2 · 05 · §2.5
Ura: kalitatea, kutsadura eta horniduraEl agua: calidad, contaminación y abastecimiento
Lau fase daude ibaitik txorrotara —atzematea, tratamendua, biltegiratzea eta banaketa—, eta beste hiru erabili ondoren. Tartean, zer kutsatzen duen eta zer gaixotasun ekartzen dituen.
1Testua
- Uraren kalitatea zer den definitzea.
- Kutsatzaileak fisiko, kimiko eta biologikotan sailkatzea.
- Horniduraren lau faseak ordenan izendatzea.
- Ur zikinen hiru tratamenduak bereiztea.
2.5. URA
Funtsezko bizi-funtzio ugari urarekin loturik daude eta bere gabeziak, osasuna eta bizitza berarentzako mehatxua suposa dezake. Hala ere, lehen mailako munduan, ez dakigu beharra eta erosotasuna ezberdintzen, eta honek arazoak ekar ditzake ur eskasia dagoen momentuan.
Ur eskasia: 4/10. Populazioaren hazkuntza, hiri garapena, erabilera etxetiar eta industrialaren igoerak eragin du ur eskasiaren igoera.
Munduan 2600 milioi pertsonek ez dute saneamendu egokirik. Ganges errekara 1.1 milioi litro ur beltz isurtzen dira minutuko. Afrikan, orduko, 115 pertsona hiltzen dira ur gabezia, higiene falta eta ur kutsatuaren kontsumoa direla eta. Datu hauek ez dira datu isolatuak, munduan ur kutsatua dela eta, arazo oso larriak ematen dira.
URAREN KALITATEA
Kalitatezko ura osasungarria eta garbia izan behar da. Bere kontsumoak ez du osasunerako arriskurik suposatzen eta etxeko beharretarako zein industriarako ere baliogarria da.
Tokiko bizi-maila eta osasun zerbitzuekin estuki lotuta dago, kontrolak eta potabilizazioak parte hartze garrantzitsua dutelako.
Uraren kudeaketa eragile anitzen eskuhartzearen bidez egiten da.
Uraren kalitatearen kontrolak entitateek egiten dituzte eta geroago laborategietan kontrol zorrotza egiten da.
Kontsumorako bideratuta dauden urak edo elikadurarekin zerikusia dutenak dira, industrietan produktuak egiteko, tratatzeko, mantentzeko edo merkatuan saltzeko erabiltzen diren urak eta beraz, osasunean eragin handia daukate.
URAREN KUTSADURA
Urak, pertsonentzat kaltegarriak diren sustantzia toxikoak dituenean, arruntak diren sustantzien kontzentrazio ugari daukanean eta pertsonaren osasunarentzat arriskutsua bihurtzen denean kontsideratzen da ur bat kutsatua dagoela.
KUTSADURA ITURRIAK:
Iturri naturalak: Sumendiak, animalien gorozkiak…
Gizakiak eraginda:
Bizi estiloa eta populazioaren ohiturak.
Industria, nekazaritza, eraikuntza, zerbitzuak…
KUTSATZAILEEN BANAKETA:
Kutsadura fisikoa: Beroa, erradiazioa…
Kutsadura kimikoa:
Sustantzia bizigabea: Zementua.
Biodegradagarria: Gatz minerala, konposatu organikoak…
Sustantzia ez biodegradagarriak: Pestizidak.
Kutsadura biologikoa: Birusak, bakterioak, parasitoak.
OSASUN ARAZOAK:
Bakterio-jatorriko gaixotasunak: Sukar tifoidea, kolera, gastroenteritisa…
Jatorri biraleko gaixotasunak: A Hepatisisa, polioa, gastroenteritisa…
Parasito-jatorriko gaixotasuna: Disenteria, gastroenteritisa…
URAREN HORNIDURA
Babeslekuak eta instalazioak dira, non ura hartzen den, edangarria bihurtu eta kontsumitzailearengana bideratu harte.
Horretarako lau fase jarraitzen dira:
Atzematea: Bilketa. Bilketa gunetik, tratamendu plantara eta hortik deposituetara eraman.
Tratamendua:
Tratamendu fisiko-kimikoa:
Tamizazio eta preklorazioa: Hostoak, adarrak… Egitura fisikoak harrapatuta geratzen dira sare batzuetan. Gero kloroa gehitzen zaio desinfektatzeko.
Koagulazio-malutapena: Zikinkeria fisiko txikiak geratu badira, sareak pasa dituztenak, mineralak gehitzean (Fe, Al, Si), elkartu egiten dira (koagulatu) eta tamaina handitzen zaie.
Sedimentazioa eta flotazioa: Tamaina handitu zaien zikinkeria fisikoak sedimentatu egin dira.
Dekantazioa: Agitadore izeneko sistemak erabiltzen dira, ura mugitu eta sedimentazio prozesua errazteko.
Iragazpena: Iragazki batetik pasatzen da, aurreko pausu guztietan sedimentatu eta flotatu duten egitura fisikoak kentzeko.
Tratamendu mikrobiologikoa: Desinfekzioa (kloroa).
Biltegiratu: Tratatutako ura biltegietan gordetzen da eta post-klorazioa ematen da.
Banaketa: Hornidura sareen bitartez, etxe eta bestelako gune publikoetara banatzen da ura.
OSASUN PUBLIKOA
Euskadiko kontsumo uren kontrol eta zainketa sareak eta bere informazio sistemak, euskadiko kontsumoko uraren kalitatea zaintzeaz eta horniketa sareak kontrolatzeaz arduratzen dira.
Osasun Publikoaren aldetik lehentasuna eman ohi zaio kontsumoko urari, arrisku hidrikoek populazio osoan dutelako eragina. Errealitate horri erantzunez, uraren kalitatearen kontrolak eta baldintzak arau bidez erregulatuak daude.
UR ZIKINAK
Jendeak erabili ondoren baztertu behar diren urak dira, kutsadura maila altua dutelako eta osasunarentzat oso arriskutsuak direlako.
TRATAMENDUA:
Etxe, prozesu industrial edo eta laborantzatik datozen urak, ezin dira tratatu gabe isuri, mikroorganismo patogenoak izan ditzaketelako. (Ur grisak eta ur beltzak).
Faseak:
Tratamendu primarioa: olio, hondar eta solido guztiak murrizten dira makinariarekin.
Tratamendu sekundarioa: digestio eta hartzidura erreakzio konplexuak ematen dira bakterioak erabiliz. Emaitza: materia organikoa CO2 eta metano bilakatzen da.
Tratamendu tertziarioa: kalitatea areagotzeko azken fasea.
BAINURAKO URAK
Hondartzen zainketa sanitarioko programa Uraren eta hondartza-inguruaren baldintza higieniko-sanitarioak aztertzea du helburu, pertsonen osasuna babestera bideratutako ekintzak ezartzeko asmoz.
Bainurako uraren kalitatea kontrolatzea, hondartza-inguruaren kalitatea kontrolatzea, informaziorako jarduerei ekitea eta istripuak erregistratzea da programaren oinarrizko jarduerak.
Igerilekuen zainketa sanitarioko programa Programa honek, establezimendu horien baldintza higieniko-sanitarioak gainbegiratzen ditu, bainu-uraren kalitateari dagokionez, bai alboko instalazioei bai tratamendu-sistemei eta mantentze-mailari dagokionez, bainua hartzeak pertsonen osasunerako arriskurik ekar ez dezan.
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Potabilizazioa | Potabilización |
| Koagulazio-malutapena | Coagulación-floculación |
| Dekantazioa | Decantación |
| Post-klorazioa | Poscloración |
| Ur grisak eta beltzak | Aguas grises y negras |
2Sailkapena
Apunteak zerrendatzen dituen kategoriak, irizpide beraren azpian. Ez dago hemen testu berririk: lerro bakoitza apuntearena da.
Uraren kutsatzaile motak
Zeren arabera: Kutsatzailearen izaeraren arabera
| Kutsadura fisikoa | Kutsadura fisikoa: Beroa, erradiazioa… |
|---|---|
| Kutsadura kimikoa | Kutsadura kimikoa: Sustantzia bizigabea: Zementua. Biodegradagarria: Gatz minerala, konposatu organikoak… Sustantzia ez biodegradagarriak: Pestizidak. |
| Kutsadura biologikoa | Kutsadura biologikoa: Birusak, bakterioak, parasitoak. |
Ur zikinen tratamenduaren faseak
Zeren arabera: Apunteak ematen duen ordenan
Ordena badu: faseak dira, eta ordena honetan gertatzen dira.
| 1Tratamendu primarioa | Tratamendu primarioa: olio, hondar eta solido guztiak murrizten dira makinariarekin. |
|---|---|
| 2Tratamendu sekundarioa | Tratamendu sekundarioa: digestio eta hartzidura erreakzio konplexuak ematen dira bakterioak erabiliz. Emaitza: materia organikoa CO2 eta metano bilakatzen da. |
| 3Tratamendu tertziarioa | Tratamendu tertziarioa: kalitatea areagotzeko azken fasea. |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ibilbidea
- Atzematea
- Tratamendua
- Biltegiratzea
- Banaketa
Urratsez urrats
- Atzematea → Tratamenduabilketa gunetik plantara
- Tratamendua → Biltegiratzeafisiko-kimikoa eta mikrobiologikoa
- Biltegiratzea → Banaketapost-klorazioa eta hornidura sarea
Nondik datorren: URAREN HORNIDURA
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Atzematea → … eta gero?
Tratamendua
Tratamendua → … eta gero?
Biltegiratzea
Biltegiratzea → … eta gero?
Banaketa