ERIZAINTZABiokimika · 1. maila

3.4 · 02 · §2

Glukoneogenesia eta pentosen bideaLa gluconeogénesis y la vía de las pentosas

2. blokea 7tikPDF orrialdeak: 91, 92, 93Ikasgaia: Estructura y Función del Cuerpo Humano II 26437

Glukosa hutsetik eraikitzeko bidea, eta erribosa eta NADPH lortzeko beste bide bat.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Glukoneogenesia glukolisiarekin alderatzea.
  • Elkar erregulazioa azaltzea.
  • Pentosen bidearen bi helburuak izendatzea.
01

GLUKONEOGENESIA

Glukosa molekula berriak ekoizteko dugun erreakzioen multzoa da. Glukolisiaren kontrako bidea dela esan daiteke, eta aitzindari ez gluzidikoetatik glukosa lortzeko bidea ere bada.

PDF · 91

Entzima gehienak glikolisirako erabiltzen ditugunak dira baina itzulezinak diren erreakzioen kasuan, beste entzima batzuek katalizatzen dituzte erreakzio horiek.

1. Prozesua pirubatoa oxalazetato bilakatzeko erreakzioarekin hasten da, pirubato karboxilasa entzimak katalizatuta.

2. Pirubato karboxilasa entzima azetil-CoA maila altuek aktibatzen dute (ATPa eta biotina beharrezkoak dira).

3. Oxalazetatoa fosfoenolpirubato bilakatzeko fosfoenolpirubato karboxikinasa entzimaren parte hartzea ezinbestekoa da.

4. Fosfoenolpirubato karboxikinasa entzima ere erregulatua dago: a. Glukagoiak eta glukokortikoideek aktibatzen dute.

b. Intsulina entzimak inhibitu egiten du.

5. Itzulezina eta erregulatua dagoen hurrengo erreakzioa fruktosa 1,6-bifosfatotik fruktosa 6-fosfatorakoa da. Erreakzio hau katalizatzen duena fruktosa 1,6-bifosfatasa da, glukagoiek eta zitrato maila altuek aktibatua.

6. Ehun askotan glukoneogenesia G6P eratuz bukatzen da. Hala ere, G6P hori glukogeno biltegiak betetzeko erabiltzen da. Bestetik, G6P horri fosfato taldea kenduz, glukosa odol zirkulazioa isurtzen da gibelean edo pentosen bidera desbideratua izaten da.

2Pirubato + 4ATP + 2GTP + 2NADH + 6 H2O → Glukosa + 4ADP + 2GDP + 6 Pi + 2 NAD + 2H+

Atal hau azaltzen duten irudiak

02

ERREGULAZIOA

Glukolisiaren eta glukoneogenesiaren arteko elkar erregulazioa gertatzen da. Bi bideak batera aktibatzen badira energia galtzen da, ATP eta GTP. Hau ez gertatzeko, kontrako zentzuan erregulatzen dira, bat aktibatzen denean bestea inaktibatzen da.

PDF · 92

Glikolisian fosfofruktokinasak eta glukoneogenesian fruktosa 1,6-bifosfatasak erregulatzen dute.

Horretaz gain, karga energetikoak eta intsulina zein glukagoia ere erregulazio sistemak dira.

Glukolisiaren eta glukoneogenesiaren elkar erregulazioa
ZitratoaKarga energetikoaFurktosa 2,6-bifosfatoaHormonaBidea
FosfofruktokinasaBeheraBajuaGoraIntsulinaGlukolisia
Fruktosa 1,6-bifosfatasaGoraAltuaBeheraGlukagoiaGlukoneogenesia

Atal hau azaltzen duten irudiak

03

PENTOSEN BIDEA

HELBURUAK:

PDF · 92

Nukleotidoen sintesirako erribosa 5-fosfatoa sortzea.

Gantz-azidoen, nukleotidoen eta esteroideen sintesirako NADPH sortzea.

Hexosak pentosan bilakatzea.

FUNTZIOAK:

NADPH ematea biosintesirako.

Erribosa 5-fosfatoa lortzea nukleotidoen eta azido nukleikoen sintesirako.

Glukosa beste azukre batzuetan bihurtzen da. Lortutako azukreak energia edo aitzindariak lortzeko erabiltzen dira. Fase oxidatzailea eta ez-oxidatzailea bereizi daitezke.

6 glukosa 6-fosfatoa +12 NADP+ + 7 H2O → 5 erribosa 5‐fosfatoa + 6CO2 + 12 NADPH + Pirubatoa + 12H+ Anabolismorako ezinbestekoa den NADPH + H+ edo erribosa ekoiztu ahal izateko ezinbestekoa den bidea dugu.

1. Lehen pausoan glukosa 6-fosfatoa oxidatu egiten da glukosa 6-fosfato deshidrogenasaren bitartez. Oxidazio prozesu horretan NDPH + H+ indar erreduzitzailea lortzen da.

2. Hurrengo pausuetan laktonasa, deshidrogenasa eta isomerasa entzimen bitartez indar erreduzitzailea lortuz (NADPH + H+) D erribosa 5-fosfatoa lortzen da.

3. Erribulosa lortu arteko erreakzioen multzoa, pentosen bideko atal oxidatzailea da.

Atal hau azaltzen duten irudiak

04

ERREGULAZIOA

Beharren arabera erregulatua dago.

PDF · 93

NADPH + H+ baino erribosa 5-fosfato gehiago behar denean (mitosian):

Kasu honetan glukosa 6-fosfatoak bide glikolitikoa jarraitzen du fruktosa 6- fosfatoa eta glizeraldehido 3-fosfatoa emanez. Bi horiek hartuz, transetolasen eta transaldolasen bitartez erribosa 5-fosfatoa ekoiztuko da, atal ez-oxidatzailea alderantzizko norantzan aktibatuz.

NADPH + H+ eta erribosa 5-fosfato beharrak parekatuta daudenean:

Kasu honetan soilik atal oxidatzailea aktibatuko da.

Erribosa 5-fosfato baino NADPH + H+ gehiago behar denean:

Kasu honetan atal oxidatzailea burutzen da NADPH + H+ lortzeko eta soberan dagoen erribosa 5-fosfatoa, atal ez-oxidatzailearen bitartez glukoneogenesian murgilduko da.

NADPH + H+ eta ATPa behar denean:

Atal oxidatzailea egin ondoren, erribosa 5-fosfatoa azido pirubikoraino eraman ondoren, Krebsen zikloaren eta fosforilazio oxidatiboaren bitartez ATPa lortzen da.

ATAL EZ OXIDATZAILEA ATAL OXIDATZAILEA

Pentosen bidea: lau kasu, beharren arabera
Beharrak1.kasua2.kasua3.kasua4.kasua
Fase oxidatzaileaBakarrikBeharrezko NADPH + H+ lortzen da.Beharrezko NADPH + H+ jasotzen da.
Fase ez-oxidatzaileaF6P eta G3Ptik kontrako norabidean, R5P lortzen da.R5P soberak glukoneogenesira doaz.R5P azido pirubikora eraman.
Beste bideaGlikolisiaren bidez, G6Ptik F6P eta Glizeraldehido3P sortzen da.Krebs zikloa eta fosforilazio oxidatiboa eman ATP lortzeko.

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
GlukoneogenesiaGluconeogénesis
FosfofruktokinasaFosfofructoquinasa
Pentosen bideaVía de las pentosas
Erribosa 5-fosfatoaRibosa 5-fosfato
NADPHNADPH

2Ulertu

Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.

  1. Ideia nagusia

    Pentosen bideak ez du ATPrik ematen: beste bi gauza ematen ditu, eta zertarako behar diren erabakitzen du zein atal aktibatzen den. Erribosa 5-fosfatoa nukleotidoak egiteko, eta NADPH gantz-azidoak, nukleotidoak eta esteroideak sintetizatzeko.

    Nondik datorren: PENTOSEN BIDEA

  2. Ibilbidea

    1. Pirubatoa
    2. Oxalazetatoa
    3. Fosfoenolpirubatoa
    4. Fruktosa 1,6-bifosfatoa
    5. Fruktosa 6-fosfatoa
    6. Glukosa 6-fosfatoa
    7. Glukosa
    Urratsez urrats
    1. Pirubatoa → OxalazetatoaPirubato karboxilasaHemen hasten da bidea
    2. Oxalazetatoa → FosfoenolpirubatoaFosfoenolpirubato karboxikinasa
    3. Fosfoenolpirubatoa → Fruktosa 1,6-bifosfatoaGlukolisiaren entzimak, alderantziz
    4. Fruktosa 1,6-bifosfatoa → Fruktosa 6-fosfatoaFruktosa 1,6-bifosfatasaErreakzio itzulezina eta erregulatua
    5. Fruktosa 6-fosfatoa → Glukosa 6-fosfatoa
    6. Glukosa 6-fosfatoa → GlukosaEhun askotan hemen bukatzen da, G6P glukogeno biltegietara doalako

    Nondik datorren: GLUKONEOGENESIA

  3. Erregulazioa

    Glukoneogenesiaren entzima itzulezinak

    • Aktibatzen duAzetil-CoA (maila altua)
    • Aktibatzen duGlukagoia
    • Inhibitzen duIntsulina

    Nondik datorren: GLUKONEOGENESIA

  4. Alderatu

    GlukolisiaGlukoneogenesia
    Zer egiten duGlukosa apurtuGlukosa ekoiztu
    Entzima erregulatzaileaFosfofruktokinasaFruktosa 1,6-bifosfatasa
    Zein hormonak bultzatzen duenIntsulinaGlukagoia
    Zergatik ez bateraBiak batera aktibatuz gero energia galduko litzatekeHorregatik elkar erregulatzen dira

    Nondik datorren: ERREGULAZIOA

Egiaztatu

Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.

  • Zer da hemengo ideia nagusia?

    Pentosen bideak ez du ATPrik ematen: beste bi gauza ematen ditu, eta zertarako behar diren erabakitzen du zein atal aktibatzen den. Erribosa 5-fosfatoa nukleotidoak egiteko, eta NADPH gantz-azidoak, nukleotidoak eta esteroideak sintetizatzeko.

  • Pirubatoa → … eta gero?

    Oxalazetatoa

  • Oxalazetatoa → … eta gero?

    Fosfoenolpirubatoa

  • Fosfoenolpirubatoa → … eta gero?

    Fruktosa 1,6-bifosfatoa

  • Fruktosa 1,6-bifosfatoa → … eta gero?

    Fruktosa 6-fosfatoa

  • Fruktosa 6-fosfatoa → … eta gero?

    Glukosa 6-fosfatoa

  • Glukosa 6-fosfatoa → … eta gero?

    Glukosa

  • Azetil-CoA (maila altua) → Glukoneogenesiaren entzima itzulezinak
    • Aktibatzen du
    • Inhibitzen du
  • Glukagoia → Glukoneogenesiaren entzima itzulezinak
    • Aktibatzen du
    • Inhibitzen du
  • Intsulina → Glukoneogenesiaren entzima itzulezinak
    • Aktibatzen du
    • Inhibitzen du
  • Zer egiten du: Glukolisia / Glukoneogenesia

    Glukosa apurtu / Glukosa ekoiztu

  • Entzima erregulatzailea: Glukolisia / Glukoneogenesia

    Fosfofruktokinasa / Fruktosa 1,6-bifosfatasa

  • Zein hormonak bultzatzen duen: Glukolisia / Glukoneogenesia

    Intsulina / Glukagoia

  • Zergatik ez batera: Glukolisia / Glukoneogenesia

    Biak batera aktibatuz gero energia galduko litzateke / Horregatik elkar erregulatzen dira

3Irudiak

Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.

01Cori-ren zikloa: laktatoa gibelera, glukosa muskuluraIrudi propioa · ERIZAINTZA · CC BY 4.0 · PDF orrialdea 91Ikusi azalpena · GLUKONEOGENESIA
02Glukolisia eta glukoneogenesia, aurrez aurreGlycolysis&Gluconeogenesis.jpg · BiochemistryProf · CC0 · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 92Ikusi azalpena · ERREGULAZIOA
Etiketak euskaraz (28)
JatorrizkoaEuskaraz
GlycolysisGlukolisia
GluconeogenesisGlukoneogenesia
GlucoseGlukosa
Glucose 6-phosphateGlukosa-6-fosfatoa
Fructose 6-phosphateFruktosa-6-fosfatoa
Fructose 1,6-bisphosphateFruktosa-1,6-bisfosfatoa
Dihydroxyacetone phosphate + Glyceraldehyde 3-phosphateDihidroxiazetona fosfatoa + glizeraldehido-3-fosfatoa
Glyceraldehyde 3-phosphateGlizeraldehido-3-fosfatoa
1,3-Bisphosphoglycerate1,3-bisfosfogliceratoa
3-Phosphoglycerate3-fosfogliceratoa
2-Phosphoglycerate2-fosfogliceratoa
PhosphoenolpyruvateFosfoenolpiruvatoa
OxaloacetateOxalazetatoa
PyruvatePiruvatoa
hexokinaseHexokinasa
glucose 6-phosphataseGlukosa-6-fosfatasa
phosphoglucose isomeraseFosfoglukosa isomerasa
phosphofructokinase-1Fosfofruktokinasa-1
fructose 1,6-bisphosphataseFruktosa-1,6-bisfosfatasa
aldolaseAldolasa
triose phosphate isomeraseTriosa fosfato isomerasa
glyceraldehyde 3-phosphate dehydrogenaseGlizeraldehido-3-fosfato deshidrogenasa
phosphoglycerate kinaseFosfoglizerato kinasa
phosphoglycerate mutaseFosfoglizerato mutasa
enolaseEnolasa
pyruvate kinasePiruvato kinasa
phosphoenolpyruvate carboxykinaseFosfoenolpiruvato karboxikinasa
pyruvate carboxylasePiruvato karboxilasa
03Pentosen fosfatoaren bideaPentose phosphate pathway.svg · Pisum · Public domain · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 93Ikusi azalpena · PENTOSEN BIDEA
Etiketak euskaraz (10)
JatorrizkoaEuskaraz
GlikolizaGlukolisia
GlukozaGlukosa
Glukozo-6-fosforanGlukosa-6-fosfatoa
6-P-glukonolakton6-fosfoglukonolaktona
6-P-glukonian6-fosfoglukonatoa
Ksyluozo-5-PXilulosa-5-fosfatoa
Sedoheptulozo-7-PSedoheptulosa-7-fosfatoa
Aldehyd-3-fosfoglicerynowyGlizeraldehido-3-fosfatoa
Erytrozo-4-fosforanEritrosa-4-fosfatoa
Fruktozozo-6-PFruktosa-6-fosfatoa