ERIZAINTZAOsasun publikoa · 1. maila

3 · 01 · §3.1

Aurrekariak: hiru txostenAntecedentes: tres informes

1. blokea 4tikPDF orrialdeak: 24, 25, 26

Gizarte determinatzaileak ez dira ideia bat: neurtu egin dira. Hiru txostenek —Black, Whitehall eta Osagin— zenbakiak jarri zizkioten desparekotasunari.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Gizarte determinatzaileak definitzea.
  • Hiru txostenak bereiztea eta bakoitzak zer neurtu zuen esatea.
  • Desparekotasun bat zerk bihurtzen duen bidegabe azaltzea.
01

3.1. AURREKARIAK 3.2. DESPAREKOTASUN DETERMINATZAILEAK 3.3. KUDEAKETARAKO ESTRATEGIAK 3.4. OSASUN SISTEMA

“Norbanakoen eta gizartearen osasun egoera determinatzen duten faktore pertsonal, sozial, politiko eta ingurumenekoen multzoa. Osasuna erabakitzen duten baldintzak dira.” (OME, 1998) Osasunean eragin zuzena dute gizarte determinatzaileek, osasun egoeran antzematen den bariantzaren zati haundi bat aurresaten dute eta osasunarekin loturiko praktikak estrukturatzen dituzte. Osasunaren eta gizarte determinatzaileen artean elkarreragin bat dago.

PDF · 24

Faktore sozialek (klase, genero, adin, etnia…), kontestu sozioekonomiko eta politiko batean desparekotasunak eragiten ditu, bizi itxaropenean adibidez (Glasgow efektua).

Sistematikoak, bidegabekoak eta potentzialki ekidingarriak diren diferentziak osasunean, sozialki, ekonomikoki, demografikoki edo geografikoki definitutako taldeen artean gertatzen dira. Klase sozial, genero, lurralde edo etniaren arabera, osasunarekin loturiko aukera eta baliabideak ezberdinak dira.

02

BLACK TXOSTENA

Gizarte Zerbitzuetako estatu idazkariak eskatu zuen, gobernu laborista indarrean zegoen bitartean Erresuma Batuan (1977). 80. hamarkadan argitaratu zen (Black et al 1988). Hilkortasunean, morbilitatean eta osasun zerbitzuen erabileran zeuden gizarte desparekotasunen analisi sakona egin zen. Ondoren, The Health Divide Txostena egin zen, beste herrialdetarako eredu moduan erabili zena. Azpimarragarriak: Erresuma Batua, Herbehereak, Eskandinabia eta Estatu Batuak.

PDF · 25
03

WHITEHALL

Kohorte diseinuko ikerketa bat izan zen, Erresuma Batuko funtzio publikoko 17500 funtzionarioekin egina, haien hilkortasuna neurtzeko zuten lan postuaren arabera. Maila baxuenetako funtzionarien artean arrisku-faktore prebalentzia altuagoa zen, gaixotasun kardiobaskularrengatik hiltzeko arriskua 2.1 aldiz handiagoa zen zuzendaritzakoekin alderatuz adibidez.

PDF · 25
04

ESPAINIAN

1994: “Diferencias y desigualdades en salud en España” liburua.

PDF · 25

1996: “Desigualdades sociales de salud en España” lehen txostena. Eskatu zenetik argitaratu arte gobernu aldaketa egon zenez, hedapena oso eskasa zen eta gomendioak ez ziren gauzatu.

Navarro txostena Hilkortasunean zeuden desparekotasunak ikertu ziren. Gaixotasun kronikoen prebalentzian desberdintasun nabarmena zegoela ikusi zen egoera sozialaren arabera.

GOMENDIOAK:

Determinatzaile sozialen inguruan, politiko publikoetan adibide eredugarriak kontuan izan (Euskadi, Bartzelona).

Informazio sistemak hobetu.

Determinatzaile sozialen ikerketarako batzordea: Iraunkor.

Bizi eta lan baldintzak hobetu.

Egoera ahulenekoei lehentasuna.

Erabaki-hartzea deszentralizatu, parte-hartzea sustatu.

Beharraren araberako baliabide soziosanitarioen banaketa.

Politika publikoek (osasunean) duten eragina aztertu.

Lehentasuna: haurtzaroa, lan eta etxebizitza baldintzak, gabezia materiala duten eremuak, ahulenen artean osasun ohiturak positiboak sustatu, osasun arretarako sarbidea ziurtatu.

05

EAE-N:OSAGIN TXOSTENA

ONDORIOAK:

PDF · 26

Hilkortasuna handiagoa hezkuntza-maila jaitsi ahala.

Hilkortasun kausa nagusiak:

Gizonetan: Tumore gaiztoak

Emakumezkoetan: Zirkulazio-aparatuko gaixotasunak

Biztanleria guztiak unibertsitate-prestakuntza duen biztanleriaren hilkortasuna izango balu, 10 heriotza saihestuko lirateke egunero, hau da, heriotza guztien bosten bat.

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
Gizarte determinatzaileaDeterminante social
DesparekotasunaDesigualdad
Kohorte ikerketaEstudio de cohorte
HilkortasunaMortalidad
Glasgow efektuaEfecto Glasgow