3.1 · 02 · §2
Disoluzioak, osmosia eta tonizitateaDisoluciones, ósmosis y tonicidad
Ura beti doa solutu gutxiko gunetik solutu asko duen gunera, eta hortik datoz osmosia, presio osmotikoa eta tonizitatea.
1Testua
- Difusioa eta osmosia bereiztea.
- Presio osmotikoaren ekuazioa irakurtzea.
- Disoluzio hipertonikoa, isotonikoa eta hipotonikoa bereiztea.
DISOLUZIOAK
Disoluzioa bi sustantzia edo gehiagoren nahaste homogeneoa da.
Disoluzioak eratzean ezaugarri bereziak agertzen dira: Ezaugarri koligatiboak
Osmosia eta Presio osmotikoa
OSMOSIA: Mintz erdi iragazkor baten zeharreko uraren mugimenduari deritzo eta beti, presio diferentzia bat dagoelako.
PRESIO OSMOTIKOA: Mintz erdi-iragazkor batean, ur fluxua eteteko egin beharreko presioa.
Osmolaritatea (konzentrazio osmolarra) soluzioan dauden partikula kopuruaren araberakoa: mOsm/L.
LIKIDOEN ARTEKO UR MUGIMENDUAK
Desorekatik orekara bueltatzerakoan, urak mugimenduak jasaten ditu. Solutu kontzentrazioaren arabera ere gertatzen dira.
Ur mugimendua osmosia deritzon prozesuaren bidez ematen da: Ura presio osmotikoaren arabera mugituko da, beti, solutu kontzentrazio baxuko gune batetik, altuagoko batera.
DIFUSIOA
Likido edo gas baten partikulen mugimendu netoa da. Beti, kontzentrazio altuko gune batetik, baxuagoko batera. Molekulak ausazko eran mugitzen dira, beraien artean talka eginez, distribuzio uniformea lortu arte. Ausazko talkek solutu molekulak eta disolbatzailea sakabanatzen dituzte uniformeki nahastuak egon arte.
Atal hau azaltzen duten irudiak
OSMOSIA ETA PRESIO OSMOTIKOA
Osmosia: Mintz erdi iragazkor baten zeharreko uraren mugimenduari deritzo.
Presio osmotikoa (π): Mintz erdi-iragazkor batean zeharreko ur fluxua eteteko egin behar den presioa da. Osmosia ekiditeko, beharrezkoa den indarra.
Presio osmotikoaren ekuazioa: π = gCσ RT
π =Presio osmotikoa
g = Partikula kopurua /mol
C = Kontzentrazioa: n/V
σ = Erreflexio koefizientea
R= Gasen ktea (0,082L-atm/mol-K)
T = Tenperatura absolutua (K)
Osmolaritatea:
Beharrezko datuak
Solutuaren kontzentrazioa
Solutua disoziatzen den edo ez
Osmolaritatea (mOsmol/L) = gC
g= soluzioan dauden partikula kopurua (Osm/mol/L)
C = Kontzentrazioa (mmol/L)
TONIZITATEA
Soluzio bat eta zelula baten bolumenean duen eragina deskribatzen du. Inguruneko kontzentrazioaren arabera, hiru soluzio mota daude:
Hipertonikoa: Kontzentrazio handiagoa.
Isotonikoa: Kontzentrazio berdina.
Hipotonikoa: Kontzentrazio txikiagoa.
25,45L*atm/mol Hemolisia: Zelularentzat presio osmotikoa konstante mantentzea ezinbestekoa da.
Atal hau azaltzen duten irudiak
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Difusioa | Difusión |
| Osmosia | Ósmosis |
| Presio osmotikoa | Presión osmótica |
| Osmolaritatea | Osmolaridad |
| Hipertonikoa | Hipertónico |
| Isotonikoa | Isotónico |
| Hipotonikoa | Hipotónico |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ideia nagusia
Tonizitatea ez da disoluzioaren propietate bat bakarrik: zelularen bolumenean duen eragina da. Hiru kasu daude, eta beti zelularekin alderatuta: hipertonikoa (kanpoan kontzentrazio handiagoa), isotonikoa (berdina) eta hipotonikoa (txikiagoa).
Nondik datorren: TONIZITATEA
Ez nahastu
Biak dira mugimendu netoak kontzentrazio-diferentzia batengatik, eta horregatik nahasten dira. Galdera: zer mugitzen da, solutua ala ura?
Difusioa Osmosia Zer mugitzen da Likido edo gas baten partikulak Ura Norantz Kontzentrazio altuko gunetik baxukora Solutu kontzentrazio handiagoa dagoen aldera Mintza behar du? Ez Bai: mintz erdi-iragazkorra Nola gelditzen da Kontzentrazioak berdintzean Presio osmotikoa aplikatuz Nondik datorren: DIFUSIOA · OSMOSIA ETA PRESIO OSMOTIKOA · LIKIDOEN ARTEKO UR MUGIMENDUAK
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zer da hemengo ideia nagusia?
Tonizitatea ez da disoluzioaren propietate bat bakarrik: zelularen bolumenean duen eragina da. Hiru kasu daude, eta beti zelularekin alderatuta: hipertonikoa (kanpoan kontzentrazio handiagoa), isotonikoa (berdina) eta hipotonikoa (txikiagoa).
Zer mugitzen da: Difusioa / Osmosia
Likido edo gas baten partikulak / Ura
Norantz: Difusioa / Osmosia
Kontzentrazio altuko gunetik baxukora / Solutu kontzentrazio handiagoa dagoen aldera
Mintza behar du?: Difusioa / Osmosia
Ez / Bai: mintz erdi-iragazkorra
Nola gelditzen da: Difusioa / Osmosia
Kontzentrazioak berdintzean / Presio osmotikoa aplikatuz
3Irudiak
Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.
Etiketak euskaraz (4)
| Jatorrizkoa | Euskaraz |
|---|---|
| Extracellular space | Zelulaz kanpoko espazioa |
| Intracellular space | Zelula barruko espazioa |
| Lipid bilayer (cell membrane) | Geruza bikoitz lipidikoa, zelula mintza |
| TIME | DENBORA |
Etiketak euskaraz (3)
| Jatorrizkoa | Euskaraz |
|---|---|
| Hypertonic | Hipertonikoa |
| Isotonic | Isotonikoa |
| Hypotonic | Hipotonikoa |