2 · 07 · §2.7
Hiri-antolamendua eta etxebizitzaLa ordenación urbana y la vivienda
Apunteak galderekin hasten du atala: seguru sentitzen al naiz? Parkerik ba al dago? Eta gero, etxebizitzak bete behar dituen baldintzak, multzoka.
1Testua
- Hirigintzak osasunean duen eragina azaltzea.
- Etxebizitzaren bost behar multzoak izendatzea.
- Zarataren mugak etxean esatea.
- Pobrezia energetikoaren ondorioa esatea.
2.7. HIRI-ANTOLAMENDUA
Bizi naizen lekuan seguru sentitzen al naiz?, Polita da? Parkeak ba al daude?, Nork erabiltzen ditu?, erraz gerturatzen al da? Argirik ba al dago kaleetan eta, beste guneetan? Kaleak, seinaleztatuta al daude? Trafikoa, nolakoa da?, Oztopo arkitektonikoak, ba al daude? (etxeetan, garraioetan, kaleetan, parkeetan…. Hiriak eta herriak hirigintzak baldintzatzen ditu, eta horrek mugatu edo erraztu egin dezake pertsonen arteko harremana, joan-etorriak egiteko modua, eta, azken batean, hiri edo herri hori osasungarria den ala ez.
Hiri osasungarrien programa: 1986, OMEren Europako Eskualde Bulegoa
Udalsarea 21: Udalerriei Agenda 21 lokala ezartzen laguntzeko sortu zen. Tokiko Agenda 21 tokiko agintariek sustatutako eta garatutako Ekintza Plana da, inguruaren garapen jasangarrirantz aurrera egiteko eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko.
GUNE SOZIALA ETA EKOLOGIKOA BIZIGARRAIAGOA LORTZEKO BALDINTZAK
Hirigintzaren kudeaketan eta erabakietan, bizi lagunen parte-hartzea.
Baztertze sozialaren aurka lana: Oztopo arkitektonikoak, sozialak eta fisikoak ekiditeko gunean diseinatu.
Maila sozial guztietako eta adin guztietako pertsonak nahasten diren gune multifuntzionalak lortu.
Leku seguruak lortu, trafikoa gutxitu, leku berdeak sortu…
ETXEBIZITZA
Etxebizitzaren kontzeptua ez da soilik etxe barnea, baizik eta etxea inguratzen duen gunea.
Behar fisiologikoak:
Tenperatura
Aireztapena
Orientazioa
Argi naturala zein artifiziala
Behar psikologikoak:
Kokapena
Okupazio dentsitatea
Infekzioen kontrako babesa:
Edateko ura eta ur zikinen irteera
Janariak gordetzeko eta prestaketa egiteko guneak
Garbitokia
Zaborra jasotzeko sistema
Istripuen kontrako babesa:
Egitura segurua
Suteen kontrako babesa
Intoxikazioen kontrako babesa
Zarataren aurkako babesa:
Eguneko orduetan 40-50 Db
Gaueko orduetan 20-30 dB Etxebizitza batean sor daitezken arrisku eta arazoen kontra, populazioak zenbait ekintza eta aparatu ekidin beharko ditu. Frekuentzia handia duten uhinak emititzen dituzten aparatuak, isolamendu eskasa, arriskutsuak diren garbitzeko produktuak, moketa sintetikoak, pintura akrilikoak, barnizak, suteak babesteko erabiltzen diren produktuak… Pobrezia energetikoak ere eragin nabarmena du populazioan, fakturak ordaintzeko zailtasunak, etxean tenperatura ona mantentzea eragozten dute eta. Pobrezia energetikoaren ondorioz neguko hilkortasunak gora egiten du pixka bat, neguko hotza dela eta.
GARRAIOA ETA HIRI-KONEXIOA
Ondasunak eta zerbitzuak emateko jarduerak: Hezkuntza, osasuna, segurtasuna, dendak… Lokalak eta saltegi publikoak, populazioa produktu bila eta zerbitzu bila joaten diren guneak dira. Beharrezkoa da lokalaren instalazioak, langileak eta bertara joaten den populazio mota kontuan hartzea. Lokal hauen segurtasuna, zerbitzua eta instalazioen egoera beharrezkoak dira jendearen osasuna bermatzeko.
Gune publiko irekiak hiriguneak elkarrekin lotzen dituzten eta hiria egituratzen duten udalerri bateko espazioen multzoa da. Gune hauetan ezinbestekoa da segurtasuna eta komunitateko babesa bermatuz, edozein delituren biktima izateko probabilitatea (dimentsio objetiboa) eta delinkuentziaren biktima izateko beldurra (dimentsio subjetiboa) murriztea.
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Hiri osasungarriak | Ciudades saludables |
| Udalsarea 21 | Udalsarea 21 |
| Oztopo arkitektonikoa | Barrera arquitectónica |
| Pobrezia energetikoa | Pobreza energética |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ideia nagusia
Hirigintzak baldintzatzen ditu hiriak eta herriak: pertsonen arteko harremana eta joan-etorriak mugatu edo erraztu egin ditzake, eta horrek erabakitzen du hiri edo herri hori osasungarria den ala ez.
Nondik datorren: 2.7. HIRI-ANTOLAMENDUA
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zer da hemengo ideia nagusia?
Hirigintzak baldintzatzen ditu hiriak eta herriak: pertsonen arteko harremana eta joan-etorriak mugatu edo erraztu egin ditzake, eta horrek erabakitzen du hiri edo herri hori osasungarria den ala ez.