3.1 · 01 · §1
Uraren ezaugarriak eta garrantziaLas características del agua y su importancia
Ura gorputzaren erdia baino gehiago da, eta bere propietate fisiko-kimikoek azaltzen dute zergatik den disolbatzaile unibertsala.
1Testua
- Gizakiaren ur portzentaia adinaren arabera bereiztea.
- Uraren propietate fisiko-kimikoak izendatzea.
- Konposatu anfipatikoak eta mizelak azaltzea.
URA GIZAKIAN
Uraren mapa: propietate fisikoak eta kimikoak; disoluzio motak, solutuaren tamainaren arabera (dispertsio lodia, disoluzio koloidala eta benetako disoluzioa) eta solutuaren elkartze edo disoziazio ahalmenaren arabera (disoluzio molekularrak, elkarte molekularrak, erabat disoziatutakoak eta partzialki disoziatutakoak); kontzentrazioa adierazteko moduak; eta propietate koligatiboak (lurrin presioaren jaitsiera erlatiboa, igoera ebulioskopikoa, jaitsiera krioskopikoa eta presio osmotikoa).
70 Kg-tako gizonezko batek 40 L ur ditu, %57a suposatzen duelarik, jaioberrien ur portzentaia %75ekoa da eta zahartzaroan eta pertsona argaletan ur portzentaia gutxitzen delarik.
URAREN GARRANTZIA
Metabolismoa egokia izan dadin ur portzentai egokia mantentzea ezinbestekoa da.
Ura oso konposatu egonkorra denez oso disolbatzaile ona da.
Uraren bero espezifiko altuari esker, soberan dugun beroaz libratzeko oso baliagarria zaigu.
Uraren lurrinketa tenperatura oso altua da beste hidruroekin konparatuz.
Fusio, irakite eta lurruntze-bero altua.
Ioiak solbatatzeko ahalmen handia du.
URAREN PROPIETATE FISIKO-KIMIKOAK
1. Dentsitate maximoa 4°C-tan dago, hurrengo arrazoiak direla eta.
a. Izotzak ur likidoan flotatzen du b. Izotzak azpiko ura izotz dadin ekiditen du, babesa ematen dio, eta ondorioz, ozeanoko masa biziduna ez da izozten.
2. Bero espezifiko altua (1 cal/g x °C) (1g uraren tenperatura 1Cº igotzeko behar den beroa) Balio honek organismoari tenperatura aldaketa handiak uzten dizkio, gorputz- tenperatura asko aldatu gabe. Tenperatura erregulatzaile ona da.
3. Irakite tenperatura altua.
a. Beste hidruroekin alderatuz, uraren irakite tenperatura altuagoa da (100 °C, 1 atmosferatan). Ondorioz, ura tarte handi batean likido egoeran mantentzen da.
4. Lurrunketa bero altua: ( 1g ur lurruntzeko beharrezko beroa).
a. Balio honen bitartez, gehiegizko beroa askatzea posible da, ur kantitate txikiak lurrunduz.
b. Beharrezkoa denean, organismoko tenperatura, giro tenperaturan baino tenperatura baxuagoa mantentzea posible egiten du.
c. Azalean eta biriketan zeharreko ur lurrunketak, tenperatura erregulatzea posible egiten du.
d. Izerdiak ere, tenperatura mantentzea posible egiten du. Eguneko 620 Kcal galtzen dira.
5. Konduktibitate kaloriko altua.
a. Organismoan zeharreko bero hedapena bermatzen du, konstante mantenduz edo gorputzeko atal ezberdinetan dauden tenperatura.
6. Konposatu polarren disolbatzailea. Ura molekula polar bat da, hidrogeno zubiak eratzeko gaitasuna du molekula ez ionikoen talde polarrekin. Horrela, alkoholak, azidoak, aminak eta gluzidoak arazorik gabe disolba ditzake.
7. Konstante dielektriko altua ( = 80 , 20°C-tan).
a. Konposatuen disoziazioa eragin dezake. Ondorioz, konposatu ioniko eta gatz inorganikoen disolbatzaile ona da.
b. Elektrizitatea garraiatzeko gaitasuna eragiten du disoluzioetan.
8. Azaleko tentsio altua.
a. Azaleko molekulen arteko lotura handia gauzatzen du. Ondorioz, artikulazioetan lubrikatzaile funtzioa errazten du.
b. Azaleko tentsioa leundu egiten da, tentsoaktiboak agertzean. Tentsoaktiboa: jaboiak, detergenteak…, gantzen nahastea errazten dute.
c. Adib.: Gatz biliarrek, heste mehean tentsoaktibo lana egiten dute, gantzen nahastea eta digestioa erraztuz.
9. Molekula anfipatikoen disolbatzailea.
a. Anfipatiko: Talde polar eta apolarrak ditu bere hezurduran.
b. Mizela egiturak sortzen dira. Talde apolarrak barnealdean eta polarrak kanpoaldean.
c. Arrazoi hauengatik eta orain arte aipaturiko guztiengatik, URA, disolbatzaile unibertsaltzat kontsideratzen da.
i. Posible egiten dute: Garraioa, osmosia…..
ii. Urik gabe, biziaren garapena
URAREN EGITURA
Oxigenoa oso elektronegatiboa denez elektroiak bere eremura erakartzen ditu.
Egitura zuzena eduki beharrean egitura okerra du.
Hidrogeno zubiak eratzen ditu beste molekulekin eta beraien artean.
URA ETA KONPOSATU ANFIPATIKOAK
Konposatu anfipatikoa talde polarrak eta talde ez-polarrak dituen konposatua da. Ura konposatu hauekin nahasterakoan:
Talde polarra (hidrofilikoa) kanpora.
Urarekin erreakzionatzen du.
Disolbatzen da.
Urarekin nahasteko prestatzen da.
Talde apolarra (hidrofobikoa) barrura.
Ez du urarekin erreakzionatzen.
Taldeak sortzen ditu urarekin kontaktua ez izateko.
Mizelak sortzen dira. Uretan, konposatu anfipatikoek osatzen dituzten egitura egonkorrak dira.
Termodinamikoki dagoen egoerarik egonkorrena da.
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Bero espezifikoa | Calor específico |
| Konstante dielektrikoa | Constante dieléctrica |
| Azaleko tentsioa | Tensión superficial |
| Anfipatikoa | Anfipático |
| Mizela | Micela |
| Hidrogeno zubia | Puente de hidrógeno |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ideia nagusia
Uraren propietate guztiak gauza bakar batetik datoz: oxigenoak elektroiak berarengana erakartzen ditu, molekula okerra da eta hidrogeno-zubiak eratzen ditu. Hortik datoz bero espezifiko altua, irakite-tenperatura altua eta disolbatzaile ona izatea.
Nondik datorren: URAREN EGITURA · URAREN GARRANTZIA
Zer aldatzen den
Aurretik
Konposatu anfipatikoak uretan sakabanatuta
Ondoren
Mizelak: egitura egonkorrak
Talde polarra (hidrofilikoa) kanpora begira jartzen da, urarekin; talde apolarra (hidrofobikoa) barrura, urarekin kontakturik ez izateko. Hori da termodinamikoki egoerarik egonkorrena.
Nondik datorren: URA ETA KONPOSATU ANFIPATIKOAK
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zer da hemengo ideia nagusia?
Uraren propietate guztiak gauza bakar batetik datoz: oxigenoak elektroiak berarengana erakartzen ditu, molekula okerra da eta hidrogeno-zubiak eratzen ditu. Hortik datoz bero espezifiko altua, irakite-tenperatura altua eta disolbatzaile ona izatea.