4.1 · 01 · §1
Elikatzea, janaria eta osasunaAlimentarse, el alimento y la salud
Elikatzea nahita egiten da; elikadura, berriz, gorputzak nahigabe burutzen duen prozesua da.
1Testua
- Elikatzea eta elikadura bereiztea.
- Elikagai esentzialak izendatzea.
- Janarien sailkapena eta kalitatea kokatzea.
ELIKADURA
Elikatzea (modu asko): Janariak ahoratzea, behar dugun energia lortzeko. NAHITA
Elikadura/Nutrizioa (prozesu bakarra): Organismoak, janarien barnean dauden elikagaiak hartzeko eta erabiltzeko burutu behar dituen prozesuen multzoa (digestioa, xurgapena…), bizi-funtzioak betetzeko beharrezko energia lortzeko, gorputzeko egiturak eratzeko eta prozesu metabolikoak erregulatzeko. NAHIGABE
Elikagaiak: Elikagai eskasi zein gehiegikeriak ekidin behar dira, gaixotasunen sorrera ekidin eta pisu egokia mantentzeko.
ESENTZIALAK: Dieta bidez hartu behar ditugu
Makroelikagaiak:
KH: Zuntza
Aa: Isoleuzina, Leuzina, Lisina, Metionina, Fenialalanina, Treonina, Triptofanoa, Balina, Histidina
GA: Az. Linoleikoa eta Az. Linolenikoa
Mikroelikagaiak:
Bit.: Denak (D3, K eta Az. Nikotinikoa izan ezik)
Mineralak: Denak
EZ-ESENTZIALAK: Endogenoki lor ditzakegu
Janariaren bidea: ingestioa, digestio aparatuan digestioa eta xurgapena, eta handik garraioa organu eta ehunetara. Iraizketa bi lekutan: digestio aparatuan bertan eta giltzurrunean, birikan, azalean eta gibelean.
MEKANIKOA: gertatzen diren mugimenduek boloaren apurketa eta mugimendua bideratzen dute. Janaria apurtu, janariaren garraioa digestio hodian zehar, jariakinekin nahasketa, eta digestiorako mukosarekin kontaktua eta xurgapena.
KIMIKOA: inguruko organuek sustantziak jariatzen dituzte, molekula konplexuen apurketa sinpleagoetan xurgatuak izan daitezen.
JANARIA
Elikagai bat edo gehiago dituzten substantzia natural edo eraldatuak.
SAILKAPENA:
Jatorriaren arabera:
Animalia jatorrikoak
Landare jatorrikoak
Mineral jatorrikoak (ura eta gatza)
Egoeraren arabera:
Solidoak
Likidoak
Elikagai garrantzitsuenaren arabera:
Esnea eta esnearen eratorkinak
Karbohidratotan aberatsak direnak
Proteinadunak
Koipeetan aberatsak direnak
Barazkiak eta fruituak
KALITATEA:
Neurtzeko erabiltzen diren aspektu batzuk:
Ezaugarri sentsorialak:
Organoleptikoak: usaina, zaporea…
Digestiboak: irtentsi ondoren sentitzen dena
Elikadura ezaugarriak: Janariak dituzten elikagai motak eta energía kantitatea.
Higiene ezaugarriak: Janariek aurkezten duten segurtasun maila.
Erabilgarritasuna: Janariak, alde industrialetik begiratuta, denboran zehar bere osotasuna mantentzeko erakusten duen aukera.
Neurtzeko erabili daitezkeen indize objetiboak:
Janarien osaera taulak: Janarien elikagai-kalitatea neurtzeko.
Ikerketa bromatologikoak, mikrobiologikoak eta toxikologikoak: Janarien kalitatea eta higienea neurtzeko.
Usainen, kolorearen eta erreologiaren ikerketak: Janariek dituzten usan eta kolore ezberdinak neurtzeko erabiltzen dira.
Gizarte eta psikologia ikerketak: Elikaduraren portaerak neurtzeko baliagarriak dira.
| TALDEA | FUNTZIOA | JANARIAK |
|---|---|---|
| I | Energetikoak | KH: Zerealen eratorkinak, patata, azukrea… |
| II | Energetikoak | Lipidoak: Mantekila, gantzak eta olioak |
| III | Plastikoak | Proteinak: esne eratorkinak (esnea, gazta, jogurta…) |
| IV | Plastikoak | Proteinak: haragia, arrautza, arraina, lekak, fruitu lehorrak… |
| V | Erregulatzaileak | Barazkiak |
| VI | Erregulatzaileak | Frutak |
Atal hau azaltzen duten irudiak
OSASUNA
Osasuna ongizate fisiko, psikiko eta soziala lortzea baimentzen duen egoera da eta hau lortu edo mantentzeko pertsonaren organismo guztiak ondo funtzionatu behar du, horretarako, ezinbestekoa da elikadura egokia. Elikadura ez-egokiaren edo beste arrazoi baten ondorioz gaixotasuna gertatzen denean, elikadura garrantzitsua da horren tratamenduan = Dietoterapia.
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Elikatzea | Alimentarse |
| Elikadura | Nutrición |
| Janaria | Alimento |
| Elikagaia | Nutriente |
| Dietoterapia | Dietoterapia |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ez nahastu
Hiztegian sinonimoak dirudite eta ez dira: bata egiten duguna da, bestea gorputzak egiten duena.
Elikatzea Elikadura edo nutrizioa Zer da Janariak ahoratzea, behar dugun energia lortzeko Organismoak elikagaiak hartzeko eta erabiltzeko burutzen dituen prozesuen multzoa Nahita ala ez Nahita: hautatu egiten dugu Ez: prozesu bakarra da eta gorputzak egiten du Zer hartzen du barne Modu asko ditu Digestioa, xurgapena, garraioa organu eta ehunetara, eta iraizketa Nondik datorren: ELIKADURA
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zer da: Elikatzea / Elikadura edo nutrizioa
Janariak ahoratzea, behar dugun energia lortzeko / Organismoak elikagaiak hartzeko eta erabiltzeko burutzen dituen prozesuen multzoa
Nahita ala ez: Elikatzea / Elikadura edo nutrizioa
Nahita: hautatu egiten dugu / Ez: prozesu bakarra da eta gorputzak egiten du
Zer hartzen du barne: Elikatzea / Elikadura edo nutrizioa
Modu asko ditu / Digestioa, xurgapena, garraioa organu eta ehunetara, eta iraizketa
3Irudiak
Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.