1 · 01 · §1.1
Osasunaren kontzeptua: erizaintza, pertsona, ingurua eta osasunaEl concepto de salud: enfermería, persona, entorno y salud
Osasuna zer den ez da galdera erraza: apunteak hiru definizio ematen ditu —1941, 1945 eta 1975ekoak— eta gero azaltzen du zergatik ez dagoen bakarra.
1Testua
- Erizaintzaren funtsezko eginkizunak zerrendatzea.
- Pertsona biopsikosozial gisa deskribatzea.
- Osasunaren definizio negatiboa eta positiboa bereiztea.
ERINTZAINTZA
Erizaina pertsonaren eta haren inguruaren zainketaz eta ingurunearen osasuna-gaixotasuna prozesuaz arduratzen den profesionala da. Erizaintzak arreta autonomoa eta adin, familia, talde eta komunitate guztietako pertsonei ematen zaien lankidetza hartzen du bere baitan, gaixorik egon zein ez, egoera guztietan.
Osasuna sustatzea, gaixotasunak prebenitzea eta gaixoei, desgaituei eta egoera terminalean dauden pertsonei arreta ematea du helburu. Erizaintzaren funtsezko eginkizunak hauek dira: defentsa, ingurune segurua sustatzea, ikerketa, psasu-politiketan eta pazienteen zein osasun-sistemen kudeaketan parte hartzea eta prestakuntza
PERTSONA
Pertsonak gizaki biopiskosozial(espiritualak) dira.
Bio: Anatomiaren osotasunarekin, barne orekarekin eta funtzio organikoaren garapenarekin du zerikusia.
Psiko: Jokaerarekin eta prozesu psikikoen garapenarekin du zerikusia.
Sozial: Familiako kontestua, lanarena, komunitatearena, politikoa… horrek osatzen du pertsona.
INGURUA
Pertsona bat inguratzen duten egoerak edo faktore sozial, kultural, moral, ekonomiko, profesional eta abarrek osatzen dute ingurua.
Familiek eta bizilagunek interesak konpartitzen dituzten guneak. Pertsonak bizi diren toki fisiko zein sozialak zaintzea ere erizainen eginkizuna da. Adib. Egun berean bi pertsona sartu badira ospitalera hautsitako espaloi berean erori direlako, erizainen lana izango da udaletxera deitu eta horren berri ematea, espaloia konpon dezaten denon osasunerako.
OSASUNA
XX.mendearen aurretik osasunaren kontzeptua negatiboa zen: gaixo ez egotea edo baliaezintasuna ez izatea.
Gizakiaren ongizate biologikoan zentratzen zen. 1941.urtean, Sigeristek, honela definitu zuen: “Jarrera alaia izatea eta bizitzak pertsonari ezartzen dizkion ardurak pozik onartzea”.
1945ean, Stamparek: “Osasuna ongizate (subjetiboa) fisikoa, mentala eta soziala izatea da eta ez du zerikusia soilik gaixo ez izatearekin edo baliaezintasuna ez izatearekin.
Milton Terrisek 1975.urtean osasunean eta gaixotasunean maila ezberdinak bereizi zituen: subjetiboa (ongizatearen sensazioa, sentimenduekin lotua, ongizate sozial eta mentala) eta objetiboa (gauzak egiteko gai izatea, ongizate fisikoa). Bere definizioa: “Osasuna ez da soilik gaixo ez egotea edo baliaezintasuna ez izatea.
Ongizate fisikoa, mentala eta soziala izatea da, baita ere funtzionatzeko gai (arazorenbat izanda ere, bizitzarekin aurrera egiteko gai izatea) izatea”.
Zergatik da zaila osasunaren kontzeptua definitzea?
Kontestu ezberdinen arabera, osasunaren kontzeptua ez da berdin ulertzen. Medikuaren bete beharra seinu fisiologikoak sendatzea da, baina paziente baten helburua minik ez sentitzea eta bizitza normala berreskuratzea izango da. Bestalde, kontestu ekonomiko/politikoan askatasuna, demokrazia, segurtasuna eta berdintasuna izango dira esparruaren osasunaren seinaleak.
Hortaz gain, ikuspuntu subjetibo eta objetiboa kontuan hartu behar dira.
GAIXOTASUNA
Pertsonaren esparru biologikoa, psikologikoa eta soziala ondo ez dagoenean, pertsonaren osasunean du eragina. Osasun determinatzaileak eragindako erantzun biopsikosozial desegokia da gaixotasuna.
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Erizaintza | Enfermería |
| Biopsikosoziala | Biopsicosocial |
| Ingurua | Entorno |
| Osasuna | Salud |
| Gaixotasuna | Enfermedad |
2Sailkapena
Apunteak zerrendatzen dituen kategoriak, irizpide beraren azpian. Ez dago hemen testu berririk: lerro bakoitza apuntearena da.
Pertsona biopsikosozialaren hiru alderdiak
| Bio | Bio: Anatomiaren osotasunarekin, barne orekarekin eta funtzio organikoaren garapenarekin du zerikusia. |
|---|---|
| Psiko | Psiko: Jokaerarekin eta prozesu psikikoen garapenarekin du zerikusia. |
| Soziala | Sozial: Familiako kontestua, lanarena, komunitatearena, politikoa… horrek osatzen du pertsona. |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ideia nagusia
Osasunaren kontzeptua ez da bakarra: kontestuaren arabera aldatzen da, eta ikuspuntu subjektiboa eta objektiboa biak hartu behar dira kontuan.
Nondik datorren: OSASUNA
Ideia nagusia
Pertsona biopsikosoziala da: gorputzaren osotasuna, jokaera eta bizi den kontestua, hirurak batera.
Nondik datorren: PERTSONA
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zer da hemengo ideia nagusia?
Osasunaren kontzeptua ez da bakarra: kontestuaren arabera aldatzen da, eta ikuspuntu subjektiboa eta objektiboa biak hartu behar dira kontuan.
Zer da hemengo ideia nagusia?
Pertsona biopsikosoziala da: gorputzaren osotasuna, jokaera eta bizi den kontestua, hirurak batera.