ERIZAINTZABiokimika · 1. maila

3.3 · 05 · §5

EntzimakLas enzimas

5. blokea 7tikPDF orrialdeak: 72, 73, 74, 75, 76Ikasgaia: Estructura y Función del Cuerpo Humano II 26437

Entzimak erreakzioak azkartzen dituzten proteinak dira, eta haien jarduera erregulatu eta inhibitu daiteke.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Entzimen izendapena eta sailkapena ulertzea.
  • Aktibitate entzimatikoa zerk baldintzatzen duen azaltzea.
  • Inhibizio motak bereiztea.
01

ENTZIMAK

Ezagutzen diren entzima guztiak proteinak dira eta -asa amaiera ipiniz izendatzen dira.

PDF · 72

Erreakzioek berezko abiaduran denbora asko (urteak) behar izaten dute. Denbora tarte hori gutxitzeko, entzimek, erreakzioak bizkortzen dituzte. Erreakzio baten aktibazio energia gutxitzen dute, hau ahalik eta azkarren gerta dadin.

GUNE AKTIBOA:

Aktibitate katalitikoarena arduraduna da, sustratua (S) kokatzen den gunea.

Kokagune oso mugatua da:

S-ra lotzen den gunea, entzima-sustratoa konplexua sortuz (ES).

Erreakzioa katalizatzeko gai.

Entzimaren espezifikotasun eta ahalmen katalitikoa du.

Entzima bakoitzak molekula edo talde molekular bat ezagutzen du, bere espezifikotasun mailaren arabera. Adib. Hexokinasak, glukosaz gain beste sustratu batzuk ezagutzen ditu, baina glukokinasa ia glukosarentzat bakarrik da espezifikoa.

ENTZIMA + SUSTRATUA:

Sarraila-Giltza eredua: Sustratuak eta gune aktiboak morfologia osagarriak dituzte.

Eskularru-esku eredua: Sustratua gune aktibora batzean, bietan aldaketa morfologikoak ematen dira. Sustratuaren eraldaketa posible da, produktuan.

ISOENTZIMAK:

Entzima berdinaren era molekular desberdinak dira. Erreakzio bera katalizatzen dute.

Entzima bat era inaktiboan ekoizten denean eta bere aktibaziorako zati baten apurketa behar duenean, aitzindariari -geno atzizkia edo pro- aurrizkia gehitzen diogu. Adib.

Pepsinogenoa eta prokarboxipeptidasa.

02

IZENDAPENA

Entzima bakoitza 3 modutan izendatzen da.

PDF · 73

1. Gomendatutako izena.

2. Izen sistematikoa, katalizatzen duen erreakzioaren araberakoa.

3. Sailkapen zenbakiaren araberakoa.

Adibidea: ATP + kreatina ⇌ ADP + fosfokreatina. Gomendatutako izena: kreatin-kinasa. Izen sistematikoa: ATP:kreatin fosfotransferasa. Sailkapen zenbakia: EC 2.7.3.2, non EC Entzimen Batzordea den, eta hurrengo zenbakiek klasea, azpiklasea, azpi-azpiklasea eta entzimaren identifikatzailea ematen dituzten.

03

EZAUGARRIAK

Entzima bakunak: Aminoazidoz soilik osaturik.

PDF · 73

Entzima konplexuak: Aminoazidoz gain, beste talde edo sustantzia batek parte hartzen duenean.

Holoentzima: Apoentzima (Atal proteikoa) + Kofaktorea (Atal ez-proteikoa), bi elementu hauekin, aktibitate katalitikoa du.

Kofaktoreak:

Metalak

Koentzimak: Molekula organiko txikiak.

Koentzima erabiltzen duten entzimen barietatea izugarri handia da, hauek, normalean, bitaminetatik eratorriak izaten dira.

Entzimak, ekintzarekiko eta sustratuarekiko duten espezifikotasuna kontutan harturik sailkatzen dira:

Oxidoerreduktasak: Oxidazio-erredukzio erreakzioak katalizatzen dituzte, elektroien transferentzia bruutuz. Laktato deshidrogenasa adibidez.

Transferasak: Talde bat lekuz aldatzen dute. ACP-maloniltransferasa adibidez.

Hidrolasak: Hidrolisi edo apurketa erreakzioak bideratzen dituzte.

Kimiotripsina adibidez.

Liasak: Taldeak gehitu edo kendu egiten dituzteneko erreakzioak bideratzen dituzte. Fumarasa adibidez.

Isomerasak: Isomerizazio (taldea intramolekularki lekuz aldatzea) erreakzioak bideratzen dituzte. Triosa fosfato isomerasa adibidez.

Ligasak: Bi sustrato batzeko erreakzioak bideratzen dituzte. Aminoazil-tRNA sintetasa adibidez.

E + S ⇌ ES → E + P: sustratuaren lotura (k1, k-1) eta etapa katalitikoa (k2).

04

AKTIBITATE ENTZIMATIKOA

Aktibitate entzimatikoa zenbait aldagairen menpe dago: pHa, tenperatura, presioa… Entzimen aktibitatearen unitateak (U), minutuko M bat produktu ekoizteko behar den entzima kantitatea adierazten digu. Nomenklatura Biokimikoaren Batzordeak ordea, katal unitatea erabiltzeko gomendatzen du: Segunduko mol bat produktu ekoizteko behar den entzima kantitatea.

PDF · 74

U/mg proteina (proteinen edo entzimen artean zenbat entzima aktibo ditugun erakusten digu honek) Entzimen purutasuna, entzimaren aktibitate espezifikoaren neurketaren bitartez jakiten dugu.

ZINETIKA ENTZIMATIKOA

Sustrato mota bakarreko kasuaren zinetika soilik aztertuko da.

Erreakzioaren abiadura bizkorragoa izango da zenbat eta entzimaren eraginkortasun katalitikoa handiagoa izan.

Erreakzioaren abiadura sustrato kontzentrazioarekiko era hiperbolikoan aldatzen da.

𝑉 = 𝑉𝑚𝑎𝑥×[𝑆] 𝐾𝑚 + [𝑆]

Km balio baxuak, S-arekiko afinitate altua adierazten du eta alderantziz.

pH aldaketa txikienek ere entzimaren gune aktiboko talde kimikoen ionizazio egoera alda dezakete entzimaren aktibitatea entzimatikoa gutxitu araziz.

Entzima bakoitzak beraz, pH eta tenperatura jakinak ditu bere aktibitate egokirako.

pH:

Urdaileko pepsinaren pH optimoa 2 da.

Tripsinarentzat (heste meharrean), pH optimoa 8 da.

Amilasa, listuko entzima, salbuespen bat da, pH tarte zabal batean mantendu dezake bere aktibitatea aldaketarik pairatu gabe.

TENPERATURA:

Handitzen bada, erreakzioak bizkortzen dira.

Tenperatura gehiegi handitzen bada, entzimak desnaturalizatu egin daitezke.

Tenperatura optimoa finkatzea oso zaila da.

05

ENTZIMEN INHIBIZIOA

Entzima askoren aktibitatea molekula txikien edo ioien loturen bidez inhibi daitezke. Hau, era itzulgarrian edo itzulezinean gerta daiteke. Adib. Penizinilina inhibitzaile itzulezina da, bakterioen espezifikoa den transpeptidasa inhibitzen du.

PDF · 75

Itzulgarria: Lotura ez kobalente itzulgarriz lotuak.

Itzulezinak: Lotura kobalente itzulezin indartsuz lotuak.

INHIBIZIO ITZULGARRIA

INHIBITZAILE LEHIAKORRAK:

Sustratuarekin lehiatzen dira gune aktiboan lotzeko.

Sustratuarekiko antzekotasun egiturala dute.

Inhibizioa itzuli daiteke sustratu gehiago ipiniz, horrela aukera gehiago dago gune aktibora lotzeko.

Entzimaren Km igotzen duten baina Vmax ez da aldatzen, eta ondorioz, S gehiago beharko du Km-ra iristeko.

INHIBITZAILE EZ-LEHIAKORRAK:

Gune aktiboan ez da inhibitzailea lotzen, beste toki batean lotzen da.

Sustratua eta inhibitzailea batera egon daitezke lotuta, erreakzioaren abiadura jaitsiz.

Sustratu gehiago gehitzeak, ez du inhibitzailea itzultzen.

Entzimaren Km berdina dute baina Vmax jaitsia.

INHIBITZAILE AKONPETITIBOAK:

Ez dira gune aktibora lotzen, baizik entzima-sustratu konplexura, produktua sortzea ekidinez.

Entzimaren Km jaisten dute eta Vmax jaitsia izaten dute.

INHIBIZO ITZULEZINA Inhibitzaileak gune aktibora edo entzimaren beste gune batera lotzen dira (Gune alosterikoa), behin betiko inhibizioa sortuz.

Farmako askok dute mekanismo hau.

Atal hau azaltzen duten irudiak

06

ENTZIMA ERREGULATZAILEAK

ENTZIMA ALOSTERIKOAK

PDF · 76

Gune aktiboaz gain, gune alosterikoa deritzon beste gune bat dute, beste molekula batekin elkar eragiten duena: Efektorea edo modulatzailea.

Modulatzaileak aktibatzaileak edo inhibitzaileak izan daitezke.

Adib. Retroinhibizioa edo feed-back kontrola: Produktuaren bidezko inhibizioa.

ENTZIMA ERA KOBALENTEAN MODULATUAK

Bi era aldakorretan (aktiboa eta inaktiboa) agertzen dira. Bere egiturak, beste entzima batzuen bidez, kobalenteki aldatu daitezke: Entzima modulatzaileak.

Abantaila: Seinale kimikoa handitzen dute (kaskada efektua).

Adib. Fosforilazioak eta desfosforilazioak.

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
EntzimaEnzima
SubstratuaSustrato
KatalisiaCatálisis
InhibizioaInhibición
KoentzimaCoenzima

2Ulertu

Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.

  1. Ideia nagusia

    Ezagutzen diren entzima guztiak proteinak dira, eta erreakzioen aktibazio energia jaitsiz bizkortzen dituzte. Lan hori gune aktiboan egiten da: sustratua han kokatzen da, eta handik datoz entzimaren espezifikotasuna eta ahalmen katalitikoa.

    Nondik datorren: ENTZIMAK

  2. Erregulazioa

    Entzima alosterikoa

    • Aktibatzen duEfektore edo modulatzaile aktibatzaileaGune alosterikora lotzen da, gune aktibora barik
    • Inhibitzen duEfektore edo modulatzaile inhibitzaileaGune alosterikora lotzen da, gune aktibora barik
    • Inhibitzen duBidearen produktua (retroinhibizioa edo feed-back kontrola)Produktua metatzen denean, bera da bidea ixten duena

    Nondik datorren: ENTZIMA ERREGULATZAILEAK

  3. Ez nahastu

    Biak jaisten dute erreakzioaren abiadura, eta horregatik nahasten dira. Bereizteko bi galdera daude: non lotzen den inhibitzailea, eta sustratu gehiago gehituta itzultzen den. Apunteak hirugarren bat ere aipatzen du, akonpetitiboa, entzima-sustratu konplexura lotzen dena eta Km zein Vmax jaisten dituena.

    Inhibitzaile lehiakorraInhibitzaile ez-lehiakorra
    Non lotzen denGune aktiboan, sustratuarekin lehiatuzBeste toki batean, ez gune aktiboan
    Sustratuarekiko antzekotasunaAntzekotasun egiturala duEz da beharrezkoa; sustratua eta inhibitzailea batera egon daitezke lotuta
    Sustratu gehiago gehituz geroInhibizioa itzuli daitekeEz du inhibitzailea itzultzen
    KmIgo egiten daBerdina
    VmaxEz da aldatzenJaitsi egiten da

    Nondik datorren: ENTZIMEN INHIBIZIOA

Egiaztatu

Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.

  • Zer da hemengo ideia nagusia?

    Ezagutzen diren entzima guztiak proteinak dira, eta erreakzioen aktibazio energia jaitsiz bizkortzen dituzte. Lan hori gune aktiboan egiten da: sustratua han kokatzen da, eta handik datoz entzimaren espezifikotasuna eta ahalmen katalitikoa.

  • Efektore edo modulatzaile aktibatzailea → Entzima alosterikoa
    • Aktibatzen du
    • Inhibitzen du
  • Efektore edo modulatzaile inhibitzailea → Entzima alosterikoa
    • Aktibatzen du
    • Inhibitzen du
  • Bidearen produktua (retroinhibizioa edo feed-back kontrola) → Entzima alosterikoa
    • Aktibatzen du
    • Inhibitzen du
  • Non lotzen den: Inhibitzaile lehiakorra / Inhibitzaile ez-lehiakorra

    Gune aktiboan, sustratuarekin lehiatuz / Beste toki batean, ez gune aktiboan

  • Sustratuarekiko antzekotasuna: Inhibitzaile lehiakorra / Inhibitzaile ez-lehiakorra

    Antzekotasun egiturala du / Ez da beharrezkoa; sustratua eta inhibitzailea batera egon daitezke lotuta

  • Sustratu gehiago gehituz gero: Inhibitzaile lehiakorra / Inhibitzaile ez-lehiakorra

    Inhibizioa itzuli daiteke / Ez du inhibitzailea itzultzen

  • Km: Inhibitzaile lehiakorra / Inhibitzaile ez-lehiakorra

    Igo egiten da / Berdina

  • Vmax: Inhibitzaile lehiakorra / Inhibitzaile ez-lehiakorra

    Ez da aldatzen / Jaitsi egiten da

3Irudiak

Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.

01Inhibizio lehiakorraCompetitive inhibition.svg · Authored by Jerry Crimson Mann, modified by TimVickers, vectorized by Fvasconcellos · Public domain · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 75Ikusi azalpena · ENTZIMEN INHIBIZIOA
Etiketak euskaraz (10)
JatorrizkoaEuskaraz
ReactionErreakzioa
InhibitionInhibizioa
SubstrateSustratua
EnzymeEntzima
InhibitorInhibitzailea
Active siteGune aktiboa
Enzyme binds substrateEntzimak sustratua lotzen du
Enzyme releases productsEntzimak produktuak askatzen ditu
Enzyme binds inhibitorEntzimak inhibitzailea lotzen du
Inhibitor competes with substrateInhibitzailea sustratuarekin lehiatzen da
02Hiru inhibizio moten zinetika: Km eta VmaxAll inhibition types.png · ImranKhan1992 · CC0 · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 76Ikusi azalpena · ENTZIMEN INHIBIZIOA
Etiketak euskaraz (11)
JatorrizkoaEuskaraz
CompetitiveLehiakorra
Non-competitiveEz-lehiakorra
UncompetitiveAkonpetitiboa
Direct PlotsGrafiko zuzenak
Double ReciprocalAlderantzizko bikoitza
Vmax unchanged Km increasedVmax berdin, Km igota
Vmax decreased Km unchangedVmax jaitsita, Km berdin
Both Vmax & Km decreasedVmax eta Km, biak jaitsita
Intersect at Y axisY ardatzean elkartzen dira
Intersect at X axisX ardatzean elkartzen dira
Two parallel linesBi zuzen paralelo
03Inhibitzailea non lotzen den: gune aktiboan edo beste gune bateanBinding sites enzyme inhibitors.svg · Sponk (talk) · Public domain · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 76Ikusi azalpena · ENTZIMEN INHIBIZIOA
Etiketak euskaraz (3)
JatorrizkoaEuskaraz
EEntzima
SSustratua
IInhibitzailea