ERIZAINTZABiokimika · 1. maila

4.3 · 06 · §6

Menopausiako elikadura eta aldaketa dietetikoak behar dituzten egoerakLa alimentación en la menopausia y las situaciones que necesitan cambios

6. blokea 7tikPDF orrialdeak: 149, 150, 151Ikasgaia: Estructura y Función del Cuerpo Humano II 26437

Osteoporosia, obesitatea eta hipertentsioa: dietak zer egin dezakeen.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Menopausiako dieta aldaketak izendatzea.
  • Osteoporosiaren prebentzioa kokatzea.
  • Obesitatea eta hipertentsioa lotzea.
01

MENOPAUSIAKO ELIKADURA

45-55 urterekin emakumezkoaren ziklo sexuala irregularra bilakatu ohi da, hilabete edo urte batzuk pasa ondoren erabat eteten delarik. Sexu-hormonak ia zerora iritsi arte gutxiagotzen diren denboraldiari deritzo menopausia. Elikaduran eragingo duten aldaketa fisiologiko ugari ematen dira: 1. Gorputzeko masa muskularra txikiagotu egiten da eta ehun adiposoa, aldiz, handiagotu.

PDF · 149

2. Osteoporosia agertu ohi da, hezurren hausturak eta beste arazo eskeletikoak eragin ditzake.

3. Arteriosklerosiaren arrisku faktoreak gehitu ohi dira: Diabetesa, hipertentsio arteriala… 4. Arteriosklerosia areagotu ohi da.

5. Itomena, suminkortasuna, antsietatea, baginako lehortasuna,, artromialgiak…

02

DIETA

Elikadura orekatu bat jarraitu beharko da, altueraren, adinaren, fisikoaren, etabarren arabera.

PDF · 149

Energia: 40 urtetik aurrera hamarkada bakoitzean behar energetikoak %5-ean gutxitzen dira.

Gluzidoak: Energia osoaren %55-60-a suposatu beharko dute, gluzido konplexuei lehentasuna ematen.

Lipidoak: Energia osoaren %30 suposatu behar dute, animalia jatorriko lipidoak murriztuz eta poliinsaturatuen kontsumoa sustatuz.

Proteinak: Energia osoaren %12-15-a suposatu behar dute.

Mineralak: Heldu normal batenaren berdinak izan behar dute, baina kaltzioa oinarrizkoa da osteoporosia prebenitzeko eta burdina ez da horren beharrezkoa izango.

Bitaminak: Orokorki, heldu normal batenak bezalakoak izanbehar dira, baina D bitamina irenspenak ziurtatu behar dira.

03

ALDAKETA DIETETIKOAK BEHAR DITUZTEN EGOERAK / OSTEOPOROSIA

MOTAK:

PDF · 150

I motako osteoporosia edo Osteoporosi Posmenopausikoa: Menopausiako estrogeno eskasia dela eta sortzen den hezur galera da, batez ere hezurren trabekuletan.

II motako osteoporosia: Adinean aurrerago joan ala ematen da, eta bi sexuei eragiten die. Trabekula eta kortikal mailan sortzen den hezur galera da eta femurraren hausketak sortu ditzake.

ARRISKU FAKTOREAK:

Emakumeek, gizonezkoek baino arrisku gehiago dute.

Emakume beltzetan oso zaila da osteoporosi posmenopausikoa aurkitzea.

PREBENITZEKO:

Kaltzio irenspen on bat egin behar da, baina honen xurgapena kaltetu ez dadin, beharrezkoa izango da…

Filato gehiegi ez irenstea.

Proteina gehiegi ez hartzea.

Tabakoaren eta alkoholaren kontsumoa gutxiagotzea.

D bitaminaren presentzia ziurtatzea.

Kafe gehiegi ez hartzea.

Ariketa fisikoa

04

OBESITATEA

Menopausiako aldaketa fisiologiko zein psikologikoek, pisuaren gorakada bat edo eta obesitatea erraztu dezakete. Honek, dieta egoki baten bidez pisua kontrolatzearen beharra erakusten du.

PDF · 150

Menopausiako obesitatearen tratamendu dietetikoa, obetsitatea duen heldu batek jarraitu beharko lukeenaren berdina izango da, eta beharrezkoa bada laguntza piskologikoa lortzea.

05

HIPERTENTSIO ARTERIALA

Sarritan, tentsio arterialaren gorakada bat eman ohi da. Horretarako, sodio irenspenak gutxiagotu beharko lirateke, gatzik gabe dieta orekatu bat jarraitu daiteke eta.

PDF · 151

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
MenopausiaMenopausia
OsteoporosiaOsteoporosis
ObesitateaObesidad
HipertentsioaHipertensión
KaltzioaCalcio