4.2 · 02 · §2
Karbohidratoetan aberatsak diren janariakLos alimentos ricos en carbohidratos
Zerealak, ogia, pasta eta arroza, eta zerk aldatzen duen haien elikagai balioa.
1Testua
- Zuntzaren bi motak bereiztea.
- Indize gluzemikoa zer den jakitea.
- Prozesuek elikagai balioan duten eragina kokatzea.
KARBOHIDATOETAN ABERATSAK DIREN JANARIAK
Substantzia energetikoak dira: 4 Kcal/g
Azkarra: Azukre sinpleak
Erreserba: Glukogenoa
Landare elikagaietan topatzen dira batez ere.
Glukosa gorputzeko zelula guztiek erabili dezakete.
Katabolismo proteikoa saihesten dute.
Lipidoen metabolismoan laguntzen dute.
GLUZIDOAK
GOMENDIOAK:
Energia guztiaren %50a gluzidoetatik eratorri behar da.
Integralak diren elikagaiak sustatu behar dira.
Zerealak 3-5 errazio/eguneko
Sukaldatze osasuntsua sustatu.
Gluzido mota indize eta karga gluzemikoa kontuan izanda aukeratu behar da.
PATOLOGIAK:
Laktosari intolerantzia
Obesitatea: KH gehiegi hartzea
Diabetes Mellitus-a
Dslipemiak: Lipido kantitateak igotzea
Kariesa
GLUZIDOETAN ABERATSAK DIREN ELIKAGAIAK:
Landare jatorria duten elikagaiak (olioa kenduta)
Animalia jatorriko elikagaietan urriak (esnea kenduta)
| MOTA | ADIBIDEAK |
|---|---|
| MONOSAKARIDOAK | GLUKOSA, GALAKTOSA, FRUKTOSA |
| DISAKARIDOAK | MALTOSA (Glu+Glu), SAKAROSA (Glu+Fruk), LAKTOSA (Gluk+Gal) |
| OLIGOSAKARIDOAK | RAFINOSA, ESTAKINOSA |
| POLISAKARIDOAK | ALMIDOIAK, GLUKOGENOA, ZELULOSA |
ZUNTZA
Landare-jatorriko substantzia da, hidrolisiari aurre egiten diona eta kolonera bere horretan iristen dena. Bertan, koloneko florak hidrolizatu eta hartzitu egiten du.
EZAUGARRIAK:
Landare-jatorriko talde heterogeneoa.
Hartzigarri eta digestio entzimengatik erasoezina da.
Gomendioa: 25-35g/egun → Orokorrean EZ da betetzen.
MOTAK:
Zuntz disolbagarria: Ura jasotzen du, gel bat sortuz eta gorozkien bolumena handituz.
Zuntz disolbaezina: Gorozkien bolumena handitzen du disolbaezina delako.
FUNTZIOAK:
Uraren xurgapena.
Hesteetako bakterioen hazkuntzan laguntzen du.
Mantenugaien xurgatzea moteldu eta saihestu dezake.
Asetasun sentsazioa handitzen du.
Hesteetako motilitatea (erreztasuna) handitzen du.
ONURAK: (zer saihesten laguntzen du)
Hesteetako patologian: idorreria, narritasun eta hantura sindromea, koloneko minbizia…
Patologia metabolikoetan: lipidoen metabolismoa, behazun-azidoen ekintza, arterosklerosia…
GLUTENA
Glutena, gari, zekale, garagar… eta hauen eratorriak diren produktuetan agertzen den glukoproteina bat da, gliadina eta gluteninaz osatua. Gure gorputzak ez du glutena digeritzeko beharrezkoa den entzimarik, horregatik, pertsona batzuk glutenarekiko intolerantzia edo zeliakia garatzen dute.
INDIZE GLUZEMIKOA/KARGA GLUZEMIKOA
IG: Janari batek odolean azukre maila igotzeko duen kapazitatea.
Gluzidoak sailkatzeko modu sistemiko bat da, odoleko glukosa-mailaren igoeran duen efektuaren arabera.
KG: Errazio batek duen karbohidrato kantitatea hartzen du kontuan.
| Alimento | IG | Tamaño de la ración (g) | HCO disponibles | CG |
|---|---|---|---|---|
| Sandía | 72 | 120 | 6 | 4 |
| Helado (alto en grasa) | 37 | 50 | 9 | 4 |
| Puré de papa | 74 | 150 | 20 | 15 |
| Macarrón | 47 | 180 | 48 | 23 |
| Arroz hervido | 64 | 150 | 36 | 23 |
| Barra de chocolate | 65 | 60 | 40 | 26 |
| Avena cocida | 58 | 250 | 22 | 13 |
| Hojuelas de maíz | 81 | 30 | 26 | 21 |
GARIA
Garia mundu mailan gehien lantzen den zereala da, baina bi dira nabarmenenak:
Gari biguna/arrunta: Bere irina, ogia eta opilak egiteko erabiltzen da.
Gari gogorra: Bere irinetik pasta, kuskusa eta bulgurra egiten dira. Gari arruntak baino proteinak eduki gehiago du.
Gari alearen xehaketa prozesuaren bidez, produktu ezberdinak lortu daitezke, lortutako zatikien tamainaren arabera: mostazila, semola, irina… Irina lortzeko normalki erabiltzen den zereala garia da, baina leketatik zein tuberkuluetatik (patata) ere lortu daiteke.
OGIA
Legamia aktiboz hartzituriko irinari, gatza eta ura gehitu ondoren egostean lortzen den produktua da.
SAILKAPENA:
Zerealaren arabera:
Garizkoa
Zekalezkoa
Garagarrezkoa
Artozkoa
Olozkoa
Irinaren erauzketa graduaren arabera:
Ogi zuria
Ogi erdi-integrala
Ogi integrala
Erabiltzen den ur kantitatearen arabera:
Flama ogia: ogi normala → ur kantitate normala
Candeal ogia: Flama ogiak baina ur kopuru gutxiago
Biskoteak edo ogi txigortua: Lehorrak eta gogorrak dira
Gehitzen zaion elikagaiaren arabera:
Gluten-ogia: Gariaren proteinarekin aberasturiko ogia.
Vienako ogia eta Ogi frantsesa: Azukrea edo/eta esnea gehitu zaion Flama ogia.
Aberasturiko ogiak: Bitamina zein mineraletan aberasturiko irinen bidez eginikoak.
OSAERA ETA ELIKAGAI BALIOA
Ogiaren osagairik nagusiena karbohidrato konplexu bat da; almidoia. Hau dela eta, energia iturri oso ona da.
Proteinak ere baditu, baina haien balio biologikoa ez da oso altua, lisinan nahiko txiroak baitira. Hala ere, ez da arazo bat, lisinadun beste janari osagarriekin jaten delako. Ogian nabarmendu beharreko proteina glutena (%90 proteina) da, honi esker lortu daitekelako ogia gariaren irinarekin.
Irin indartsuak: Glutenean aberatsak dira, beraz ura hobeto xurgatzen dute, loditasun eta elastikotasun egokiko masa emanez.
Indarrik gabeko irinak: Glutenean txiroak dira, beraz ur gutxi xurgatzen dute, ondorioz, ogi zanpatuak eta pisutsuak lortzen dira. Galletak egiteko egokiak dira.
Lipido kantitate gutxi edukitzeaz gain, osaeran ez-saturatuak nagusitzen dira.
Bitamina, mineral eta zuntz edukiak irinaren erauzketa mailaren araberakoak izango dira.
Zuzenean errotatik ateratako irina erabiltzean, ogiak, bitamina, mineral eta zuntz kantitate maximoak izango lituzke.
Zenbat eta irinaren erauzketa gradua txikiagoa izan, ogiak, bitamina, minerak eta zuntz kantitate txikiagoak izango ditu.
Konposizioa (ogi txuria, 100 g): 250 kcal; Gluzidoak %79; Lipidoak %6; Proteinak %15; Bitaminak: B taldekoak.
KONTSUMO MAIZTASUNA
Egunero eta otordu guztietan jan beharko litzateke, baina KHetan aberatsak diren beste janari batzuekin ordeztu daiteke. Beraz, gaur egungo dietan aholkatzen den karbohidrato irenspen handietan lagundu dezake. Horregatik, ogia ez jatearen modak pertsonaren dieta desorekatu dezake, ondorio kaltegarriak sortuz gure organismoan. Ogi integalak edo erdi-integralak jatea aholkatzen da, zerealaren ale osoa erabiltzen dute eta.
PASTA
Fermentatu gabeko masa baten lehorketatik lortzen da, gari gogor, erdi-gogor edo bigunetatik eratorritako semola, semolina edo irinaren eta uraren arteko nahasketarekin lortzen den masatik hain zuzen.
Ogiarekin ez bezala, kalitate handiko pasta gari gogorretik dator, alearen endospermoa bakarrik erabiliz. Beraz, almidoiean zein glutenean aberatsagoa da, baina B taldeko bitaminetan txiroagoa.
Erabiltzen den oinarriaren arabera pasta mota ezberdinak lortzen dira, eta gehitzen zaizkion gehigarrien arabera ere:
Pasta normalak
Pasta integralak eta erdi-integralak
Pasta konposatuak: glutena, soja, berdurak… gehitu zaizkienak
Pasta beteak: haragiz, arrainez… beteriko pasta sinple edo konposatuak
OSAERA ETA ELIKAGAI BALIOA
Erabilia izan den irinaren erauzketa graduaren araberakoa izango da, erauzketa portzentaia geroz eta altuagoa izan, pasta hori zuntzean, bitaminetan eta mineraletan aberatsagoa izango da. Pasta konposatuak edo beteak badira, elikagai balioa handiagoa izango da.
PASTA NORMALAK:
Gehienbat almidoiez osaturik daude
Glutena %12-13ª da, beraz, proteina iturri ona kontsideratu daiteke, baina lisinan nahiko txiroa da. Hala ere, proteinetan aberatsak diren janariekin konbinatzen direnez, balio biologiko altua izaten dute.
Gantz eduki baxua dute, beraz, prestakuntza aldetik kontu handiz ibili beharko gara, koipe ugarirekin prestatzen direlako normalean.
Mineral eduki baxua dute.
Bitamina eduki baxua dute, baina erauzketa graduarekin lotua egongo da. Gehien kontsumitzen direnak erauzketa gradu txikiko irinekin egindakoak dira, beraz, B taldeko bitaminetan eduki txikia dute eta ez dute ia A, C eta D taldeko bitaminarik.
Energia iturri oso interesgarriak dira.
Konposizioa: Gluzidoak %80 (batez ere konplexuak); Proteinak %12-14; Lipidoak < %5; Zuntza 4 g; Bitamina eta mineral gutxi.
KONTSUMO MAIZTASUNA
Nahiko altua izan beharko litzateke, astean behin behintzat hartu beharko genuke.
ARROZA
Gariaren atzetik, munduan gehien kontsumitzen den zereala da, baina garian ez bezala, ale osoa jaten da beti. Hala ere, ale horiek tratamendu batzuk jasaten dituztenez, euren proteina, bitamina eta mineral edukia asko jaisten da. Tratamendu hauetan azala kentzen bada, Beri-beri gaixotasuna sor daiteke, B1 bitaminaren gutxiegitasunak sortutako gaixotasun bat.
SAILKAPENA:
Arroz zuria edo leundua: Azala kentzeaz gain, leunketa prozesuak jasaten ditu.
Lurrundutako arroza: Zuriaren antzekoa da, baina azala kendu aurretik egosketa prozesua jasaten dute, zenbait mineral eta bitamina arroz alean gelditzeko.
Arroz integrala: Kolore ilunekoa. Fintze prozesurik jasaten ez duenez, azala matentzen du, eta horrekin, bitamina, mineral eta zuntz eduki guztia.
OSAERA ETA ELIKAGAI BALIOA
Gehiengoa (%77) almidoia da, beraz, energia iturri oso ona da.
Arrozeko proteinen kalitatea gariko proteinena baino zerbait hobea izan arren, lisina aminoazidoan txiroak dira eta %7a bakarrik da proteina.
B taldeko bitaminei dagokienez, arroz zuriak kantitate txikian daude, lurrunduan zertxoibait gehiago daude eta arroz integrala da gehiena duena. Mineral kantitate txikiak dituzte.
Pastekin gertatzen den moduan, ezaugarri positibo ugari ditu gure dietarako, baina prestatzen dugun moduaren arabera, ezaugarri positibo horiek negatibo bihurtu daitezke.
Konposizioa: Gluzidoak %87; Proteinak %7-8; Lipidoak %5; Zuntza 1,4 g.
KONTSUMO MAIZTASUNA
Gure asteroko dieta, behin behintzat agertu beharko litzateke otordu bateko plater nagusi bezala.
Bestalde, beste janari batzuen goarnizio edo postre bezala agertzea gomendagarria da.
ARTOA / OSAERA ETA ELIKAGAI BALIOA
Osagai nagusia almidoia da.
Proteinak balio biologiko eskasekoak dira; lisina eta triptofano aminoazidoetan txiroa da.
Bitaminei dagokienez, A bitaminaren aitzindariak ditu.
GOSARITAN HARTZEN DEN BOLLERIA
Gosarietarako zerealak eta bolleria modura ezagunak diren janariak sartzen dira talde honetan.
Zereal mota asko egon arren, orokorrean osagai hauek dituzte:
Gehienbat zerealak dituzte.
Normalean, etxean erabili ohi den azukrea (sakarosa) dute, baina batzuetan dextrosa, eztia… ere izaten dute.
B taldeko bitamina asko izatea ohikoa da, beraiekin aberasten baitira gehienetan.
Burdin, kaltzio eta fosforo kopuru adierazgarriak izaten dituzte.
Fruitu lehorrak gehitzen dizkiete batzuk.
Aholkatutako errazioa irensten bada, produktuak dituen bitamina eta mineralei dagokienez ditugun beharren zati garrantzitsu bat asetuko da. Bestalde, normalean esnearekin batera hartzen direnez, lortzen den plateraren elikagai balioa oso altua da.
AZUKREA
Nahiz eta karbohidratodun janaria izan, bere jatorria ezberdina denez, ezin da zerealen taldean sartu.
Mahaiko azukrea: Erremolatxatik edo azukre-kanaberatik lortzen dena da. Azukre hau sakarosaz osatua da eta findua egoten denez, ez du beste elikagairik edukitzen.
Azukre beltzarana: Sakarosaz gain, bitamina eta aminoazido gutxi batzuk baditu ere, elikadura aldetik ez du garrantzia handirik.
Osaerari erreparatu ondoren beraz, esan dezakegu, azukrea janari energetikoa bakarrik dela.
Orokorrean, azukre sinpleen kontsumoa gutxitu behar da eta landutako produktuetan erabiltzen diren azukre konplexuena (almidoia) handiagotu.
PASTELERIETAKO ETA KONFITERIETAKO PRODUKTUAK
OSAERA:
Irinak
Fekulak
Azukreak
Gantzak
Arrautzak
Esnea
Legamia
Gatza
… Elikagai balio oso txikikoak izaten dira, oso birfinduak egoten dira eta tratamendu termikoak jasaten dituzte. Hala ere, balio energetiko handikoak izaten dira.
Ohiko dietan kontrolatu beharrekoak dira, abusuak ez duelako elikagai irabazirik ekartzen, baina bai pisu irabazia.
INDUSTRIAKO ETA SUKALDEKO PROZESUEK ELIKAGAI BALIOARENGAN DUTEN EFEKTUA
Janariek oso osaera konplexua dute, honek eraso fisiko eta/edo kimikoen aurrean ahulak bilakatzen ditu. Agente fisiko eta/edo kimiko horien ondorioz, elikagaiak aldatu egiten dira, janarien balioa kaltetuz.
AGENTEAK
Batzuetan agente bakarrak eragiten du, baina beste batzuetan ordea batek baino gehiagok; ondorioz, efektuak nabariagoak eta elikagai balioaren kalteak handiagoak izan ohi dira.
URA
Urak substantziak disolbatzeko eta hidrolisi prozesuak burutzeko duen gaitasuna dela eta, bere presentziak nahi ez diren ondorioak eragiten ditu batzuetan.
BEROA
Orokorrean, elikagai galerak eragiten ditu, batez ere bitaminena. Tenperatura, beroaren iraupena eta ingurune lehor edo likidoaren araberakoa da kalte termikoa. Hala ere, beti ez da kaltegarria, izan ere, batzuetan beharrezkoa izan ohi da entzimak inaktibatzeko edo mikroorganismoak suntsitzeko.
ARGIA
Argia ere elikagai balioa kaltetu dezakeen beste agente bat izan daiteke batzuetan, batez ere fotosentikorrak diren bitaminena.
OXIDAZIOA
Inguruneko airean dagoen oxigenoak ere kalte oxidatiboak sortu ditzake, elikagai balioa kaltetuz.
pH-a
Janari batek bere elaborazioan aurkezten duen azidotasun edo alkalinotasunak ere, efektu negatiboak eragiten ditu zenbait elikagaietan.
PROZESUAK
Hozketa eta izozketa
Esterilizazioa, pasteurizazioa, UHT-a, liofilizazioa
Lehorketa
Hutsean ontziratua
Egosketa
Erreketa
Frijituta
Mikrouhinak
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Zuntza | Fibra |
| Glutena | Gluten |
| Indize gluzemikoa | Índice glucémico |
| Zerealak | Cereales |
| Bolleria | Bollería |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ideia nagusia
Zuntza karbohidratoa da baina ez da elikagaia: digestio-entzimek ezin dute eta kolonera bere horretan iristen da. Handik datoz bere onurak —gorozkien bolumena, asetasuna, hesteetako motilitatea—. Gomendioa 25-35 g egunean da, eta orokorrean ez da betetzen.
Nondik datorren: ZUNTZA
Ez nahastu
Bi siglak antzekoak dira eta biek azukrea aipatzen dute. Aldea kantitatea da: indizeak janariaren gaitasuna neurtzen du; kargak errazio batean zenbat karbohidrato dagoen ere hartzen du kontuan.
Indize gluzemikoa (IG) Karga gluzemikoa (KG) Zer neurtzen du Janari batek odoleko azukre maila igotzeko duen kapazitatea Errazio batek duen karbohidrato kantitatea ere Zertarako balio du Gluzidoak sailkatzeko, odoleko glukosan duten efektuaren arabera Benetan jaten den kantitatera ekartzeko Nondik datorren: INDIZE GLUZEMIKOA/KARGA GLUZEMIKOA
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zer da hemengo ideia nagusia?
Zuntza karbohidratoa da baina ez da elikagaia: digestio-entzimek ezin dute eta kolonera bere horretan iristen da. Handik datoz bere onurak —gorozkien bolumena, asetasuna, hesteetako motilitatea—. Gomendioa 25-35 g egunean da, eta orokorrean ez da betetzen.
Zer neurtzen du: Indize gluzemikoa (IG) / Karga gluzemikoa (KG)
Janari batek odoleko azukre maila igotzeko duen kapazitatea / Errazio batek duen karbohidrato kantitatea ere
Zertarako balio du: Indize gluzemikoa (IG) / Karga gluzemikoa (KG)
Gluzidoak sailkatzeko, odoleko glukosan duten efektuaren arabera / Benetan jaten den kantitatera ekartzeko