ERIZAINTZABiokimika · 1. maila

2.2 · 03 · §3

MeiosiaLa meiosis

3. blokea 3tikPDF orrialdeak: 17, 18, 19Ikasgaia: Estructura y Función del Cuerpo Humano II 26437

Gametoak sortzeko, kromosoma kopurua erdira murrizten da bi zatiketatan, eta bidean informazio genetikoa nahasten da.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Meiosiaren bi zatiketak bereiztea.
  • Birkonbinazio genetikoa non gertatzen den azaltzea.
  • Mitosia eta meiosia alderatzea.
01

MEIOSIA

Ondorengoak izateko, animalia zelulanitzek sexu bidezko ugalketa izaten dute, 2 zelula germinalen baturaz: GAMETOAK.

PDF · 17

Gizaki bakoitzak 23 kromosoma pare ditu, hau da, diploideak gara, baina gametoak zelula haploideak dira, hau da 23 kromosoma paregabe dituzte. Material murrizketa honi meiosia deritzo (Murrizketa grekoz). Prozesu honetan mitosiaren antzeko prozesuak gertatzen dira, baina 2 ziklotan.

Meiosiaren ezaugarririk garrantzitsuena birkonbinazio genetikoa da. Ugalketa sexualaren oinarrizko ezaugarria da, ondorengoetan konbinazio posible ugari eskeintzen dituelako. Hau bi eratara gerta daiteke:

Kromosomak ausaz paketatzean, amaren eta aitaren jatorria dutenak nahastu egiten direlako.

DNAren errekonbinazioa dela eta. Kiasmetan, hau da, sekuentzia oso antzekoetan, DNA kateen trukea ematen da.

Atal hau azaltzen duten irudiak

02

INTERFASEA (S FASEA)

Mitosian gertatzen den bezala, DNA bikoiztu egiten da, baina denbora gehiago behar izaten du prozesu honek meiosian. DNA era haploidean banatzeko prestatu behar da.

PDF · 18
03

PROFASEA I

Era berean, profase I motelagoa eta konplexuagoa da.

PDF · 18

Leptotenoa: Kromosomen kromatida pareak ikusten dira.

Zigotenoa: Kromosoma homologoak bikoteak osatzen dituzte: Sinapsia deitzen den loturaren bidez, laukotea edo tetrada osatuz.

Pakitenoa: Laukotea sortu ondoren, Kiasmak sortzen dira (DNA-k nahastuko diren puntuak).

Diplotenoa: Laukote egitura desagertzen da eta kromosomak kiasmen bidez loturik agertzen dira. ARN-ren transkripzioa ematen da eta beraz proteinen ekoizpena.

Diazinesia: Ardatz meiotikoa sortzen da eta kromosomak banatzeko prestatzen dira.

Mintz nuklearra desagertzen da eta kromosomak lerrokatzen dira

04

METAFASEA I

Kromosomak lerrokatzen dira, horrela ama eta aita jatorrizko kromosomak zelularen poloetara mugitzen dira ausazko banaketa baten bidez.

PDF · 18
05

ANAFASEA I

Kromosomak banandu egiten dira poloetara, kiasmak apurtuz.

PDF · 18
06

TELOFASEA I

Telofasea I mitosian gertatzen dena baino sinpleagoa da: ADN-k oraindik nahiko bilduta jarraitzen du eta nukleoa ez da beti berriro sortzen.

PDF · 18
07

INTERZINESIA

2 zelula alaba sortzen dira: Zelula diploideek bezain beste DNA kopuru dute baina kromatida homologoz osatuak. Horrela, bere informazioa haploidea da, hau da, informazio genetikoaren erdia bakarrik du bikoiztuta.

PDF · 18

Ondoren, meiosiaren II.zatiketa meiotikoa hasten da, DNA berriro bikoiztu gabe.

08

PROFASEA II

Berriro mintz nuklearra desegiten da, interzinesian sortu bazen. Aparatu mitotikoa ekoizten da eta kromosomak berriro paketatzen dira, plaka metafasikoan lerrokatuz.

PDF · 19
09

METAFASEA II

Kromosomak berriro paketatzen dira eta plaka metafasikoan lerrokatzen dira.

PDF · 19
10

ANAFASEA II

Kromatidak banatzen hasten dira, poloetara bideratuz. Kromatida bakoitzak bere zentromeroa du: KROMOSOMA.

PDF · 19
11

TELOFASEA II

Kromosomak deskondentsatu egiten dira, nukleoa eta nukleoloa antolatzen dira. Zitozinesian 4 zelula alaba sortzen dira.

PDF · 19
Meiosia eta gametogenesiaren arteko erlazioa
EMAKUMEZKOETANGIZONEZKOETAN
Haurdunaldian hasten da, pubertaroan berrabiarazten da eta fekundazioaren bukatzen da ematen bada.Pubertaroan hasi eta ez da gelditzen.
Emaitza zelula haploide bat da.Emaitza lau zelula haploide dira.
Ez dago ardatz meiotikorik.Zentrioloen bidez osatutako ardatz meiotikoa dago.
Meiosi eta mitosiaren konparazioa
MITOSIAMEIOSIA
Zelula somatikoetan gertatzen da.Zelula sexualetan soilik gertatzen da.
Zelula zatiketa bakarra dago.Bi zelula zatiketa daude.
Kromosoma kopurua mantentzen da.Kromosoma kopurua erdira murrizten da.
Ez dago birkonbinazio genetikorik.Birkonbinazio genetikoa dago.
Bi zelula alaba sortzen dira.Lau zelula alaba sortzen dira.
Prozesu azkarra da.Emakumeetan urteak iraun ditzake.
Gorputzeko edozein zatitan gertatzen da.Organo sexualetan soilik gertatzen da.

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
GametoaGameto
HaploideaHaploide
DiploideaDiploide
KiasmaQuiasma
SinapsiaSinapsis
TetradaTétrada

2Ulertu

Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.

  1. Ibilbidea

    1. S fasea: DNA bikoizten da
    2. Profasea I: sinapsia eta kiasmak
    3. Metafasea I: ausazko banaketa
    4. Anafasea I: kromosoma homologoak banatzen dira
    5. Interzinesia: bi zelula, DNA bikoiztu gabe
    6. Anafasea II: kromatidak banatzen dira
    7. Lau zelula alaba haploide
    Urratsez urrats
    1. S fasea: DNA bikoizten da → Profasea I: sinapsia eta kiasmakMeiosian denbora gehiago behar du
    2. Profasea I: sinapsia eta kiasmak → Metafasea I: ausazko banaketaLeptotenoa, zigotenoa, pakitenoa, diplotenoa eta diazinesia
    3. Metafasea I: ausazko banaketa → Anafasea I: kromosoma homologoak banatzen diraKiasmak apurtzen dira
    4. Anafasea I: kromosoma homologoak banatzen dira → Interzinesia: bi zelula, DNA bikoiztu gabe
    5. Interzinesia: bi zelula, DNA bikoiztu gabe → Anafasea II: kromatidak banatzen diraBigarren zatiketa
    6. Anafasea II: kromatidak banatzen dira → Lau zelula alaba haploide

    Nondik datorren: INTERFASEA (S FASEA) · PROFASEA I · METAFASEA I · ANAFASEA I · INTERZINESIA · ANAFASEA II · TELOFASEA II

  2. Ez nahastu

    Bi zatiketa dira eta faseek izen bera dute, eta horregatik nahasten dira. Galdera bakarra bereizteko: zenbat zatiketa eta zertarako.

    MitosiaMeiosia
    Non gertatzen daZelula somatikoetanZelula sexualetan soilik
    Zenbat zatiketaBatBi, eta tartean DNA ez da berriro bikoizten
    Kromosoma kopuruaMantendu egiten daErdira jaisten da: haploideak
    ErrekonbinazioaEzBai: kiasmetan DNA kateak trukatzen dira

    Nondik datorren: TELOFASEA II · MEIOSIA · INTERZINESIA

Egiaztatu

Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.

  • S fasea: DNA bikoizten da → … eta gero?

    Profasea I: sinapsia eta kiasmak

  • Profasea I: sinapsia eta kiasmak → … eta gero?

    Metafasea I: ausazko banaketa

  • Metafasea I: ausazko banaketa → … eta gero?

    Anafasea I: kromosoma homologoak banatzen dira

  • Anafasea I: kromosoma homologoak banatzen dira → … eta gero?

    Interzinesia: bi zelula, DNA bikoiztu gabe

  • Interzinesia: bi zelula, DNA bikoiztu gabe → … eta gero?

    Anafasea II: kromatidak banatzen dira

  • Anafasea II: kromatidak banatzen dira → … eta gero?

    Lau zelula alaba haploide

  • Non gertatzen da: Mitosia / Meiosia

    Zelula somatikoetan / Zelula sexualetan soilik

  • Zenbat zatiketa: Mitosia / Meiosia

    Bat / Bi, eta tartean DNA ez da berriro bikoizten

  • Kromosoma kopurua: Mitosia / Meiosia

    Mantendu egiten da / Erdira jaisten da: haploideak

  • Errekonbinazioa: Mitosia / Meiosia

    Ez / Bai: kiasmetan DNA kateak trukatzen dira

3Irudiak

Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.

01Meiosia: bikoizketa, lehen zatiketa eta bigarrenaMajorEventsInMeiosis variant int.svg · internationalization: PatríciaR. Original image from NCBI; original vector version by Jakov · Public domain · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 19Ikusi azalpena · MEIOSIA