1 · 03 · §1.3
Gaixotasunen patroi epidemiologiko orokorraEl patrón epidemiológico general de las enfermedades
Bi indikadore nagusi: zenbat hiltzen diren eta zenbat gaixotzen diren. Eta gaixotzearena hiru eratara neur daiteke, eta hirurek gauza desberdina ikusten dute.
1Testua
- Mortalitatea eta morbilitatea bereiztea.
- Morbilitatearen hiru motak eta beren iturria lotzea.
- EAEko mortalitate kausa nagusiak izendatzea.
- Osasun planaren eginkizuna azaltzea.
1.3. GAIXOTASUNEN PATROI EPIDEMIOLOGIKO OROKORRA
Gaixotasunen patroi epidemiologikoa determinatzeko bi indikadore nagusi daude:
MORTALITATEA: Hildako pertsonen kopurua.
MORBILITATEA: Gaixotzen diren pertsona kopurua.
Morbilitate diagnostikatua: Osasun sisteman erregistratuta geratzen diren osasun arazoak.
[Osasun sisteman dauden erregistroak]
Morbilitate sentitua: Jendeak sentitzen dituen osasun arazoak dira baina osasun sisteman ez dira erregistratzen. [Osasun inkestak]
Diagnostikagarria den morbilitatea: Populazioak hautematen ez dituen osasun arazoak dira, instituzio sanitarioetan ez dira diagnostikatuak izaten eta beraz, pazienteak ez daki osasun arazo bat izan duela. [Osasun azterketak]
MORTALITATEA
Tumoreak, zirkulazio sistema eta arnas sistemako arazoak dira orokorrean EAEn dauden mortalitate kausa haundienak.
Istripuek eta alkoholismoak eragindako heriotzek behera egingo dute eta depresioak, minbiziak, gaixotasun baskularrak, gaixotasun degeneratiboak eta gaixotasun infekziosoek (hepatitisa, gripea, ETSak…) izango dira hemendik aurrerako mortalitate kausa garrantzitsuenak.
MORBILITATEA
Ospitaletako egonaldien kausen arabera, arazo kronikoen arabera eta osasun jarreren arabera neurtzen da.
Ospitaleetako egonaldia eragin duten gaixotasun multzo nagusiak (haurdunaldiak kanpo): digestio-sistemako gaixotasunak (ingreso kausa nagusia), zirkulazio- sistemakoak eta arnassistemakoak izan ohi dira.
EAE-KO OSASUN PLANA
Osasun politiken garapenarentzat beharrezko baliabidea da osasun plana.
Aurrerago, beste osasun plan bat aurrera eramateko orduan, beharrezkoa izango da aurrekoa ebaluatzea, hobekuntzak behar diren arloetan garatu daitezen.
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Mortalitatea | Mortalidad |
| Morbilitatea | Morbilidad |
| Morbilitate sentitua | Morbilidad sentida |
| Osasun inkesta | Encuesta de salud |
| Osasun plana | Plan de salud |
2Sailkapena
Apunteak zerrendatzen dituen kategoriak, irizpide beraren azpian. Ez dago hemen testu berririk: lerro bakoitza apuntearena da.
MORBILITATE MOTAK
Zeren arabera: Nork hautematen duen eta non geratzen den jasota
| Morbilitate diagnostikatua | Morbilitate diagnostikatua: Osasun sisteman erregistratuta geratzen diren osasun arazoak. [Osasun sisteman dauden erregistroak] |
|---|---|
| Morbilitate sentitua | Morbilitate sentitua: Jendeak sentitzen dituen osasun arazoak dira baina osasun sisteman ez dira erregistratzen. [Osasun inkestak] |
| Diagnostikagarria | Diagnostikagarria den morbilitatea: Populazioak hautematen ez dituen osasun arazoak dira, instituzio sanitarioetan ez dira diagnostikatuak izaten eta beraz, pazienteak ez daki osasun arazo bat izan duela. [Osasun azterketak] |