3.3 · 02 · §2
Biomolekulak eta karbohidratoakLas biomoléculas y los carbohidratos
Karbohidratoak dira energia iturri azkarrena, eta monosakaridoetatik polisakarido handietaraino antolatzen dira.
1Testua
- Biomolekula motak izendatzea.
- Karbohidratoen funtzioak zerrendatzea.
- Monosakaridoak, oligosakaridoak eta polisakaridoak bereiztea.
BIOMOLEKULAK
Izaki bizidunak osatzen dituzten molekulak dira.
EZ-ORGANIKOAK:
Ura
Gatz mineralak
Gasak
ORGANIKOAK:
Gluzidoak: Monosakaridoak, disakaridoak, polisakaridoak
Energia eman eta gordetzeko funtzioa
C emaile funtzio
Landareetan, egitura funtzioa
Proteinak: Aminoazidoak
Funtzio katalitikoa
Garraio funtzioa
Uzkurketa
Defentsa funtzioa
Funtzio hormonala
Toxina funtzioa
Erreserba funtzioa
Egitura funtzioa
Lipidoak: Glizerola, gantz-azidoak
Erreserba funtzioa
Mintzetan, egitura funtzioa
Garraio funtzioa
Funtzio hormonala
Babes funtzioa
Azido nukleikoak: Baseak, pentosa, fosfatoa
ADN:
Bikoizketa: Herentzia
Proteinen sintesia
ARN:
Proteinen sintesiaren bitartekaria
KARBOHIDRATOAK
Formula enpirikoa: Cn(H2O)n → Ez dator formula molekularrarekin bat.
Karbohidratoak, hidroxilo talde ugari dituzten aldehido edo zetonak dira.
KONTZEPTUAK:
Karbono asimetrikoa: 4 atomo edo talde desberdinei lotua dagoena.
Esteroisomeroak: D eta L
Anomeroak: α eta β
Lotura glikosidikoa: Mono- edo dikarbonilikoa, beraz, erreduktorea edo ez- erreduktorea.
FUNTZIOAK
Energia metaketarako baliagarriak dira: Glukogenoa.
Konposatu hauen oxidazioaren ondorioz, erabilgarriak diren bitartekari energetikoak lortzen ditugu eta anabolismorako ezinbestekoa den indar erreduktorea ere bai.
Azido nukleikoen osagaiak dira.
Proteina eta lipido askorekin lotzen dira, zelulen arteko eta barneko hainbat funtzio betetzen dituztelarik.
Egitura funtzioa betetzen dute: Ehunetako egiturak mantentzen laguntzen dute (Azido hialuronikoa, kolagenoaren osagaia)
C bitamina monosakarido deribatua da.
Immunoglobulina batzuen osaeran parte hartzen dute.
ENERGIA (metatu eta eman) eta ERRESERBA
MONOSAKARIDO SINPLEAK
Zitoplasman aske agertzen diren guztiek, formula enpirikoa jarraitzen dute → 3 eta 7 arteko karbono kopurua dute.
Monosakarido sinpleenak hiru karbonotakoak dira: Dihidroxiazetona eta D edo L (esteroisomeroak) glizeraldehidoak. Arruntena D-glukosa da eta sinpleena glizeraldehidoa, karbono asimetriko bakarra du eta.
Karbono asimetriko bakoitzak, esteroisomero kopurua bikoizten du. Beraz, glizeraldehidoak karbono asimetriko bakarra duenez, 2 esteroisomero ditu.
ZIKLAZIOA Aldehido taldeak, alkohol taldearekin erreakzionatzean, hemiazetal lotura eratzen da. Zetona taldeak, alkohol taldearekin erreakzionatzean, hemizetal lotura eratzen da.
Monosakaridoak, uretan disolbatuta daudenean, egoera lineal eta ziklatuan daude. Erreakzioan parte hartu duten -OH taldeek, konformazio berezia har dezakete, eta anomero deritze: : α eta β erak, beste gune asimetriko berri bat agertzen delako monosakaridoa ziklatzean.
Atal hau azaltzen duten irudiak
MONOSAKARIDO DERIBATUAK
Monosakaridoen erredukzioz, oxidazioz edo ordezkapenez lortzen diren gluzidoak dira.
ERREDUKZIOZ
AZUKRE ALKOHOLAK:
Monosakaridoen aldehido edo zetona funtzioen erredukzioaren ondorioz lortzen diren monosakaridoen deribatuak dira.
Erreakzio horren ondorioz, aldehido edo zetona funtzioak, alkohol funtzio bihurtzen dira.
Sorbitola: Glukosa ez hartzea aholkatzen denean erabiltzen da klinikan.
Hesteetan ez da glukosa bezala xurgatzen, eta beraz, arazo osmotikoak sor ditzake. Zenbait goxokik izaten dute, beraz, kontuz ibili behar da.
DESOXIAZUKREAK:
Hidroxilo taldea erreduzitzen denean agertzen dira.
OXIDAZIOZ
AZUKRE AZIDOAK:
Monosakarido sinpleen oxidazioaren ondorioz lortzen diren deribatuak dira.
Aldosen bukaerako karbonoak karboxilo (COOH) taldera oxidatzen direnean: Karboxilazioaren arabera hiru mota bereiz ditzakegu:
Azido Uronikoak: Aldehido funtzioa mantentzen dutenean.
ESTEROISOMEROAK: Talde karbonilotik hurrunen dagoen karbono asimetrikoa. D: -OH taldea eskubira. L: -OH taldea ezkerrera.
ANOMEROAK: Karbono asimetrikoaren hidroxilo taldearen posizioa. α: -OH taldea beheruntz. β: -OH taldea goruntz.
Azido Glukuronikoa: Polisakaridoen egituraketan partaidea da.
Sustantzia kaltegarrien detoxifikazio prozesuetan parte hartzen du.
Azido Aldonikoak: Oxidazioa aldehido funtzioan gertatzen denean agertzen dira. Metabolismoaren zenbait erreakzioetan parte hartzen dute.
Azido Aldarikoak: Oxidazioa bi muturretan gertatzen da. Organismoan ez dute garrantziarik.
ORDEZKAPENEZ
AMINOAZUKREAK:
Hidroxilo taldean amino taldea ordezkatzen denean. Galaktosamina kondroitin sulfatoaren partaidea da (kolagenoa).
AZUKRE FOSFATODUNAK:
Hidroxilo taldea azido fosforikoaren bitartez ordezkatzen da. Metabolismoko bitartekari asko dira honelakoak.
O-GLUKOSIDOAK:
Monosakaridoen alkohol talde baten ondorioz gertatzen diren deribatua.
Eratzen den loturari, glikosidikoa ere baderitzo.
Zenbait konposatu, modu honetan eratutakoak dira. Adib. Estreptomizina.
OLIGOSAKARIDOAK
Monosakaridoen polimerizazio prozesuaren ondorioz sortzen dira. Polimerizazioa lotura glikosidikoaren bidez suertatzen da, monosakaridoen artean gertatzen den lotura azetaliko bat.
2-10 monosakarido unitate izan ditzakete, baina 2 monosakaridoz osaturikoak izen berezia du: DISAKARIDOA.
DISAKARIDOAK Bi monosakarido, lotura glikosidikoen bitartez elkartzen direnean sortzen dira polisakaridoak.
Horrela, hemiazetalak, karbono anomerikoaren hidroxilo taldearen bitartez, beste alkohol batekin erreakziona dezakete lotura azetalikoa emanez.
3 lotura mota agertzen dira:
C1-C4: Maltosan
C1-C1:Trehalosan
C1-C2: Sakarosan
MONOKARBONILIKOA: Karbono karbonilikoaren -OH taldearen eta beste edozein -OH talderen artean.
DIKARBONILIKOA: 2 karbono karbonilikoen -OH taldeen artean.
DISAKARIDO ERREDUKTOREAK: Aldehidoak ez du loturan parte hartzen.
Laktosa:
Glukosa + Galaktosaren β1-4 lotura glikosidikoaren bidez sortua.
Esnean dagoen azukre garrantzitsua
DISAKARIDO EZ-ERREDUKTOREAK:
Trehalosa: Intsektuen zirkulazio sistemana geri da.
Glukosa + Glukosaren α1-1 lotura glikosidikoaren bidez sortua.
Sakarosa:
Glukosa + Fruktosaren α1-β2 lotura glikosidikoaren bidez sortua.
Janariak gozotzeko erabiltzen den azukre arruntena.
Atal hau azaltzen duten irudiak
POLISAKARIDO SINPLEAK
Monosakarido sinpleen polimerizazio-prozesuaren ondorioz sortzen dira. Oligosakaridoak lotura glikosidikoen bitartez lotzen joan daitezke, milaka unitate dituzten makromolekula handiak eratuz. Horien artean, bi motatakoak daude:
HOMOPOLISAKARIDOAK: Monosakarido mota bakar batez osatuak.
HETEROPOLISAKARIDOAK: Aminoazukre eta azido uronikotaz osaturik egoten dira. Sarritan, era kobalenteak, kate proteikoekin lotzen dira proteoglikanoak emanez.
HOMOPOLISAKARIDOAK
ALMIDOIA: Amilosaz (α D-glukosazko kate lineala) eta amilopektinaz (α D- glukosazko kate adarkatua) osaturik dago.
Uretan ez da disolbatzen.
Energia metatzeko konposatu aproposa da.
Landareetan metatzen den polisakaridoa da.
AMILOSA:
α D-glukosazko kate lineala (α1-4 lotura bidez).
Forma helikoidaleko kate zuzenak eratzen ditu.
Uretan ez-disolbagarria da, baina mizelak eratzen ditu.
AMILOPEKTINA:
α D-glukosazko kate adarkatua (α1-4 lotura bidez).
24-36 glukosa unitateko adarkadura guneak ditu.
Apurtzean maltosa eta isomaltosa sortzen dira.
Uretan ez-disolbagarria da.
GLUKOGENOA:
α D-glukosazko kate adarkatua (α1-4 lotura bidez).
Adarkadura puntuak 8-12 glukosa unitateko ditu.
Animalien ehunetako eta zeluletako metaketa polisakarido ugariena da.
ZELULOSA:
β-D Glukosa kate helikoidala (β1-4 lotura bidez).
4 glukosa molekulako bira bat osatzen du.
Egiturazko polisakarido aproposa da. Lotura O –glikosidiko oso babestuak.
HETEROPOLISAKARIDOAK
HEMIZELULOSA:
β D-Xilosa molekulak osaturiko (β1-4 lotura bidez).
Adarkatua.
Landare-zelulen hormaren osaeran parte hartzen du.
POLISAKARIDO DERIBATUAK
Monosakaridoen deribatuak diren konposatuez osatuak daude. Monomero mota bakarrez osatuak, homopolisakarido deribatuak dira, monomero mota bat baino gehiagoz osatuak badaude, heteropolisakarido deribatuak dira.
HOMOPOLISAKARIDO DERIBATUA:
Kitina:
β N-azetilglukosamina molekulak, β1-4 lotura bidez sortua.
Egituran zelulosaren antz handia du.
Intsektuen exoeskeletoan ageri da.
HETEROPOLISAKARIDO DERIBATUA:
Azido hialuronikoa:
N-azetilglukosaminaz eta azido D-Glukouronikoz osaturik dago.
Lubrifikatzaile soluzio askok dute.
Begietako humore beirakaran dago.
HETEROSIDOAK
Azukreak beste konposatu askorekin lotzen dira: Glukoproteinak eta glukolipidoak adibidez.
PROTEOGLIKANOAK Proteoglikanoak 150 polisakarido kate inguru dituzte albo-kate gisa. Hidratatzen direnean ur ugari hartzen dute euren baitan. Proteoglikanoei loturik kolageno eta elastina zuntzak egoten dira. Horrela matrize sendoak eratzen dira zelulen migrazioak gidatzeko eta hainbat egituren euskarri gisa jokatzeko.
GLIKOPROTEINAK Aurrekoekin konparatuz (proteoglikanoak) kasu honetan karbohidratoek suposatzen duten molekularen portzentaia askoz ere txikiagoa da. Glikoproteinetan oligosakarido molekularen bat egoten da. Glikoproteinak mintz zelularretako partaideak izaten dira.
Glikoproteinetan oligosakaridoak aminoazido zehatzetan uztartzen dira: Asparriginan edo serinan eta treoninan. Asparriginak oligosakaridoa onar dezake honelako sekuentzian badago: Asn-X-Ser edo Asn-X-Thr (glikosilazio guneak). Sueroaren partaide asko glikoproteinak dira ere. Glikosilazioa erretikulu endoplasmatikoan eta Golgi aparatuan gertatzen da.
Glikosilazioak eduki ditzakeen funtzioen artean proteinak zelulen barnean nora joan behar direneko seinale gisa atxikitzen direla uste da (informazio seinalea).
LEKTINAK Lektinak glikoproteinetara lotzen diren proteinak dira. Euren funtzioa zelulen arteko kontaktuak eta ingurunearekin elkarrekintzatzea da.
Era ahulean lotzen dira baina era honetako loturak ugari direnez belkroaren antzeko efektua sortarazten dute.
Bakterio batzuk digestio aparatuko zelula epitelialetara lektinen bitartez lotzen dira.
| TALDEA | AZPITALDEA | ADIBIDEAK |
|---|---|---|
| Monosakaridoak | Aldosak | Galaktosa, glukosa, erribosa, desoxierribosa |
| Monosakaridoak | Zetosak | Erribulosa, fruktosa |
| Oligosakaridoak | Disakaridoak (O-glukosidiko lotura) | Laktosa, sakarosa, maltosa, zelobiosa |
| Polisakaridoak | Homopolisakaridoak: landare (erreserba eta egitura) | Almidoia, zelulosa |
| Polisakaridoak | Homopolisakaridoak: animalia (erreserba eta egitura) | Glukogenoa, kitina |
| Polisakaridoak | Heteropolisakaridoak | Pektina, agar agar, goma arabiga |
| Glukokonjokatuak | Peptidoglukanoak, glukoproteinak, glukolipidoak |
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Monosakaridoa | Monosacárido |
| Oligosakaridoa | Oligosacárido |
| Polisakaridoa | Polisacárido |
| Glukosa | Glucosa |
| Glukogenoa | Glucógeno |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ideia nagusia
Sailkapenaren irizpidea bakarra da: zenbat monosakarido dauden lotuta, lotura glikosidikoen bidez. Eta polisakaridoetan bigarren galdera bat dago: monosakarido mota bakarra (homopolisakaridoa) ala bat baino gehiago (heteropolisakaridoa).
Nondik datorren: POLISAKARIDO SINPLEAK
Alderatu
Almidoia Glukogenoa Non metatzen den Landareetan Animalien ehunetan eta zeluletan Zerez dago osatuta Amilosaz (kate lineala) eta amilopektinaz (kate adarkatua) α D-glukosazko kate adarkatua Adarkadura bakoitzeko Amilopektinan, 24-36 glukosa unitate 8-12 glukosa unitate: askoz adarkatuagoa Lotura α1-4 α1-4 Nondik datorren: POLISAKARIDO SINPLEAK
Hiru polisakarido, hiru forma

Nondik datorren: POLISAKARIDO SINPLEAK
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zer da hemengo ideia nagusia?
Sailkapenaren irizpidea bakarra da: zenbat monosakarido dauden lotuta, lotura glikosidikoen bidez. Eta polisakaridoetan bigarren galdera bat dago: monosakarido mota bakarra (homopolisakaridoa) ala bat baino gehiago (heteropolisakaridoa).
Non metatzen den: Almidoia / Glukogenoa
Landareetan / Animalien ehunetan eta zeluletan
Zerez dago osatuta: Almidoia / Glukogenoa
Amilosaz (kate lineala) eta amilopektinaz (kate adarkatua) / α D-glukosazko kate adarkatua
Adarkadura bakoitzeko: Almidoia / Glukogenoa
Amilopektinan, 24-36 glukosa unitate / 8-12 glukosa unitate: askoz adarkatuagoa
Lotura: Almidoia / Glukogenoa
α1-4 / α1-4
3Irudiak
Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.
Etiketak euskaraz (2)
| Jatorrizkoa | Euskaraz |
|---|---|
| D-Glucopyranose | D-glukopiranosa |
| D-Glucofuranose | D-glukofuranosa |