ERIZAINTZABiokimika · 1. maila

2.3 · 01 · §1

Mutazioa eta Mendelen kontzeptuakLa mutación y los conceptos de Mendel

1. blokea 3tikPDF orrialdeak: 20Ikasgaia: Estructura y Función del Cuerpo Humano II 26437

Mutazio bat DNAren behin-betiko aldaketa bat da, eta gehienak ez dira kaltegarriak: neutroak dira.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Mutazioa eta polimorfismoa bereiztea.
  • Mendelen kontzeptuak izendatzea.
  • Aneuploidia, euploidia eta poliploidia bereiztea.
01

MUTAZIOAK

Mutazio bat DNAn behin-betiko aldaketa eragiten duen fenomeno bat da. Heredagarriak izateko zelula sexualetan gertatu behar dira. Arrazoi ezberdinengatik gerta daitezke, ausazkoak izan daitezke, agente mutagenikoek (sustantzia kimikoak, erradiazioa…) sortuak… Baina beti ez dira kaltegarriak, gehiengoak neutroak dira.

PDF · 20

Mutazio bat gertatzean polimorfismoa deritzo baldin eta populazioaren %1ek baino gehiagok jasan badu aldaketa bere fenotipoan. Populazioen genetikak aldakortasun hori aztertzen du, belaunaldiz belaunaldi eman diren aldaketak eta hauen arrazoiak aztertuz.

02

GENEA

Gregor Mendelen lanari esker, hainbat kontzeptu ezarri ziren.

PDF · 20

Genearen baldintza bikoitza: Indibiduo bakoitzak ezaugarri baten bi kopia ditu, aleloak, gainartzaileak edo azpirakorrak izan daitezkeenak.

Hozi-zelula bakoitzak gene bakoitzaren aleloaren kopia bakarra du eta ondorengoak zelula-ama bakoitzaren kopia bakarra jasoko du.

Alelo-pareen segregazioa: Izakiaren bizitza osoan zehar, bi aleloak elkarrekin daude, baina gametoak sortzerakoan, hauek banandu daitezke. Bata bestearen independientea da.

03

KONTZEPTUAK

Aneuploidia: Zelula batean kromosoma baten 1 edo 2 kopia egotea → Sd. de Down: 21.kromosoman 3

PDF · 20

Mosaikoak: Zelula batean kromosoma baten 3 edo kopia gehiago egotea.

Euploidea: Zelula batean kromosoma bakoitzeko 2 kopia egotea (Normala)

Poliploidea: Zelula batean kromosoma bakoitzeko 3 edo kopia gehiago egotea.

Haploidea: Zelula batean kromosoma bakoitzeko kopia bakarra edo gutxiago egotea.

Kromosoma baten nukleotido-sekuentziaren aldakuntza ondoretasunezkoa da eta lau motatakoa izan daiteke:

Isila: Gene-ekoiziaren ezaugarri biologikoetan aldaketa ikusezina eragiten du.

Letala: Zelulak edo organoak bizitzeko nahitaezkoa den funtzio biologiko bat galarazten duen mutazioa.

Zentzugabea: Kate polipeptidiko baten sintesiaren amaiera goiztiarra ekartzen duen mutazioa.

Ezabatzailea: Mutazio primarioaren ondorioz galdutako funtzioa osorik edo partzialki berrezartzen duen mutazioa.

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
MutazioaMutación
PolimorfismoaPolimorfismo
AleloaAlelo
AneuploidiaAneuploidía
EuploideaEuploide
PoliploideaPoliploide

2Ulertu

Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.

  1. Ideia nagusia

    Mendelen bi arau: ezaugarri bakoitzaren bi kopia ditugu —aleloak, gainartzaileak edo azpirakorrak—, eta gametoak sortzean banandu egiten dira, bakoitzak kopia bakarra eramateko.

    Nondik datorren: GENEA

Egiaztatu

Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.

  • Zer da hemengo ideia nagusia?

    Mendelen bi arau: ezaugarri bakoitzaren bi kopia ditugu —aleloak, gainartzaileak edo azpirakorrak—, eta gametoak sortzean banandu egiten dira, bakoitzak kopia bakarra eramateko.