ERIZAINTZAOsasun publikoa · 1. maila

1 · 02 · §1.2

Osasun publikoa eta erizain komunitarioaLa salud pública y la enfermera comunitaria

2. blokea 3tikPDF orrialdeak: 5, 6, 7

Osasun publikoa industrializazioaren osasun arazoei emandako erantzuna izan zen. Hortik datoz bere bost funtzioak, hiru prebentzio mailak eta arreta mailak.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Osasun publikoaren sorrera historikoa kokatzea.
  • Osasun publikoaren bost oinarrizko funtzioak izendatzea.
  • Hiru prebentzio mailak bereiztea.
  • Osasun publikoa eta osasun komunitarioa bereiztea.
01

OSASUN PUBLIKOA

Osasun arazoei aurre egiteko burutzen diren jarduera sozio-sanitarioak dira, osasunaren eta gaixotasunaren arretaren inguruan martxan jartzen diren estrategiak.

PDF · 5
02

SORRERA

Sorrera Industrializazioak eragindako osasun arazoen erantzuna izan zen Osasun Publikoaren sorrera. Iraultza industrialak aldaketa sozial eta sanitarioak eragin zituen.

PDF · 5

Landa eremutik fabriketara emigrazio izugarria eman zen, probrezia igoz eta gosea zein etxebizitza falta eta kalitate gutxiko ingurunea sortuz.

Herrialde industrialetan hainbat iraultzailek txostenak idatzi zituzten, biztanleriaren osasunaren eta higienearen egoera aztertu eta hau salatzen. Txosten guzti hauen ondorioa izan zen Europa eta Estatu Batuetan lehengo Osasun Publikoko zerbitzuak garatu izana, “Sanitatea eta Higiene Publikoa” izenarekin.

Helburua: Populazioa babestea ingurugiroan eta biztanlerian ekintzak burutuz

Ardura: Estatua bere gobernuaren bitartez Osasun Publikoaz arduratzea Gaur egun Legearen Objektua: Osasun publikoa administrazio publikoek antolatutako jardueren multzoa da, gizartearen parte-hartzearekin, gaixotasunak prebenitzeko eta pertsonen osasuna babesteko, sustatzeko eta berreskuratzeko, bai banaka bai kolektiboki eta osasu, sektore eta zeharkako ekintzen bidez.

03

BOST OINARRIZKO FUNTZIOAK

33/2011 Legea, urriak 4, Osasun Publikoaren Lege Orokorra. Osasun publikoak bost oinarrizko funtzio ditu:

PDF · 5

Osasunaren sustapena, Osasunaren babesa, Gaixotasunen prebentzioa, Gaixotasunen tratamendua, Rehabilitazioa Osasun arazoen prebentzioa Era indibidualean edo taldeka, osasun arazoen agerpena ekiditeko, osasun arazoak garatzeko edo osasun arazoen konplikazioak ekiditeko, osasun sistematik garatzen diren neurri eta ekintzak dira.

04

PREBENTZIO MAILAK

LEHEN PREBENTZIO MAILA:

PDF · 6

Osasunaren sustapena:

Helburua: Populazioaren bizi kalitatea hobetzea

Politika sektorialak: Heziketa, osasungintza, zerbitzu sozialak, lana…

Osasunaren babesa:

Ingurugirora dijoan osasungintza arloa da. Maila indibiduala gainditzen du eta komunitatean garatzen da.

Helburua: Arrisku-faktoreak kendu edo kausen eta populazioaren artean babesak ezarri.

Neurriak batez ere legegileak dira:

Inguru orokorrean, oinarrizko garbiketa teknika eta ingurugiro (ura, soinua, zaborrak, erradiazioak…) teknikaren bidez.

Inguru berezietan, lantokia, etxebizitza, eskolak…

Kontsumo-produktuen kontrola, janariak, medikamentuak, alkohola, tabakoa eta beste drogak.

BIGARREN PREBENTZIO MAILA: Osasun arazoen eta gaixotasunen antzemate goiztiarra (kribadoa).

HIRUGARREN PREBENTZIO MAILA: Gaixotasunen eta beraien konplikazioen eboluzioa ekiditea du helburu.

SENDATZE ETA ERREHABILITAZIOAREN ARRETA: Gaixoen eta ezintasuna duten pertsonen tratamendura eta zainketara bideratuta dago. Osasuna, bizitza arrunta, soziala eta afektiboa berreskuratzeko bideratuta dago.

05

ARRETA MAILAK

OSASUN PUBLIKOA: Populazioaren osasuna zaindu, babestu eta sustatzen du, informazioaren eta zainketa epidemiologikoaren bitartez, gaixotasunaren prebentzioaren, elikagaien segurtasuna sustatzearen edo ta ingurumen-faktoreek giza osasunean dituzten eraginak prebenitu eta kontrolatzearen bidez.

PDF · 7

LEHEN MAILAKO ARRETA: Osasun zentroetatik ematen den arreta komunitarioa, arreta aringarria gaixo terminalentzat, aho-hortzetako osasuna eta osasun mentala.

ARRETA ESPEZIALIZATUA: Espezialitateen kontsultak eta ospitaleak.

ARRETA SOZIOSANITARIOA: Adineko pertsonei bideratutako arreta centro gerontologikoetan.

BESTE BATZUK: Emergentziak, farmazia prestazioa, ortoprotesiak, dietetikaproduktuak, osasun garraioa…

06

OSASUN KOMUNITARIOA

Ospitaletik kanpo sustapen, prebentzio, mantentze, berreskuratze, errehabilitazio eta zainketa terminalak ematen dituen zerbitzua da, eta lehen mailako laguntza mailan eta komunitatea dagoen tokian zerbitzuak ematen dituzten erizainei dagokie, hau da, jendearen lantokian, etxean, auzoan, eskolan.

PDF · 7

Erizain komunitarioak kalera irteten dira eta bertan egiten dute lan pazienteekin

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
Osasunaren sustapenaPromoción de la salud
Osasunaren babesaProtección de la salud
KribadoaCribado
ErrehabilitazioaRehabilitación
Osasun komunitarioaSalud comunitaria

2Sailkapena

Apunteak zerrendatzen dituen kategoriak, irizpide beraren azpian. Ez dago hemen testu berririk: lerro bakoitza apuntearena da.

PREBENTZIO MAILAK

Zeren arabera: Noiz esku hartzen den: arazoa agertu aurretik, hastean edo aurrera egitean

Ordena badu: faseak dira, eta ordena honetan gertatzen dira.

11. maila

LEHEN PREBENTZIO MAILA:

Osasunaren sustapena:

Helburua: Populazioaren bizi kalitatea hobetzea

Politika sektorialak: Heziketa, osasungintza, zerbitzu sozialak, lana…

Osasunaren babesa:

Ingurugirora dijoan osasungintza arloa da. Maila indibiduala gainditzen du eta komunitatean garatzen da.

Helburua: Arrisku-faktoreak kendu edo kausen eta populazioaren artean babesak ezarri.

Neurriak batez ere legegileak dira:

Inguru orokorrean, oinarrizko garbiketa teknika eta ingurugiro (ura, soinua, zaborrak, erradiazioak…) teknikaren bidez.

Inguru berezietan, lantokia, etxebizitza, eskolak…

Kontsumo-produktuen kontrola, janariak, medikamentuak, alkohola, tabakoa eta beste drogak.

22. maila

BIGARREN PREBENTZIO MAILA: Osasun arazoen eta gaixotasunen antzemate goiztiarra (kribadoa).

33. maila

HIRUGARREN PREBENTZIO MAILA: Gaixotasunen eta beraien konplikazioen eboluzioa ekiditea du helburu.

ARRETA MOTAK

Zeren arabera: Nork ematen duen eta non

Osasun publikoa

OSASUN PUBLIKOA: Populazioaren osasuna zaindu, babestu eta sustatzen du, informazioaren eta zainketa epidemiologikoaren bitartez, gaixotasunaren prebentzioaren, elikagaien segurtasuna sustatzearen edo ta ingurumen-faktoreek giza osasunean dituzten eraginak prebenitu eta kontrolatzearen bidez.

Lehen mailako arreta

LEHEN MAILAKO ARRETA: Osasun zentroetatik ematen den arreta komunitarioa, arreta aringarria gaixo terminalentzat, aho-hortzetako osasuna eta osasun mentala.

Arreta espezializatua

ARRETA ESPEZIALIZATUA: Espezialitateen kontsultak eta ospitaleak.

Arreta soziosanitarioa

ARRETA SOZIOSANITARIOA: Adineko pertsonei bideratutako arreta centro gerontologikoetan.

Beste batzuk

BESTE BATZUK: Emergentziak, farmazia prestazioa, ortoprotesiak, dietetikaproduktuak, osasun garraioa…

2Ulertu

Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.

  1. Ideia nagusia

    Osasun publikoa ez zen ideia batetik jaio: iraultza industrialak eragindako osasun arazoei emandako erantzuna izan zen, eta txosten salatzaileetatik sortu ziren lehen zerbitzuak.

    Nondik datorren: SORRERA

Egiaztatu

Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.

  • Zer da hemengo ideia nagusia?

    Osasun publikoa ez zen ideia batetik jaio: iraultza industrialak eragindako osasun arazoei emandako erantzuna izan zen, eta txosten salatzaileetatik sortu ziren lehen zerbitzuak.