3 · 02 · §3.2
Desparekotasunaren determinatzaileakLos determinantes de la desigualdad
Diferentzia bat ez da desparekotasun bat: hiru baldintza bete behar ditu. Eta ardatzak lau dira —maila soziala, kultura, generoa eta etnia—.
1Testua
- Diferentzia eta desparekotasuna bereiztea.
- Bost mekanismoak zerrendatzea.
- Sexua eta generoa bereiztea.
3.2.DESPAREKOTASUN DETERMINATZAILEAK
Hiru ezaugarri beharrezkoak dira diferentzia soilak desparekotasun bilakatzeko: Agerpen sistematikoa, jatorri soziala izatea eta dimentsio moral eta etikotik begiratzean bidegabekoak izatea.
MEKANISMOAK
Baliabide eta botere maila desberdinak
Osasun arriskuei esposizio maila desberdina
Esposizio maila berdinarekin ondorio desberdinak
Ondorioak bizi-zikloan zehar
Gaixotasunaren ondorio sozial eta ekonomiko desberdinak
ZER DA EKITATEA OSASUNEAN?
Osasunera iristeko aukera berdinak izatea.
Aniztasunaren antzematea, hau diskriminazio-arrazoi bilakatu gabe.
Egoera perfektu batean, pertsona guztiek gehienezko osasun maila lortzea, inor bere maila sozial edo beste faktore sozialen eraginez desabantaila egoeran egon gabe.
DESPAREKOTASUN-ARDATZAK
Maila soziala Gizarte guztietan, eskala sozialean behera egiten dugun heinean, bizi-esperantza laburtzen da eta gaixotasuna nagusitzen da, kausa psikosozial eta materialei egozgarriak. Desabantaila egoerak talde jakin batzuengan kontzentratzen dira eta hauek bizitzan zehar osasunean duten eragina metatzen joaten da.
Kultura Kulturak talde batean ikasi, onartu eta transmititzen diren balio, sinesmen eta bizimodu multzoa adierazten du. Kultura eta migrazioa beti izan dira historiaren parte eta honek gizartearen bizikidetzaren balioa erakusten du. Europaren etorkizunerako ezinbestekoa da baina sarri aniztasuna oztopo gisa ikusten da.
Etorkinek maiz pairatzen dituzte diskriminazioak eta etnia-bazterketak, baliabide ekonomiko mugatuak (etxebizitza, lana eta kualifikazioa, 3-D kategoria→ Dirty, degrading, dangerous…). Gehienetan sare sozial oso mugatua dute eta osasunaren autopertzepzio okerragoa dute, baliabide soziosanitarioen ezagutza falta dute eta. Hortaz gain, prozesu asistentzialean komunikazio arazoak egon daitezke, hizkuntza, komunikazio estiloa edo estereotipoak direla eta. Osasun-gaixotasun kontzeptuaren barnean, laguntza mota eta erantzukizun maila ere ezberdin pertzibitu daitezke.
Generoa Sexua gizonezko eta emakumezkoak definitzen dituzten ezaugarri biologiko, anatomiko eta fisiologikoak dira.
Generoa berriz gizarte batean gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako egokiak diren rol, portaera, jarrera eta konbentzimenduak dira.
GENERO ROLAK
Gizartean emakume eta gizonek rol ezberdinak dituzte, aukera, baliabide eta erabakian hartzeko ahalmen ezberdinak dituzte adibidez. Genero rol hauek beste aldagai batzuekin (sozialak, ekonomikoak…) kontaktuan jartzean desparekotasunak sortzen dira eta honek osasunean inpaktua izaten du. Gizarte industrializatu gehienetan, generoaren araberako desparekotasunak daude produkzio eta erreprodukzio lanetan, etxez kanpoko lana funtsezkoa eta errekonozitua da, zainketek berriz balio sozial mugatua dute. Adib. Osasun arloko ikerketetan ez dira emakumeak hartzen kontrol zein ikerketako taldeetan, fetuarekin, hormona-aldaketekin edo eta izan ditzaketen tratamenduekin interakziorik egon ez dadin. Honek emakumeak baztertzen ditu, ezin delako ziurtatu gizonezkoetan egindako ikerketa baten emaitzak emakumeentzat baliozkoak izango diren edo ez.
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Ekitatea | Equidad |
| Esposizioa | Exposición |
| Bizi-zikloa | Ciclo vital |
| Sexua | Sexo |
| Generoa | Género |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ideia nagusia
Diferentzia soil bat ez da desparekotasuna: hiru baldintza behar ditu aldi berean —sistematikoa izatea, jatorri soziala izatea eta bidegabea izatea—.
Nondik datorren: 3.2.DESPAREKOTASUN DETERMINATZAILEAK
Ideia nagusia
Gizarte guztietan, eskala sozialean behera egiten dugun heinean bizi-esperantza laburtzen da eta gaixotasuna nagusitzen da; gainera, desabantailaren eragina bizitzan zehar metatzen joaten da.
Nondik datorren: DESPAREKOTASUN-ARDATZAK
Ez nahastu
Apunteak biak jarraian definitzen ditu «Generoa» izenburu berberaren azpian, eta horregatik nahasten dira.
Sexua Generoa Zer den Gizonezkoak eta emakumezkoak definitzen dituzten ezaugarriak Rolak, portaerak, jarrerak eta konbentzimenduak Nondik dator Biologiatik: anatomikoa eta fisiologikoa Gizartetik: egokitzat jotzen duena Nondik datorren: DESPAREKOTASUN-ARDATZAK
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zer da hemengo ideia nagusia?
Diferentzia soil bat ez da desparekotasuna: hiru baldintza behar ditu aldi berean —sistematikoa izatea, jatorri soziala izatea eta bidegabea izatea—.
Zer da hemengo ideia nagusia?
Gizarte guztietan, eskala sozialean behera egiten dugun heinean bizi-esperantza laburtzen da eta gaixotasuna nagusitzen da; gainera, desabantailaren eragina bizitzan zehar metatzen joaten da.
Zer den: Sexua / Generoa
Gizonezkoak eta emakumezkoak definitzen dituzten ezaugarriak / Rolak, portaerak, jarrerak eta konbentzimenduak
Nondik dator: Sexua / Generoa
Biologiatik: anatomikoa eta fisiologikoa / Gizartetik: egokitzat jotzen duena