2.1 · 02 · §2
ADNaren egitura mailak eta paketatzeaNiveles de estructura y empaquetamiento del ADN
ADNa ez dago zuzen: helize bikoitza histonen inguruan biltzen da eta maila batzuetan paketatzen da, kromosoma osatu arte.
1Testua
- ADNaren egitura mailak ordenan izendatzea.
- Nukleosomaren eta kromatinaren arteko lotura azaltzea.
- Paketatze mailek zenbat laburtzen duten ADNa ulertzea.
ADN HARIZPIA
Wilkins eta Franklinek ADN molekula bi harizpietaz osatuta zegoela konturatu ziren. Datu horiek eta beste batzuk erabiliz Watson eta Crickek ADNaren egituraketa proposatu zuten.
2.MAILAKO EGITURA
2 kate elkarrekin bira egiten dutenak ardatz baten inguruan baina aurkako zentzuan, helize bat osatuz. Oinarrizko egiturak, azukreek eta fosfatoek kanpoaldera begiratzen dute, eta baseek barnealdera.
Baseek hidrogeno-zubiak osatzen dituzte beraien artean, helizeari egonkortasuna emanez, baina lotura hauek ez dira indar handikoak, beraz, DNA bikoizteko, helizea desegitea erraza da. Gerora, ADNaren bikoizketa burutzeko prozesua erraza bilakatzen da, harizpiak banatzeko lotura indartsurik apurtu behar ez delako. Horretarako helikasa entzima dugu.
Bi harizpiak banandu ondoren, bakoitza eratuko diren beste harizpientzako eredu gisa jokatzen dute, osagarriak baitira. Normala: 5’ –> 3’ eta osagarria: 3’ –> 5’
Polinukleotido 2 kate ez-paraleloak, kate bakoitzean 3’–5’ loturekin kontrako zentzuan jarrita.
Sekuentzia aldaketak edo mutazioak, informazio genetikoaren aldaketak eragingo ditu.
Bata bestearekin birbilduta: Helize Bikoitza osatuz.
Osagarriak: Kate batean A badago, bestean T. Beraz, sekuentzia eta informazioa desberdinak dira.
Pentosak eta fosfatoak kanpoalderantz, BN barnealdera bata besteari begira H-zubiak osatuz.
A = T
C ≡ G
Atal hau azaltzen duten irudiak
3.MAILAKO EGITURA
ADN + Proteinak = Kromatina nukleoan.
PERLADUN KOILAREA
Zelula interfasean (atsedenaldian). Nukleosomen sekuentzia (partikula nuklearra+ ADN estekatzailea) Kromatinazko fibra laxoa. Kromatosomak (nukleosomak H1 histonen bidez lotutak). Kromatina fibra kondentsatua.
KRISTAL EGITURA
ADN + Protaminak. Egitura trinkoagoa. Espermatozoideen nukleoan.
4.MAILAKO EGITURA
SOLENOIDEAK: 100 Å-ko Kromatinazko fibra helikoidalki bilduta, 6 nukleosoma buelta bakoitzean. H1 histonek helizearen ardatza osatzen dute. Zelularen nukleoan: 100 Å eta 300 Å- netako fibrak.
GOI MAILAKO PAKETATZEA
Bukleak: Txirikordatuak 600 Å-ko diametroa.
Rosetak: 6 bukleak
Rodiloak: 30 rosetak jarraian espirala sortuz.
Kromosoma: Rodiloak jarraian. 10000 aldiko ADN-aren luzera murrizketa.
EZ-OHIKO EGITURAK
Palindromoa: Aurretik atzera edo atzetik aurrera irakurketa bera.
Ispilu errepikapena: Sekuentzia alderantzizkatua DNAren 2 harizpietan.
DNA-ren PAKETATZEA
DNA Histonekin (H1) lotuta: Nukleosomak.
Nukleosomak paketatzen dira.
Nukleosomak herizpide bat sortuz paketatzen dira.
Nukleosomen herizpideak tolestu egiten dira.
Azkeneko paketatze maila: Kromosomen sorkuntza.
Atal hau azaltzen duten irudiak
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Helize bikoitza | Doble hélice |
| Nukleosoma | Nucleosoma |
| Histonak | Histonas |
| Kromatina | Cromatina |
| Solenoidea | Solenoide |
| Palindromoa | Palíndromo |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ideia nagusia
Bi kateak ez dira berdinak: osagarriak dira eta kontrako norabidean doaz. Pentosak eta fosfatoak kanpoaldean, baseak barruan begira: A beti T-rekin eta C beti G-rekin.
Nondik datorren: 2.MAILAKO EGITURA
Ibilbidea
- DNA + histonak
- Nukleosoma
- Kromatinazko fibra laxoa (perladun koilarea)
- Solenoidea, 100 Å
- Bukleak, 600 Å
- Rosetak: sei bukle
- Rodiloak: hogeita hamar roseta
- Kromosoma
Urratsez urrats
- DNA + histonak → NukleosomaH1 histonarekin lotuta
- Nukleosoma → Kromatinazko fibra laxoa (perladun koilarea)Nukleosomak kateatutaZelula interfasean dago
- Kromatinazko fibra laxoa (perladun koilarea) → Solenoidea, 100 ÅHelikoidalki bilduta, sei nukleosoma buelta bakoitzean
- Solenoidea, 100 Å → Bukleak, 600 ÅTxirikordatuak
- Bukleak, 600 Å → Rosetak: sei bukle
- Rosetak: sei bukle → Rodiloak: hogeita hamar rosetaEspirala sortuz
- Rodiloak: hogeita hamar roseta → KromosomaHamar mila aldiz laburtzen da DNAren luzera
Nondik datorren: 3.MAILAKO EGITURA · PERLADUN KOILAREA · 4.MAILAKO EGITURA · GOI MAILAKO PAKETATZEA
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zer da hemengo ideia nagusia?
Bi kateak ez dira berdinak: osagarriak dira eta kontrako norabidean doaz. Pentosak eta fosfatoak kanpoaldean, baseak barruan begira: A beti T-rekin eta C beti G-rekin.
DNA + histonak → … eta gero?
Nukleosoma
Nukleosoma → … eta gero?
Kromatinazko fibra laxoa (perladun koilarea)
Kromatinazko fibra laxoa (perladun koilarea) → … eta gero?
Solenoidea, 100 Å
Solenoidea, 100 Å → … eta gero?
Bukleak, 600 Å
Bukleak, 600 Å → … eta gero?
Rosetak: sei bukle
Rosetak: sei bukle → … eta gero?
Rodiloak: hogeita hamar roseta
Rodiloak: hogeita hamar roseta → … eta gero?
Kromosoma
3Irudiak
Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.
Etiketak euskaraz (7)
| Jatorrizkoa | Euskaraz |
|---|---|
| Sugar Phosphate Backbone | Azukre-fosfato bizkarrezurra |
| Base pair | Base parea |
| Nitrogenous base | Base nitrogenatua |
| Adenine | Adenina |
| Thymine | Timina |
| Guanine | Guanina |
| Cytosine | Zitosina |