3.1 · 04 · §4
Gorputzeko likidoen banaketa eta homeostasiaEl reparto de los líquidos del cuerpo y la homeostasis
Gorputz masaren %60 ura da, bi heren zelula barnean. Konpartimentu guztiek osmolaritate bera dute, eta hori ez da kasualitatea.
1Testua
- Likido guneak eta haien ehunekoak izendatzea.
- Homeostasia definitzea.
- Osmolaritatea eta elektroneutralitatea bereiztea.
GORPUTZEKO LIKIDOEN BANAKETA ETA OREKA HIDRIKOA
Gorputz masaren %60a, ura da (2/3 zelula barnekoa eta 1/3 zelulaz kanpokoa). Etengabeko mugimenduan aurkitzen da, odolak, azkar garraiatzen du eta ioiak eta elikagaiak ditu, bizia mantentzeko.
70kg-ko pertsona batean: 40L (%60)
25L zelula barnean egongo dira (ZBL) (%40)
15L zelula kanpoan (ZKL) (%20)
Helduaren pisuaren %60-70 ura da: zelula barneko likidoa gorputz pisuaren %30-40, eta zelulaz kanpokoa %20. Zelulaz kanpokoaren barruan: gune intrabaskularra %5, gune interstiziala %15 eta gune transzelularra gorputz pisuaren 1 L inguru.
LIKIDO GUNEAK
Zelula barneko gunea (%40): Odoleko hematokritoa ere.
Ur askea
Ur kateatua
Zelulaz kanpoko gunea (%20)
Ur plasmatikoa (%5): Odolaren zati likidoa. Proteina kantitate handiak ditu.
Ur interstiziala (%15): Zelulen eta ehunen artekoa, plasmaren konposaketa antzekoa du baina proteina kontzentrazioa ez da horren handia.
Linfa (%1-3)
Transzelularra (%1-3)
Likido zefalorrakideoa
Begi barneko ura
Peritoneoa, pleura, perikardioa...
Bere banaketa desberdinak uraren eta elektrolitoen desplazamendua kontrolatzen laguntzen du.
Desberdintasun hauek izan arren, ez dago osmolaritatean desberdintasunik, ura mugitzen delako oreka lortu arte. ZKL eta ZBL mintz erdi-iragazkor baten bidez banatuak daude.
Organismoaren likidoak eta haien kontzentrazioa neurtzeko gai gara eta horretarako erabiltzen diren unitate ohikoena osmola da, baina molak eta ekibalenteak ere erabiltzen dira.
Osmol-a:
Soluzioan dagoen solutu bat, disoziatzen den partikula kopurua da
1mol NaCl = 1 x 2 = 2 Osm
Osmolaritatea:
Soluzioan dauden partikulen kontzentrazioa
1mmol/L NaCl = 2mOsm/L da. NaCl, 2 partikuletan disoziatzen baita.
Odol bolumena 5L: %55a plasmak suposatzen du (ZKL), %45a hematokritoak (ZBL).
OREKA HIDROELEKTROLITIKOA
Solutuen orekako aldaketek, uraren desplazamendua eragiten dute konpartimentuen artean.
Aldaketak beherakoa, deshidratazioa, giltzurrunen gutxiegitasuna, suero salinoa… izan daitezke. Zelulaz kanpoko likidoaren bolumena, sodio kopuruaren araberakoa da. Zelulaz barneko likidoaren osmolaritatea, ur kopuruaren araberakoa da.
HOMEOSTASIA
Organismo baten barne-ingurunearen propietateetan eta osaketan konstantzia mantentzea dakarren autorregulazio fenomenoen multzoa, bizitzarako beharrezkoak biak (Walter Cannon, 1926).
Baldintza normaletan homeostasia 2 mekanismoen bidez mantentzen da: Iraizketak eta irenspenak. Iraizketak = Irenspenak, ur kopuru totala ez da aldatzen eta aldatzen bada, giltzurrunen bidez kanporatutako bolumena aldatuko da, hormonalki kontrolatua.
Zelulaz kanpoko likidoaren homeostasia nahitaezkoa da. Zelulaz kanpoko likidoaren kontzentrazioa altua denean, ur gutxi edan dugulako edo solutu kontzentrazioa altua delako da. Giltzurrunek, ura xurgatzen dute eta ondorioz, gernua kontzentratuagoa da.
GORPUTZEKO UR TOTALEAN GERTA DAITEZKEN ALDAKETAK:
Hidrolitikoak:
Deshidratazioa / Hiperhidratazioa
Elektrolitikoak:
Hipo/Hipernatremiak (Na+)
Hipo/Hiperpotasemiak (K+)
pH:
Azidosia
Alkalosia
Mugimendu hauek ulertzeko oinarrizko printzipio batzuk daude:
Konpartimendu bakoitzean dagoen bolumena, bertan dagoen solutuen kopuruaren araberakoa da.
Osmolaritatea: Partikula osmotikoki aktiboen konzentrazioa (miliosmolak/litro)
Praktikan: osmolaritatea=osmolalitatea (Kg=l urarena).
Gorputzeko likido guztien osmolaritatea berdina da: 290 mOsm/l, borobilduz 300 mOsm/l.
ZKL osmolaritatea aldatzen bada, ura mugituko da mintz zelularretatik zehar oreka lortzeko.
Osmolaritatea berdintzen da (ZKL=ZBL).
Orekan: Zelula barneko osmolaritatea= Zelula kanpokoa.
Suposatzen da NaCl y NaHCO3 eta azukre handiak (manitol) ZKL daudela.
OSMOLARITATEA
Isosmotikoa osmolaritate berdina dutenean gertatzen da, hau da kontzentrazio berdina dutenean bi inguruneak.
Isotonikoak dira inguruneak presio osmotikoa berdina bada, osmosia (ur fluxua) hartzen da kontuan beraz.
Isosmotikoa=Isotonikoa: Erreflexio koefizientea 1 bada, osmolaritateak bi inguruneetan presio osmotiko berdina eragingo du.
Isosmotikoa≠Isotonikoa: Erreflexio koefizientea ezberdina bada, osmolaritatea eta presio osmotikoa ez dira ekibalenteak.
OSMOLARITATEAREN KALKULUAK 𝑂𝑆𝑀: 2(𝑁𝑎+ +𝐾+ 𝑚𝐸𝑞 𝐿 ) + 𝑢𝑟𝑒𝑎( 𝑚𝑔 𝑑𝐿 ) 2.8 + 𝑔𝑙𝑖𝑧𝑒𝑚𝑖𝑎( 𝑚𝑔 𝑑𝐿 ) 18 290 +/- 10 mOsml/Kg Egoera hiposmolarra < 290 mOsml/Kg Egoera hiperosmolarra > 310 mOsml/Kg
ELEKTRONEUTRALITATEA
Konpartimendu bakoitzak karga positibo (katioiak) eta negatibo (anioiak) kontzentrazio, mEq/L, berdina izan behar du.
Zelula-mintzaren artean potentzial-aldea badago ere, karga-oreka konponbide globalean mantentzen da (makroskopikoa). Kargen bereizketa hori ez da nahikoa kontzentrazio globalak nabarmen aldatzeko. Potentzialaren ezberdintasunak mintzari atxikitako karga gutxi batzuk bereiztean sortzen dira.
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Homeostasia | Homeostasis |
| Osmola | Osmol |
| Ur interstiziala | Agua intersticial |
| Linfa | Linfa |
| Elektroneutralitatea | Electroneutralidad |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ideia nagusia
Konpartimentuek osaera desberdina dute, baina osmolaritate bera: 290 mOsm/L, borobilduz 300. Zelulaz kanpokoa aldatzen bada, ura mintzetatik mugitzen da berdindu arte. Horregatik, solutua mugitzen denean, ura atzetik doa.
Nondik datorren: LIKIDO GUNEAK · HOMEOSTASIA
Alderatu
Zelula barneko likidoa (ZBL) Zelulaz kanpoko likidoa (ZKL) Gorputz pisuaren zenbat %40 %20 70 kg-ko pertsona batean 25 L 15 L Zatiak Ur askea eta ur kateatua Plasmatikoa (%5), interstiziala (%15), linfa eta transzelularra (%1-3) Nondik datorren: GORPUTZEKO LIKIDOEN BANAKETA ETA OREKA HIDRIKOA · LIKIDO GUNEAK
Konpartimentuak, neurrian
Nondik datorren: GORPUTZEKO LIKIDOEN BANAKETA ETA OREKA HIDRIKOA · LIKIDO GUNEAK · HOMEOSTASIA
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zer da hemengo ideia nagusia?
Konpartimentuek osaera desberdina dute, baina osmolaritate bera: 290 mOsm/L, borobilduz 300. Zelulaz kanpokoa aldatzen bada, ura mintzetatik mugitzen da berdindu arte. Horregatik, solutua mugitzen denean, ura atzetik doa.
Gorputz pisuaren zenbat: Zelula barneko likidoa (ZBL) / Zelulaz kanpoko likidoa (ZKL)
%40 / %20
70 kg-ko pertsona batean: Zelula barneko likidoa (ZBL) / Zelulaz kanpoko likidoa (ZKL)
25 L / 15 L
Zatiak: Zelula barneko likidoa (ZBL) / Zelulaz kanpoko likidoa (ZKL)
Ur askea eta ur kateatua / Plasmatikoa (%5), interstiziala (%15), linfa eta transzelularra (%1-3)