2.4 · 02 · §2
Eboluzioa eta populazioen genetikaLa evolución y la genética de poblaciones
Material genetikoak leial pasatu behar du, baina aldatzeko gai izan behar du: horixe da eboluzioaren oinarria.
1Testua
- Populazio mendeliarra definitzea.
- Eboluzioa zerk eragiten duen izendatzea.
- Mikroeboluzioa eta eboluzioa bereiztea.
EBOLUZIOA
Banakoentzat interesgarria da material genetikoa hurrengo belaunaldietara mutaziorik gabe pasatzea. Espezieetan material osoak era leial batean pasa behar du, baina aldatzeko gai izan behar du, hori baita eboluzioaren oinarria. Aldakortasun hori mutazioek zein birkonbinazio genetikoak ahalbidetzen dute.
Populazio mendelianoa sexu ugalketaren bidez ugaltzeko gai diren indibiduoen multzoa da.
Multzorik handiena espeziea da, baina geografikoki, kulturalki edo ekonomikoki banandua aurkitzen da. Ugalketa ausazko eran gertatzen dela suposatzen da. Populazio bakoitzak (espezie baten azpi-populazioa) bere gordailu genetiko propioa du.
Alelo desberdinen frekuentziak belaunaldiz-belaunaldi aldatzen dira, aldaketa hauek itzulezinak dira eta honi EBOLUZIOA deritzo. Mutazioek, aldakortasun genetikoak, migrazioak eta isolamenduak zein hautespen naturalak eragin dezake eboluzioa.
Mikroeboluzioa: Populazio batean, frekuentzia geniko edo alelikoen aldaketa, denbora epe motzetan gertatutakoak.
Populazioen genetika: Eboluzioaren printzipio teorikoak eta gordailu genetikoen azterketa burutzen du. Frekuentzia genetikoak, denborarekiko, nola aldatzen diren aztertzen dituen biologiaren atala da.
Frekuentzia alelikoa: Zein nolako maiztasuna duen alelo batek populazio batean.
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Eboluzioa | Evolución |
| Populazio mendeliarra | Población mendeliana |
| Gordailu genetikoa | Acervo genético |
| Mikroeboluzioa | Microevolución |
| Frekuentzia alelikoa | Frecuencia alélica |