2.4 · 01 · §1
Herentziaren kontzeptuakLos conceptos de la herencia
Genea, aleloa, genotipoa eta fenotipoa: herentziaz hitz egiteko behar den hiztegia.
1Testua
- Genea, genoma eta genotipoa bereiztea.
- Alelo gainartzailea eta azpirakorra bereiztea.
- Kodominantzia eta tarteko herentzia alderatzea.
GIZA HERENTZIA
Genea:
Herentziaren funtsezko unitatea da.
Bere ondorengoetara igaro daitekeen gizabanako baten bizitzan gordetako faktoreak dira.
Informazio hau DNA eran aurkitzen da, fisikoki kromosometan bezala.
Genetika: Geneen, aldakortasun genetikoaren eta beraien herentziaren azterketa da.
Genoma: Organismo baten DNA osoa da, espezie batean dagoen informazio genetiko osoaren metaketa.
Aleloa: Ezaugarri berari buruz informazioa ematen duen genea (ile kolorea, begi kolorea…) A: Ile beltza / a: Ile horia
Gainartzailea: Kopia bakarrean (heterozigotikoa) nahiz bi kopietan (homozigotikoa) berdin adierazten diren aleloak dira, bere ezaugarria beste aleloen gainetik nagusitzen. Fenotipoan adierazten den aleloa da.
AA: Ie beltza (homozigoto gainartzailea)
Aa: Ile beltza (heterozigotoa)
Azpirakorra: Bakarrik bi kopiak berdinak direnean (homozigotikoa) adierazten dira. Fenotipoan adierazten ez diren aleloak dira.
aa: Ile horia (homozigoto azpirakorra)
Kodominantea: 2 aleloak aldi berean agertzen dira.
AB: Odol-taldea
Tarteko herentzia: 2 aleloak informazioa proportzio berean ematen dute.
Gorria (AA) x Txuria (BB)
Arrosa (AB)
Locus: Gen bakoitzak kromosoman duen kokapenari deritzo.
Kromosoma: DNAz osatuta dago, 46 segmentu lineal guztiz paketatuak. Gameto bakoitzak 22 bikote autosomiko eta bikote sexual bat ditu.
Kariotipoa: Kromosomen bilduma da, tamaina eta morfologiaren arabera sailkatuak.
Bertan, anomalia kromosomikoak aztertu daitezke.
Genotipoa: Izaki batean dauden gene guztiak.
Fenotipoa: Espresatzen diren geneak. Inguruneak eragina du geneen adierazpenean.
Atal hau azaltzen duten irudiak
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Genea | Gen |
| Genoma | Genoma |
| Aleloa | Alelo |
| Locus | Locus |
| Kariotipoa | Cariotipo |
| Genotipoa | Genotipo |
| Fenotipoa | Fenotipo |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ideia nagusia
Genotipoa dena da: izaki batean dauden gene guztiak. Fenotipoa ikusten dena: espresatzen direnak. Eta inguruneak eragina du zein espresatzen diren.
Nondik datorren: GIZA HERENTZIA
Ez nahastu
Aldea ez dago aleloan: kopia bat nahikoa den ala biak behar diren dago. Hori da nahasten dena.
Gainartzailea Azpirakorra Zenbat kopia behar ditu agertzeko Bat nahikoa da Biak, berdinak Heterozigotoan (Aa) Agertzen da: ile beltza Ez da agertzen Homozigotoan AA: ile beltza aa: ile horia Nondik datorren: GIZA HERENTZIA
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zer da hemengo ideia nagusia?
Genotipoa dena da: izaki batean dauden gene guztiak. Fenotipoa ikusten dena: espresatzen direnak. Eta inguruneak eragina du zein espresatzen diren.
Zenbat kopia behar ditu agertzeko: Gainartzailea / Azpirakorra
Bat nahikoa da / Biak, berdinak
Heterozigotoan (Aa): Gainartzailea / Azpirakorra
Agertzen da: ile beltza / Ez da agertzen
Homozigotoan: Gainartzailea / Azpirakorra
AA: ile beltza / aa: ile horia
3Irudiak
Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.