2.1 · 05 · §5
Gene adierazpena: transkripzioa eta itzulpenaExpresión génica: transcripción y traducción
ADNaren informazioa ARN bihurtzen da lehenik eta proteina gero. Bi urrats horien artean pre-ARNm heldu egiten da.
1Testua
- Transkripzioaren urratsak ordenan azaltzea.
- Heltze prozesuko hiru aldaketak izendatzea.
- Kode genetikoaren ezaugarriak zerrendatzea.
GENE ADIERAZPENA
DNA-k duen informazioak, belaunaldiz belaunaldi transmititua, molekula funtzionalen itxura hartu behar du.
Gene-adierazpenean 3 ARN motak parte hartzen dute:
ARNm: Proteinaren moldea.
ARNt: Aminoazidoak garraiatzen dituzte lotura peptidikoa sortzeko.
Aminoazido bakoitzerako ARNt bat dago.
ARNr: Funtzio estrukturala eta katalitikoa.
TRANSKRIPZIOA
ADN molekula oinarri hartuta ARN ekoizten denean transkripzioa burutzen dela esaten da.
Transkripzioa ARN polimerasak egiten du.
Zelularen nukleoan gertatzen da eta ADN polimerasa konparatuz gero, ARN polimerasak ez du “primer” edo haslerik behar eta ezin ditu egindako akatsak zuzendu ez bait du endonukleasa aktibitaterik.
ARN polimerasak lan egin ahal izateko gene bakoitzaren promotorea aurkitu behar du.
Eukariotetan promotoreak TATA sekuentzia izaten du bere baitan (TATA Box).
EZAUGARRIAK:
RNAm 5´ 3’ norabidean sintetizatzen da: RNApol 3´ 5´norabidean mugitzen da, DNA sekuentzia jarraituz.
Prozesu selektiboa: DNA zati batean oinarritzen da.
Errepikatzen den prozesua da.
Kontserbakorra: ez da DNAren egitura aldatzen.
Monokatenarioa: Sortzen den egitura kate bakarrekoa
PROZESUA:
Hasiera: RNA pol II promotorea aurkitzen duenean, RNAm sortzen du DNA sekuentzia erabiliz, beste proteinen batzuen lanari esker: TATA-rekin batzeko proteina, A, B, E, F, H proteinak, transkripzio faktoreak …
Luzapena: RNAren katearen luzapena erribonukleotidoak sartuz (osagarriak).
Bukaera: STOP kodoia topatzen duenean, RNA polimerasak bere lana bukatzen du, pre-mRNA sortuz: Transkribatu Primario mRNA.
STOP seinale sinpleenak GC eta AT ugari dauden tokietan aurkitzen dira.
DNA harizpi berean dauden base konplementarioen guneak dira, loop edo urkila bat osatzen dutenak, RNA polimerasaren lana saihestuz.
Atal hau azaltzen duten irudiak
PROZESAMENDU ETA HELTZEA
Funtzionala izateko, pre-RNAk aldaketak jasan behar ditu:
Cap jartzea: RNAm-an bihurtzeko beharrezkoa den lehenbiziko aldaketa RNA polimerasa II-k egiten du, 5’ bukaeran 7-metilguanosina lotzen da trifosfato baten bidez.
Poli (A) katea (buztana) jartzea: 3´ bukaeran 150-200 adenosinen sekuentzia sartzen da. Horretarako, endonukleasak pre-RNAm-an AAUAAA sekuentzia aurkitu behar du, sekuentzia hau kendu eta gero poli(A) katea sartu. Honek, mARN-aren egonkortasuna eta adierazpena faboratzen du.
Introiak kendu (splicing): Intronak kentzen dira eta exonak batzen dira: Splicing edo uztartze prozesua deitzen zaio.
Intronak GU sekuentziekin hasi eta AG sekuentziekin bukatzen dira.
Intronen luzeera 50-10.000 nukleotido artean dago.
Uztartze prozesua gaizki egiten bada akatsak sortaraz daitezke proteinetan:
Adib: β-Thalasemia (Anemia heredagarria dena, hemoglobina akatsaduna dute)
CCTATTGGTCTATTTTCCACCCTTAG (splicing zuzena)
CCTATAGGTCTATTTTCCACCCTTAG (kokatze berria okerra)
Arazo genetikoen %15a uztartze lekuen aldaketengatik suertatzen dira
Batzuetan sekuentzia aldaketak eragin (editing): Zenbait mARN-en sekuentzia transkripzioaren ondoren eraldatua izaten da. ARN-aren base sekuentzia aldatzea beraz. Horrek, ARN batetik proteina mota “ugari” ekoiztu ahal izatea dakar.
ITZULPENA
Proteinen biosintesia: Informazio genetikoa.
Proteina baten 3D egitura, kate polipeptidikoaren barnean aminoazidoen sekuentzia edo orden linealaren araberakoa da.
Erribosomek RNAm heldua erabiliko dute proteinak ekoizteko.
Erribosomek erabiltzen duten kodea nukleotidoen sekuentzia itzultzeko: Kode Genetikoa da.
Nukleotido hirukoteez osatuta dago: KODON
Aminoazido bat kodifikatzen dute.
Stop seinalea: UAA, UAG eta UGA (amaiera-kodon).
Hasiera-kodon: kodon AUG (hasierarako hirukotea), Metionina.
Hasiera eta bukaera artean dagoen sekuentzia: Zistroi (ORF).
Kate polipeptidikoaren ekoizpenerako elementuak:
RNAm: Hasierako kodoia
RNAt: Antikodoia
KATE POLIPEPTIDIKOAREN EKOIZPEN MEKANISMOA
Prozesua erribosometan gertatzen da, beraz zitoplasman.
Erribosomak ARN erribosomikoez (rARN) osaturik daude.
Eukariotetan 4 rARNek hartzen dute parte: Azpiunitate handian 28 S, 5.8 S eta 5 S- etako rARNak eta azpiunitate txikian 18 S-etakoa. rARN horietaz gain erribosometan proteinek ere hartzen dute parte. Azpiunitate handian 50 L proteina eta azpiunitate txikian 33 S proteinak.
Erribosomak tARN loturik datozen bi aminoazidoentzako guneak dituzte.
ARNt-ak zitoplasmatik aminoazidoak hartzen dituzte erribosometara eramateko
Aminoazidoen aktibazioa beharrezkoa da eta ATP eta aminoazil ARNt behar dira
Aminoazidoa +ATP + entzima → Entzima-aminoazido-AMP+Pi
Espezifikoa da.
ARNt-ak aminoazidoak ARNm-raino eramaten ditu, bertan ARNm kodona eta ARNt- aren antikodona parekatzen dira, baseen osagarritasunari esker.
ARNt: Ertz batean antikodona eta bestean aminoazidoa.
Proteina baten sintesia bukatzerakoan, ARNm berriro erabili daiteke.
Oso normala da, proteina baten sintesia bukatu baino lehen beste batena hastea: ARNm berak erribosoma desberdinak, aldi berean erabiltzen dute: polirribosoma (polisoma).
1. Hasiera: Erribosoma ARNm-rekin batzen da: hasiera-kodoia: AUG eta lehenbiziko ARNt: Met.
2. Luzapena: Kodoi bat agerian gelditzen den bakoitzean.
a. Dagokion ARNt lotzen da.
b. Aminoazido katea (polipeptidoa) ARNt-aren aminoazidoekin lotzen da erreakzio kimiko baten bidez. Aminoazidoak lotura kobaleenten bidez lotzen dira polipeptidoa sortuz.
c. ARNm desplazamenduak erribosomatik kodoi berri bat agerian utziz.
3. Bukaera: a. Amaiera-kodona (UAG,UAA, UGA) erribosoman sartzen da.
b. Kate polipeptidiko osoa askatzen da.
c. Polipeptidoaren ondorengo aldaketak: Heltzea
KODE GENETIKOA
64 kodoi
Kodoi desberdinak aminoazido bera kodifikatu dezakete: Sinonimoak: UCU, UCC, UCA, UCG
Baina kodoi bakoitza aminoazido bati dagokio.
Badaude aminoazidoak kodifikatzen ez dituzten kodoiak: AUG: Hasiera eta UAA, UAG, UGA: Bukaera.
Kodigoa jarraia da: Itzulpena RNA 5´ → 3´ zentzuan ematen da.
Unibertsala da.
| KODOIAK | AMINOAZIDOA |
|---|---|
| UUU, UUC | Phe |
| UUA, UUG, CUU, CUC, CUA, CUG | Leu |
| AUU, AUC, AUA | Ile |
| AUG | Met (hasiera) |
| GUU, GUC, GUA, GUG | Val |
| UCU, UCC, UCA, UCG, AGU, AGC | Ser |
| CCU, CCC, CCA, CCG | Pro |
| ACU, ACC, ACA, ACG | Thr |
| GCU, GCC, GCA, GCG | Ala |
| UAU, UAC | Tyr |
| UAA, UAG, UGA | STOP |
| CAU, CAC | His |
| CAA, CAG | Gln |
| AAU, AAC | Asn |
| AAA, AAG | Lys |
| GAU, GAC | Asp |
| GAA, GAG | Glu |
| UGU, UGC | Cys |
| UGG | Trp |
| CGU, CGC, CGA, CGG, AGA, AGG | Arg |
| GGU, GGC, GGA, GGG | Gly |
| AMINOAZIDOA | AMINOAZIDOA |
|---|---|
| Fenilalanina (Phe) | Ácido aspártico (Asp) |
| Isoleucina (Ile) | Ácido glutámico (Glu) |
| Leucina (Leu) | Alanina (Ala) |
| Lisina (Lys) | Asparagina (Asn) |
| Metionina (Met) | Cisteína (Cys) |
| Treonina (Thr) | Glicina (Gly) |
| Triptofano (Trp) | Glutamina (Gln) |
| Valina (Val) | Prolina (Pro) |
| Arginina (Arg) | Serina (Ser) |
| Histidina (His) | Tirosina (Tyr) |
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Transkripzioa | Transcripción |
| Promotorea | Promotor |
| Intronak | Intrones |
| Exonak | Exones |
| Splicing | Splicing |
| Kodoia | Codón |
| Kode genetikoa | Código genético |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Non gertatzen den
- NukleoaTranskripzioa eta pre-RNAren heltzea
- ZitosolaItzulpena, erribosometan
Nondik datorren: TRANSKRIPZIOA · KATE POLIPEPTIDIKOAREN EKOIZPEN MEKANISMOA · PROZESAMENDU ETA HELTZEA
Zer aldatzen den
Aurretik
Pre-RNAm, DNAren kopia zuzena
Ondoren
RNAm funtzionala, nukleotik irteteko prest
Hiru aldaketa: 5’ muturrean cap bat jartzen da, 3’ muturrean 150-200 adenosinako buztana, eta introiak kendu eta exoiak elkartzen dira (uztartzea).
Nondik datorren: PROZESAMENDU ETA HELTZEA
Ibilbidea
- DNANukleoa
- Pre-mRNA (transkribatu primarioa)Nukleoa
- RNA mezularia helduaNukleoa
- ErribosomaZitosola
- Kate polipeptidikoaZitosola
Urratsez urrats
- DNA → Pre-mRNA (transkribatu primarioa)Transkripzioa (RNA polimerasa)
- Pre-mRNA (transkribatu primarioa) → RNA mezularia helduaHeltzeaCap, poli-A buztana eta introiak kentzea
- RNA mezularia heldua → ErribosomaPoro nuklearra
- Erribosoma → Kate polipeptidikoaItzulpenaKodoia eta antikodoia parekatuz
Nondik datorren: TRANSKRIPZIOA · PROZESAMENDU ETA HELTZEA · ITZULPENA · KATE POLIPEPTIDIKOAREN EKOIZPEN MEKANISMOA
Alderatu
RNA polimerasa DNA polimerasa Haslea behar du? Ez Bai, primasak jartzen dio Akatsak zuzentzen ditu? Ez Bai, irakurketa-zuzenketa du Zer sortzen du Kate bakarreko RNA, DNA zati batetik DNA kate osagarria, molekula osoa bikoiztuz Nondik datorren: TRANSKRIPZIOA
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
DNA → … eta gero?
Pre-mRNA (transkribatu primarioa)
Pre-mRNA (transkribatu primarioa) → … eta gero?
RNA mezularia heldua
RNA mezularia heldua → … eta gero?
Erribosoma
Erribosoma → … eta gero?
Kate polipeptidikoa
Haslea behar du?: RNA polimerasa / DNA polimerasa
Ez / Bai, primasak jartzen dio
Akatsak zuzentzen ditu?: RNA polimerasa / DNA polimerasa
Ez / Bai, irakurketa-zuzenketa du
Zer sortzen du: RNA polimerasa / DNA polimerasa
Kate bakarreko RNA, DNA zati batetik / DNA kate osagarria, molekula osoa bikoiztuz
3Irudiak
Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.
Etiketak euskaraz (4)
| Jatorrizkoa | Euskaraz |
|---|---|
| Antisense strand | Hari antizentzuduna |
| Sense strand | Hari zentzuduna |
| RNA polymerase | RNA polimerasa |
| RNA Transcript | RNA transkritoa |