ERIZAINTZABiokimika · 1. maila

3.4 · 01 · §1

Glukolisia eta pirubatoaren helmugakLa glucólisis y los destinos del piruvato

1. blokea 7tikPDF orrialdeak: 85, 86, 87, 88, 89, 90, 91Ikasgaia: Estructura y Función del Cuerpo Humano II 26437

Glukosa bi azido pirubiko bihurtzen da, eta handik bi bide daude: oxigenoarekin edo oxigenorik gabe.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Glukolisiaren balantzea gogoratzea.
  • Bide aerobikoa eta anaerobikoa bereiztea.
  • Krebs zikloaren lekua kokatzea.
01

BIOMOLEKULEN METABOLISMOAK

Zelulek bizirauteko beharrezko duten energia eta indar erreduzitzailea lortzeko ezinbestekoak diren erreakzio biokimikoen multzoa da. Bertan ere, beharrezko dituzten makromolekulak eratzeko behar dituzten monomeroak lortuko dira.

PDF · 85

ANABOLISMOA: Izaki bizidunen biomolekulak eratzeko zuzendurik dauden erreakzioak dira. Hau da, molekula handien sorrera molekula txiki edo sinpleagoetatik abiatuta. Horretarako, indar erreduzitzailea eta energia gastua beharrezkoak dira.

Biosintesia.

KATABOLISMOA: Molekula handietatik molekula sinpleak lortzea. Energia eta indar erreduzitzailea lortzeko zuzendurik dauden erreakzio kimikoek multzoa da. Apurketa.

Bi prozesu hauek batera gertatzen dira zeluletan.

Zelulak, molekula konplexuen apurketatik energia lortzen du: Zelula aerobikoek, oxigenoa erabiltzen dute molekula horiek sinpleagoak diren sustantzietan bilakatzeko etapen bidez: CO2 eta H2O. Kontrako bidea ere gertatzen da zelulen barnean.

Atal hau azaltzen duten irudiak

02

KARBOHIDRATOEN METABOLISMOA

1. Glukolisi anaerobikoa: Glukosa → Pirubato.

PDF · 86

2. Fermentazio laktikoa: Pirubato → Laktato.

3. Glukolisi aerobikoa: Pirubato → H2O + CO2 a. Krebsen zikloa b. Fosforilazio oxidatiboa: ATP 4. Pentosen bidea: Glukosa-6-fosfatoa → Ribosa-5-fosfatoa 5. Cori zikloa 6. Glukogenosintesia eta glukogenolisia: Glukosa-6-fosfatoa.

Karbohidratoen katabolismoa metabolismoaren erdigunea da. Katabolismo hori aerobikoa edo anaerobikoa izan daiteke, baina bi modutara, lehen pausua glukolisia da, zelulen zitoplasman gertatzen den prozesu bat.

GLUKOLISIA: Glukosa 2 Azido Pirubiko + 2ATP + 2NADH + 2H+ Hala ere, glukosaren katabolismoa, erreakzio honetara doi daiteke: C6H12O6 + O2 6 CO2 +6 H2O + Energia

BIDE KATABOLIKOAK:

Glukolisia:

Glukosa → Pirubato

Beste azukreen sarrera

Pirubatoaren helmuga:

Fermentazio laktikoa

Krebs zikloa + Fosforilazio oxidatiboa

Pentosa fosfatoen bidea

03

GLUKOLISIA (ANAEROBIKOA)

Glukosa 2 Azido Pirubiko + 2ATP + 2NADH + 2H+ Embden-Meyerhof (-Parnas) bidea ere baderitzo. Erreakzioak bi fase ditu, prestakuntza fasea eta errendimendu fasea. Zitoplasman gertatzen da.

PDF · 86

Prestakuntza fasea: Glukosa molekula glizeraldehido-3-fosfato eta dihidroxiazetona fosfatoraino apurtzen da.

Errendimendu fasea: Glizeraldehido molekulak azido pirubiko bilakatzea eta ATP eta NADH + H+ molekulak lortzea.

Elementu erreduzitzailea: Bere egitura kimikotik elektroiak mediora ematen dituen elementu kimiko, horrela bere burua oxidatuz.

Elementu oxidatzailea: Mediotik elektroiak jasotzen dituen elementu kimikoa, horrela bere burua erreduzituz.

Glukokinasa, hexokinasa eta fosfofruktokinasa entzimak erabiltzen dira, erreakzio itzulezinak katalizatzen dituzte eta. Bide metabolikoen erregulaziorako normalean erreakzio itzulezinak erabiltzen dira, bidea norantza bakarrean erregulatu ahal izateko.

Glukokinasa gibelean dago, glukosa asko dagoenean aktibatzen da eta ATPa gastatzen du.

Hexokinasa muskuluan dago eta glukosa asko badago, inhibitu egiten da.

Fosfofruktokinasa ATP asko dagoenean inhibitu egiten da.

Errendimendu fasean badira itzulezinak diren beste bi erreakzio ere, baina erregulaziorako erabiltzen dena pirubato kinasak katalizatzen duena da.

Pirubato kinasaren isoentzima ezberdinak daude: L eta M. L gibelean kokatzen da, M bestalde, garunean eta muskuluan kokatzen da gehien bat. Odolean glukosa gutxi dagoenean L isoentzima fosforilatu egiten da bere aktibitatea gutxitu araziz. Mk ordea ez du fosforilaziorik jasotzen.

Atal hau azaltzen duten irudiak

04

BESTE AZUKREEN SARRERA

Glukosa:

PDF · 87

Laktosa, maltosa eta sakarosa → Glukosa-6-fosfatoa

Almidoia eta glukogenoa → Glukosa-1-fosfatoa → Glukosa-6-fosfatoa

Galaktosa → Glukosa-1-fosfatoa → Glukosa-6-fosfatoa

Laktosa

Galaktoderibatu endogenoen hidrolisia: Zerebrosidoak eta gangliosidoak.

Glukolipidoen oligosakaridoen garapena, mintz zelularra.

Manosa:

Hexosa, fruta batzuetan → Fruktosa-6-fosfatoa

Fruktosa, sakarosa, zukuak, eztia

Muskulua eta gantz-ehuna → Fruktosa-6-fosfatoa

Gibela → GAP (Glizeraldehido-3-fosfatoa) Glukosa beste karbohidrato batzuetatik lortu daiteke, eta horrela glukolisian sartu.

05

PIRUBATOAREN HELMUGAK

Energia lortzea helburua denean, zelulak 3 gauza egin ditzakete azido pirubikoarekin:

PDF · 87

Hartzidura laktikoa (anaerobioa)

Hartzidura alkoholikoa (anaerobioa)

A azetil koentzima bilakatu (aerobioa)

Pirubatoaren bi helmugak
ANAEROBIKOA: HARTZIDURAAEROBIKOA: ARNAS ZELULARRA
LaktikoaKrebs zikloa
AlkoholikoaFosforilazio oxidatiboa
06

BIDE AEROBIKOA

Pirubato deshidrogenasa, konplexu multientzimatikoa da eta bi era desberdinetan egondaiteke.

PDF · 88

Entzima fosforilatua dagoenean inaktibo dago, entzima fosforilaziorik gabe dagoenean berriz aktibo.

ATP, NADH + H+ eta Azetil-CoA maila altuak eta glukagoiak pirubato deshidrogenasaren fosforilazioa dakar, ondorioz, inhibizioa.

ADP eta pirubato maila altuak eta insulinak, basopresinak eta katekolaminek, pirubatoaren desfosforilazioa dakarte, ondorioz, aktibazioa.

KREBS ZIKLOA Mitokondrian ematen den prozesua da eta funtzio anfibolikoa du. Katabolikoa zein anabolikoa izan daiteke:

Katabolikoa: Gluzido, gantz-azido eta proteinen oxidazioa ematen da energia lortzeko.

Anabolismoa: Bitartekari batzuk aitzindari biosintetikoak dira.

Orokorrean Azetil-CoAa CO2-an oxidatzen duen 8 erreakzioz osatutako sekuentzia itxia da.

ATP, NADH eta FADH2 sortzen dira.

Erreakzio aerobikoa da, O2 gabe inhibitu egiten da zikloa.

1. Sustratuak Azetil-CoA bilakatzea.

2. Karbonoaren oxidazio osoaren ondorioz CO2, NADH, FADH2 eta ATP lortzen da.

3. Garraiatzaile elektroniko erreduzituak berriro oxidatuko dira ATPa sortzeko.

Ziklo unibertsala da, landare eta animaliek ekoizten duten ia CO2 guztia hemendik sortzen da.

Azido pirubikoa zikloan sartu aurretik, Azetil-CoAn bihurtu behar da, prozesu hau ere mitokrondrioetan gertatzen da. Azetil-CoAk bide ugari har baditzake ere, garrantzitsuena Krebs zikloa da.

Zikloko lehen produktua eta azkena berdina da: Oxalazetatoa. Hirugarren erreakzioa (Isozitratoa → α-oxoglutaratoa) itzulezina denez, zikloak norabide bakarra du. Ziklo bakoitzean Azetil-CoA bat oxidatu eta 2 CO2 ekoizten dira.

1. Kondentsazioa: Azetil-CoA oxalazetatoarekin (4C) batzen da, CoA taldea eta zitratoa (6C) askatuz.

2. Deshidratazioa-hidratazioa: Zitratoa bere ismoeroan bihurtzen da, isozitratoa, 2 pausotan.

3. Deskarboxilazio oxidatiboa: Isozitratoa oxidatu egiten da CO2 molekula bat askatuz eta α-zetoglutaratoa (5C) ekoiztuz. NAD+ NADHra erreduzitzen da isozitrato deshidrogenasa entzimaren bidez.

4. Deskarboxilazio oxidatiboa: α-zetoglutaratoaren oxidazioa ematen da, CO2 molekula bat askatuz eta sukzinil-CoA ekoiztuz α-zetoglutarato deshidrogenasa entzimaren bidez.

5. Fosforilazioa: Sukzinil-CoAren CoA taldea, talde fosfato batez aldatzen da eta sukzinatoa (4C) sortzen da.

6. Deshidrogenazioa: Sukzinatoa oxidatuz fumaratoa lortzen da.

7. Hidratazioa: Fumaratoari ura lotzen zaio, malatoa (4C) sortuz.

8. Deshidrogenazioa: Malatoa oxidatuz oxalazetatoa birsortzen da.

Krebs zikloaren bitartez, Azetil-CoA molekula bakoitzetik, gerora fosforilazio oxidatiboan sartzean ATPa ekoizteko baliagarri izango diren molekulak lortzen dira.

Azetil-CoA → GTP + 3 NADH + H+ + FADH2

ERREGULAZIOA

Ziklo hau energia eta erredukzio ahalmena lortzeko erabiltzen da, ATP edo erredukzio ahalmen altua badago zikloa inhibitzen da.

ATPak, isozitrato deshidrogenasa inhibitzen du:

Azido zitrikoa mitokondrian metatzen da, metaketa hau handiegia bada, zitoplasmara pasako da.

Zitoplasman zitrato liasa dago:

Azido zitrikoa → Azido oxalazetiko + Azetil-CoA

Sortu den Azetil-CoA, gantz-azidoen sintesiaren abiapuntua da.

α-1-adrenohartzaileen agonistak, basopresinak eta intsulinak pirubato deshidrogenasa aktibatzen dute, glukagoiak ordea inhibitu.

Zitrato sintasa eta α-zetoglutarato DH itzulezinak dira eta zikloa erlojuaren orratzen norabidera mugitzea behartzen dute. ATP kontzentrazioa altua denean, inhibitu egiten dira.

Isozitrato DH: Karga energetikoa bajua denean aktibatzen da. ATP kontzentrazioa altua denean, inhibitu egiten da.

α-zetoglutarato DH: NADH eta sukzinil-CoAk inhibitzen dute.

Oxidazioaren abiadura zelulan karga energetiko altua eta oxigeno kontzentrazio baxua edo eza dagoenean, txikitu egiten da.

Krebs zikloa beste hainbat molekula ekoizteko hasiera puntu bezela kontsideratu behar dugu: Biosintesia. Zikloaren bitartekariak berriztu behar dira, horretaz erreakzio anaplerotikoak arduratzen dira, konposatu batzuk ziklotik desagertzen badira, zikloa gelditu egiten delako.

Adib. α-zetoglutaratoa erabiltzen bada glutamatoa ekoizteko, osagai berriak sartu beharko dira zikloaren funtzionamendua mantentzeko.

FOSFORILAZIO OXIDATIBOA Energia pila askatzen da ATP eran metatzeko. Mitokondrioetan gertatzen da.

Lortzen diren indar erreduzitzaileak oxidatu egiten dira elektroi garraio kateari esker.

Bertan energia ugari askatzen da eta energia hau erabiliko da protoien gradiente bat sortuz. Oxigenoa erreduzitu eta ura ematen du.

Arnasketaren helburua ADPa ATPan bihurtzea da. Horretarako, mitokondrioen mintzean ATP sintetasa sartzen da.

Mintzak protoiak pasatzen diren zuloa du erdian, fluxu horretan askatzen den energia ADP fosfato batekin lotzean, ATPa sortzen du. NADH molekula bakoitzeko 3 ATP ekoizten dira, FADH molekula bakoitzeko berriz 2 ATP.

Atal hau azaltzen duten irudiak

07

BIDE ANAEROBIKOA (CORI ZIKLOA)

Laktato deshidrogenasak, 2 isoentzima ditu: M4 muskuluan, pirubatoa azido laktiko bilakatzen duena eta H4 gibelean, laktatoa pirubato bilakatzen duena.

PDF · 90

Muskuluek nahiko oxigenorik ez dutenean eta energia behar dutenean, hartzidura laktikoa martxan jartzen dute. Hartzidura laktikoraino eramateak errendimendu baxua duenez eta pHa gehiegi jaitsiarazi dezakenez, muskulua eta gibela elkarlanean hasten dira.

Era horretan, muskuluek odolera isuritako azido laktiko molekulak gibelak hartu eta alderantzizko bidea erabiliz, azido laktikoa glukosa bilakatuko du, glukogenesiaz eta ATP gastuarekin.

Glukosa-Alanina zikloa, Cori zikloaren bariazio bat da. Alaninatik pirubatoa lortu daiteke, eta horrela, proteinetatik glukosa lortzen da. Alanina muskuluetatik gibelera garraiatzen da, han, transaminazioaren bidez pirubatoan bilakatzen da, glukoneogenesian erabiltzeko.

Era berean, nitrogenoa gibelera eramateko bidea da eta kontrako erreakzioa burutzen du: Pirubato → Alanina → Proteinen biosintesia.

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
GlukolisiaGlucólisis
Azido pirubikoaÁcido pirúvico
HartziduraFermentación
Krebs zikloaCiclo de Krebs
Cori zikloaCiclo de Cori

2Ulertu

Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.

  1. Ideia nagusia

    Glukolisia zitoplasman gertatzen da, eta glukosa molekula bakoitzetik bi azido pirubiko, 2 ATP eta 2 NADH + H+ ateratzen ditu. Katabolismoa aerobikoa izan ala anaerobikoa izan, lehen pausua beti da hau.

    Nondik datorren: KARBOHIDRATOEN METABOLISMOA · GLUKOLISIA (ANAEROBIKOA)

  2. Non gertatzen den

    • ZitosolaGlukolisia: glukosatik azido pirubikora
    • MitokondrioaAzido pirubikoa Azetil-CoA bihurtzea, eta Krebsen zikloa
    • Mitokondrioaren barne-mintzaFosforilazio oxidatiboa: ATP sintetasa mintzean dago, eta protoien fluxuak ADPtik ATPa sortzen du

    Nondik datorren: GLUKOLISIA (ANAEROBIKOA) · BIDE AEROBIKOA

  3. Zer aldatzen den

    Aurretik

    Glukosa molekula bat, zitoplasman

    Ondoren

    2 azido pirubiko + 2 ATP + 2 NADH + 2 H+

    Bi fasetan: prestakuntza fasean glukosa glizeraldehido-3-fosfatoraino eta dihidroxiazetona fosfatoraino apurtzen da; errendimendu fasean glizeraldehido molekulak azido pirubiko bihurtzen dira, eta hor lortzen dira ATPa eta NADHa.

    Nork egiten duen: Bidea Embden-Meyerhof(-Parnas) izenaz ere ezagutzen da

    Nondik datorren: KARBOHIDRATOEN METABOLISMOA · GLUKOLISIA (ANAEROBIKOA)

  4. Ibilbidea

    1. GlukosaZitosola
    2. Glizeraldehido-3-fosfatoaZitosola
    3. Dihidroxiazetona fosfatoaZitosola
    4. Azido pirubikoaZitosola
    5. LaktatoaZitosola
    6. Hartzidura alkoholikoaZitosola
    7. Azetil-CoAMitokondrioa
    Urratsez urrats
    1. Glukosa → Glizeraldehido-3-fosfatoaPrestakuntza faseaGlukosa molekula apurtu egiten da
    2. Glukosa → Dihidroxiazetona fosfatoaPrestakuntza fasea
    3. Glizeraldehido-3-fosfatoa → Azido pirubikoaErrendimendu faseaHemen lortzen dira ATP eta NADH + H+
    4. Azido pirubikoa → LaktatoaHartzidura laktikoa (anaerobioa)
    5. Azido pirubikoa → Hartzidura alkoholikoaAnaerobioa
    6. Azido pirubikoa → Azetil-CoAAerobioaMitokondriora sartu eta Krebsen ziklorako bidea

    Nondik datorren: GLUKOLISIA (ANAEROBIKOA) · PIRUBATOAREN HELMUGAK

  5. Balantzea

    Glukolisia, glukosa molekula bakoitzeko+2 ATP
    Kontuak ateratuta2 ATP

    Nondik datorren: KARBOHIDRATOEN METABOLISMOA · GLUKOLISIA (ANAEROBIKOA)

  6. Erregulazioa

    Glukolisiaren erreakzio itzulezinak, bidea norantza bakarrean eusten dutenak

    • Aktibatzen duGlukosa (asko, gibelean)
    • Inhibitzen duGlukosa (asko, muskuluan)
    • Inhibitzen duATP (asko)
    • Inhibitzen duGlukosa (odolean gutxi)

    Nondik datorren: GLUKOLISIA (ANAEROBIKOA)

Egiaztatu

Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.

  • Zer da hemengo ideia nagusia?

    Glukolisia zitoplasman gertatzen da, eta glukosa molekula bakoitzetik bi azido pirubiko, 2 ATP eta 2 NADH + H+ ateratzen ditu. Katabolismoa aerobikoa izan ala anaerobikoa izan, lehen pausua beti da hau.

  • Glukosa → … eta gero?

    Glizeraldehido-3-fosfatoa

  • Glukosa → … eta gero?

    Dihidroxiazetona fosfatoa

  • Glizeraldehido-3-fosfatoa → … eta gero?

    Azido pirubikoa

  • Azido pirubikoa → … eta gero?

    Laktatoa

  • Azido pirubikoa → … eta gero?

    Hartzidura alkoholikoa

  • Azido pirubikoa → … eta gero?

    Azetil-CoA

  • Zenbat ATP ateratzen dira guztira?

    2 ATP

  • Glukosa (asko, gibelean) → Glukolisiaren erreakzio itzulezinak, bidea norantza bakarrean eusten dutenak
    • Aktibatzen du
    • Inhibitzen du
  • Glukosa (asko, muskuluan) → Glukolisiaren erreakzio itzulezinak, bidea norantza bakarrean eusten dutenak
    • Aktibatzen du
    • Inhibitzen du
  • ATP (asko) → Glukolisiaren erreakzio itzulezinak, bidea norantza bakarrean eusten dutenak
    • Aktibatzen du
    • Inhibitzen du
  • Glukosa (odolean gutxi) → Glukolisiaren erreakzio itzulezinak, bidea norantza bakarrean eusten dutenak
    • Aktibatzen du
    • Inhibitzen du

3Irudiak

Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.

01Metabolismoaren mapa orokorraCatabolism schematic.svg · Original: Tim Vickers Vector: Fvasconcellos · Public domain · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 85Ikusi azalpena · BIOMOLEKULEN METABOLISMOAK
Etiketak euskaraz (5)
JatorrizkoaEuskaraz
Proteins, polysaccharides and fatsProteinak, polisakaridoak eta gantzak
Amino acids, monosaccharides, fatty acidsAminoazidoak, monosakaridoak, gantz-azidoak
AcetylCoAAzetil-CoA
Citric acid cycleZitriko azidoaren zikloa
Oxidative phosphorylationOxidazio fosforilazioa
02Glukolisiaren balantzea: glukosa batetik bi piruvatoraGlicolisi - schema generale.png · Rao, A. e Ryan, K. Department of Biology, Texas A&M University · CC BY 4.0 · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 86Ikusi azalpena · GLUKOLISIA (ANAEROBIKOA)
Etiketak euskaraz (4)
JatorrizkoaEuskaraz
Summary of GlycolysisGlukolisiaren laburpena
GlucoseGlukosa
PyruvatePiruvatoa
Net products: 2 pyruvate molecules + 2 NADH + 2 ATPBalantze garbia: 2 piruvato molekula + 2 NADH + 2 ATP
03Krebs-en zikloa eta hari lotzen zaizkion bideakCiclo de Krebs-es.svg · derivative work: r@ge (talk) Ciclo_de_Krebs.svg: User Minutemen on de.wikipedia · Public domain · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 88Ikusi azalpena · BIDE AEROBIKOA
Etiketak euskaraz (8)
JatorrizkoaEuskaraz
Ciclo de KrebsKrebs-en zikloa
GlicolisisGlukolisia
GluconeogénesisGlukoneogenesia
Oxidación y biosíntesis de aminoácidosAminoazidoen oxidazioa eta biosintesia
Oxidación de ácidos grasosGantz-azidoen oxidazioa
Biosíntesis de ácidos grasosGantz-azidoen biosintesia
Biosíntesis de colesterolKolesterolaren biosintesia
Biosíntesis de porfirinaPorfirinaren biosintesia
04Krebs-en zikloa formula garatuekin2507 The Krebs Cycle.jpg · OpenStax College · CC BY 3.0 · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 89Ikusi azalpena · BIDE AEROBIKOA
Etiketak euskaraz (15)
JatorrizkoaEuskaraz
Transformation of pyruvate into acetyl CoAPiruvatoa azetil-CoA bihurtzea
The Krebs/citric acid cycleKrebs-en edo zitriko azidoaren zikloa
PyruvatePiruvatoa
Two-carbon fragment (intermediary)Bi karbonoko zatia, bitartekoa
Coenzyme A is added (S-CoA)Koentzima A gehitzen da (S-CoA)
NADH to electron transport chainNADH elektroien garraio katera
Acetyl CoAAzetil-CoA
OxaloacetateOxalazetatoa
CitrateZitratoa
IsocitrateIsozitratoa
α-Ketoglutarateα-zetoglutaratoa
Succinyl CoASuzinil-CoA
SuccinateSuzinatoa
FumarateFumaratoa
MalateMalatoa
05Elektroien garraio katea eta ATP sintasaMitochondrial electron transport chain—Etc4.svg · Fvasconcellos · Public domain · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 90Ikusi azalpena · BIDE AEROBIKOA
Etiketak euskaraz (6)
JatorrizkoaEuskaraz
Outer membraneKanpoko mintza
Inner membraneBarne mintza
Intermembrane spaceMintz arteko espazioa
MatrixMatrizea
ATP SynthaseATP sintasa
Citric acid cycleZitriko azidoaren zikloa