3.2 · 03 · §3
AzidosiakLas acidosis
pH-a 7,35etik behera jaisten denean azidosia da, eta bi bide ditu: metabolikoa eta arnasekoa.
1Testua
- Azidosi metabolikoa eta arnas azidosia bereiztea.
- Bakoitzean zer gertatzen den [HCO3-] eta [CO2] mailekin azaltzea.
- Arnas azidosi akutuaren eta kronikoaren sintomak lotzea.
pH-AREN ERALDAKETAK
Alkalosia: pHak gora egiten du, beraz, protoi kopurua jaitsi egiten da.
Eraldaketa metabolikoa: [HCO3-] orekatuko da.
Arnas-eraldaketak: [CO2] orekatuko da.
Azidosia: pHak behera egiten du, beraz, protoi kopuruak gora egiten du.
Eraldaketa metabolikoa: [HCO3-] orekatuko da.
Arnas-eraldaketak: [CO2] orekatuko da.
ERREFERENTZIA BALIOAK: 1. pH: 7,35-7,45 ([H+] = 40 ± 5 nM). 2. PCO2: 35-45 mmHg (kritikoak: <20 eta >70 mmHg). 3. [HCO3-]: 21-29 mEq/L (kritikoak: <10 eta >40 mEq/L); mEq/L = nMol/L. 4. Anion Gap: 12 ± 5 mEq/L; AG = [Na+] = ([Cl-] + [CO3H-]).
Beste balore batzuk. PO2 odolean: arteriala 95-100 mmHg, kapilarra 95-100 mmHg, zainetan 28-40 mmHg. HbO2 odolean: arteriala %97-100, kapilarra %97-100, zainetan %62-84. pH odolean: arteriala 7,4, zainetan 7,3.
Atal hau azaltzen duten irudiak
AZIDOSI METABOLIKOAK
Kasu honetan, organismoak azido gehiegi ekoizten ditu edo base gehiegi galtzen ditu.
H2O + CO2 ⇌ H2CO3 ⇌ HCO3- + H+
Azido gehiegi egoteak erreakzioaren oreka ezkerreruntz mugitzen du. Ondorioz, [HCO3-] gutxitzen doa. Erreakzioa ezkerrerantz abiarazteak, [CO2] igoaraziko du hasieran, baina organismoak arnas aparatuaren bitartez CO2 gehiago kanporatuko du (hiperaireztapena).
Azkenik [CO2] ere jaitsi egingo da.
Azido gehiegi dagoelako: Bihotz uzkurketaren aldaketak (arritmiak), gastu kardiakoaren eta presio arterialaren gutxitzea, hiperbentilazioa…
HCO3- gutxitu delako.
Iraizketa gutxitu delako.
ARNAS AZIDOSIA
Kasu honetan, arnas aparatuaren gutxieneko aktibitatearengatik sortzen da azidosia.
H2O + CO2 ⇌ H2CO3 ⇌ HCO3- + H+
Bronkitis kroniko batean adibidez, CO2a metatzen doa. Ondorioz, [HCO3-] igotzen doa.
Erreakzioa eskubirantz abiarazteak, [CO2] gutxiarazteko efektua izango du. Dena den, arnas aparatuaren gutxiegizko aktibitatea dela eta, CO2 mailak altu mantenduko dira eta PCO2 altua izango da.
Arnas-maiztasunaren jaitsiera eta CO2aren etena. PCO2 arteriala igotzen da, ondorioz, protoi eta bikarbonato kontzentrazioak igotzen dira.
ARRAZOIAK
Arnas-muskulatuaren aldaketak
Goi arnas bideetako blokeoa
Biriketako edema, asma, neurotoraxa…
EPOC (Enfermedad pulmonar obstructiva crónica)
ARNAS-AZIDOSI AKUTUAREN SINTOMAK
Giltzurrun konpentsazioa ez da oraindik gertatu, pH maila anormalak ematen dira.
Alterazio neurologikoak:
Ikusmen borrosoa
Buruko mina
Agitazioa
Antsietatea
Eldarnioa (Delirioa)
Logurea
ARNAS-AZIDOSI KRONIKOAREN SINTOMAK
Sintomak leunagoak dira, pHa zuzendu egiten baita giltzurrunaren konpentsazioagatik.
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Azidosia | Acidosis |
| Hiperaireztapena | Hiperventilación |
| Bronkitis kronikoa | Bronquitis crónica |
| EPOC | EPOC |
| Giltzurrun konpentsazioa | Compensación renal |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Alderatu
Azidosi metabolikoa Arnas azidosia Zergatik Azido gehiegi ekoizten da edo base gehiegi galtzen Arnas aparatuak gutxiegi lan egiten du Bikarbonatoa Gutxitzen doa Igotzen doa Adibidea Azido gehiegi metatzen denean Bronkitis kronikoa, EPOC Nondik datorren: AZIDOSI METABOLIKOAK · ARNAS AZIDOSIA · ARRAZOIAK
Azido-base mapa
Grafiko hau ez dago marraztuta: apunteak balio normalak eta noranzkoak ematen ditu, baina ez ardatzak, ez indargetze-lerroak, ez PCO2 isobarak. Horiek gabe marraztea asmatzea litzateke.
Nondik datorren: pH-AREN ERALDAKETAK
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zergatik: Azidosi metabolikoa / Arnas azidosia
Azido gehiegi ekoizten da edo base gehiegi galtzen / Arnas aparatuak gutxiegi lan egiten du
Bikarbonatoa: Azidosi metabolikoa / Arnas azidosia
Gutxitzen doa / Igotzen doa
Adibidea: Azidosi metabolikoa / Arnas azidosia
Azido gehiegi metatzen denean / Bronkitis kronikoa, EPOC
3Irudiak
Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.
Etiketak euskaraz (10)
| Jatorrizkoa | Euskaraz |
|---|---|
| Arterial blood pH | Odol arterialaren pH-a |
| Arterial plasma [HCO3-] (mmol/L) | Plasma arterialeko [HCO3-] (mmol/L) |
| Arterial blood [H+] (nmol/L) | Odol arterialeko [H+] (nmol/L) |
| Normal | Normala |
| Metabolic acidosis | Azidosi metabolikoa |
| Metabolic alkalosis | Alkalosi metabolikoa |
| Acute respiratory acidosis | Arnas azidosi akutua |
| Chronic respiratory acidosis | Arnas azidosi kronikoa |
| Acute respiratory alkalosis | Arnas alkalosi akutua |
| Chronic respiratory alkalosis | Arnas alkalosi kronikoa |