ERIZAINTZABiokimika · 1. maila

3.3 · 07 · §7

Bitaminak eta sustantzia fitokimikoakLas vitaminas y las sustancias fitoquímicas

7. blokea 7tikPDF orrialdeak: 79, 80, 81, 82, 83, 84, 85Ikasgaia: Estructura y Función del Cuerpo Humano II 26437

Bitaminak kantitate txikitan behar dira baina ezin dira sintetizatu: liposolugarriak eta hidrosolugarriak bereizten dira.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Bitamina liposolugarriak eta hidrosolugarriak bereiztea.
  • Bakoitzaren funtzioa eta defizitaren ondorioak lotzea.
  • Sustantzia fitokimikoak zer diren jakitea.
01

AZIDO NUKLEIKOAK BITAMINAK

Zelularen metabolismorako kantitate txikitan beharrezkoa den eta gorputzeko zeluletan behar den haina ezin ekoitz daitekeen konposatua edo mikronutriente organikoa da, balore energetikorik gabea. Dieta bidez barneratu behar da beraz.

PDF · 79

Gehienek metabolismoko entzimen koentzima ezberdinen osaeran parte hartzen dute. Haien gabeziak defizit metabolikoak eragiten dituzte. Bitamina beharrak oso garrantzitsuak dira bizitzan zehar: Haurdunaldia, nerabezaroa, jarduera fisikoa, etab.

Bi bitamina mota ezberdintzen dira:

Liposolugarriak: A, D, E eta K

Gantzetan disolbatzen dira eta elikagaien gantzetan garraiatzen dira.

Ez dute nitrogenorik.

Gatz biliarrak behar dituzte xurgatuak izateko.

Metatu daitezke eta toxikoak izan daitezke kopuru handitan.

Odoleko garraioa: Lipoproteinak edo proteina garraiatzaile bereziak.

Iraizketa gorotzetan.

Hidrosolugarriak: B eta C

Uretan disolbagarriak.

Nitrogenoa dute, C bitaminak izan ezik.

Ez dira metatzen, B9 eta B12 izan ezik.

Soberan daudenak gernuaren bidez kanporatzen dira.

Egunero irentsi behar dira.

Koentzimen parte izatea dute funtzio nagusiena.

Bitaminak eta eguneko kantitateak
MOTAKANTITATEA
HIDROSOLUGARRIAK
B1 – Tiamina1.5 mg
B2 – Erriboflabina1.8 mg
B3 – Niazina edo Azido Nikotinikoa20 mg
B5 – Azido Pantetonikoa5 mg
B6 – Piridoxina2 mg
B8 – Biotina30 µg
B9 – Azido Folikoa0.4 mg
B12 – Zianokobalamina2 µg
C – Azido Askorbikoa60 – 100 mg
LIPOSOLUGARRIAK
A bitamina – Erretinola, Karotenoak1 mg
D bitamina – Kolekaltziferola5 -15 µg
E bitamina – Tokoferola10 – 12 mg
K bitamina – Filokinona70 µg
02

BITAMINA LIPOSOLUGARRIAK

Bitamina liposolugarrien erreserbak edo metaketak, hidrosolugarrienak baina handiagoak izaten dira.

PDF · 79
03

A BITAMINA

Bi eratan ager daiteke: Erretinol1 moduan ugaztunetan edo erretinol2 moduan ur gezako arrainetan. Landare jatorriko β-karotenoak erabilita ekoitz dezakegu A bitamina.

PDF · 80

Ikusmenerako ezinbestekoa den errodopsinan dagoen erretinol taldearen aitzindaria da.

FUNTZIOAK:

Itsutasuna saihestu.

Hormona sexualen sintesia.

Hezurren garapena.

Arnas gaixotasun infekziosoak saihestu.

Proteinen sintesia.

Zelulen bereizpena.

β-karotenoa antioxidatzailea da.

EZAK:

Xeroftalmia → Kornearen lehortasuna.

Hemeralopia → Behera egiten du argiarekiko ikusmenak (gaueko itsutasuna).

Azal lehorra eta ezkatatua.

Zelulen hazkundea eragotzia.

Espermatogenesiaren alterazioak.

Gaixotasun infekziosoekiko erresistentzia galdu.

04

D BITAMINA ETA KALTZIFEROLAK

Hezurraren mineralizazioa du funtzio nagusi. D bitaminak biologikoki aktibitatea edukitzeko, aurrena gibelean eta giltzurrunetan hidroxilazioak pairatu behar dituzte.

PDF · 80

Zelulaz kanpoko likidoaren Ca2+ kontzentrazioa erregulatzen du:

Ca2+-aren eta PO4--aren xurgapenak hesteetan handitzen ditu. Kaltzioa eta fosfatoa hesteetan xurgatzeko, D bitamina behar dute.

Eza dagoenean, hezurretatik Ca2+ eta PO4- ateratzen ditu.

IP3 aktibatuko du, zelula barneko ur-jauzia aktibatuz.

EZAK:

Erraktismoa → Osteoblastoak ez dira osteoklasto bilakatzen, beraz, hezurren hazkundea gutxitua dago. Eguzkirik gabeko guneetan edo negu luzeak diren guneetan gertatu daiteke.

E BITAMINA ETA α-TOKOFEROLA E bitamina, makinaria antioxidatzailearen partaidea da, erradikal askeak neutralizatzeko.

Gantz-azido poliasegabeak oxidaziotik babesten ditu.

Era aktiboan barneratzen ditugu, aitzindari inaktiborik gabe. Gantz, muskulu ehun eta gibelean metatzen da.

FUNTZIOAK:

Zahartzaro zelularra atzeratu.

Zelulen mintza mantentzen du.

Orbaintzailea.

Arteriak babesten ditu eta globulu gorriak hemolisitik babestu.

Ugalkortasuna.

EZAK: Oso arraroa da.

Anemia.

Sistema neuromuskularraren ahulezia eta koordinazio falta.

Lipidoen peroxidazioa.

05

K BITAMINA

Zenbait proteinen ezinbestekoa den gamma-karboxilazioarentzako ezinbestekoa da. Gizakian eza nekez gertatzen da, hesteetan diren bakterioek ekoizten baitute. Kontuz ibili behar da hesteetako floraren deuseztapena gertatzen denean, antibiotikoen tratamendu luzeetan eta gibeleko gaixotasunetan.

PDF · 81

EZAK:

Odol galerak.

Zenbait kasuetan anemia.

06

TIAMINA (B1)

Pentosen bideko transzetolasen eta α-zetoazidoen metabolismorako ezinbesteko diren entzimen koentzima da. Deskarboxilasa bezala jokatzen du.

PDF · 81

EZAK: Beri-beri gaixotasuna (NSParen kaltea) sortzen du.

Anorexia, pisu galera, konfusio mentala, edema, takikardiak, kardiomegalia, bihotzeko gutxiegitasuna, karbohidratoen metabolismoa ezin da aurrera eraman.

Ezin dira karbohidratoak eta aminoazidoak erabili eta lipidoak izaten dira erabiltzen direnak.

Herrialde garatuetan alkoholismo kronikoarekin eta erretzearekin lotuta dago.

Nerbio-sistema: Neuronek, energia karbohidratoetatik lortzen dute, hauen metabolismoa ez denez aurrera eramaten, neuronak gaizki elikatuak daude.

Neuronen kromatolisia eta mielina zorroen endekapena ematen da.

Sistema kardiobaskularra: Kanpoaldeko edema eta aszitisa (peritoneoan likido pilaketa) eragin dezake.

07

ERRIBOFLABINA (B2)

Energia metabolismoko oxidazio-erredukzio erreakzioen koentzima da. Karbohidratoen, lipidoen eta aminoazidoen metabolismorako ezinbestekoa da.

PDF · 81

EZAK:

Hasieran fotofobia, negar tanten ugaritzea, ikusmena gutxitzea eta ahoaren, mingainaren eta ezpainen hantura eragiten du,

Ondoren ezpainak zartatu, azaleko erupzioak, mingaina guztiz gorritzen da, kornean odol hodien ugalketa, neuropatiak.

08

NIAZINA (B3)

Azido Nikotiniko edo Nikotinamida ere deitua da. NADren eta NADPren partaidea da. Energia metabolismoko oxidazio-erredukzio erreakzioen koentzima da.

PDF · 82

EZAK: Pelagra garatzen du.

Hasieran muskuluen ahulezia, anorexia, indigestioa, azalean erupzioak.

Ondoren ehunak hiltzen doaz, behin-behineko dementzia, egoera psikotikoak, digestio sisteman odol galerak.

09

PIRIDOXINA (B6)

Piridoxal fosfatoa entzima askoren koentzima da: Aminoazidoen metabolismorako ia entzima guztietan. Bestetik, neurotransmisore, glukogeno, esfingolipidoen, hemo taldearen eta hormona esteroideen metabolismoko zenbait erreakzioetan ere parte hartzen du.

PDF · 82

FUNTZIOAK:

Proteinen eta gantzen metabolismoaren erregulazioa.

Hemoglobinaren eraketa, antigorputzak eta ADN eta ARNaren sintesia.

Tripina, niazinan eta serotonina bihurtzen laguntzen du.

Funtzio kognitiboa eta baita sistema immunitarioa.

EZAK:

Aminoazidoen metabolismoko asaldurak.

Konbultsioak.

Arazo neurologikoak.

10

ZIANOKOBALAMINA (B12)

Egitura konplexua du, kobaltoa dauka adibidez. Bitamina askea bezala zianokobalamina eta bi koentzima aktibo sortzen ditu: Metilkobalamina eta 5-desoxiadenosilkobalamina.

PDF · 82

Aminoazidoen metabolismoan garrantzia handikoa da, azido folikoaren metabolismoan ere parte hartzen du.

EZAK:

Zelulen mitosi prozesuak gutxiarazten ditu, gehienbat hesteetan eta globulu gorrienak.

Anemia perniziosoa: Anemia megaloblastikoa bizkarmuinaren endekapenarekin sortarazten du.

11

AZIDO FOLIKOA EDO FOLATOAK (B9)

Aminoazidoen eta nukleotidoen metabolismoko entzima askoren koentzima gisa jokatzen du.

PDF · 82

ADN-ko purinen ekoizpenerako, histidina azido glutamiko bilakatzeko. Globulu gorri eta zurien ekoizpenerako ezinbestekoa da.

EZAK:

ADN eta ARN-aren ekoizpena oztopatua.

Zelulen mitosia galerazia.

Anemia megaloblastikoa.

Arazo dermatologikoak.

Hazkuntza moteldua gelditzen da.

12

AZIDO PANTOTENIKOA (B5)

A koentzimaren eta azil-garraiatzaile proteinan (ACP) parte hartzen du. Gantz-azidoen, aminoazidoen eta karbohidratoen metabolismoan ezinbestekoa da.

PDF · 83

EZAK:

Lipidoen ekoizpena gutxitua eta energiaren lorpena gutxitua.

Hazkundearen atzerapena.

Ugaltzeko ezintasuna.

Dermatitisa.

13

BIOTINA (B8)

CO2-aren transferentzian parte hartzen duen koentzima da: Pirubato karboxilasa, Azetil-CoA karboxilasa, Propionil-CoA karboxilasa…

PDF · 83

EZAK: Mikrofloratik lor dezakegunez, eza nahiko arraroa da, baina posible da behar haina ez lortzea.

Ilea erortzen da.

Dermatitis seborreikoa.

Paralisia.

14

AZIDO ASKORBIKOA (C BITAMINA)

Propil hidrolasaren kofaktore gisa funtzionatzen du. Kolagenoaren ekoizpenerako ezinbestekoa da, erradikal askeen aurka antioxidatzaile gisa funtzionatzen du eta infekzioen aurka leukozitoen aktibitatea eta interferon ekoizpena handitzen du.

PDF · 83

EZAK:

Infekzioak edukitzeko arriskua handitzen da.

Hezurren hazkuntza eragozten da.

Odol-hodiak hauskorragoak bilakatzen dira.

Odol galera txikiak

Hil aurretik sukar altuak.

ESKORBUTUA: Zauriak ezin dira ondo sendatu, azal azpiko odol-jarioak, hortzen esmalte galera…

15

SUSTANTZIA FITOKIMIKOAK

Landare jatorriko elikagaiek, energetikoak ez diren baina aktibitate biologikoa duten sustantziak dituzte: Sustantzia fitokimikoak. Funtzio ezberdinak dituzte, usaimena, intsektuen erakarpena, zaporea, kolorea… 200 sustantzia baina gehiago daude, lau taldeetan klasifikatuak: Terpenoak, fenolak, tiolak eta lignanoak.

PDF · 83

Zenbait gaixotasunen aurrean babes bezala erabiltzen dira:

Kantzerra izateko arriskua jaitsi dezakete.

Kartzinogenoak, mutagenoak eta zenbait medikamentuen toxinak detoxifikatzen dituzte.

Erradikal askeak neutralizatu.

Kartzinogenoak aktibatzen dituzten zenbait entzima inhibitzen dituzte.

Bihotzeko arazoak gutxitzen dituzte:

Kolesterola oxidaziotik babesten dute.

Kolesterolaren ekoizpena eta xurgapena gutxitzen dute.

Presio arteriala eta odol gatzapenerako onuragarriak.

16

TERPENOAK

Karotenoideak:

PDF · 84

>600

Pigmentuak: Horia, laranja eta gorria.

A bitaminarekin, klorofilarekin, esteroideekin erlazionatutako lipidoa.

Likopenoak:

Tomateetan.

Erradikal askeak suntsitzeko onak.

Limonoideak: Kartzinogenoen kontra.

17

FENOLAK

Flabonoideak:

PDF · 84

>800

Pigmentuak: Urdinak, urdin-gorriak eta bioletak.

Erradikal askeak suntsitzeko onak.

Tipuletan, brokolian, mahatsean, sagarrean eta zerealetan.

Isoflabonak:

Estrogenoen antagonista bezala jokatzen dute.

Bihotzeko arazoen kontra, antioxidatzaileek, kolesterola eta tumoreak murrizten dituzte,

Lekadun janarietan: Soja, babarrunak…

Eraztun aromatiko bat, -OH taldea duena.

18

TIOLAK

Sufre loturak dituzte.

PDF · 84

Entzima detoxifikatzaileen aktibitatea handitzen dute.

Patogenoen aurka.

Tipula, baratzuria, azalorea…

19

LIGNANOAK

Sustantzia polifenolikoak.

PDF · 84

Garagar azalean, zekalean eta artoan.

Aktibitate antimitotikoa eta antoxidatzailea du.

20

PORFIRINAK

4 eraztun nitrogenatu pentagonal dituzte, eraztun pirrolikoak, aldaketa txikiekin porifirina desberdinak sortzen dira.

PDF · 85

Barrukaldean ioi metaliko bat lotzen dute: Magnesioa landareetan eta burnia animalietan.

Hemoglobinaren kasuan, bere degradazioa pigmentu biliarrak ematen ditu: Bilirrubina.

Atal hau azaltzen duten irudiak

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
BitaminaVitamina
LiposolugarriaLiposoluble
HidrosolugarriaHidrosoluble
FitokimikoaFitoquímico
PorfirinaPorfirina

2Ulertu

Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.

  1. Ez nahastu

    Biak dira bitaminak eta biak koentzimen parte, baina non disolbatzen diren guztia aldatzen du: metatzen diren ala ez, toxikoak izan daitezkeen ala ez, eta egunero hartu behar diren ala ez.

    Liposolugarriak: A, D, E eta KHidrosolugarriak: B eta C
    Non disolbatzen direnGantzetan, eta elikagaien gantzetan garraiatzen diraUretan
    NitrogenoaEz duteBai, C bitaminak izan ezik
    XurgatzekoGatz biliarrak behar dituzteEz dute halakorik behar
    Metatzen dira?Bai, eta kopuru handitan toxikoak izan daitezkeEz, B9 eta B12 izan ezik
    SoberakinaGorotzetan iraizten daGernuaren bidez
    Zenbatero hartuErreserba handiagoak dituzteEgunero irentsi behar dira

    Nondik datorren: AZIDO NUKLEIKOAK BITAMINAK

Egiaztatu

Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.

  • Non disolbatzen diren: Liposolugarriak: A, D, E eta K / Hidrosolugarriak: B eta C

    Gantzetan, eta elikagaien gantzetan garraiatzen dira / Uretan

  • Nitrogenoa: Liposolugarriak: A, D, E eta K / Hidrosolugarriak: B eta C

    Ez dute / Bai, C bitaminak izan ezik

  • Xurgatzeko: Liposolugarriak: A, D, E eta K / Hidrosolugarriak: B eta C

    Gatz biliarrak behar dituzte / Ez dute halakorik behar

  • Metatzen dira?: Liposolugarriak: A, D, E eta K / Hidrosolugarriak: B eta C

    Bai, eta kopuru handitan toxikoak izan daitezke / Ez, B9 eta B12 izan ezik

  • Soberakina: Liposolugarriak: A, D, E eta K / Hidrosolugarriak: B eta C

    Gorotzetan iraizten da / Gernuaren bidez

  • Zenbatero hartu: Liposolugarriak: A, D, E eta K / Hidrosolugarriak: B eta C

    Erreserba handiagoak dituzte / Egunero irentsi behar dira

3Irudiak

Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.

01Hemo taldea: porfirina eraztuna burdinarekinHeme b.svg · Yikrazuul · Public domain · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 85Ikusi azalpena · PORFIRINAK