontsumoa dela eta.
Ehunaren erantzuna:
Substantzia kimiko aktiboak askatzea: histamina, prostaglandina, etab.
Odol-hodien basodilatazioa eta iragazkortasuna areagotzea
Erantzun leukozitarioa:
Mikroorganismoen fagozitosia eta kaltetutako ehun-zatiak
Zornea. Abzesuak
Kaltetutako ehuna konpontzea
Sendatzea
Sintomak:
Beroa
Gorritasuna
Tumorea
Mina
Funtzioaren alterazioa
SUKARRA
SUKARRA: Gorputzaren tenperaturaren ezohiko igoera, normalean infekzio baten ondorioz. Tenperatura mantentzeko erantzulea hipotalamoan kokatuta dago.
Pirogenoak dira sukarra sortzen duten substantziak.
Pirogeno exogenoak: Gram-bakterioen endotoxinak.
Pirogeno endogenoak: Hanturan leukozitoek sortzen duten zitokinak.
Metabolismoak gora egiten du eta basokonstrikzio periferikoa ematen da. Hotzikarak ematen dira, tenperatura igotzean azala hotza dagoelako.
FAGOZITOSIA
FAGOZITOSIA: Fagozitoek burutzen dute, mikroorganismo inbaditzaileak irentsi eta entzima hidrolitikoei esker ezabatzen dira.
Leukozito polimorfonuklearrak: Neutrofiloak, basofiloak, eosinofiloak.
Makrofagoak: Antigenoak T linfozitoei aurkeztu → erantzun espezifikoa estimulatu.
Zitosinak sortu → Hanturak erantzunean parte hartzeko.
Odolean daudenean monozitoak dira, baina odol-hoditik kanpo makrofago izena hartzen dute.
ZELULEN HILTZAILE NATURALAK (NK)
ZELULEN HILTZAILE NATURALAK (NK):
Linfozito mota bat dira, baina EZ dute sistema immune espezifikoko gaitasunik.
Gai dira:
Birusekin kutsatutako zelula eta zelula tumoralak suntsitzeko
Bakterioen, onddoen eta protozooen infekzioen aurkako defentsa zelular ez-espezifiko gisa jarduteko.
Ekintza-mekanismoa (konplementoaren antzekoa): zelulen mintz zitoplasmatikoa suntsitzeko gai da, diana-zeluletako mintz zitoplasmatikoak suntsitzen ditu
KONPLEMENTUA AKTIBATZEA
KONPLEMENTUA AKTIBATZEA: Ornodunen odol-plasmako 20 proteina baino gehiago, zenbakiz adieraziak (C1, C2, C3…). Erantzun immunitario espezifikoko antigorputzekin batera egiten dute lan.
Konplementuaren aktibazioak fagozitosia eta hantura bultzatzen ditu.
INTERFEROIAK
INTERFEROIAK:
Tamaina txikiko proteinak dira, zitozinak
Zelulen arteko komunikazioa da haien bete beharra.
Birusen ugalketaren ondorioz, zelula eukariotoak aktibatzen dira eta interferoiak jariatzen dituzte.
Antibirus proteinen jariaketa burutzen dute, birusen mRNAren transkripzioa blokeatuz.
Espezie bakoitzarentzat espezifikoak dira. Antibiraletan erabiltzen dira adibidez.
Erabilerak:
Antibiralak
Tumoreen aurkako agenteak (NK aktibatu) Esfezifikoak ERANTZUN IMMUNE HUMORALA:
ERANTZUN IMMUNE HUMORALA
Zelulaz kanpoko mikroorganismoen eta horien toxinen aurkako lehen defentsamekanismoa.
Antigorputzen ekoizpena → B linfozitoak.
B linfozitoek beste zelulekin (makrofagoak + T linfozitoak) lan egin behar dute.
B linfozitoek antigorputzak askatzen dituzte → antigenoei heltzen zaizkie → hauek desaktibatzen dituzte
B linfozitoak → Hezur-muinean heldutasuna lortzen dute eta nodulu linfatikoan kokatzen dira.
ERANTZUN IMMUNE ZELULARRA
ERANTZUN IMMUNE ZELULARRA:
Zelula barneko mikroorganismoen aurkako defentsa-mekanismo nagusia (birusak, bakterio batzuk)
T linfozitoen erantzun espezifikoan oinarritua (Timoan heltzen dira)
Antigenoak ezagutzen dituzte + Immunitate Sistemako beste zelula batzuk aktibatzen laguntzen dute mehatxuaren aurka joateko.
LINFOZITOAK
LINFOZITOAK: Hezur-muinean sortzen dira: T linfozitoak, B linfozitoak eta antigeno-aurkezle zelulak.
T linfozitoak timoan zelula helduetan bilakatzen dira: Timozitoak.
Organo linfoide primarioetan (timoa eta hezur-muina) garatzen dira. Antigenoekin kontaktuan jartzen dira organo linfoide sekundarioetan (amigdalak, Peyer plakak, gongoil linfatikoak…).
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Hantura | Inflamación |
| Pirogenoa | Pirógeno |
| Fagozitosia | Fagocitosis |
| Interferoia | Interferón |
| Antigorputza | Anticuerpo |
2Sailkapena
Apunteak zerrendatzen dituen kategoriak, irizpide beraren azpian. Ez dago hemen testu berririk: lerro bakoitza apuntearena da.
Defentsa inespezifikoaren barrerak
Zeren arabera: Zerekin eragozten duten mikroorganismoaren sarrera
| Barrera fisikoak | BARRERA FISIKOAK: Eztula eta doministikua, Peristaltismoa, Malko-jarioa, Zelula ziliodunak, Mikzioa, Larrua eta mukosak… lehen defentsa maila. |
|---|---|
| Barrera kimikoak | BARRERA KIMIKOAK: Hazkuntza ekiditen dute edo mikroorganismoa ezabatzen dute. |
| Barrera biologikoak | BARRERA BIOLOGIKOAK: Egoera normalean giza-gorputzean dauden mikroorganismoak. |
Erantzun immune inespezifikoaren mekanismoak
Zeren arabera: Zer jartzen den martxan mikroorganismoa sartzen denean
Ez dira baztertzaileak · Ez dira konpartimentu itxiak, eta apunteak kateatu egiten ditu: hanturaren barruan fagozitosia dago, eta osagarriaz dio «fagozitosia eta hantura bultzatzen dituela».
| Barrerak | Barrera fisikoak, kimikoak eta biologikoak. |
|---|---|
| Hantura | HANTURA: Mekanismo oso efektiboa da, ehunen kalte bati erantzuna emateko. Zelulen suntsipenak, ekintza batzuk martxan jartzen ditu, agresioa gelditu eta lesioak erreparatzeko. |
| Sukarra | SUKARRA: Gorputzaren tenperaturaren ezohiko igoera, normalean infekzio baten ondorioz. Tenperatura mantentzeko erantzulea hipotalamoan kokatuta dago. |
| Fagozitosia | FAGOZITOSIA: Fagozitoek burutzen dute, mikroorganismo inbaditzaileak irentsi eta entzima hidrolitikoei esker ezabatzen dira. |
| Zelulen hiltzaile naturalak (NK) | Linfozito mota bat dira, baina EZ dute sistema immune espezifikoko gaitasunik. |
| Konplementua | KONPLEMENTUA AKTIBATZEA: Ornodunen odol-plasmako 20 proteina baino gehiago, zenbakiz adieraziak (C1, C2, C3…). Erantzun immunitario espezifikoko antigorputzekin batera egiten dute lan. |
| Interferoiak | Tamaina txikiko proteinak dira, zitozinak |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Alderatu
Defentsa inespezifikoak Defentsa espezifikoak Zeren aurka Mikroorganismo askoren aurka Mikroorganismo espezifiko batzuen aurka Zertan oinarritzen den Barrera fisiko, kimiko eta biologikoetan Immunologia mekanismoetan: zelularra eta humorala Nola bereizten du Molekula propioak eta arrotzak bereizi, eta arrotzak eraso Antigeno jakin bat ezagutzen du Nondik datorren: DEFENTSA MOTAK
Ez nahastu
Biak dira espezifikoak eta biak linfozitoenak; aldea non heltzen diren eta mikroorganismoa zelula barruan ala kanpoan dagoen da.
Erantzun humorala Erantzun zelularra Zeren aurka Zelulaz kanpoko mikroorganismoak eta haien toxinak Zelula barneko mikroorganismoak (birusak, bakterio batzuk) Zein linfozito B linfozitoak T linfozitoak Non heltzen dira Hezur-muinean Timoan Nondik datorren: ERANTZUN IMMUNE HUMORALA · ERANTZUN IMMUNE ZELULARRA
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zeren aurka: Defentsa inespezifikoak / Defentsa espezifikoak
Mikroorganismo askoren aurka / Mikroorganismo espezifiko batzuen aurka
Zertan oinarritzen den: Defentsa inespezifikoak / Defentsa espezifikoak
Barrera fisiko, kimiko eta biologikoetan / Immunologia mekanismoetan: zelularra eta humorala
Nola bereizten du: Defentsa inespezifikoak / Defentsa espezifikoak
Molekula propioak eta arrotzak bereizi, eta arrotzak eraso / Antigeno jakin bat ezagutzen du
Zeren aurka: Erantzun humorala / Erantzun zelularra
Zelulaz kanpoko mikroorganismoak eta haien toxinak / Zelula barneko mikroorganismoak (birusak, bakterio batzuk)
Zein linfozito: Erantzun humorala / Erantzun zelularra
B linfozitoak / T linfozitoak
Non heltzen dira: Erantzun humorala / Erantzun zelularra
Hezur-muinean / Timoan