2.1 · 04 · §4
ADNaren bikoizketaLa replicación del ADN
Bikoizketa erdikontserbakorra da: kate bakoitza kate berri baten molde bihurtzen da, entzima multzo koordinatu baten laguntzaz.
1Testua
- Bikoizketaren ezaugarriak izendatzea.
- Parte hartzen duten entzimak eta bakoitzaren lana lotzea.
- Zergatik den sintesia erdietena azaltzea.
DNAren BIKOIZKETA
Harizpi bakoitza eredu bezala bihurtzen da. Bi kateak zabaldu egiten dira, modu horretan base nitrogenatuen arteko hidrogeno zubien apurketa emanez. Aske dagoen kate bakoitza, kate berriaren molde izango da.
| PROKARIOTAK | EUKARIOTAK |
|---|---|
| ADN-a ez dago histonei lotuta. | Histonak kate jarraian geratzen dira eta histona berriak ekoizten dira kate ez jarraian. |
| ADN txikia: 1mm | ADN handia: 50mm |
| Bikoizketa-urkila bakarra | Bikoizketa-urkila asko |
| Okazaki zatiak handiak (1000 Nt) | Okazaki zatiak txikiagoak: 100-200 Nt. |
| Prozesu azkarra | Prozesu motela (interfase 6-8h) |
| Telomerasa: azkeneko Nt sartzen ditu 3´puntan bere ARN eredu bezala erabiliz |
BIKOIZKETAREN EZAUGARRIAK
Prozesu erdikontserbakorra.
ADN-aren puntu batean hasten da: Bikoizketa-urkila, bi kateak zabaltzea, base nitrogenatuen arteko hidrogeno-zubien apurketa.
Norabide bikoa.
Aske dagoen kate bakoitza, kate berriaren eredua izango da.
Kromosoma bakoitzaren harizpi bakoitza bikoiztu egiten da.
Bikoizketa era osoan gertatzen da, puntatik-puntara 5´→3´.
Sintesia erdi etena da. Kate batean bikoizketa jarraia da eta bestean etena: Okazaki zatiak.
Entzima espezifikoak: Helikasa, topoisomerasa, ADN polimerasa, ADN ligasa.
PROZESUAN PARTE HARTZEN DUTEN ENTZIMAK
Entzima guztiek era koordinatu batean hartzen dute parte, bikoizketa prozesua era sekuentzial eta antolatuan garatzeko. DNA katea biak bereizi egin behar dira eta ondoren, bi kate berri sintetizatuko dira bakoitzaren parean base-sekuentzia osagarria osatuz.
DNA Polimerasak: DNAren sintesiaren arduradunak, nukleotidoen artean lotura fosfodiesterrak eratu.
Pol I: ARN zatiak ADN zatiengatik ordezkatu (exonukleasa).
Pol III: Nukleotido osagarriak sartu norabidea 5’ → 3’ jarraituz .
Helikasak: Jatorrizko ADN-aren bi kateak banatzen dituzte. ADN-ren molekularen zehar mugitzen dira bi kateen arteko loturak ezabatzen, prozesu honetan ATP-a erabiltzen da.
Topoisomerasak: ADN-a kiribiltzea saihesten dute.
ADN-aren proteina-finkatzaileak: Banatutako kateei fixatzen dira, hauei sendotasuna emanez.
Primasak: Haslea (ARN-aren zati motza) sintetizatzen dute ADN pol III bere lana hasi dezan.
ADN ligasak: Kate zatiak lotzeaz arduratzen dira, bi kateen arteko Nt lotura fosfodiesterren bidez lotzen dituzte
PROZESUA
Helikasa: ADN kateak zabaldu, bertan dauden baseak nukleotido berrien baseekin H zubiak sortzeko.
RNA haslea (cebador, primer) bikoiztuko den kateari lotzen zaio, bertatik base bakoitzari dagozkion nukleotido osagarriak jarriko dira. Haslea: ADN –ren osagarria, OH-3´ libre DNA polimerasak: nukleotido sartzen dituzte, norabidea 5’→3’ jarraituz .
Bikoizten den kateak norabide 3’→5’ du, horrela kate berriak norabide 5' →3’ du, entzimak lan egiteko behar duen norabidea. Erreplikazio bidirekzionaleko urkila izaterakoan, beste katean DNAren sintesia erdietena da, okazaki zatiak sortuz (Reiji Okazaki). Kate berriaren sintesia urkilaren norabidearen kontra egiten delako. Polimerasa batzuk, endonukleasa jarduera dute: Baliozkoa konponketarako.
DNAren sintesia erdietena da: Okazaki zatiak sortuz joaten da kate berriaren sintesia urkilaren norabidearen kontra egiten delako.
Kateak bereizi ondoren, katea berriak sintetizatzen hasiko dira DNA polimerasa izeneko entzimaren laguntzaz. Kate berria osagarria izango da. Entzima honek erreplikazioa 5’ → 3’ norantzan bakarrik egiten du. Entzima honek “primer” edo haslea deitzen den nukleotidoez osaturiko zatitxoa aurrena gehitzea behar du. Hala ere, 3’ → 5’ exonukleasak osagarria ez den nukleotidoa deuseztatuko du, eta zenbaitetan endonukleasaren bitartez, egindako akatsak zuzentzen dituzte.
Atal hau azaltzen duten irudiak
AKATSEN-ZUZENKETA
Nukleotido ugari sartzen direnez: akatsak sartzeko probabilitatea handia dago. Mitosiaren hasieran eta bikoizketan aktibatzen den “irakurketa-zuzenketa” izeneko sistema bat dago.
Entzima espezializatuak: Endonukleasak eremu akatsdunak moztu eta nukleotidoez ordezkatzeko gai dira. Akatsak zuzentzen ez badira mutazioak sortzen dira.
DNAren konponketa posiblea da, harizpi batek akats motaren bat jasaten badu, ezabatu eta ordezkatu daiteke harizpi osagarriaren informazioa erabiliz.
ZUZENTZEKO MEKANISMOAK:
Desoreken konponketa.
Baseen mozketaren bidezko konponketa.
Akats handien konponketa.
Zuzeneko konponketa.
Errekonbinazioaren bidezko konponketa.
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Bikoizketa-urkila | Horquilla de replicación |
| Helikasa | Helicasa |
| Topoisomerasa | Topoisomerasa |
| Primasa | Primasa |
| Okazaki zatiak | Fragmentos de Okazaki |
| Ligasa | Ligasa |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Zer aldatzen den
Aurretik
DNA molekula bat, bi harizpirekin
Ondoren
Bi DNA molekula, bakoitza harizpi zahar batekin eta harizpi berri batekin
Kateak zabaldu eta baseen arteko hidrogeno-zubiak apurtzen dira; aske geratzen den harizpi bakoitza kate berriaren eredua da. Horregatik esaten zaio erdikontserbakorra.
Nondik datorren: DNAren BIKOIZKETA · BIKOIZKETAREN EZAUGARRIAK
Ibilbidea
- Helize bikoitza itxita
- Bikoizketa-urkila: bi kate banatuta
- RNA haslea (primer)
- Kate berria, 5’ → 3’
- Okazaki zatiak kate etenean
- Bi DNA molekula osoak
Urratsez urrats
- Helize bikoitza itxita → Bikoizketa-urkila: bi kate banatutaHelikasaTopoisomerasak kiribiltzea saihesten du
- Bikoizketa-urkila: bi kate banatuta → RNA haslea (primer)Primasa
- RNA haslea (primer) → Kate berria, 5’ → 3’DNA polimerasa IIINukleotido osagarriak sartzen ditu
- Bikoizketa-urkila: bi kate banatuta → Okazaki zatiak kate eteneanKate horretan sintesia urkilaren kontra doa, eta zatika egiten da
- Okazaki zatiak kate etenean → Bi DNA molekula osoakDNA ligasaZatiak lotura fosfodiesterrez lotzen ditu
- Kate berria, 5’ → 3’ → Bi DNA molekula osoak
Nondik datorren: PROZESUAN PARTE HARTZEN DUTEN ENTZIMAK · PROZESUA
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Helize bikoitza itxita → … eta gero?
Bikoizketa-urkila: bi kate banatuta
Bikoizketa-urkila: bi kate banatuta → … eta gero?
RNA haslea (primer)
RNA haslea (primer) → … eta gero?
Kate berria, 5’ → 3’
Bikoizketa-urkila: bi kate banatuta → … eta gero?
Okazaki zatiak kate etenean
Okazaki zatiak kate etenean → … eta gero?
Bi DNA molekula osoak
Kate berria, 5’ → 3’ → … eta gero?
Bi DNA molekula osoak
3Irudiak
Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.
Etiketak euskaraz (11)
| Jatorrizkoa | Euskaraz |
|---|---|
| Leading strand | Hari aitzindaria |
| Lagging strand | Hari atzeratua |
| Okazaki fragment | Okazaki zatia |
| DNA primase | DNA primasa |
| RNA primer | RNA haslea |
| DNA-ligase | DNA ligasa |
| Helicase | Helikasa |
| Topoisomerase | Topoisomerasa |
| Single strand, Binding proteins | Hari bakarrari lotzen zaizkion proteinak |
| DNA-Polymerase (Polα) | DNA polimerasa (Polα) |
| DNA Polymerase (Polδ) | DNA polimerasa (Polδ) |