4.4 · 02 · §2
Janariek eragindako intoxikazioak eta infekzioakLas intoxicaciones y las infecciones provocadas por los alimentos
Bakterioak, onddoak, birusak eta parasitoak: bakoitza bere janaritik dator.
1Testua
- Salmonelosia, estafilokozia eta botulismoa bereiztea.
- Onddoek eta lizunek sortzen dutena izendatzea.
- Infekzio parasitarioak kokatzea.
BAKTERIOEK SORTURIKO INTOXIKAZIOAK
Egoera onean ez dauden elikagaiak irenstean sor daitezke gaixotasunak.
SALMONELOSIA
KAUSAK:
Salmonelak sortzen du.
Gizakion eta animalien hesteetan aurkitzen da.
Hegaztien gorotzen bidez kutsa liteke.
ARRISKUA DUTEN JANARIAK:
Arrautza gordinak edo gutxi eginak, gaizki egositako hegaztiak eta hozkailuan sartu gabeko janariek.
Arrautzen oskoletan agertu liteke.
SINTOMAK:
Diarrea, buruko mina, tripako mina eta sukarra.
ESTAFILOKOZIA
KAUSAK:
Staphylococcus aureus-ek sortuak. Naturalki azalean, sudurrean, ahoan eta eskuetan dugu. Zauriren bat izan ez gero, infekzio foko bat da.
Zenbait toxina sortzen ditu, baina janarien intoxikazioarekin lotzen dena A toxina da.
Janaria hotzean utziz intoxikazioa ekidin liteke.
SINTOMAK:
Botaka, diarreak eta espasmo intestinalak.
BOTULISMOA
KAUSAK:
Clostridium botulinum-ek sortzen du. Lurrean, zoruan, landareetan eta txerri eta arrainen hesteetan bizi da.
Bakterio anaerobioa da.
Kontserba zanpatuetan agertu daiteke.
SINTOMAK:
Orduan eta lehenago hasi, akutuagoa da gaixotasuna.
Sistema neuromuskularra afektatzen du, paralisia sortuz eta batzuetan heriotza.
Botaka, bisio doblea, diarrea, tripako mina…
CLOSTRIDIUM PERFRINGES
KAUSAK:
Gutxi sukaldatutako haragiak, behin eta berriz berotzen diren haragi hondarrak…
Bakterio anaerobioa da eta esporak erresistenteak dira beroarekiko.
ONDDOEK SORTURIKO INTOXIKAZIOAK / ONDDOAK
Onddo batzuk sukaldaritzan erabiltzen dira, baina beste batzuk oso toxikoak dira eta heriotza ekar dezakete.
Arazo gastrointestinal eta neurologikoak sor ditzakete.
Amanita phalloides-ek heriotza ekar dezakete.
LIZUNAK
Ez dute arazo akuturik sortzen, janariaren gainazalean aurkitzen dira gehienetan, baina mikotoxinaz sortzen badira, janari barnera sar daitezke.
Hezetasun gehiegi gabe kontserbatzen badira janariak, ez dira lizunak agertzen.
INFEKZIO BIRIKOAK
Kutsaturiko uraren bidez edo goilara, labana… zikinen bidez transmititu litezke.
Orokorrean gastroenteritis birikoak sortzen dituzte (botaka eta beherakoak), baina batzuetan gaixotasun akutuagoak sor ditzakete.
Gomendagarria da ur potablea erabiltzea, sukaldatzeko eta garbitzeko, horrelako infekzioak ekiditeok.
INFEKZIO PARASITARIOAK / PROTOZOOAK
GIARDIA: Kutsaturiko ura ingeritzeagatik edo ur kutsatuz ureztatutako barazki gordinak ingeritzeagatik gerta liteke. Umeetan luzeagoa da helduetan baino.
NEMATODOAK
TRIKINOSIA:
Txerri haragia gordina edo gutxi egina jatean gerta liteke.
Trichinella spiralis
ANISAKIOSIA:
Arrain gordina, gutxi ketzatua edo gaztua hartzean sor liteke.
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Salmonelosia | Salmonelosis |
| Estafilokozia | Estafilococia |
| Botulismoa | Botulismo |
| Lizuna | Moho |
| Nematodoa | Nematodo |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ez nahastu
Biak dira bakterioek sortutako intoxikazioak eta biek botaka eta beherakoa ematen dute. Bereizten dituena non bizi diren, zein janaritan agertzen diren eta zenbateraino larria den da.
Salmonelosia Botulismoa Zerk sortzen du Salmonela Clostridium botulinum, bakterio anaerobioa Non bizi da Gizakion eta animalien hesteetan; hegaztien gorotzen bidez kutsa liteke Lurrean, landareetan eta txerri eta arrainen hesteetan Arriskua duten janariak Arrautza gordinak edo gutxi eginak, gaizki egositako hegaztiak, hozkailutik kanpo utzitakoak Kontserba zanpatuak Sintomak Beherakoa, buruko mina, tripako mina eta sukarra Sistema neuromuskularra jotzen du: paralisia, bisio doblea eta batzuetan heriotza Larritasuna Digestio-koadroa Zenbat eta lehenago hasi, orduan eta akutuagoa Nondik datorren: SALMONELOSIA · BOTULISMOA
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zerk sortzen du: Salmonelosia / Botulismoa
Salmonela / Clostridium botulinum, bakterio anaerobioa
Non bizi da: Salmonelosia / Botulismoa
Gizakion eta animalien hesteetan; hegaztien gorotzen bidez kutsa liteke / Lurrean, landareetan eta txerri eta arrainen hesteetan
Arriskua duten janariak: Salmonelosia / Botulismoa
Arrautza gordinak edo gutxi eginak, gaizki egositako hegaztiak, hozkailutik kanpo utzitakoak / Kontserba zanpatuak
Sintomak: Salmonelosia / Botulismoa
Beherakoa, buruko mina, tripako mina eta sukarra / Sistema neuromuskularra jotzen du: paralisia, bisio doblea eta batzuetan heriotza
Larritasuna: Salmonelosia / Botulismoa
Digestio-koadroa / Zenbat eta lehenago hasi, orduan eta akutuagoa