ERIZAINTZABiokimika · 1. maila

4.3 · 02 · §2

Haurdunaldiko eta edoskitzaroko elikaduraLa alimentación en el embarazo y en la lactancia

2. blokea 7tikPDF orrialdeak: 140, 141, 142Ikasgaia: Estructura y Función del Cuerpo Humano II 26437

Bi garai non beharrak igotzen diren, eta zer den arriskutsua horietan.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Haurdunaldiko pisu irabazpena kokatzea.
  • Egokitzapen metabolikoak izendatzea.
  • Kalostroa zer den jakitea.
01

HAURDUNALDIKO ELIKADURA

Elikadura orekatu eta arrazional bat jarraitzea, erditze goiztiarrak eta jaioberriaren garapenarekin loturiko arazoak saihesteko dagoen laguntza onena da. Honako emakume hauek zainduko beharko dira bereziki:

PDF · 140

Emakume multiparoek: erditze bat baino gehiago izan dituztenek, eta, batez ere, erditzeen artean denbora gutxi igaro bada.

Bikien haurdunaldiak dituzten emakumeek.

Haurdun dauden nerabeek.

Gomendio hauek jarraitzea garrantzitsua da emakumearen zein umekiaren elikadura beharrak asetzeko, erditzeari hobeto aurre egiteko eta edoskitzaroa bultzatzea.

02

PISU IRABAZPENA

Haurdunaldia etapa anaboliko bat da, hau da, emakumeak ehun berri asko sintetizatzen ditu (ugatz-guruina, uteroko ehuna, plazenta…). Organismoa, erreserba nitrogenatuak egiteko gai den bizitzako etapa bakarra da. Hau dela medio, haurdunaldi guztian zehar pisuaren handitze progresibo bat ematen da eta oso garrantzitsua da progresio hau zaintzea.

PDF · 140

Lehenengo hiruhilekoan: 1,5-1,8 Kg

Bigarren hiruhilekoa: 3,5 Kg

Hirugarren hiruhilekoan: 4,7-5 Kg Haurdunaldi baten kostu energetiko osagarria 75000 Kcal-ekoa da, baina energia hau ez litzateke edozein eratara lortu beharko, haurdunaldiko aldi bakoitzak behar espezifikoak ditu eta momento fisiologiko honentzat aproposak diren janarien bidez lortu beharko litzateke.

03

EGOKITZAPEN METABOLIKOAK

Haurdunaldiaren hasieran proteinen erreserbak sortzen ditu emakumeak eta geroago ehunak sortzeko erabiliko ditu. Haurdunaldiaren hasieran hartzen den pisutik, zati bat, gantz erreserbak egiteko erabiltzen ditu organismoak, sortzen diren energia beharrei erantzuteko.

PDF · 140

Hiperintsulismoa ere ematen da, amaren odoleko glukosa konstante mantentzen laguntzen duena.

Horregatik, dieta hipokalorikoekin kontu handia eduki behar da, zetonuriak (gernuko azetona igotzea) ekiditeko eta denbora luzean ezer jan gabe egotea ekidin beharko da, zetonemia (odolean azetona izatea) eragingo duten gantzen erreketa sortu daitekeelako.

04

ELIKAGAI BEHARRAK

Elikagai beharrak, kuantitatiboki, bigarren hiruhilekotik aurrera hazten dira. Hala ere, janari batzuk haurdunaldi osoan, garrantzi kualitatibo handia dute.

PDF · 141
Elikagai beharrak haurdunaldian, hiruhilabetez hiruhilabete
LEHEN HIRUHILABETEABIGARREN ETA HIRUGARREN HIRUHILABETEA
ENERGIAEz dira irenspenak handitu beharProgresiboki handitu 4.hilabetetik aurrera 150Kcal/egunekotik hasi eta 300Kcal/eguneko bukatu
PROTEINAKEz dira irenspenak handitu behar1,5g/Kg/eguneko irentsi
GLUZIDOAKEz dira irenspenak handitu behar Azukre sinpleak ekidinEz dira irenspenak handitu behar Azukre sinpleak ekidin
LIPIDOAKEz dira irenspenak handitu behar Animalia jatorriko gantz saturatuak ekidinEz dira irenspenak handitu behar Animalia jatorriko gantz saturatuak ekidin
MINERALAKEz dira irenspenak handitu behar2: Kaltzio, iodo, fosforo eta magnesio irenspenak handitu 3: Burdin irenspenak handitu
BITAMINAKB1, B2, azido folikoa, C, A, D eta E bitaminen irenspena handituB1, B2, azido folikoa, C, A, D eta E bitaminen irenspena handitu
URAEz dira irenspenak handitu beharEz dira irenspenak handitu behar
ZUNTZAIrenspenak handituIrenspenak handitu
05

ARAU HIGIENIKO-DIETETIKOAK

Ahoko higienea zaindu behar da bereziki, duen pH alkalinoa dela eta, listuak antiazido modura jokatzen du; txantxarren sorrera ekidinez. Haurdunaldian, listuaren pHa azidotu egiten da, txantxarraren sorrera erraztuz.

PDF · 141

Normalean baina aldi gehiagotan jatea aholkatzen da, kantitatxe txikiak irentsiz. Ez da gomendagarria elikagai bat denbora batean jateaz utzi eta geroago izugarrizko kantitateak jatea konpentsazio moduan.

Ariketa suabea egin behar da, idorreria eta odol-zirkulazio neketsua hobeagotzeko.

Antoju berdina denbora gehiegian zehar luzatzen bada, organismoak eskazi bat duela adieraz dezake.

06

EDOSKITZAROKO EMAKUMEAREN ELIKADURA

Edoskitzaroko lehenengo hilabeteetan emakumeak esnea eratzeko behar duen energiaren zati bat, haurdunaldian metatu dituen gantz erreserbetatik lortzen dela suposatzen da.

PDF · 142
07

KALOSTROA

Ugatz-guruinek haurdunaldian eta erditze ondorengo lehenengo bi asteetan jariatzen duen likidoa da eta odoleko sueroaren eta esnearen tarteko osaera du:

PDF · 142

Ura, KH, proteinak, lipidoak

Proteinetan, eta bereziki, A immunoglobulinetan oso aberatsa da, lehen etapa honetan umearen digestio eta immunitate sistemen heldutasun eza dela eta, oso garrantzitsua da.

Atal hau azaltzen duten irudiak

08

MASTITISA

Esnearen konduktuen obstrukzioaren ondorioz gertatzen da, gorritzea, beroa, gogortasuna eta mina eragiten du.

PDF · 142
09

ELIKAGAI BEHARRAK

Elikagai beharrak edoskitzaroan
EDOSKITZAROAN
ENERGIA500 Kcal/eguneko irenspen osagarria
PROTEINAK2g/Kg/eguneko irentsi
GLUZIDOAKEz dira irenspenak handitu behar Azukre sinpleak ekidin
LIPIDOAKEz dira irenspenak handitu behar Animalia jatorriko gantz saturatuak ekidin
MINERALAKKaltzio eta fosforo behar handiak
BITAMINAKHaurdunaldian bezala
URA3 litro eguneko
ZUNTZAIrenspenak handitu
PDF · 142

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
HaurdunaldiaEmbarazo
EdoskitzaroaLactancia
KalostroaCalostro
MastitisaMastitis
Pisu irabazpenaGanancia de peso

2Irudiak

Irudi bakoitza handitu daiteke; etiketak gaztelaniaz edo ingelesez daudenean, euskarazko itzulpena azpian dago.

01Kolostroa eta esne heldua, alderatutaColostrum vs breastmilk.jpg · Tonicthebrown · CC BY 3.0 · Wikimedia Commons · PDF orrialdea 142Ikusi azalpena · KALOSTROA