ERIZAINTZAOsasun publikoa · 1. maila

2 · 06 · §2.6

Lurzorua: hondakinakEl suelo: los residuos

6. blokea 7tikPDF orrialdeak: 18, 19, 20, 21

Hiru salidak dauzka hondakin batek —zabortegia, errausketa eta birziklapena—, eta apunteak bakoitzaren abantailak eta desabantailak zerrendatzen ditu. Gero, ospitalekoak, lau taldetan.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Hondakina eta hondakin arriskutsua bereiztea.
  • Zabortegiaren, errausketaren eta birziklapenaren abantailak eta desabantailak alderatzea.
  • 3 R-en erregela azaltzea.
  • Hondakin sanitarioen lau taldeak izendatzea.
01

2.6. LURZORUA: HONDAKINAK

EUROPAKO PARLAMENTUA: Jabeak botatzen duen edo botatzeko asmoa duen edozein susbstantzia edo objetu.

PDF · 18

SANCHEZ MORENO ET AL: Materiaren eraldaketaren ondorioz sortzen diren eta ondasun materialak sortzen diren eremuan balio ekonommikorik ez duten produktuak.

HONDAKIN ARRISKUTSUA: Ezaugarri arriskutsuak (mutagenikoa, kantzerigenoa, infekziosoa…) dituzten hondakinak.

Jaiotzen garen momentutik,, errekurtsoak kontsumitzen ditugu eta hondakinak sortzen. Zuzenean etxeetan eta lantokian edo ikastetxeetan egiten ditugun jardueretan sortzen ditugu hondakinak, eta modu ez zuzenean ere, materiak beren lekutik ateratzen direnetik, prozesatzen diren arte, kontsumorako bihurtzen direnean eta salmentara ateratzen diren arte.

EAEn errekurtsoen kontsumoa gora doa eta hondakinen produkzioa estabilizatzen ari da. Hala ere, ez da lortzen garapen ekonomikoaren, errekurtsoen kontsumoaren eta hondakinen produkzioaren arteko harremana moztea.

Erabili eta botatzeko diren bilgarriak geroz eta gehiago erabiltzen dira, berritzen ez diren ontziak ere, azkar zahartzen diren eta erabilera gutxi duten material eta produktuak erabiltzen dira. Garapen ekonomikoak hau guztia eragin du, interesa gutxitzea material eta objetuek luzapen handia izateko eta hauek berrerabiltzeko.

Garapen jasangarriaren kontzeptua, garapen sozio-ekonomikoari aplikatzen zaio, garapen ekonomikoak sortzen dituen arazoei aurre egiteko.

02

HIRIKO HONDAKIN SOLIDOAK

Etxe partikularretan, saltokietan, bulegoetan eta zerbitzuetan sortutako hondakinak, bai eta arriskutsu gisa sailkatuta ez daudenak ere, baldin eta, beren izaera edo osaeragatik, toki horietan sortutakoekin parteka badaitezke.

PDF · 19

%10 inguru suposatzen dute eta hauetatik gehien, materia organikoz osatua dago.

KUDEAKETA:

Jasotzea:

Aurrejasotzea: Etxean egiten den bereizketa.

Jasotzea eta garraiatzea: Karga-garraio-deskarga eragiketen multzoa, tratamendu- puntuetara eramaten diren arte. Transferentzia-plantak bilketaren egunerokotasuneko hondakinak jasotzeaz arduratzen da, beranduago tratamendu- puntuetara garraiatzeko.

Tratamendua: Hondakinetan dauden baliabideak aprobetxatzera bideratutako eragiteken multzoa.

Deuseztapena: Hondakinak erabat edo partzialki isurtzeko edo suntsitzeko prozedura oro, giza osasuna arriskuan jarri gabe eta ingurumenari kalterik eragin gabe egiten dena.

Atez ateko bilketa: Hondakinak kudeatzeko modu bat da, hondakinen birziklatzea handitzen duena. Helburua hondakinak ez nahastea da.

Zabortegi kontrolatua Lurrean hondakinak uzten dira, geruzak eginez, lurrarekin edo beste material batzuekin estaltzen direnak.

ABANTAILAK:

Lurra berrerabiltzen da.

Erraz ezartzen da.

Martxan jartzeko eta funtzionatzeko kostuak ez dira altuak.

Proiekzioa eta kudeaketa egokiak direnean, ingurugiroari ez dio hainbeste kalte egiten.

DESABANTAILAK:

Toki handia behar dute.

Hirietatik urrun ezarri behar dira: garraioa garestituz, bide egokiak izan behar ditu eta ez dira nabarmendu behar.

Lixibiatuak: Zaborrak lurrarekin denbora asko kontaktuan pasatzen duenean sortzen diren likido toxikoak.

ARRISKU NAGUSIAK:

Azaleko eta lurpeko uren kutsadura lixibiatuen eraginez.

Negutegi efektuarekin loturiko gasak (metanoa eta CO2).

Material arinen herrestatzea haizearen eraginez.

Zarata.

Paisaia-kutsadura.

Errausketa planta Hiriko hondakinak, materia bizigabean eta gasetan bihurtzeko erretze prozesua da. Baita hondakin toxikoak eta kaltegarriak desegiteko.

ABANTAILAK:

Instalakuntzak toki gutxiago behar du.

Hondakinen pisua %70 inguru eta tamaina %80-90 inguru gutxitzen dira.

Energia errekuperatzen da.

DESABANTAILAK:

Oso garestiak dira.

Hainbat produktu erretzeak ere kutsadura toxikoa eragiten du.

Erretzearen ondorioz sortzen den errautsak, metal pisutsuak eramaten ditu eta arriskutsuak direnez, tratamendu berezia behar izaten dute.

ARRISKU NAGUSIAK:

CO2 partikulak, sufre eta nitrogeno oxidoak, kloroa, azido klorhidriko eta konposatu organiko lurrunkorrak sortzen dira → Kutsadura atmosferikoa → Osasun arazoak.

Birziklapena Erabilitako materia edo produktu bat prozesu fisiko-kimiko edo mekaniko baten bidez eraldatzea, lehengai bat edo produktu berri bat lortzeko helburuarekin.

Hondakinetatik lehengaiak lortzea, bizi-zikloan berriz sartuz.

Gipuzkoan gaur egun 15 garbigune daude.

3 R-en ERREGELA:

Gutxitu (Reducir): Hondakin bihurtuko diren objetuen produkzioa gutxitzea.

Berrerabili (Reutilizar): Erabilpen berdinarekin edo berriarekin produktu bati bigarren bizitza bat ematea.

Birziklatu (Reciclar): Produktu bat bizitza-zikloan berriz sartzea ahalbidetzen duten sailkatze, bilketa eta tratamenduzko prozesuak.

DESABANTAILAK:

Instalazioen kostu handia, hasierako eta mantentze-lanetako inbertsio handiekin.

Ordezko sistema bat eduki beharra, lanuzteak eta matxurak aurreikusteko.

Zabortegi kontrolatu osagarri baten beharra, birziklatzeko baztertutako materialetarako.

KONPOSTAJEA:

Baldintza aerobikoetan materia organikoa eraldatzeko prozesu kontrolatua, konposta sortzen duea.

Etxeko hondakin organikoak, nekazaritzako hondakinak eta hondakin berdeak erabiliz.

Konposta ongarri gisa erabiltzen da.

03

HONDAKIN SANITARIOAK

PIEDROLA ET AL: Giza osasunaren arretarako jarduerak (laguntza, prebentzioa, irakaskuntza eta ikerketa) dituen edozein establezimendutan sortutako hondakinak dira.

PDF · 21

MINISTERIO DE TRABAJO Y ASUNTOS SOCIALES: Osasun-jardueraren berezko materiala (orratzak, odolez bustitako gasak, erauzitako ehunak…) baztertzen direnean.

BANAKETA:

%80 hondakin arruntak

%20 hondakin arriskutsuak: Eduki infekzioso, toxiko edo eta erradiaktiboduna.

Urtero, mundu mailan, 16000 milioi injekzio jartzen dira.

SAILKAPENA:

I.taldea: Hiri- edo udal-hondakinak.

II.taldea: Hondakin sanitario espezifikoak (igeltsu, odol edo sekreziodun gasak, arropa…).

III.taldea: Hondakin kimikoak eta berariazko araudien bitartez erregulatutako gainontzeko hondakinak (hondakin anatomikoak, orratz eta xiringak, txertoak, hondakin infekziosoak…).

IV.taldea: Araudi bereziko hondakinak (metaldun hondakinak eta erradioaktiboak, tamaina handiko hondakin anatomikoak, medikamentuak…).

KUDEAKETA:

Jasotzea: Edukiontzi eta identifikazio egokiak.

Zentru barruko garraiatzea: Maiztasuna, babes eta garbiketa neurriak.

Biltegiratzea: Gehienez 72 ordu eraikin berean (hozte-sistema izan ezgero astebete).

Tratamendua

04

ERIZAINAREN PAPERA

Hiriko hondakinetan Osasun Publikoan eta Lehen mailako arretan: Udal osasun ekintzan aholkulari.

PDF · 21

Ingurunearekin loturiko hezkuntza programen diseinu eta gauzatzean, talde diziplinarteko eta sektore artekoetan; familia, eskola eta komunitatean.

Agente sozializatzaile bezala gizartean kontzientzia sortuz.

Lan Osasuna: Hondakinen bilketa eta tratamendua lan egiten duten pertsonen osasunaren jarraipena.

Hondakin sanitarioak Lan arriskuen prebentzio neurriak hartu behar dira, osasun profesional bezala eta Lan Osasunaren alderditik begiratuta.

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
LixibiatuakLixiviados
ErrausketaIncineración
KonpostajeaCompostaje
Atez ateko bilketaRecogida puerta a puerta
Hondakin arriskutsuaResiduo peligroso

2Sailkapena

Apunteak zerrendatzen dituen kategoriak, irizpide beraren azpian. Ez dago hemen testu berririk: lerro bakoitza apuntearena da.

Hiru R-en araua

Zeren arabera: Hondakinaren gainean noiz esku hartzen den

Ordena badu: faseak dira, eta ordena honetan gertatzen dira.

1Gutxitu

Gutxitu (Reducir): Hondakin bihurtuko diren objetuen produkzioa gutxitzea.

2Berrerabili

Berrerabili (Reutilizar): Erabilpen berdinarekin edo berriarekin produktu bati bigarren bizitza bat ematea.

3Birziklatu

Birziklatu (Reciclar): Produktu bat bizitza-zikloan berriz sartzea ahalbidetzen duten sailkatze, bilketa eta tratamenduzko prozesuak.

Hondakin sanitarioen taldeak

Zeren arabera: Arriskuaren eta araudiaren arabera

Ordena badu: faseak dira, eta ordena honetan gertatzen dira.

1I. taldea

I.taldea: Hiri- edo udal-hondakinak.

2II. taldea

II.taldea: Hondakin sanitario espezifikoak (igeltsu, odol edo sekreziodun gasak, arropa…).

3III. taldea

III.taldea: Hondakin kimikoak eta berariazko araudien bitartez erregulatutako gainontzeko hondakinak (hondakin anatomikoak, orratz eta xiringak, txertoak, hondakin infekziosoak…).

4IV. taldea

IV.taldea: Araudi bereziko hondakinak (metaldun hondakinak eta erradioaktiboak, tamaina handiko hondakin anatomikoak, medikamentuak…).

2Ulertu

Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.

  1. Alderatu

    Zabortegi kontrolatuaErrausketa planta
    Zer egiten zaie hondakineiLurrean uzten dira, geruzak eginez eta lurrez estalitaErre egiten dira, materia bizigabea eta gasak lortzeko
    LekuaLeku asko behar dute, eta hiritik urrunInstalazioak leku gutxiago behar du
    KostuaAbiarazteko eta funtzionatzeko kostuak ez dira altuakOso garestiak dira
    Zer uzten du atzetikLixibiatuak: lurrarekin kontaktuan sortzen diren likido toxikoakErrautsak, metal astunekin, eta tratamendu berezia behar dute

    Nondik datorren: HIRIKO HONDAKIN SOLIDOAK

Egiaztatu

Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.

  • Zer egiten zaie hondakinei: Zabortegi kontrolatua / Errausketa planta

    Lurrean uzten dira, geruzak eginez eta lurrez estalita / Erre egiten dira, materia bizigabea eta gasak lortzeko

  • Lekua: Zabortegi kontrolatua / Errausketa planta

    Leku asko behar dute, eta hiritik urrun / Instalazioak leku gutxiago behar du

  • Kostua: Zabortegi kontrolatua / Errausketa planta

    Abiarazteko eta funtzionatzeko kostuak ez dira altuak / Oso garestiak dira

  • Zer uzten du atzetik: Zabortegi kontrolatua / Errausketa planta

    Lixibiatuak: lurrarekin kontaktuan sortzen diren likido toxikoak / Errautsak, metal astunekin, eta tratamendu berezia behar dute