2.1 · 06 · §6
Transkripzioaren erregulazioa: lac operoiaRegulación de la transcripción: el operón lac
Zelulek behar dituzten proteinak bakarrik sortzen dituzte. Bakterioen lac operoia da apuntean erabiltzen den adibidea.
1Testua
- Erregulazio positiboa eta negatiboa bereiztea.
- Lac operoiaren osagaiak izendatzea.
- Laktosa dagoenean eta ez dagoenean zer gertatzen den azaltzea.
PROTEINA FUNTZIONALERAKO HELTZEA
Aldaketa postradukzionalak edo kotradukzionalak. Proteinaren aktibitatearekin eta funtzioarekin erlazionatutak. Aldaketa bakoitzak proteina baten funtzionamenduan zeregin zehatza du.
TRANSKRIPZIOAREN ERREGULAZIOA
Gene ezberdinen adierazpena, egoeraren araberakoa izango da. Izaki bizidunak proteinak sortzen dituzte bakarrik beharrezkoak direnean, horretarako DNAn erregulazio sekuentziak daude txertatuak. Mekanismo sinpleagoa direnez bakteriak, adibide bezala erabiliko ditugu.
OPERON LAC (E.Coli) Energia lortzeko iturri gisa glukosa erabiltzen da, baina laktosa badago eta glukosarik ez badago, Lac Operoia pizten da. Bakteria batzuk bi entzima behar dituzte laktosa erabiltzeko: Permeasa (zelulan sartzeko) eta β-galaktosidasa (glukosa eta galaktosaren 1-4 lotura apurtzeko), laktosarik ez badago, bi entzima hauek ez dira beharrezkoak. Entzima hauek kodetzen duten DNA sekuentziak jarraian agertzen dira genoma bakterianoan: Z eta Y geneak.
Lac Operoia glukosarik ez dagoenean bakarrik transkribatzen da, horrela glukosa bukatzen denean, laktosa erabili ahal izateko Lac Operoia pizten da.
DNAn hiru sekuentzia erregulatzaile daude: Operadorea, promotorea eta errepresorea.
ERREGULAZIO SISTEMAREN OSAGAIAK:
Egiturazko geneak:
Lac Z: Galaktosidasa kodetu
Lac Y: Permeasa kodetu
Lac a: Transazetilasa kodetu
Gene erregulatzaileak:
Lac I (errepresorea): RNA polimerasa inhibitzen du.
Lac P (promotorea/haslea)
Lac O (operatzailea)
CRP gunea
ERREGULAZIO MOTAK:
Positiboa: Glukosaren induktorearen ondorioz. Efektore deritzon molekulak burutzen du transkripzioa.
Negatiboa: Laktosaren induktorearen ondorioz.
Errepresoreak transkripizoa eteten du.
Induktorea erabiltzen da transkripzioa hasteko.
Lac I-k RNA polimerasa inhibitzen du. Medioan laktosa dagoenean, errepresoreari lotzen zaio, aldaketa ematen da eta orduan RNA polimerasa gai da Z, Y eta A geneak kodetzeko.
Laktosa eta glukosa medioan badaude proteinen espresiorik ez da ematen eta bakterioak ez du zertan laktosaren degradazioa egin behar, glukosa dagoelako.
LAKTOSA EZ BADAGO:
Lac I geneak errepresorea sintetizatu eta Lac Operoiari lotzen zaio. Beraz, RNA polimerasa hasleari lotzean, ezin du transkripzioa hasi. Laktosa metabolizatzeko beharrezkoak diren proteinak ez dira sintetizatzen.
LAKTOSA BADAGO:
Laktosaren deribatu bat (alolaktosa), errepresoreari gehitzen zaio, aldaketa konformazional bat eraginez, ondorioz, Lac I operadorearekiko ez du afinitaterik. Alolaktosak, induktore lana burutzen du eta operadorea aske dago.
RNA polimerasak geneen transkripzioa burutu dezake, β-galaktosidasa aktibatzen da.
GLUKOSAREN ERREGULAZIOA:
Glukosaren sensorea katabolito-aktibatzaile proteina (CAP) da, erregulatzaile positibo bat.
AMP eta CRP proteinak erregulatzen dute, konplexu hau Lac promotorearen inguruan batzen da eta RNA polimerasaren batzea errazte du.
Glukosa ez dagoenean proteinen sintesia burutzen da.
Glukosa dagoenean, AMP ekoizten da baina ez da CAParekin lotzen, horrela hau ez da promotorean lotuko eta ez da transkripzioan bultzadarik gertatuko.
Glukosa maila altua denean, AMP maila baxua da, ondorioz ez da CRP proteinari lotzen, RNA polimerasa ez da promotoreari batzen eta ez da transkripziorik ematen.
| Sistema | Sistema | Espresioa |
|---|---|---|
| + Lactosa | + glucosa | - |
| + Lactosa | - glucosa | + |
| - Lactosa | + glucosa | - |
| - Lactosa | - glucosa | - |
Atal hau azaltzen duten irudiak
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Operoia | Operón |
| Errepresorea | Represor |
| Operadorea | Operador |
| Induktorea | Inductor |
| Alolaktosa | Alolactosa |
2Irudiak
Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.
Etiketak euskaraz (13)
| Jatorrizkoa | Euskaraz |
|---|---|
| genes | Geneak |
| messenger RNA | RNA mezularia |
| CAP binding site | CAP lotune-gunea |
| CAP protein | CAP proteina |
| RNA polymerase | RNA polimerasa |
| Repressor protein | Proteina errepresorea |
| lac genes strongly expressed | lac geneak indartsu adierazita |
| lac genes not expressed | lac geneak adierazi gabe |
| very low (basal) level of gene expression | adierazpen maila oso baxua, basala |
| Low glucose | Glukosa gutxi |
| High glucose | Glukosa asko |
| Lactose available | Laktosa eskuragarri |
| Lactose unavailable | Laktosarik ez |