3.2 · 04 · §4
AlkalosiakLas alcalosis
pH-a 7,45etik gora igotzen denean alkalosia da: base gehiegi edo, normalean, azido galera.
1Testua
- Alkalosi metabolikoa eta arnas alkalosia bereiztea.
- Gonbitoen eta antsietatearen eragina lotzea.
- Sei eraldaketak taula batean alderatzea.
ALKALOSI METABOLIKOAK
Alkalosia, base gehiegi ekoizteagatik edo azido gehiegi galtzeagatik dator. Normalean azidoak galtzetik dator.
H2O + CO2 ⇌ H2CO3 ⇌ HCO3- + H+
Gonbitoen bitartez, urdaileko edukina kanporatzen dugunean ematen da adibidez. Ondorioz, [HCO3-] igotzen da. Erreakzioa eskubirantz abiarazteak [CO2] gutxiarazteko efektua izango du eta organismoak hipoaireztapenarekin erantzuten du, CO2a gordeaz. Azkenean, CO2 mailak altu mantenduko dira, PCO2 altu mantenduz.
pH igoera bat dago, ondorioz [HCO3-] igoera bat ematen da.
SINTOMAK:
Deshidratazioarekin lotuta:
Astenia
Kalanbre muskularrak
Mareoak
Poliuria
Ahulezia muskularrak
ARNAS ALKALOSIA
Alkalosia, arnas aparatuaren gehiegizko aktibitatearengatik sortzen da.
H2O + CO2 ⇌ H2CO3 ⇌ HCO3- + H+
Antsietate egoeretan, pertsonak bizkorrago hartzen du arnasa. Ondorioz, [CO2] mailak jaisten doaz eta erreakzioa ezkerreruntz abiarazten da, [HCO3-] mailak gutxiaraziz.
pHaren igoera bat dago, HCO3-aren gutxitze plasmatiko bat eta PCO2 baxua (hipocapnia) ematen da.
SINTOMAK:
Mareoak, ezagutzaren alterazioa, parestesia, espasmoak, arritmiak…
Buruko odol-fluxuaren gutxitzea (%35-40, baldin eta PCO2 20 mmHg-ra jaisten bada)
| Azidosi metabolikoa | Alkalosi metabolikoa | Arnas azidosi akutua | Arnas azidosi kronikoa | Arnas alkalosi akutua | Arnas alkalosi kronikoa | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| pH | ↓ | ↑ | ↓ | ↓ | ↑ | ↑ |
| PCO2 | ↓ | ↑ | ↑ | ↑ | ↓ | ↓ |
| [HCO3-] | ↓ | ↑ | ↑ | ↑ | ↓ | ↓ |
| PCO2 1 mmHg-ko | [HCO3-] 0,77 mEq/L | [HCO3-] 1,42 mEq/L | [HCO3-] 0,1 mEq/L | [HCO3-] 0,4 mEq/L | [HCO3-] 0,2 mEq/L | [HCO3-] 0,4 mEq/L |
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Alkalosia | Alcalosis |
| Hipoaireztapena | Hipoventilación |
| Hipokapnia | Hipocapnia |
| Parestesia | Parestesia |
| Poliuria | Poliuria |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ez nahastu
Biek pHa igotzen dute, baina bikarbonatoak kontrako norantza hartzen du. Hori da bereizten dituen datua.
Alkalosi metabolikoa Arnas alkalosia Zergatik Base gehiegi ekoizten da edo azidoak galtzen dira Arnas aparatuak gehiegi lan egiten du Adibidea Gonbitoak: urdaileko edukina kanporatzea Antsietatea: arnasa bizkorregi hartzea Bikarbonatoa Igo egiten da Jaitsi egiten da PCO2 Ez da hori aldatzen dena Baxua: hipokapnia Nondik datorren: ALKALOSI METABOLIKOAK · ARNAS ALKALOSIA
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zergatik: Alkalosi metabolikoa / Arnas alkalosia
Base gehiegi ekoizten da edo azidoak galtzen dira / Arnas aparatuak gehiegi lan egiten du
Adibidea: Alkalosi metabolikoa / Arnas alkalosia
Gonbitoak: urdaileko edukina kanporatzea / Antsietatea: arnasa bizkorregi hartzea
Bikarbonatoa: Alkalosi metabolikoa / Arnas alkalosia
Igo egiten da / Jaitsi egiten da
PCO2: Alkalosi metabolikoa / Arnas alkalosia
Ez da hori aldatzen dena / Baxua: hipokapnia