3.3 · 01 · §1
BioelementuakLos bioelementos
Bizia elementu gutxi batzuez dago egina. Karbonoa da euskarria, eta haren inguruan bigarren mailako bioelementuak eta oligoelementuak.
1Testua
- Oinarrizko bioelementuak eta bigarren mailakoak bereiztea.
- Karbonoaren papera azaltzea.
- Bigarren mailako bioelementu bakoitzaren funtzioa lotzea.
BIOELEMENTUAK ETA BIOMOLEKULAK
Bioelementuak bizidunetan agertzen diren elementu kimikoak dira, bakarka edo molekulak eratzen ager daitezkenak.
Naturan dauden 90 elementuetatik, 30 inguru baino ez dira ezinbestekoak izaki bizidunetan.
Ugarienak C, O, H eta N dira. Karbonoa funtsezkoa elementua da biomolekulak osatzeko: Gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak.
Atal hau azaltzen duten irudiak
OINARRIZKO BIOELEMENTUAK
Biomolekula organikoak sortzeko nahitaezkoak dira, 3D egiturak sortzeko gaitasuna dute eta materia biziaren %96a suposatzen dute. Lotura kobalenteak eta bi- eta tribalenteak ezartzeko erraztasuna dute.
KARBONOA
Konfigurazio tetraedrikoa du (molekula ezberdinek, egitura tridimentsional ezberdina dute). Aktibitate biologikoaren erantzule den konformazio espaziala da hau Konformazio espazialak edo 3D egitura zehatza jakiteak, lagundu egiten du molekulak parte hartzen duen erreakzioak ulertzeko.
Karbonoak, lotura kobalente bakun, bikoitz eta hirukoitzak osa ditzake beste karbonoekin.
Lotura bakunak ahulenak dira eta lotura hirukoitzak sendoenak.
Karbono eskeletoari lotzen diren beste atomo taldeei, talde funtzionalak deritze eta propietate kimiko bereizgarriak ematen dizkiote: Amino taldea, karboxilo taldea, alkohol taldea, zetona, aldehidoa, azido karboxilikoa, tiol taldea…
Atal hau azaltzen duten irudiak
BIGARREN MAILAKO BIOELEMENTUAK
Zelularen bizirako beharrezkoak dira: Kaltzioa, sodioa, potasioa, magnesioa, burdina, kloroa… Organismoaren portzentai txikia suposatu arren, garrantzia biologiko handia dute.
KALTZIOA
60 Kg‐tako emakume batek 1000‐1200 g ditu. Horietatik %99a hezurretan eta hortz‐ haginetan kokatzen dira, beste %1 a likidoen baitan dagoelarik.
FUNTZIOAK:
Egiturazko funtzioak
Funtzio mekanikoak
Muskuluen uzkurketa
Neurotransmisoreen askapen prozesuan
Guruinen jariapenean
Zelulen bikoizketan
Apoptosian
Bigarren mezulari gisa
BANAKETA:
%40-45 plasmako proteinetara lotuta
%8-10 zitrato moduko ioiekin loturik
%40-45 era disoziatuan, likidoetan aske
HIPOKALTZEMIA
Plasman 6 mg/dl-tik behera egiten duenean → Tetania, espasmo muskularrak Plasman 4 mg/dl-tik behera egiten duenean → Hilkorra
JATORRI NAGUSIAK:
Hipoalbuminemia
Magnesio eza
Hipoparatiroidismoa (PTH hormona gutxi sortu)
Absortzio txarra
Pankreatitis larria
Giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa
HIPERKALTZEMIA
Plasman 12 mg/dl-tik gora egiten duenean → Nerbio sistemaren inhibizioa, idorreria, gosa eza… Plasman 15 mg/dl-tik gora egiten duenean → Efektu oso nabariak
JATORRI NAGUSIAK:
Hiperparatiroidismo primarioa
Minbizia
Bitamina D gehiegitasuna
Giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa
FOSFOROA
70 Kg‐tako gizonezko batek 700 g ditu. Kaltzioarekin moduan gehiena hezurretan eta hortzetan kokatzen da. Zeluletan eta zelulaz kanpoko likidoan ere ageri da, baina kantitate txikiagoan.
FUNTZIOAK:
Hezurretan, hidroxiapatitaren baitan
Mintz zelularretako fosfolipidoetan
Energia elkartrukerako (ATP, GTP)
Entzimen fosforilazioetan
G proteinen funtzionamenduan
Hormonen fosforilazioetan
pH-a kontrolatzeko indargetzaile batzuetan
hemoglobinak oxigenoarekiko duen afinitatean eragina du, jaitsiaraziz
BALORE NORMALAK (kaltzioa): Plasman: 9-10 mg/dl; Zelulaz kanpoko likidoan: 5 mg/dl; Zelulaz barneko likidoan: 0,0004 mg/dl
BALORE NORMALAK (fosforoa): 3-4,5 mg/dl (1-1,5 mM); %5-10a proteinekin loturik
HIPOFOSFATEMIA
Plasman <2,5 mg/dl Epe luzera: Hezurren deskaltzifikazioa, arritmiak, inotropismoa gutxitu… Larria denean: Leukozitoen aktibitatea gutxitzen da eta azidosia gertatzeko arriskua, ahulezia eta apatia.
JATORRI NAGUSIAK:
Heste-xurgapen gutxitua
Gonbitoak
Beherakoa
Dialisia
Hipomagnesemia
Alkoholismo kronikoa
HIPERFOSFATEMIA
Plasman >5 mg/dl Kaltzifikazio arriskua
JATORRI NAGUSIAK:
Giltzurrun-gutxiegitasuna
Hipoparatiroidismoa
Pseudoparatiroidismoa
Akromegalia
Fosfato irenste altua
Zelulen apurketagatik fosfatoa irtetea
POTASIOA
60 Kg‐tako emakumezko batek 100,62 g potasio ditu bere organismoan.
FUNTZIOAK:
Zelulen mintzen potentziala
Oreka osmotikoa
Uraren banaketa eta kantitatearen oreka
Azido-base oreka
HIPOKALEMIA
Plasman 3,9 – 7,8 mg/dl Muskuluen ahulezia, arritmia kardiakoak, poliuria (gernu asko), polidipsia (egarri sentsazio handitua)…
HIPERKALEMIA
Plasman >31,2 mg/dl Muskuluen paralisia, nahasdura mentala, arritmia kardiakoak…
BALORE NORMALAK (potasioa): 17,55 mg/dl (4,5 mM)
SUFREA
Bi aminoazidoetan parte hartzen du: Zisteina eta metionina.
Zisteina proteinen egitura tertziarioa egonkortzeko oso aminoazido garrantzitsua da.
Metionina proteina guztien lehen aminoazidoa da.
SODIOA
Sodioaren kantitatea erlatiboki txikia izan arren organismoan, bere mailak era oso hertsian kontrolaturik daude.
FUNTZIOAK:
Kloroarekin batera elektrolito nagusiena
Uraren kantitate eta banaketa oreka
Oreka osmotikoa
Elikagaien xurgapena
Mintz potentzialaren erakuntza
HIPONATREMIA
Plasman <312 mg/dl Desorientazioa, nahasdura, konbultsioak, koma…
HIPERNATREMIA
Plasman >333 mg/dl Logalea, mugimendu deskoordinazioa (ataxia), dardarak, suminkortasuna, koma…
KLOROA
Kloroak organismoaren mineral osaeraren %3a suposatzen du. Elektrolito nagusiena sodioarekin batera.
FUNTZIOAK:
Nerbio kinaden erregulazioa, zenbait neuronetan
Kloroarentzako erretenetan parte hartzen duten farmakoak, epilepsiaren tratamenduan erabiltzen dira, bestela lasaigarri batzuk ere badira
HIPOKLOREMIA
Plasman <337 mg/dl Oso arraroa da eta izatekotan beste gaixotasun batzuengatik agertzen da.
HIPERKLOREMIA
Plasman >400 mg/dl Asintomatikoa izaten da, batzuetan gonbitoak eta beherakoak eragiten ditu.
BALORE NORMALAK (sodioa): 322 mg/dl (140 mM)
BALORE NORMALAK (kloroa): 378 mg/dl (108 mM)
MAGNESIOA
70 Kg‐tako gizonezko batek 20‐28 g ditu. %60a hezurretan kokatzen delarik, %26a muskuluetan eta gelditzen dena ehunetan eta likidoetan.
FUNTZIOAK:
ATPa egonkortzen du
300 erreakzio baino gehiagoren kofaktorea da
AMPz bigarren mezulariaren ekoizpenean garrantzia handia du
Muskuluen uzkurketaren erlaxazioa
Kaltzio erretenen blokeoa
HIPOMAGNESEMIA
Plasman <1,7 mg/dl Neuronen eta zelula muskularren hiperkitzikortasuna, anorexia, arritmia kardiakoak, konbultsioak eta koma.
JATORRI NAGUSIAK:
Beherakoa
Irenste okerrak
Xurgapen txarra
Alkohola
Diabetesa
Azidosi metabolikoa
Giltzurrunetako gaixotasunak
HIPERMAGNESEMIA
Plasman >3,4 mg/dl Nerbio sistemaren inhibizioa, hasieran gonbitoak, ondoren sedazioa, hipoaireztapena, ahulezi muskularra, hipotentsioa, arnas paralisia
JATORRI NAGUSIAK:
Gehiegizko magnesio irenstea
Giltzurrun gutxiegitasuna
Litio irenstea
BURDINA
70Kg-tako gizon batek 3,6 g ditu. Emakumezkoek gutxiago dute: 2,4 g.
Burdina hemoglobinan (2g), mioglobinan (130mg), ferritinan, hemosiderinan eta transferrinan (1g) eta entzimen baitan (8mg) aurki dezakegu.
FUNTZIOAK:
Oxidazio-erredukzio erreakzioak
Proteinen, hain zuzen ere entzimen egituraren partaidea da.
BALORE NORMALAK (magnesioa): 1,7 mg/dl (0,7 mM)
BALORE NORMALAK (burdina): 50-100 g/dl
HIPOFERRITEMIA
Plasman <50 g/dl Anemiak: Gastu kardiako bikoizten da, muskuluen ahalmena gutxitu, garuneko aktibitatea moteldu eta koma.
HIPERFERRITEMIA
Plasman > 100 g/d Epe luzera toxikoa izan daiteke, gibelean kalteak eragiten dituelako: Hemokromatosia.
OLIGOELEMENTUAK
Kantitate txikian agertzen diren bioelementuak dira. Organismoan <%0.05.
Manganesoa, iodoa, kuprea, kobaltoa, zinka, fluorra, molibdenoa eta selenioa. Kopuru oso txikitan agertzen badira ere, hauen ausentziak gaixotasunak agertzea eragiten du.
Manganeso eza: Hazkuntzaren atzerapena.
Iodo eza: Bozioa (metabolismoa jaisten da).
Kupre eza: Anemia, desmielinizazioa, arazo eta kalte kardiobaskularrak.
Zink eza: Gose eza, hazkundearen eza, zauriak sendatzeko arazoak.
Fluor eza: Txantxarra, egitura oseoaren eraldaketak.
Molibdeno eza: Odoleko metionina mailak igoaraztea.
Selenio eza: Miokardiopatia.
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Bioelementua | Bioelemento |
| Oligoelementua | Oligoelemento |
| Karbonoa | Carbono |
| Kaltzioa | Calcio |
| Fosforoa | Fósforo |
| Burdina | Hierro |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ideia nagusia
Naturan 90 elementu daude eta 30 inguru baino ez dira ezinbestekoak. Karbonoa da giltza: konfigurazio tetraedrikoa du eta lotura bakunak, bikoitzak eta hirukoitzak egin ditzake beste karbonoekin, eta horri lotzen zaizkion talde funtzionalek ematen diote molekulari bere propietatea.
Nondik datorren: BIOELEMENTUAK ETA BIOMOLEKULAK · KARBONOA
Alderatu
Hipokaltzemia Hiperkaltzemia Zenbatetik aurrera Plasman 6 mg/dl-tik behera Plasman 12 mg/dl-tik gora Zer eragiten du Tetania eta espasmo muskularrak Nerbio sistemaren inhibizioa, idorreria, gosa eza Paratiroideak Hipoparatiroidismoa: PTH gutxi Hiperparatiroidismo primarioa Beste jatorri batzuk Hipoalbuminemia, magnesio eza, absortzio txarra, pankreatitis larria Minbizia eta D bitamina gehiegi Biek partekatzen dutena Giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa Giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa Nondik datorren: KALTZIOA · HIPOKALTZEMIA · HIPERKALTZEMIA
Alderatu
Hipofosfatemia Hiperfosfatemia Zenbatetik aurrera Plasman 2,5 mg/dl-tik behera (normala: 3-4,5) Plasman 5 mg/dl-tik gora Zer eragiten du Epe luzera hezurren deskaltzifikazioa, arritmiak eta inotropismoa gutxitzea Kaltzifikazio arriskua Jatorri nagusiak Heste-xurgapen gutxitua, hipomagnesemia, alkoholismo kronikoa Giltzurrun-gutxiegitasuna, hipoparatiroidismoa, zelulen apurketa Nondik datorren: FOSFOROA · HIPOFOSFATEMIA · HIPERFOSFATEMIA
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zer da hemengo ideia nagusia?
Naturan 90 elementu daude eta 30 inguru baino ez dira ezinbestekoak. Karbonoa da giltza: konfigurazio tetraedrikoa du eta lotura bakunak, bikoitzak eta hirukoitzak egin ditzake beste karbonoekin, eta horri lotzen zaizkion talde funtzionalek ematen diote molekulari bere propietatea.
Zenbatetik aurrera: Hipokaltzemia / Hiperkaltzemia
Plasman 6 mg/dl-tik behera / Plasman 12 mg/dl-tik gora
Zer eragiten du: Hipokaltzemia / Hiperkaltzemia
Tetania eta espasmo muskularrak / Nerbio sistemaren inhibizioa, idorreria, gosa eza
Paratiroideak: Hipokaltzemia / Hiperkaltzemia
Hipoparatiroidismoa: PTH gutxi / Hiperparatiroidismo primarioa
Beste jatorri batzuk: Hipokaltzemia / Hiperkaltzemia
Hipoalbuminemia, magnesio eza, absortzio txarra, pankreatitis larria / Minbizia eta D bitamina gehiegi
Biek partekatzen dutena: Hipokaltzemia / Hiperkaltzemia
Giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa / Giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa
Zenbatetik aurrera: Hipofosfatemia / Hiperfosfatemia
Plasman 2,5 mg/dl-tik behera (normala: 3-4,5) / Plasman 5 mg/dl-tik gora
Zer eragiten du: Hipofosfatemia / Hiperfosfatemia
Epe luzera hezurren deskaltzifikazioa, arritmiak eta inotropismoa gutxitzea / Kaltzifikazio arriskua
Jatorri nagusiak: Hipofosfatemia / Hiperfosfatemia
Heste-xurgapen gutxitua, hipomagnesemia, alkoholismo kronikoa / Giltzurrun-gutxiegitasuna, hipoparatiroidismoa, zelulen apurketa
3Irudiak
Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.