3.4 · 05 · §5
Gantz-azidoen eta kolesterolaren biosintesiaLa biosíntesis de los ácidos grasos y del colesterol
Soberan dagoen azetil-CoA gantz bihurtzen da, eta hortik ere kolesterola.
1Testua
- Palmitatoaren eraketa azaltzea.
- Katearen desaturazioa zer den jakitea.
- Kolesterolaren ekoizpena kokatzea.
GANTZ-AZIDOEN BIOSINTESIA
Organismoan, ia gantz-azido guztiak sintetiza daitezke, nahitaezko gantz-azidoak ezik. Sintesia Azetil-CoAtik hasten da, zitosolean ematen denez, bitartekari bat erabiliko da Azetil-CoA mitokondrioan dagoelako.
Mitokondrioan zitrato asko dagoenez, hau erabiltzen da Azetil-CoA zitosolera garraiatzeko.
Atal hau azaltzen duten irudiak
PALMITOAREN ERAKETA
Azetil-CoA + NADPH + Malonil-CoA behar dira. Hasierako fasean Azetil-CoAtik Malonil- CoA sortzen da. Luzapenean Butiril-CoA eta Malonil-CoA elkartu egiten dira.
Azetil-CoA karboxilasa entzimaren bitartez sortzen da Malonil-CoA. Ziklo bakoitzeko 2 karbono eransten dira palmitatoa sortu arte, honen arduraduna gantz-azido sintasa konplexua.
GANTZ-AZIDO EKOIZPENA
Gantzi-azidoen ekoizpenaren erregulazioa lehen erreakzioan burutzen da: Azetil-CoA karboxilasa.
Gantz azido sintetasaren aktibitatea: 1. Azetiltransferasa: Azilo taldea transferitzen du: 2. Maloniltransferasa: Malonil taldeak transferitzen ditu azilo taldeak garraiatzen dituen proteinara.
3. Azil-malonil ACP entzima kondentsantea: Kondentsazio erreakzioa malonil taldea eta azetilo taldeen artean.
4. β-zetoazil-erreduktasa: Azetila hidroxibutirilean erredukzioa. lotura bikoitza sortzen da, 5. Deshidratasa: Deshidratazioa, hidroxibutirilean lotura bikoitza sortzen da, krotonil- ACPan bihurtuz.
6. Enoil-erreduktasa: Krotonilaren erredukzioa butiril-ACP sortuz. Butiril-ACP + Malonil (2C) → 2-7 ziklora arte.
7. Tioestearasa: Gantz-azidoaren apurketa, palmitato (16C GA asetua) askatzen da.
Ondoren, gantz-azido sintetasa entzimak lau erreakzioz osaturiko zikloak eginez gantz-azidoaren luzera handitzen doa, beti ere Malonil-CoA molekulak gehituz.
A malonilkoentzimak karitina azil transferasa inhibitzen du. Era honetan, A malonilkoentzima maila altuak direnean, Azil-CoA mitokondrioetara sartu beharrean, gantz azido bezala gordetzen da.
Gantz-azido sintetasa entzimak azido palmitikoa eratzen du. Gantz-azido luzeagoak behar izanez gero, erretikulu endoplasmatikoan entzima gehiago daude zeinak palmitatoa oinarri gisa hartuz luzatu egiten duten.
Erretikuluko sistema entzimatikoek lotura bikoitzak era ditzakete.
Ugaztunek, luzapen sistemak dituzte eta luzapena 18 karbonotarainokoa izan liteke gantz-azido aseen kasuan eta 24ekoa asegabeen kasuan.
Erreakzioa. Malonil-CoAren eraketan ATP erabiltzen da: 7 azetil-CoA + 7 CO2 + 7 ATP → 7 malonil-CoA + 7 ADP + 7 Pi + 7 H+. Ondoren: azetil-CoA + 7 malonil-CoA + 14 NADPH + 20 H+ → palmitatoa + CO2 + 14 NADP+ + 8 CoA-SH + 6 H2O. Erreakzio orokorra, beraz: 8 azetil-CoA + 7 ATP + 14 NADPH + 13 H+ → palmitatoa + 7 ADP + 7 Pi + 14 NADP+ + 8 CoA-SH + 6 H2O.
KATEAREN DESATURAZIOA
Desaturasak, katean lotura bikoitzak posible egiten dituzte. 9.karbono ostean, ezin dira lotura bikoitzak eratu, lotura bikoitzik badago, ez da ugaztunek sintetizatutako lipidoa. Dieta bidez irentsi behar ditugu, nahitaezko gantz-azidoak dira.
KOLESTEROLAREN EKOIZPENA
Kolesterola dietatik edo ekoizpenaren bitartez lor dezakegu. Biosintesia erretikulu endoplasmatiko leuneko zitosolean gertatzen da. 3 fasetan bereizten da sintesia: 1. Mebalonatoaren eraketa.
2. Mebalonatotik abiatuz eskualenoa sortzea.
3. Eskualenoaren ziklazioa lanosterolera eta kolesterolaren errekonbertsioa.
MEBALONATOAREN ERAKETA ERREGULAZIOA
Kolesterol askearen funtzioak: zelula mintzak eratu, azido biliarrak, hormona esteroideak eta D bitamina. Gehiegi dagoenean: hidroximetilglutaril-CoA erreduktasa inhibitu (kolesterolaren de novo eraketa), kolesterol-aziltransferasa (ACAT) aktibatu (kolesterol esterren metaketa) eta LDL hartzailearen sintesia inhibitu.
Atal hau azaltzen duten irudiak
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Palmitatoa | Palmitato |
| Desaturazioa | Desaturación |
| Kolesterola | Colesterol |
| Malonil-CoA | Malonil-CoA |
| Biosintesia | Biosíntesis |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Non gertatzen den
- MitokondrioaHor dago Azetil-CoA, eta zitratoaren bidez ateratzen da
- ZitosolaGantz-azidoen sintesia bera, palmitatoraino
- Erretikulu endoplasmatikoaKateak luzatzea, lotura bikoitzak sartzea eta kolesterolaren biosintesia
Nondik datorren: GANTZ-AZIDOEN BIOSINTESIA · GANTZ-AZIDO EKOIZPENA · KOLESTEROLAREN EKOIZPENA
Ibilbidea
- Azetil-CoAZitosola
- Malonil-CoAZitosola
- Butiril-CoAZitosola
- Palmitatoa (16 karbono)Zitosola
- Gantz-azido luzeagoakErretikulu endoplasmatikoa
Urratsez urrats
- Azetil-CoA → Malonil-CoAAzetil-CoA karboxilasaHemen erregulatzen da bide osoa
- Malonil-CoA → Butiril-CoAGantz-azido sintetasa
- Butiril-CoA → Palmitatoa (16 karbono)Ziklo bakoitzeko bi karbono, bigarren eta zazpigarren ziklora arte
- Palmitatoa (16 karbono) → Gantz-azido luzeagoakErretikulu endoplasmatikoaAseetan 18 karbonotaraino, asegabeetan 24raino
Nondik datorren: GANTZ-AZIDOEN BIOSINTESIA · PALMITOAREN ERAKETA · GANTZ-AZIDO EKOIZPENA
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Azetil-CoA → … eta gero?
Malonil-CoA
Malonil-CoA → … eta gero?
Butiril-CoA
Butiril-CoA → … eta gero?
Palmitatoa (16 karbono)
Palmitatoa (16 karbono) → … eta gero?
Gantz-azido luzeagoak
3Irudiak
Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.
Etiketak euskaraz (6)
| Jatorrizkoa | Euskaraz |
|---|---|
| STATINS | Estatinak |
| CHOLESTEROL | Kolesterola |
| Mevalonic acid | Azido mebalonikoa |
| Squalene | Eskualenoa |
| 19 reactions | 19 erreakzio |
| PRENYLATED PROTEINS | Proteina prenilatuak |