3.1 · 03 · §3
Substantzien garraioa mintzean zeharEl transporte de sustancias a través de la membrana
Mintz plasmatikoak zelula barneko eta kanpoko likidoak banatzen ditu, eta solutuak energiarekin edo energiarik gabe pasatzen dira.
1Testua
- Mintz plasmatikoaren osagaiak izendatzea.
- Garraio pasiboa eta aktiboa bereiztea.
- Difusio erraztua zer den azaltzea.
MINTZEN ARTEKO SUBSTANTZIEN MUGIMENDUA
Mintz plasmatikoa
Banatzen ditu
Zelulen barneko likidoa: ZBL (ICW)
Zelulen kanpoko likidoa: ZKL (ECW)
Osagaiak
Fosfolipidoz osatutako mintz bikoitza
Kolesterola
Proteinak
Mintz plasmatikoa egoera dinamikoan dago, honek, mintzean poroak sortzea ahalegintzen du.
Solutuak mintzean zehar mugi daitezke garraio pasibo edo aktibo baten bidez.
Pasiboa: Solutu molekula bat kontzentrazio gradienteari esker difunditzen da.
(GOGORATU: Difusioa partikulen mugimendua)
Ez dago energia gasturik (ATP).
Molekula ez polarrak edo liposolbagarriak: O2, CO2 edo alkoholak
Difusio erraztua: Proteina garraiatzaileen bidez, kontzentrazio handitik konzentrazio txikira molekula handien garraioa errazten dute. Proteina solutu molekulari lotzen zaio, egituraren aldaketa jasaten du eta solutua mintzaren beste aldean askatzen du. Adib.: azukre molekulak.
Aktiboa: Solutu molekula bat mintzean zehar mugitzen da, kontzentrazio gradientearen kontra, energia kimikoa erabiliz (ATP).
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Mintz plasmatikoa | Membrana plasmática |
| Zelula barneko likidoa (ZBL) | Líquido intracelular (LIC) |
| Zelulaz kanpoko likidoa (ZKL) | Líquido extracelular (LEC) |
| Garraio pasiboa | Transporte pasivo |
| Garraio aktiboa | Transporte activo |
| Difusio erraztua | Difusión facilitada |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ez nahastu
Biek mintza zeharkatzen dute eta biek erabil ditzakete proteina garraiatzaileak. Bereizten dituena bakarra da: gradientearen alde ala kontra, eta horrek ATPa kostatzen duen ala ez.
Garraio pasiboa Garraio aktiboa Gradientearekiko Alde: kontzentrazio handitik txikira Kontra ATP gastatzen du? Ez Bai Zer pasatzen den Molekula ez polarrak edo liposolbagarriak: O2, CO2, alkoholak. Difusio erraztuan, molekula handiagoak proteinen bidez Gradientearen kontra eraman behar dena Nondik datorren: MINTZEN ARTEKO SUBSTANTZIEN MUGIMENDUA
Mintza zeharkatzeko hiru bideak
Nondik datorren: MINTZEN ARTEKO SUBSTANTZIEN MUGIMENDUA
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Gradientearekiko: Garraio pasiboa / Garraio aktiboa
Alde: kontzentrazio handitik txikira / Kontra
ATP gastatzen du?: Garraio pasiboa / Garraio aktiboa
Ez / Bai
Zer pasatzen den: Garraio pasiboa / Garraio aktiboa
Molekula ez polarrak edo liposolbagarriak: O2, CO2, alkoholak. Difusio erraztuan, molekula handiagoak proteinen bidez / Gradientearen kontra eraman behar dena