ERIZAINTZABiokimika · 1. maila

3.3 · 03 · §3

LipidoakLos lípidos

3. blokea 7tikPDF orrialdeak: 59, 60, 61, 62, 63, 64, 65, 66Ikasgaia: Estructura y Función del Cuerpo Humano II 26437

Gantz-azidoak dira lipidoen oinarria, eta haietatik saponifikagarriak, saponifikaezinak eta konjugatuak bereizten dira.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Gantz-azido aseak eta asegabeak bereiztea.
  • Lipido saponifikagarriak eta saponifikaezinak sailkatzea.
  • Lipido konjugatuen papera azaltzea.
01

LIPIDOAK

Talde oso heterogeneoa da, eta ezaugarri amankomun bakarra dute denek: Hidrofobikotasuna (uretan disolbaezinak dira).

PDF · 59

FUNTZIOAK:

Mintzaren osagaiak dira, mintzen masaren erdia suposatzen dute, portaera anfipatikoa dela eta.

Erregai energetikoak dira. Energia metaketarako erabiliak dira, baita tenperatura erregulatzeko ere.

Aktibitate biologiko handia duten konposatuak eratzen dituzte: Hormonak, zelula barneko mezulariak, etab.

02

GANTZ-AZIDOAK

Gantz-azidoak, luzera ezberdina eta asegabetasun maila ezberdina izan ditzaketen kate hidrokarbonatuak dira, beti ere COOH taldearekin amaitzen direnak. Lipido saponifikagarrien osagaiak dira eta 100 baino gehiago aurkitu dira (gehienak 16-18 karbonokoak).

PDF · 60

Esterifikazioa: Gantz-azidoa, alkohol bati lotzen zaio lotura kobalente baten bidez, ester bat sortuz. Lotura horren ondorioz, ur molekula bat askatzen da.

Gantz-azidoak, odolean proteina plasmatikoekin (albumina) garraiatzen dira. Plasmako gantz- azidoen kontzentrazioa 15 mg/100ml-takoa da.

Ahulezian eta diabetesean, gantz-azido askeen kantitatea 5-8 aldiz handitzen da.

ASEAK: Karbono lotura guztiak bakunak dira → Solidoak

Zenbat eta kate hidrokarburatu luzeagoa izan, orduan eta urtze tenperatura altuagoa da. Ezaugarri horrek, giro tenperaturan egoera solidoan egoteko joera ematen diete.

Asegabeek baina urtze tenperatura altuagoa dute.

ASEGABEAK: Katean zehar lotura bikoitzak edo hirukoitzak daude → Likidoak

Gizakian gehienetan monoasegabeak dira, 9 eta 10.karbonoen artean izaten dute lotura bikoitza.

Lipidoen sailkapena
TaldeaAzpitaldeaAdibideak
GANTZ AZIDOAKAseak
GANTZ AZIDOAKAsegabeak
LIPIDO SAPONIFIKAGARRIAKSinpleakAzilglizeridoak; Zeridoak
LIPIDO SAPONIFIKAGARRIAKKonplexuakFosfoglizeridoak; Esfingolipidoak
LIPIDO SAPONIFIKAEZINAKIsoprenoaren deribatuakTerpenoak, esteroideak, retinolak eta kaotenoideak, tokoferolak eta poliprenilkinonak
LIPIDO SAPONIFIKAEZINAKGantz azidoen deribatuakProstaglandinak, tronboxanoak eta leukotrienoak
LIPIDO KONJUGATUAKLipoproteinak eta lipopolisakaridoak

Atal hau azaltzen duten irudiak

03

IZENDATZEA

Karboxilotik (COOH) hasten da kontatzen, goran, lotura bikoitzak dauden karbonoen zenbakiak jartzen dira, beheran gantz-azidoa zenbat karbonotakoa den eta zenbat lotura bikoitz dituen adierazten da. (cis edo trans ∆i,j,…)Cm:n Adib. (Cis-∆9,12)C18:2 → 9 eta 12.karbonoetan daude lotura bikoitzak. 18 karbonotako gantz- azido bat da eta 2 lotura bikoitz ditu.

PDF · 60

Gantz-azidoak izendatzean -oiko atzizkia erabiltzen da: Azido oleiko, azido linoleiko…

CH3 (metilo) taldea duen karbonoari (azkenekoa), w karbonoa deitzen zaio. Bertatik kontatzen hasita, lotura bikoitza 3.karbonoan badago, w-3 motakoa dela esaten da, 6.karbonoan badago berriz, w-6 motakoa izango da.

04

OMEGA MOTAKO GANTZ-AZIDOAK

Omega-3: Poliasegabeak dira, azken karbonotik kontatzen hasita, hirugarren karbonoan dute lehenengo lotura bikoitza: Azido α-linoleinkoa, eikosapentaenoikoa (EPA) eta dokosahexaenoikoa (DHA).

PDF · 61

Omega-6: Poliasegabeak dira, azken karbonotik kontatzen hasita, seigarren karbonoan dute lehenengo lotura bikoitza: Azido linoleikoaren taldea eta arakidonikoa.

Omega-9: Monoasegabeak dira, azken karbonotik kontatzen hasita, bederatzigarren karbonoan dute lehenengo lotura bikoitza: Azido oleikoa, oliba olioaren berezkoa.

05

GANTZ AZIDO ESENTZIALAK

Gantz azido esentzialak, ugaztunok berez ekoitzi ezin ditugun eta gure organismoarentzat beharrezkoak diren gantz azidoak dira, beraz, dietaren bitartez hartzea ezinbestekoa zaigu:

PDF · 61

Azido Linoleikoa (cis-∆9,12) C18:2

Azido Linolenikoa (cis-∆9,12,15) C18:3 Nahitaezkoak dira prostaglandina deritzen sustantzien aitzindariak direlako. Prostaglandinek hainbat funtzio burutzen dituzte gure organismoan: Tenperaturaren erregulazioa, prozesu antiinflamatorioetan, presio arterialean eragina, etab.

06

PROPIETATE KIMIKOAK

ESTERIFIKAZIOA: Gantz-azidoa, alkohol bati lotzen zaio lotura kobalente baten bidez, ester bat osatuz. Ondorioz, ur molekula bat askatzen da.

PDF · 61

SAPONIFIKAZIOA: Gantz-azidoa, base indartsu batekin lotzen denean, normalean KOH edo NaOH, gantz azidoaren gatza sortzen da: Xaboia eta molekula bat ur askatuz.

Atal hau azaltzen duten irudiak

07

LIPIDO SAPONIFIKAGARRIAK

Lipido saponifikagarriak gantz-azido eta alkohol edo aminoalkohol baten arteko esterrak dira.

PDF · 61

Hidrolisi alkalinoaren bitartez xaboiak eratzeko gai direlarik.

08

SINPLEAK

AZILGLIZERIDOAK: Gantz-azidoak glizerolak dituen alkohol taldeekin lotzen direnean, mono-, di- eta triglizeridoak lortzen dira. Haien funtzioa erregai metabolikoak izatea da.

PDF · 62

Glizerolaren 3 -OH taldeak gantz-azidoz esterifikatuta agertzen direnean triazilglizerol deritze.

Diazilglizeridoek eta monoazilglizeridoek mizelak era ditzakete, OH taldeak aske baitituzte.

Urtze-puntua gantz-azidoek baldintzatzen dute, luzeeraren arabera handituz doa.

Disolbagaitzak dira uretan.

ARGIZARIAK edo EZKOAK: Gantz-azido baten eta kate luzea duen alkohol monobalente baten esterifikazioz lortzen dira. Iragaztezinak dira.

Atal hau azaltzen duten irudiak

09

KONPLEXUAK

Karbono, hidrogeno eta oxigenoz gain, fosforo, azufre eta gluzidoen moduko beste konposatu batzuk sartzen dira.

PDF · 62

FOSFOLIPIDOAK/FOSFOGLIZERIDOAK Fosfato taldea duten lipido talde zabala dira, mintzetan oso ugariak. Haien egituraketan lau osagaik parte hartzen dute: Gantz-azidoak, plataforma, fosforo taldea eta alkohol taldea (fosfatoari atxikita).

Plataforma glizerola edo esfingosina izan, bi fosfolipido mota bereizten ditugu:

FOSFOAZILGLIZERIDOAK:

Glizerolaren 1 eta 2.karbonoak 2 gantz-azidoen karboxilo taldeekin esterifikaturik daude.

Glizerolaren 3.karbonoa azido fosforikoarekin esterifikatua dago.

Besterik ez dutenean, diazilglizerol 3-fosfato edo fosfatidatoa edo azido fosfatidikoa deitzen da.

Fosfato taldearen alkohol (OH) taldea esterifikatzen denean mintzetako osagai nagusiak diren fosfolipidoak agertzen dira

Loturik kolina dagoenean lezitinak agertzen dira. Adib.: dipalmitoilezitina.

Lezitina hau biriketako sustantzia tentsoaktiboaren osagai nagusia da.

Ume goiztiarretan ez dute horrelakorik jariatzen eta arnasa hartzeko arazoak izaten dituzte.

Sugeen zenbait pozoiek (entzimak) lezitinen bigarren karbonoan dagoen gantz-azidoaren galera eragiten dute lisolezitinak emanez.

Lisolezitina horiek globulu gorrien mintzak desegiten dituzte hiltzeko arriskua sortuz.

Alkohol aminatua lotzen denean (etanolamina edo serina) zefalinak agertzen dira. Mintzetan oso ugariak eta garrantzia handikoak dira.

Glizerola molekula baten bitartez bi fosfatidato edo Azido Fosfatidiko lotzen direnean kardiolipinak agertzen dira. Kardiolipinak bihotzeko muskuluen mitokondrien mintzetan oso ugariak dira.

Inositol azukrea uztartzen denean fosfoinositolak agertzen dira. Bigarren mezulari gisa, Ca2+, kolesterola, insulina... erregulatzen ditu

PLASMALOGENOAK:

Esan bezala glizerolean kate hidrokarbonatatua lotzen denean agertzen dira konposatu hauek. Horretarako ester lotura eratu beharrean eter loturaren bitartez lortzen da.

Normalean etanolamina izaten dute buru polarrean.

Nerbio sistemako eta muskuluetako zelulen mintzetan ugariak dira.

ESFINGOLIPIDOAK

Kasu honetan oinarri eta euskarri gisa esfingosina dute.

Erreserba edo gantz-gordekinetan gutxi daude. Bereziki, nerbio sistema eta garuneko ehunetan aurkitzen dira.

Esfingolipidoen osagaiak:

Gantz-azidoa

Esfingosina edo bere deribaturen bat

Oso handia eta konplexua izan daitekeen buru polarra

Hiru esfingolipido mota daude, denak zeramidaren eratorriak:

Esfingomielinak:

Fosfokolina edo fosfoetanolamina dituzte buru polartzat. Hori dela eta fosfolipidoen gisa kontsideratuak dira.

Mintz zelularrean ugari agertzen dira. Mielina zorroetan ere oso ugariak dira.

Glukolipido neutroak:

Zeramidaz eta karbohidratoz osaturik daude. Ez dute fosfato talderik.

Karbohidrato motaren arabera mota desberdinak ditugu:

Zerebrosidoak: Monosakarido bakarra.

Sulfatidoak: Monosakaridoak ditu baina sulfato taldearekin.

Gangliosidoak:

Hainbat azukre hondarrez osatutako buru polar handiak dituzte.

Gangliosidoen muturreko azukre unitate bat edo gehiago azido N- azetil-neuraminikoa da. 7ko pHan karga negatiboa du eta azido sialikoa ere deitzen zaio.

Gangliosidoak giza garuneko materia griseko mintz-lipidoen %6 inguru dira.

Odol taldeen determinante antigenikoak.

Atal hau azaltzen duten irudiak

10

TERPENOAK

Isopreno (2-metil-1,3-butadieno) unitatearen errepikapenak dira.

PDF · 64

2 lotura bikoitz konjokatu dituztenez, honetako bat apurtzean molekularen mutur bakoitzean elektroi aske bat edukiko duen erradikala sortzen da. Erradikal horiek erraz polimerizatzen dira.

Zenbaitetan, heuren muturretako hidroxilazioaren ondorioz alkoholak sortzen dira. Hauei usaina darie.

Kolesterolaren ekoizpenerako bitartekariak dira.

Bitamina gantz disolbagarriak: A, E eta K.

Atal hau azaltzen duten irudiak

11

ESTEROIDEAK

Ziklopentanoperhidrofenantrenoaren deribatuak dira.

PDF · 64

ESTEROLAK

Garrantzitsuena kolesterola da. Mintz biologikoen osagaia da. Zenbait nerbio zeluletan mintzen osagaien %25a suposa dezakete.

Tenperatura altuetan kolesterolak fosfolipidoen gantz-azidoen mugimendua mugatzen du, mintza zurrunagoa bilakatuz. Tenperatura bajuetan kontrako efektua du.

Mintzaren eremu batzuk (rafts: almadia) kolesterol eta esfingolipidoetan bereziki aberastuak daude. Proteina zehatz batzuetan, seinalearen transdukziorako baliagarriak direnak.

Kolesterola sustantzia askoren bitartekaria da:

Hormona sexualak: Testosterona, estradiol eta progesterona.

Hormona adrenokortikalak: Aldosterona eta kortisola.

Azido biliarrak.

D bitamina.

D BITAMINAREN FAMILIA

Ultramore izpiek eraginda 7- dehidrokolesterola D3 bitamina bilakatzen da.

Kaltzio eta fosforoaren metabolismoan garrantzia handiko konposatua da.

AZIDO BILIARRAK

•Azido Kolikoa, Desoxikolikoa, Kenodesoxikolikoa eta Litokolikoa dira nagusi gure organismoan.

Lipidoak errazago disolba daitezen erabiltzen ditugu gure digestio aparatuan.

KORTIKOSTEROIDEAK ETA HORMONA SEXUALAK

Atal hau azaltzen duten irudiak

12

EIKOSANOIDEAK

Funtzio zelulak edo fisiologikoen funtzio erregulatzaileak betetzen dituzten gantz-azidoen deribatuak dira: Prostaglandinak, prostaziklinak, tronboxanoak eta leukotrienoak.

PDF · 65

Konposatu hauek lokalki eragina dute, parakrinoki edo autokrinoki.

Eragin parakrinoa: Zelula batetik askatutako konposatuak alboan diren zeluletan eragina du.

Eragin autokrinoa: Zelulak ekoizturiko konposatuak bere baitan eragina du.

Endokrinoa: Zelula espezializatuek ekoizten duten sustantzia odol zirkulaziotik garraiatu eta urrutira dauden zeluletan eragina du.

Konposatu hauek guztiak fosfolipasa A2 entzimaren ekintzaren ondorioz lortzen edo ekoizten dira.

Aurrena, PLA2-k (fosfolipasa A2) fosfolipidoa apurtzen du azido arakidonikoa emanez.

Ondoren, eta entzima desberdinen ekintzen ondorioz bi posible daude: Prostaglandina H2 ekoiztea (ziklooxigenazioa eta peroxidazioa erreakzioak tartetik) edo Leukotrienoak lortzea (lipooxigenasa entzimaren ekintzaren ondorioz lortzen dena).

Prostaglandina H2-k hantura (inflamazio) eta jariaketa gastrikoa bultzatzen ditu.

Leukotrienoek leukozitoengan eragin kimiotaktikoak (eosinofiloak erakarri inflamazio gunera) ditu. Bestetik, biriketako muskuluen uzkurketak handitzen ditu eta odol kapilarren iragazkortasuna handitu.

Prostaglandina H2 oinarri hartuta, beste hiru bide posible daude:

Erreduktasa eta isomerasa entzimen bidez A2 prostaglandina edo beste prostaglandinak ekoiztea (eraztun pentanoikoa dutenak). Zelulen ugalketa prozesua handitzen dute.

Prostaziklina sintasaren bitartez Prostaziklinak ekoiztea. Prostaziklinek plaketen odol hormetarako atxikimendua handitzea eragiten dute.

Tronboxano sintasaren bitartez A2 tronboxanoa eratzea. A2 tronboxanoa plaketen atxikimendua eta odol gatzapena handitzen dute

13

LIPIDO KONJUGATUAK

Proteina batzuek, funtzionamendu egokirako ezinbestekoa dute lipidoak atxikitzea. Era honetan, proteina horietan dauden lipidoei esker mintzean kokatzeko moduan egongo dira.

PDF · 65

Fosfolipidoa Azido Arakidonikoa Leukotrienoak Prostaglandina H2 Prostaglandina A2 Prostaziklinak Tronboxanoa A2

N-miristoilazioa: Gantz-azidoa proteinaren amino bukaeran atxikitzen da.

Azido Miristikoa Gly aminoazidoan atxikitzen da.

Prenilazioa: Cys, Ser, Thr aminoazidoen karboxilo bukaeran prenil taldea atxikitzen da sulfuro taldeari esker. Zelulen hazkundean eta bereizpenean parte hartzen duten proteina ugarik pairatzen dute.

Palmitoilazioa: Cys aminoazidoaren sulfuro taldean Azido Palmitikoa.

Lipidoen sailkapena, adibideekin eta funtzioarekin
TALDEAAZPITALDEAADIBIDEAKFUNTZIOA
SaponifikagarriakLipido sinpleak: azilglizeridoakOlioa, gantzaErreserba
SaponifikagarriakLipido sinpleak: argizariaEgiturazkoa
SaponifikagarriakLipido konplexuak: fosfolipidoakFosfoglizeridoa, fosfoesfingolipidoaZelulen mintzetan
SaponifikagarriakLipido konplexuak: glukolipidoakGangliosidoa, zerebrosidoaZelulen erregulazioa
Ez-saponifikagarriakTerpenoakKarotenoideak, A, E eta K bitaminakBitaminikoa
Ez-saponifikagarriakEsteroideak: esterolakKolesterolaEgiturazkoa
Ez-saponifikagarriakEsteroideak: hormona esteroideakSuprarrenalak (aldosterona, kortisona); sexualak (progesterona, testosterona)Erregulatzailea
Ez-saponifikagarriakProstaglandinak

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
Gantz-azidoaÁcido graso
AseaSaturado
AsegabeaInsaturado
EsteroideaEsteroide
EikosanoideaEicosanoide
SaponifikazioaSaponificación

2Ulertu

Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.

  1. Ideia nagusia

    Omegaren zenbakia ez da marka bat: lehen lotura bikoitza non dagoen esaten du, metiloaren karbonotik kontatzen hasita, katearen azkenekotik. Omega-3 hirugarrenean, omega-6 seigarrenean eta omega-9 bederatzigarrenean. Eta esentzialak deitzen direnak —linoleikoa eta linolenikoa— geuk ezin ditugunak ekoitzi dira, prostaglandinen aitzindariak izanik.

    Nondik datorren: IZENDATZEA · OMEGA MOTAKO GANTZ-AZIDOAK · GANTZ AZIDO ESENTZIALAK

  2. Ez nahastu

    Izenek antza handia dute eta biak dira gantz-azidoak. Bereizten dituena bakarra da: loturak bakunak diren ala lotura bikoitzik dagoen, eta hortik dator solidoa ala likidoa izatea.

    AseakAsegabeak
    LoturakKarbono lotura guztiak bakunakKatean lotura bikoitzak edo hirukoitzak daude
    Giro-tenperaturanSolidoakLikidoak
    Urtze tenperaturaAltuagoa, eta zenbat eta katea luzeagoa orduan eta altuagoaBaxuagoa
    GizakianKate luzeek urtze tenperatura altuagoa duteGehienak monoasegabeak: lotura bikoitza 9. eta 10. karbonoen artean

    Nondik datorren: GANTZ-AZIDOAK

Egiaztatu

Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.

  • Zer da hemengo ideia nagusia?

    Omegaren zenbakia ez da marka bat: lehen lotura bikoitza non dagoen esaten du, metiloaren karbonotik kontatzen hasita, katearen azkenekotik. Omega-3 hirugarrenean, omega-6 seigarrenean eta omega-9 bederatzigarrenean. Eta esentzialak deitzen direnak —linoleikoa eta linolenikoa— geuk ezin ditugunak ekoitzi dira, prostaglandinen aitzindariak izanik.

  • Loturak: Aseak / Asegabeak

    Karbono lotura guztiak bakunak / Katean lotura bikoitzak edo hirukoitzak daude

  • Giro-tenperaturan: Aseak / Asegabeak

    Solidoak / Likidoak

  • Urtze tenperatura: Aseak / Asegabeak

    Altuagoa, eta zenbat eta katea luzeagoa orduan eta altuagoa / Baxuagoa

  • Gizakian: Aseak / Asegabeak

    Kate luzeek urtze tenperatura altuagoa dute / Gehienak monoasegabeak: lotura bikoitza 9. eta 10. karbonoen artean

3Irudiak

Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.

01cis eta trans lotura bikoitzak gantz-azido bateanIrudi propioa · ERIZAINTZA · CC BY 4.0 · PDF orrialdea 60Ikusi azalpena · GANTZ-AZIDOAK
02Esterifikazioa eta hidrolisiaVeresterung.svg · Fuehlbar weich · Public domain · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 61Ikusi azalpena · PROPIETATE KIMIKOAK
03Saponifikazioa: gantza eta soda xaboi bihurtzenSaponification of fats.svg · Doxepine · Public domain · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 61Ikusi azalpena · PROPIETATE KIMIKOAK
Etiketak euskaraz (3)
JatorrizkoaEuskaraz
tłuszczGantza
glicerolGlizerola
mydłoXaboia
04Triazilglizerido bat: glizerola eta hiru gantz-azidoTriglyceride Structural Formulae V.1.png · Jü · Public domain · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 62Ikusi azalpena · SINPLEAK
05Argizari bat: kate luzeko alkohola eta gantz-azidoaCetyl palmitate.svg · Dschanz · Public domain · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 62Ikusi azalpena · SINPLEAK
06Fosfolipido baten zati apolarra eta polarraPhospholipid.svg · Lennert B · Public domain · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 62Ikusi azalpena · KONPLEXUAK
Etiketak euskaraz (2)
JatorrizkoaEuskaraz
apolarApolarra
polarPolarra
07Zeramida bat: esfingosina eta gantz-azidoaCeramid.svg · NEUROtiker · Public domain · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 63Ikusi azalpena · KONPLEXUAK
08Isopreno unitateaIsoprene-Structure.svg · Vectorization: Alhadis · Public domain · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 64Ikusi azalpena · TERPENOAK
09D bitaminaren aktibazioa: larruazala, gibela eta giltzurruna614 Synthesis of Vitamin D.jpg · OpenStax College · CC BY 3.0 · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 64Ikusi azalpena · ESTEROIDEAK
Etiketak euskaraz (8)
JatorrizkoaEuskaraz
SunlightEguzki argia
LiverGibela
KidneyGiltzurruna
Vitamin D is ingested through food and supplements, absorbed by the intestines, and carried to the liver via the bloodstream.D bitamina janariarekin eta osagarriekin hartzen da, hesteek xurgatzen dute eta odolak gibelera eramaten du.
Vitamin D is manufactured in the skin after the absorption of sunlight.D bitamina larruazalean sortzen da eguzki argia xurgatu ondoren.
Once in the liver, vitamin D turns into 25(OH)D (calcidiol), the primary form of circulating vitamin D.Gibelean, D bitamina 25(OH)D bihurtzen da (kaltzidiola), odolean dabilen forma nagusia.
In the kidneys, vitamin D is transformed into 1,25(OH)2D (calcitriol), a biologically active form of vitamin D.Giltzurrunetan, D bitamina 1,25(OH)2D bihurtzen da (kaltzitriola), forma biologikoki aktiboa.
The synthesis of vitamin D facilitates calcium absorption from the small intestine, calcium reabsorption from the kidneys, and the rebuilding of bone tissue.D bitaminaren sintesiak kaltzioa xurgatzen laguntzen du heste meharrean, kaltzioa berrxurgatzen giltzurrunetan, eta hezur ehuna berritzen.