ERIZAINTZABiokimika · 1. maila

4.4 · 03 · §3

Hamar arauak eta elikagai transgenikoakLas diez normas y los alimentos transgénicos

3. blokea 4tikPDF orrialdeak: 157Ikasgaia: Estructura y Función del Cuerpo Humano II 26437

Sukaldean zer egin behar den, eta zer dakarren genetikaz eraldatutako janariak.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Hamar arauak kokatzea.
  • Elikagai transgenikoa zer den azaltzea.
  • Abantailak eta desabantailak alderatzea.
01

ELIKAGAIAK MODU HIGIENIKOAN PRESTATZEKO 10 ARAU

1. Modu higienikoan erabili diren janariak kontsumitu.

PDF · 157

2. Janaria behar beste sukaldatu.

3. Janaria egin bezain laster kontsumitu.

4. Egin diren janariak ondo gorde.

5. Eginda dauden janariak, behar beste berotu.

6. Egindako janari eta gordinik dauden janarien arteko kontaktua ekidin.

7. Higiene zuzena burutu.

8. Animalietatik urrunduta mantendu janaria.

9. Janaria tapatu.

10. Ur potablea erabili sukaldatzeko.

02

ELIKAGAIEN TEKNOLOGIA

Elikagai transgenikoak ingenieritza genetikoaren bidez gertatzen dira. Organismo bat eraldatua izaten da, beste espezie bateko gene bat edo gehiago batzen baitzaizkio. Ezaugarri berriak sortzeko egiten da: nutrizionalki aberasteko, plagekiko erresistenteak egiteko edo eta kontsumitzaileen nahiei erantzuteko sortzen dira.

PDF · 157
03

ABANTAILAK

Intsektuen geneak dituzten kultiboak sortu dira, toxina insektizidak sortzeko.

PDF · 157

Arrainen geneak dituzten tomateak lortu dira, denbora gehiago iraun dezaten.

Letxugen kultiboak sortu dira desertuan.

Fruituen tamaina handitzea lortzen da.

Proteina kantitate handiak sor ditzaketen organismoak eratu litezke, zenbait gaixotasun tratatzeko.

04

DESABANTAILAK

Espezieen eboluzioa aldatzeak, oreka ekologikoan arazoak ekar ditzake.

PDF · 157

Espezie berri hauek sortzean, bertako espezieak kanporatu ditzakete, edo agian deuseztu.

Intsektizida kapazitatea duten landareak sortzeak, zenbait intsektu edo onddoen deuseztea ekar dezake, eta hauek, garapen biologikorako ezinbestekoak izan daitezke.

Birusen eraldaketak arriskutsuak izan daitezke, lehen ez zeuden gaixotasun berriak sor daitezkelako.

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
ArauakNormas
Elikagai transgenikoaAlimento transgénico
Ingeniaritza genetikoaIngeniería genética
AbantailaVentaja
DesabantailaDesventaja