2 · 03 · §2.3
Airea: kutsadura atmosferikoa eta klima aldaketaEl aire: la contaminación atmosférica y el cambio climático
Munduko populazioaren %91ak aire ez osasuntsua arnasten du. Apunteak bost kutsatzaile zerrendatzen ditu, bakoitza bere jatorriarekin eta bere kaltearekin.
1Testua
- Kutsadura atmosferikoa definitzea.
- Bost kutsatzaileak beren jatorriarekin lotzea.
- Kontrol neurri teknologikoak eta administratiboak bereiztea.
- Negutegi efektua azaltzea.
2.3. AIREA
Gas desberdinen nahasketa da, aerosol modura partikula solidoak eta likidoak esekitzen direlareik. Osagai iraunkorrek (nitrogenoa, oxigenoa, hidrogenoa…) eta osagai aldakorrek (karbono dioxidoa, azufre dioxidoa…) osatzen dute.
KUTSADURA ATMOSFERIKOA
Airean substantzia arrotz bat edo haren osagaien proportzioan aldaketa esanguratsu bat egotea, eragin kaltegarri edo eragozpen bat sor dezakeena, unean uneko ezagutzak kontuan hartuta.
Arazo sozial bezala XIV.mendetik kontsideratu da, baina historikoki, zientifikoki eta teknikoki XIX.mende bukaeran errekonozitu zen. XX.mendean herrialde industrializatuenetan zenbait gertakariren ondorioz, atmosferaren kutsadura eta morbi-mortalitatea erlazionatu egin ziren.
Gaur egun, munduko populazioaren %91ak aire ez osasuntsua arnasten du, 7 milioi heriotza eraginez munduan. Munduko populazioaren ia erdiak erabiltzen du erregai edo teknika kutsatzaileren bat beraien behar energetikoak asetzeko.
JATORRIA:
Iturri naturalak: Sumendien erupzioak, suteak, itxaso-lanbroak…
Iturri artifizialak: Garraioa, tabako-kea, industria, zaborren tratamendua… Kalteak ATMOSFERA POPULAZIOA Ozono geruzan: Ozonoa murrizten du.
Negutegi efektua: CO2 kontzentrazioaren igoeragatik.
Landaredian: Euri azidoa eta desertizazioa.
Animaliengan Azpiegituretan: Higadura, zikintzea, herdoiltzea… Alergiak Intoxikatzaileak, pozoitzeak eta zefaleak Arnas arazoak Kotxe istripuen handitzea Minbizia Funtzioaren eta errendimenduaren hondatzea Ehunen oxigenazio falta Hiperaktibitatea, kontzentrazio falta Begien eta arnasbideen narritadura Ezaugarriak
Partikulak: Etxe eta industrietatik isuriak edo motor errekuntza eta beste gas batzuen eraldaketak.
Sufre oxidoak: Kontzentrazio altuetan duten zapore eta usainarengatik atzeman daitezke.
Nitrogeno oxidoa: Trafikoan du jatorri nagusia.
Karbono monoxidoa: Gas kolorgabe eta zaporegabea da.
Ozonoa: Gas oso erreaktiboa da, estratosferan eta troposferan aurkitzen dena.
Arazoak
Partikulak:
Haurretan: Biriketako arazoak izateko arriskua areagotu. aurretikako patologiak okertzea (asma).
Helduetan: Hanturazko prozesua, arnas aparatu eta kardiobaskularrena, odolaren biskositatean.
Sufre oxidoak: Sudur-eztarriko narritadura arinetik bronkio-konstrikzio larrira, mukosa jariakinaren areagotze eta arnas-gutxiegitasunarekin. Bronkioetako infekzioen gehiagotzea.
Nitrogeno oxidoa: Hantura, alergiak eta birika infekzioak areagotu.
Karbono monoxidoa: Ondorio psikologiko eta kardiobaskularrak (arritmiak, aterosklerosia). O2 garraiatzeko gaitasun murrizketa, hipoxia eta funtzionamendu zelularraren alterazioa.
Karboxihemoglobina sortzen da, hau da, hemoglobinak oxigenoa garraiatu ordez, kutsatzailea garraiatzen du, zelulen funtzionamenduari kaltea eginez eta nekrosia eraginez. Hemoglobina karbonoarekiko erakarriago sentitzen baita oxigenoarekiko baino.
Ozonoa: Birika funtzioaren gutxiagotzea.
Airearen kalitatea kontrolatzeko sarea
KONTROL NEURRIAK:
Teknologikoak: Industriak beraien kutsadura kontrolatzeko har ditzaketen neurriak dira.
Barreiatzea: Modu naturalean gertatzen diren fenomeno meteorologikoak aprobetxatzea zabaltzeko. Helburua, kutsadura atmosferatik zabaltzea da, sortu den lekuan modu finkoan geratu ez dadin. (tximiniak)
Arazketa: Enpresa batean sortu den aire kutsatua, hodietatik pasatzen den momentuan, hodietan dauden gailu batzuek airea "garbitu" egiten dute, aire ez horren kutsatua emitituz atmosferara. Gailuan geratzen diren gasak geroago modu onuragarrian erabili daitezke.
Erregaien hautaketa: Gutxien kutsatzen duten gasak aukeratzea.
Administratiboak: Zer egin dezakete gobernuek.
Iturriaren kokapena: Kutsadura sortzen duen enpresa non dago? Herrigunetik distantzia jakin batera kokatu behar dira, ez da kutsadura murrizten baina kontaktua ez da horren zuzena.
Ordezkapena: Administraziotik nola laguntzen da erregaien hautaketaren prozesuan.
Diru laguntzak, ordainsariak...
Lege arauak: Prozesua arautuko duten legeak sortzea.
KLIMA ALDAKETA ETA NEGUTEGI EFEKTUA
Eguzkiaren izpiek lurra berotu ondoren, izpi infragorri bezala atmosferara igotzen dira berriro. Atmosferako gas pilaketen ondorioz, izpi infragorriak ere pilatuta geratzen dira, laino inguruko bat sortzen da, lurraren tenperatura igoaz=berotegi- efektua.
Arrazoi naturalek eta gizakiaren ekintzak eragindako planetako klimaren aldaketa globala da, denbora-eskala ezberdinetan eta klima-parametro guztietan gertatzen dena: tenperatura, prezipitazioak, hodeiak… Komunitate zientifikoan adostasuna dago ideia honen inguruan: energiaren ekoizpen- eta kontsumo-moduak eta lurraren erabilera-aldaketek klima-aldaketa globala eragiten dute, eta honek, aldi berean, inpaktu larriak eragingo ditu sistema natural, eta sektore sozial eta ekonomikoetan.
Gas jakin batzuk, bereziki CO2a, CH4a, N2Oa eta Cl, F, C… uhin luzeko erradiazio infragorriaren xurgatzaileak dira, oreka termikoa mantentzen laguntzeko. Gas hauek atmosferan duten kontzentrazioa handitzen badute, planetaren bataz besteko tenperatura igotzea espero da.
Ezagutzak oraindik mugatuak dira, hala nola, epe motzeko klima-aldakortasunak gaixotasunen intzidentziari egiten dion ekarpena, gaixotasunen agerraldiak eta muturreko fenomeno meteorologikoak aurreikusteko sistemen garapena… Klima-aldaketak zuzenean eta zeharka eragin diezaioke osasunari. Lehenengo kasuan, pertsona bakoitzari eragiten dioten tenperatura-aldaketak, prezipitazioak eta muturreko gertaera klimatikoak sarten dira.
Zeharka, gaixotasunak transmititzeko bideei, ur eta elikagaien eskuragarritasunari eta arnasten dugun airearen kalitateari eragin diezaieke.
Kioto protokoloa Nazioarteko ingurumen itun bat da, berotegi efektu gasak egonkortzeko helburua duena. 1997ko abenduaren 11n onartu zen Kyoto hirian egindako biltzarrean eta 2005eko otsailaren 16an sartu zen indarrean. Estatu Batuak itunetik kanpo geratu ziren.
Parisko hitzarmena Klima Aldaketari buruzko esparruan egindako hitzarmena da. 2015eko NBEren Klima Aldaketari buruzko Konferentzian onartu zen, horren arabera, 2020 urtetik aurrera karbono dioxido isurketak gutxitu beharko dira. Negutegi-efektua geldiaraztea du helburu. Estatu Batuak itunean sartu ziren.
7/2021 Lege Klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko lege bat da, espainiari klima-aldaketaren aurkako borrokan dituen nazioarteko konpromisoak betetzen laguntzeko, 2050 baino lehenago “klimaren neutraltasuna” lortu dezan.
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Kutsadura atmosferikoa | Contaminación atmosférica |
| Karboxihemoglobina | Carboxihemoglobina |
| Negutegi efektua | Efecto invernadero |
| Euri azidoa | Lluvia ácida |
| Kioto protokoloa | Protocolo de Kioto |
2Sailkapena
Apunteak zerrendatzen dituen kategoriak, irizpide beraren azpian. Ez dago hemen testu berririk: lerro bakoitza apuntearena da.
Airearen kutsatzaile nagusiak
Zeren arabera: Zein substantzia den, eta zer eragiten duen osasunean
| Partikulak | Partikulak: Etxe eta industrietatik isuriak edo motor errekuntza eta beste gas batzuen eraldaketak. Partikulak: Haurretan: Biriketako arazoak izateko arriskua areagotu. aurretikako patologiak okertzea (asma). Helduetan: Hanturazko prozesua, arnas aparatu eta kardiobaskularrena, odolaren biskositatean. |
|---|---|
| Sufre oxidoak | Sufre oxidoak: Kontzentrazio altuetan duten zapore eta usainarengatik atzeman daitezke. Sufre oxidoak: Sudur-eztarriko narritadura arinetik bronkio-konstrikzio larrira, mukosa jariakinaren areagotze eta arnas-gutxiegitasunarekin. Bronkioetako infekzioen gehiagotzea. |
| Nitrogeno oxidoa | Nitrogeno oxidoa: Trafikoan du jatorri nagusia. Nitrogeno oxidoa: Hantura, alergiak eta birika infekzioak areagotu. |
| Karbono monoxidoa | Karbono monoxidoa: Gas kolorgabe eta zaporegabea da. Karbono monoxidoa: Ondorio psikologiko eta kardiobaskularrak (arritmiak, aterosklerosia). O2 garraiatzeko gaitasun murrizketa, hipoxia eta funtzionamendu zelularraren alterazioa. Karboxihemoglobina sortzen da, hau da, hemoglobinak oxigenoa garraiatu ordez, kutsatzailea garraiatzen du, zelulen funtzionamenduari kaltea eginez eta nekrosia eraginez. Hemoglobina karbonoarekiko erakarriago sentitzen baita oxigenoarekiko baino. |
| Ozonoa | Ozonoa: Gas oso erreaktiboa da, estratosferan eta troposferan aurkitzen dena. Ozonoa: Birika funtzioaren gutxiagotzea. |
Neurri teknologikoak airearen kutsaduraren aurka
Zeren arabera: Industriak berak har ditzakeen neurriak
| Barreiatzea | Barreiatzea: Modu naturalean gertatzen diren fenomeno meteorologikoak aprobetxatzea zabaltzeko. Helburua, kutsadura atmosferatik zabaltzea da, sortu den lekuan modu finkoan geratu ez dadin. (tximiniak) |
|---|---|
| Arazketa | Arazketa: Enpresa batean sortu den aire kutsatua, hodietatik pasatzen den momentuan, hodietan dauden gailu batzuek airea "garbitu" egiten dute, aire ez horren kutsatua emitituz atmosferara. Gailuan geratzen diren gasak geroago modu onuragarrian erabili daitezke. |
| Erregaien hautaketa | Erregaien hautaketa: Gutxien kutsatzen duten gasak aukeratzea. |
Neurri administratiboak airearen kutsaduraren aurka
Zeren arabera: Gobernuek egin dezaketena
| Iturriaren kokapena | Iturriaren kokapena: Kutsadura sortzen duen enpresa non dago? Herrigunetik distantzia jakin batera kokatu behar dira, ez da kutsadura murrizten baina kontaktua ez da horren zuzena. |
|---|---|
| Ordezkapena | Ordezkapena: Administraziotik nola laguntzen da erregaien hautaketaren prozesuan. |
| Lege arauak | Lege arauak: Prozesua arautuko duten legeak sortzea. |