ERIZAINTZABiokimika · 1. maila

4.4 · 01 · §1

Janarien eraldaketa eta kutsaduraLa alteración y la contaminación de los alimentos

1. blokea 4tikPDF orrialdeak: 153, 154, 155Ikasgaia: Estructura y Función del Cuerpo Humano II 26437

Janari batek hiru bide ditu hondatzeko: berez, mikroorganismoz eta gure eskutik.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Ustelketa naturala azaltzea.
  • Kutsadura biologikoa eta kimikoa bereiztea.
  • Toxiinfekzioa zer den jakitea.
01

ELIKAGAIEN HIGIENEA ETA TEKNOLOGIA

Elikagaien higieneak segurtasun neurrien berri ematen digu, janarien osasungarritasuna bermatzen dute eta guk kontsumitu arteko bidean etapa ezberdin asko jasaten ditu. Etapa hauetan, higienea eta kalitatea bermatzen dela ziurtatzeko, sektore ezberdinek parte hartzen dute.

PDF · 153

Janariaren segurtasuna hala ere, ez dago etapetan parte hartzen duten sektoreen esku soilik, gizakiok ere badugu zer esana bertan. Elikagaien egoera atzemateko gai izan behar gara begien diztira, haragiaren gogortasuna edo usainaren arabera adibidez.

02

JANARIEN ERALDAKETA

Janaria bide ezberdinetatik eralda daiteke, eta aldaketa hauek arriskuak sor ditzakete. Hala ere, eraldaketa kontrolatuak ere existitzen dira, kontserbazio eta elikagai zehatzen transformaziorako.

PDF · 153
03

USTELTZE NATURALA

Aldaketak sor ditzake zaporean, usainean, kolorean…

PDF · 153

Elikagai balio galera handia ematen da.

Entzima naturalak parte hartzen dute.

Inguruneko faktoreek eragina dute:

Tenperatura:

Igotzean erreakzio entzimatikoak bizkortu eta usteltzea areagotzen da.

Jaistean efektu kaltegarriak ematen dira.

Hezetasuna handia bada onddoak hazten dira.

Aireak O2 oxidazio erredukzio erreakzioak eragiten ditu, C eta E bitamina deuseztatuz eta haragia belztuz burdinaren eraginez.

Argipean lehen esandako faktoreak indartu egiten dira.

Kontserbazio egokia oso beharrezkoa da.

04

MIKROORGANISMOEN BIDEZKO KUTSADURA

Arriskutsuenak dira.

PDF · 154

Janariaren ezaugarri kualitatibo eta kuantitatiboetan eraldaketak sor ditzakete, prozesu patologiko bat eraginez kontsumitzailean.

Janari gehienek bakterio eta onddoak dituzte, era naturalean edo kutsaduraz lortuak.

Bakterioek janaria kutsatu dezakete, askok osasunean kalteak sortzen ez dituzten arren.

Asko nahitaezkoak dira elikaduran, alkohola, ozpina, jogurra… lortzeko, baina patogenoek osasunean kalte handiak sor ditzakete.

Janariak kutsatzen dituzten onddo nagusiak lizunak eta legamiak dira:

Lizunak geruza zuri biguin bat uzten dute janarian. Roquefort gazta sortzeko beharrezkoak dira.

Legamiak airean eta fruta askoren gainazalean aurki ditzakegu. Garagardoa eta ogia egiteko erabiltzen dira.

05

SUKALDATZEAN GAUZAK GAIZKI EGITEA

Janariak tratamendu ezberdinetan erabiltzean, substantzia kimikoak sor daitezke, batzuetan onuragarriak eta besteetan ez.

PDF · 154

Azukrea berotzean karameloa sortzen da → Onuragarria

GA insaturatuen oxidazioaz janariak garrazten dira → Ez onuragarria

06

KUTSADURA BIOLOGIKOA

Birusek, bakterioek, onddoek eta parasitoek sortutako kutsadura mota da eta mikroorganismo hauen ugalketa hoztuz edo egosiz geldi liteke.

PDF · 154

Tenperatura altuak soilik dira gai germenen galera bermatzeko.

Hozketak eta izozketak ugalketa gelditzen dute, baina ez dituzte mikroorganismoak hiltzen.

Izaki bizidunetan zuzenean sar daitezken arren, gaixotasunak ekiditeko, fruta eta barazkiak garbitu eta janari gordinak ekidin beharko genituzke.

07

KUTSADURA KIMIKOA

Ingurumenera askatutako sustantzia toxikoen bidez gerta liteke, edo ta animaliei botatako anabolizanteetatik (animaliak gizentzeko), plagizidek ere kutsadura kimikoa eragiten dute.

PDF · 154

Bestalde, arrisku berezia dute enbasatutako janariek.

08

TOXIINFEKZIOA

Mikroorganismo patogenoz edo toxinaz kutsaturiko janariak ingeritzeagatik sorturiko gaixotasunak dira.

PDF · 155

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
UstelketaAlteración
KutsaduraContaminación
ToxiinfekzioaToxiinfección
MikroorganismoaMicroorganismo
HigieneaHigiene

2Ulertu

Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.

  1. Ideia nagusia

    Janaria hiru bidetatik eralda daiteke, eta ez dute arrisku bera: berez usteltzea —zaporea, usaina, kolorea aldatzen ditu eta ikusi egiten da—, mikroorganismoen bidezko kutsadura —arriskutsuenak, ez baitira ikusten— eta sukaldatzean gaizki egitea. Hortik datorrena toxiinfekzioa da.

    Nondik datorren: JANARIEN ERALDAKETA · USTELTZE NATURALA · MIKROORGANISMOEN BIDEZKO KUTSADURA · SUKALDATZEAN GAUZAK GAIZKI EGITEA · TOXIINFEKZIOA

Egiaztatu

Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.

  • Zer da hemengo ideia nagusia?

    Janaria hiru bidetatik eralda daiteke, eta ez dute arrisku bera: berez usteltzea —zaporea, usaina, kolorea aldatzen ditu eta ikusi egiten da—, mikroorganismoen bidezko kutsadura —arriskutsuenak, ez baitira ikusten— eta sukaldatzean gaizki egitea. Hortik datorrena toxiinfekzioa da.