ERIZAINTZABiokimika · 1. maila

4.1 · 03 · §3

Balantze energetikoa eta elikadurari buruzko heziketaEl balance energético y la educación alimentaria

3. blokea 3tikPDF orrialdeak: 113, 114Ikasgaia: Estructura y Función del Cuerpo Humano II 26437

Sartzen dena eta gastatzen dena alderatzen dituen kontua, eta zertarako balio duen.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Balantze energetikoaren hiru emaitzak lotzea.
  • GMI nola kalkulatzen den jakitea.
  • Elikadurari buruzko heziketaren helburua izendatzea.
01

BALANTZE ENERGETIKOA

Giza elikaduran balantze energetikoa orekatu behar da, eta horretarako bi bide daude:

PDF · 113

Janariaren bitartez, gastatzen dugun energia bakarrik barneratzea.

Behar duguna baino energia gehiago irentsi ezgero, aktibitate fisikoaren bidez gastatzea.

Balantze energetikoa, sistema neuro-begetatiboen eta neuro-endokrinoen bitartez erregulatzen da; hau da, jaten duguna, gosearen, egarriaren eta asetasun sentsazioaren bidez erregulatzen da.

Ekarpena > Gastua = Pisua IGO

Ekarpena < Gastua = Pisua JEITSI

Ekarpena = Gastua = Pisua MANTENDU

02

GMI / ELIKADURARI BURUZKO HEZIKETA

GMI = Pisua Kg / (Altuera m)2

PDF · 113

Estatu garatuetan dagoen arazoa kantitatearekin egiten diren gehiegikeriak dira, hau da, elikadura orekatua ez izatea. Hirugarren munduko elikadurari buruzko heziketa berriz, kantitatearekin erlazionaturik egongo da, helburua betebeharrak asetzea izango baita. Heziketaren helburua, pertsonek elikadurari buruz dituzten ezagutza, portaera eta gaitasunak hobetzea izango da.

Hala ere, elikadura portaerak mugatzen dituzten aldagaiak daude, janariaren eskuragarritasuna eta hau lortzeko dauden aldagai naturalak (eguraldia, lurra…) adibidez. Horretaz gain, gizarte antolamenduak, komunikabideetako propagandak, industriaren aurrerakuntza teknologikoek, kulturak, erlijioak, pertsonaren nortasunak, diru balioak eta modek ere badute zer esana gure elikadura portaeretan. HAUEK KONTUAN HARTU BEHAR DIRA HEZIKETAN.

Aldagai hauek direla eta, askotan ez diegu janarien ezaugarriei erreparatzen, eta ez badago elikadura egokirik, gaixotasunak hartzea askoz errazagoa da.

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
Balantze energetikoaBalance energético
EkarpenaAporte
GastuaGasto
GMIIMC
AsetasunaSaciedad

2Ulertu

Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.

  1. Ideia nagusia

    Balantzea hiru egoera baino ez dira: ekarpena gastua baino handiagoa bada, pisua igo; txikiagoa bada, jaitsi; berdina bada, mantendu. Eta ez da erabaki hutsa: gosearen, egarriaren eta asetasunaren bidez erregulatzen da, sistema neuro-begetatiboak eta neuro-endokrinoak tarteko.

    Nondik datorren: BALANTZE ENERGETIKOA · GMI / ELIKADURARI BURUZKO HEZIKETA

Egiaztatu

Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.

  • Zer da hemengo ideia nagusia?

    Balantzea hiru egoera baino ez dira: ekarpena gastua baino handiagoa bada, pisua igo; txikiagoa bada, jaitsi; berdina bada, mantendu. Eta ez da erabaki hutsa: gosearen, egarriaren eta asetasunaren bidez erregulatzen da, sistema neuro-begetatiboak eta neuro-endokrinoak tarteko.