ERIZAINTZABiokimika · 1. maila

4.1 · 02 · §2

Dieta orekatua, energia eta metabolismoaLa dieta equilibrada, la energía y el metabolismo

2. blokea 3tikPDF orrialdeak: 111, 112, 113Ikasgaia: Estructura y Función del Cuerpo Humano II 26437

Zenbat energia behar den, nondik ateratzen den eta zerk igotzen edo jaisten duen gastua.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Dieta orekatuaren baldintzak zerrendatzea.
  • Kaloria zer den eta nola neurtzen den azaltzea.
  • Oinarrizko metabolismoa zerk aldatzen duen izendatzea.

Apunteetan ez dagoena da: lehen mailarako gehitutako azalpena. Azterketak apunteak eskatzen ditu.

01

DIETA OREKATUA

Pertsonak, egoera fisiologikoaren arabera, osasun egoera egokia mantentzeko eta aktibitate fisikoa aurrera eramateko behar duen janari multzoa.

PDF · 111

BALDINTZAK:

Egunero hartzen den janariak, organismoaren funtzionamendu egokirako behar den energia eduki behar du.

Elikagai energetikoez gain, energetikoak ez direnak eduki behar ditu.

Elikagaiak proportzio egokian hartu behar dira.

EZAUGARRIAK:

Egunero behar den balore kalorikoa eduki, adinaren eta egoeraren arabera.

Karbohidratoak eta lipidoak kantitate nahikoetan eduki behar ditu.

Gutxieneko dosi proteikoa eduki.

Beharrezkoak diren bitamina, mineral eta ur kantitatea eduki.

Zuntz kantitate nahikoa eduki.

Karbohidratoetatik %55, lipidoetatik %30 eta proteinetatik %15

Sakontzeko

Hemen apunteak elikadura gida baten piramidea zekarren. Ez da hona ekartzen: erakunde baten grafikoa da eta ez dakigu zer baimenekin erabil daitekeen. Horrelako piramide batek janari taldeak antolatzen ditu gomendatzen den maiztasunaren arabera: oinarrian egunero hartu beharrekoak, eta goialdean noizean behin hartzekoak.

BANAKETA: gosaria %20, hamaiketakoa %10, bazkaria %35, merienda %10 eta afaria %25. Otorduen artean jatea, ahal bada, ekidin.

02

ENERGIA

Gizakiak energia, landare edo animalia jatorria duten janarietatik ateratzen du, baina ezin izaten du zenbait janariren digestioa ondo burutu. Hala ere, duen adimena dela eta, era naturalean jangarriak ez diren zenbait janari eraldatzeko gai da.

PDF · 111

Energia, molekula organikoetan atomoak lotzen dituzten elektroietan metaturik dago. Elektroiek, energia hori, oxidazio-erredukzio erreakzioen bidez askatzen dute.

FUNTZIOAK:

Gorputzeko tenperatura konstante mantentzen du.

Mezuak bideratzn ditu kinada elektriko modura.

Muskuluen lana burutzen du.

Gantz modura metatzen da behar baino elikagai energetiko gehiago jaten ditugunean.

Kcal: Ur litro baten tenperatura, presio konstantean, gradu bat igotzeko behar den energia. 1 kcal = 1000 cal = 4,184 kJ = 4184 J / 1 kJ = 0,24 kcal

03

METABOLISMOA

Zelula guztietan gertatzen diren erreakzio kimiko guztien batura da, eta erreakzio horietan askatzen den beroa neurtuz zehazten da.

PDF · 112

Termogenesia: Organismoan ematen diren erreakzio kimikoak direla eta sortzen den beroa.

Kalorimetroa: Janarien oxidazioaz lortu daitezkeen kaloriak neurtzen dituen aparatua.

Kalorimetria zuzena: Gela batean persona bat jarri eta gelaren hormetan dagoen ur- fluxuak zenbat bero xurgatzen duen neurtuz, pertsona horrek askatu duen beroa jakiten da.

Kalorimetria ez-zuzena: Gastatzen dugun energiatik %95ak oxigenoarekin erreakzionatzen duenez, gastatzen dugun O2a neurtuz, metabolismoa kalkula dezakegu.

Proteinak 4 Kcal/g – Gantzak 9 Kcal/g – Karbohidratoak 4 Kcal/g

Atal hau azaltzen duten irudiak

04

GET

Gastu energetiko totala kalkulatzeko, lehenik metabolismo basala kalkulatu behar da: Gaixoetan MBaren gastua 2 faktoreren bitartez zuzendu behar da: 1. Aktibitate fisikoaren arabera 2. Gaixotasunaren agresio graduaren arabera

PDF · 112

Gizonetan = 66.7 + 13.75 x pisua kg-tan + 5 x Altuera cm-tan - 6,75 x Urteak

Emakumeetan: 655 + 9,56 x pisua Kg-tan + 1,85 x altuera cm-tan - 7,4 x urteak

Gizonetan: (11,3 x pisua kg-tan) + (16 x altuera m-tan) + 901

Emakumeetan: (8,7 x pisua Kg-tan) + (25 x altuera m-tan) + 865

GET gaixoetan = GMB x F. aktibitatea x F. agresioa

05

OINARRIZKO METABOLISMOA

Organismoak, bizirik mantentzeko behar duen energia kantitate minimoa. Oinarrizko metabolismoa kalkulatzeko:

PDF · 112

Organismoa esna, erabateko atsedenean, 12 orduz janararirik hartu gabe, lo lasai egina eta azken orduan ingongo ariketa gogorrik egin gabe egon behar du.

Kitzikadura faktore guztiak ekidin behar dira (adib. Musika).

Gelako temperatura 18-26ºC ingurukoa izan behar da.

Eragiten duten faktoreak:

Sexua: Gizonetan emakumeetan baino handiagoa da.

Adina: Pertsona zahartzen doan heinean txikiagotu egiten da.

Pisua

Egiten den aktibitate fisikoa

Egoera fisiologikoa Zelulen aktibitate kimikoa handitzen duten edozein faktorek metabolismoa handitu:

Hormonek:

Tiroxina: Kantitate altuak sintetizatzen badira, metabolismoa bikoiztu.

Adrenalina eta noradrenalina: estimulazio sinpatikoa eragiten dute, beraz, metabolismoa igo egiten dute.

Gizonezkoen sexu-hormonak: %10-15ean igo dezakete metabolismoa.

Hazkuntzaren hormonak: %15-20ean igo dezakete metabolismoa.

Sukarrak: Erreakzio kimikoen abiadura igotzen du = Metabolismoa igo

Eguraldiak: Altuagoa da paraje hotzetan beroetan baino.

Logurak: Tonu muskularra jeitsi egiten denez, metabolismoa ere.

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
Dieta orekatuaDieta equilibrada
KcalKcal
MetabolismoaMetabolismo
TermogenesiaTermogénesis
Oinarrizko metabolismoaMetabolismo basal

2Ulertu

Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.

  1. Ideia nagusia

    Hiru zenbaki eta formula bat: proteinek eta karbohidratoek 4 Kcal/g ematen dute, gantzek 9. Oinarrizko metabolismoa bizirik jarraitzeko minimoa da —esna, atsedenean, hamabi orduz jan gabe—, eta gastu totala hortik ateratzen da: GET = GMB × aktibitate faktorea × agresio faktorea.

    Nondik datorren: METABOLISMOA · OINARRIZKO METABOLISMOA · GET

  2. Ez nahastu

    Biek gauza bera neurtzen dute, eta zeharkakoak ez du bero-neurgailurik: oxigenoa neurtzen du.

    Kalorimetria zuzenaKalorimetria ez-zuzena
    Zer neurtzen duAskatzen den beroaGastatzen den oxigenoa
    NolaGela batean, hormetako ur-fluxuak zenbat bero xurgatzen duen neurtuzGastatutako O2 neurtuz
    Zergatik balio duBeroa da metabolismoaren emaitza zuzenaGastatzen dugun energiaren %95ak oxigenoarekin erreakzionatzen duelako

    Nondik datorren: METABOLISMOA

Egiaztatu

Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.

  • Zer da hemengo ideia nagusia?

    Hiru zenbaki eta formula bat: proteinek eta karbohidratoek 4 Kcal/g ematen dute, gantzek 9. Oinarrizko metabolismoa bizirik jarraitzeko minimoa da —esna, atsedenean, hamabi orduz jan gabe—, eta gastu totala hortik ateratzen da: GET = GMB × aktibitate faktorea × agresio faktorea.

  • Zer neurtzen du: Kalorimetria zuzena / Kalorimetria ez-zuzena

    Askatzen den beroa / Gastatzen den oxigenoa

  • Nola: Kalorimetria zuzena / Kalorimetria ez-zuzena

    Gela batean, hormetako ur-fluxuak zenbat bero xurgatzen duen neurtuz / Gastatutako O2 neurtuz

  • Zergatik balio du: Kalorimetria zuzena / Kalorimetria ez-zuzena

    Beroa da metabolismoaren emaitza zuzena / Gastatzen dugun energiaren %95ak oxigenoarekin erreakzionatzen duelako

3Irudiak

Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.

01Kalorimetria zuzena: ganbera isolatua eta ur zirkuituaIrudi propioa · ERIZAINTZA · CC BY 4.0 · PDF orrialdea 112Ikusi azalpena · METABOLISMOA
02Kalorimetria zeharkakoa: kanpaia eta erregistroaIrudi propioa · ERIZAINTZA · CC BY 4.0 · PDF orrialdea 112Ikusi azalpena · METABOLISMOA