2.1 · 07 · §7
Interes biologikoa duten nukleotidoen deribatuakDerivados de nucleótidos de interés biológico
Nukleotidoak ez dira soilik ADNaren eta ARNaren adreiluak: energia, seinaleak eta erredox erreakzioak ere haien gainean doaz.
1Testua
- ATPren papera energia iturri gisa azaltzea.
- NAD+ eta NADP+ bereiztea.
- MicroARNen zeregina erregulazioan ulertzea.
ATP (GTP)
Adenina eta erribosa hiru fosfato talderi sekuentzialki lotuak. Lotura hauek apurtzean energia aske asko sortzen da.
DNA edo RNA nukleotido kateak eratzeko, trifosfato moduan egon behar dute:
RNA: ATP, GTP, CTP, UTP
DNA: dATP, dGTP, dCTP, dTTP
Atal hau azaltzen duten irudiak
AMPc
Adenosina monofosfato ziklikoa da. Zenbait prozesu biologikotan bigarren mezulari bezala lan egiten du, seinaleen transdukzioan parte hartuz.
KOENTZIMA A
Metabolismoaren oinarrizko molekula da. Azetilo eta azilo taldeen garraiatzailea da, garrantzitsuak katabolismoan (gantz azidoen oxidazioan) eta anabolismoan (mintz lipidikoaren sintesian).
PRIDIN NUKLEOTIDOAK: NAD+ ETA NADP+
Nikotamida eraztunak erredukzio errebertsiblea jasaten duten koentzimak dira.
| NAD+ | NADP+ |
|---|---|
| Nikotamida + Adenina dinukleotidoa | Nikotamida + Adenina fosfato dinukleotidoa |
| Oxidazioetan parte hartzen du, erreakzio katabolikoen parte bezala. | Erredukzioetan parte hartzen du, erreakzio anabolikoen parte bezala. |
FLABIN NUKLEOTIDOAK: FAD
Flavina eta adeninaz osatutako dinukleotidoa da. Oxidazio-erredukzio erreakzioak katalizatzen dituzten entzimekin batzen da.
Flavina era errebertsible batean erreduzitu daiteke, bat edo bi elektroi hartuz, hau da, bat edo bi hidrogeno atomo hartuz. Horrela, forma guztiz erreduzituak sortzen dira.
MicroRNA
mRNAren transkripzioa erregulatzen dute. Erribonukleotido txikiak dira, 1000 mota baina gehiago daude eta bakoitzak ehundaka mRNA erregulatzen dituzte.
Gaixotasun (hipertrofia, bihotz gutxiegitasuna…) edo minbizi ugarirekin lotuta dauden microRNAren erregulazio mota ezberdinak aurkitu dira. Antagomir-ak ingeniaritza kimikoaren bidez garatutako nukleotidoak dira, MicroRNAk espezifikoki blokeatzeko.
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| ATP | ATP |
| AMP ziklikoa | AMP cíclico |
| Koentzima A | Coenzima A |
| NAD+ | NAD+ |
| FAD | FAD |
| MicroARNa | MicroARN |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ez nahastu
Izenak letra batean bereizten dira eta biak dira nikotamidaren koentzimak; aldea zertarako erabiltzen den da.
NAD+ NADP+ Zer da Nikotamida + adenina dinukleotidoa Nikotamida + adenina fosfato dinukleotidoa Non parte hartzen du Oxidazioetan, erreakzio katabolikoen parte gisa Erredukzioetan, erreakzio anabolikoen parte gisa Nondik datorren: PRIDIN NUKLEOTIDOAK: NAD+ ETA NADP+
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zer da: NAD+ / NADP+
Nikotamida + adenina dinukleotidoa / Nikotamida + adenina fosfato dinukleotidoa
Non parte hartzen du: NAD+ / NADP+
Oxidazioetan, erreakzio katabolikoen parte gisa / Erredukzioetan, erreakzio anabolikoen parte gisa
3Irudiak
Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.