ERIZAINTZABiokimika · 1. maila

4.2 · 05 · §5

Barazkiak, frutak eta patataLas verduras, las frutas y la patata

5. blokea 5tikPDF orrialdeak: 136, 137, 138Ikasgaia: Estructura y Función del Cuerpo Humano II 26437

Bitaminak, mineralak eta zuntza dakartzatenak, eta sukaldaritzak zer kentzen dien.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Barazkien eta fruten ekarpena izendatzea.
  • Patata zein bi taldetan sar daitekeen jakitea.
  • Sukaldaritzako metodoen eragina kokatzea.
01

BARAZKIAK ETA FRUTAK

Zuntz asko izaten dute.

PDF · 136

Bitamina hidrosolukorretan aberatsak izaten dira.

Elikagai batzuetatik besteetara oso aldakorra izaten da.

Tratamendu termikoek bitamina edukian eragiten dute, barazkien kasuan, egostean, bitamina edukia asko gutxitzen da.

Hiru makroelikagaietan txiroak izaten dira.

Normalean mineral gutxi izaten dituzte.

02

BARAZKIAK

Jatorri botaniko ezberdineko janari asko sartzen dira: hostoak, sustraiak, frutak, zurtoinak eta loreak. Elikadura osaeraren ikuspegitik, talde berdinean sartu daitezke.

PDF · 136

ELIKAGAI BALIOA:

Ez dute energia asko ematen, hiru makroelikagaietan txiroak direlako.

Zuntz kopuru garrantzitsua dute, mugikortasun gastrointestinalari lagunduz.

Bitaminak:

B1, B2 eta niazina kantitate txikiak.

A probitamina, C bitamina eta folatoa eduki garrantzitsuetan ditu.

Kaltzio eta burdin kantitate esanguratsuak edukitzen dituzte, baina oxalatoek (toxina begetalak) horien xurgapena gutxitu dezakete. Gainera, burdina era inorganikoan dagoenez, gutxiago xurgatzen da.

KONTSUMO MAIZTASUNA:

Egunero 1-2 errazio hartzea aholkatzen da, eta gutxienez egunean behin gordinik.

03

FRUTAK

Normalean gordinik jaten direnez, denbora aurrezteaz gain, koste ekonomikoa txikitzen da eta elikagai guztiak mantentzen dituzte, ez baitute tratamendu termikorik jasaten. Beraz, frutetatik eratorritako zenbait produktuk, erabili diren jatorrizko frutak baina elikagai balio txikiagoa edukiko dute.

PDF · 137

ELIKAGAI BALIOA:

Barazkietan baina karbohidrato kopuru handiagoa agertzen da, baina sinpleak direnez, ez dira elikagai energetikoak kontsideratuko. Dieta hipokalorikoetan erabilgarriak dira beraz.

Proteina eta lipidoetan oso txiroak dira.

Zuntz ugari dute, pektinetan aberatsa izango dena.

Barazkietan baina bitamina kantitate txikiagoak dituzte, baina A probitamina, beste karotenoide eta C bitamina asko dute.

Mineraletan txiroak dira, barazkiak baina hare gehiago.

Erraz digeritzen direnez, ume txikien dietan lehenego gehitzen diren janariak izango dira.

KONTSUMO MAIZTASUNA:

Egunean zehar bi edo hiru errazio jan behar dira, horietako bat gutxienez zitrikoa izanda.

04

PATATA

Almidoiean aberatsa den tuberkulu bat da, eta barazki eta fruten taldean sartzeaz gain, zerealen taldean ere sar genezake.

PDF · 137

ELIKAGAI BALIOA:

Barazkiek eta frutek baina karbohidrato kopuru gehiago du, baina ogiek baina gutxiago.

Barazki askok baina proteina kopuru gehiago, baina ogiek baina gutxiago, hala ere, dituztenak balio biologiko altukoak dira.

Lipido kantitate urriak dituzte.

Barazki, fruta eta zerealek baina zuntz kopuru gutxiago du.

Potasio iturri onak dira baina kaltzio eta burdinik ia ez dute.

C bitamina kantitate esanguratsuak dituzte, baina beste bitaminetan urriak dira.

KONTSUMO MAIZTASUNA:

Bi egunetik behinekoa izan behar da, plater nagusi edo osagarri bezala.

05

SUKALDARITZAKO METODOAK

Asko gordinik jaten dira, honek bitamina galera ekiditen du. Entsaladan prestatzeak bere abantailak ditu, gehitzen zaizkien ongailuek (ozpina, olioa, limoia…) balio kalorikoa eta elikagai edukia handitzen dute eta.

PDF · 138

Egosketa ere oso ohikoa da talde honetan, helburua mintzak bigundu eta almidoia gelatinizatzea da, honek trinkotasuna, kolorea eta zaporea aldatzeaz gain, digerigarritasuna hobetzen du. Honek ordea, bitamina hidrosolukor batzuen suntsipena eragiten du. Hau ekiditeko, ur gutxirekin edo baporearekin egin behar da, galerak minimizatuz..

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
BarazkiakVerduras
FrutakFrutas
PatataPatata
AlmidoiaAlmidón
EgosketaCocción