ERIZAINTZABiokimika · 1. maila

4.3 · 05 · §5

Zahartzaroko elikaduraLa alimentación en la vejez

5. blokea 7tikPDF orrialdeak: 147, 148, 149Ikasgaia: Estructura y Función del Cuerpo Humano II 26437

Gorputzak gutxiago behar du eta gutxiago xurgatzen du: hor dago arazoa.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Zahartzaroko ezaugarri fisiologikoak izendatzea.
  • Aholkatzen diren irenspenak kokatzea.
  • Medikamentuen eragina lotzea.
01

ZAHARTZAROKO ELIKADURA

Oso talde heterogeneoa osatzen dute, izan ere, pertsona bakoitza lehenago edo beranduago sar daiteke zahartzaroan. Orokorki, zahartzaroan 65-70 urterekin sartzen da. Bi talde bereizten dira:

PDF · 147

Hirugarren adinekoak: 65-80 urte bitartekoak.

Laugarren adinekoak: 80 urtetik gorakoak.

Zahartze prozesua eta elikadura loturik daude, osasun fisiko eta psikikoan, bizitzan zehar eraman duten elikadurak eragin handia du eta. Gainera, adinarekin gaixotasun kronikoak ugaritu egiten dira eta horretarako elikadura ere garrantzitsua da.

02

EZAUGARRI FISIOLOGIKOAK

Zahartze abiadura aldakorra da pertsona batetik bestera zein organismo berdineko organo eta sistema batetik bestera. Dena den, OROKORKI hauek dira ezaugarri fisiologikoak:

PDF · 147

Oinarrizko metabolismoa gutxiagotzen da, masa muskularra gutxitzen delako. Ehun adiposoa aldiz, handitu egiten da.

Lan fisikorako eta ariketa aerobikorako gaitasuna txikiagotu egiten da.

Gaitasun sentsorialen galera partziala ematen da: ikusmena, entzumena…

Haginen eta hortzen ahultasun progresibo bat ematen da.

Digestioko prozesuak eta jariakinak kaltetzen joaten dira.

Giltzurrunetan aldaketa funtzionalak ematen dira; gernua diluitzeko eta kontzentratzeko gaitasuna txikiagotzen da.

Arnasketarako gaitasuna txikiagotzen da.

Gaitasun osteoartikularrak txikiagotu egiten dira.

Garunean:

Pisu galera

Odol-zirkulazioa gutxiagotu

Funtzio metabolikoak txikiagotu

Hormonen eta entzimen kopuruen aldaketak direla eta, metabolismoa desorekatu egiten da, anabolismo baino katabolismo gehiago ematen delarik.

Sistema immunitarioan beheraldi bat ematen da.

03

AHOLKATZEN DIREN IRENSPENAK

Zaila da irenspenak zehaztea, ezberdintasun handiak egoten baitira adin kronologikoaren eta adin biologikoaren artean.

PDF · 148

Energia: Helduek baino behar energetiko txikiagoak dituzte, oinarrizko metabolismoaren eta aktibitate fisikoaren txikiagotzea dela eta.

Proteinak: Helduen irenspen berdinak mantendu behar dituzte. Balio biologiko altukoak jan behar dituzte, hauek, esnea, gazta eta arrautzetik hartuak ahal izan ezgero.

Lipidoak: Adin guztietarako ematen diren aholkuak jarraitu.

Monoinsaturatuen kontsumo handia

Poliinsaturatuen kontsumo esanguratsua

Saturatuen kontsumo txikia

Karbohidratoak: Karbohidrato konplexuak jan behar dira eta azukre sinpleak ekidin.

Zuntza: Zuntzean aberatsak diren janariak jan behar dituzte, moteldua izaten duten mugikortasun gastrointestinalak sor diezazkieken arazoak ekiditeko.

Bitaminak: Pertsona helduek baino gehiago irentsi behar dituzte.

Xurgatzea txikiagotzen duten gaixotasunak direla eta, bitamina eskasiak izateko arrisku gehiago dituzte.

Sendagai batzuen erabilera kronikoa dela eta, bitamina eskasiak sortu edo okerragotu daitezke.

Mineralak: Bitaminekin esanikoa gertatzen da hauekin ere, beraz, irenspena handitu behar dute. Hala ere, gatzarekin kontuz ibili beharko dira, likidoen erretentzioa dela eta, hipertentsioa ekiditeko.

Ura: Arazorik ez badute, likido asko edan behar dituzte hidratazio egoki bat mantendu ahal izateko.

04

MEDIKAMENTUAK ZAHARTZAROAN

Morbilitate tasa altua dela eta, sendagai asko kontsumitzen dira, ondorioz, elikagaiekin elkarrekintzak emateko arrisku gehiago egoten da.

PDF · 149

Diuretikoek potasioaren iraizketa handitzen dute.

Laxanteek elikagaien xurgapena gutxitzen dute.

Antiazidoek B9 eta B12 bitaminen xurgapena gutxitu eta B1 bitaminaren suntsiketa errazten dute.

Analgesikoek B9 bitamina mailak txikiagotzen dituzte.

Hipokolesterolemikoek B9, A eta K bitaminen xurgaketa gutxiagotzen dute.

Antikonbulsibanteek D eta B9 bitaminekin elkarreragin dezakete.

Antibiotikoak:

Tetraziklinak kaltzioaren xurgapena txikiagotzen du.

Zefalosporinak, gentamizinak eta kloranfenikolak proteinen, D eta K bitaminen metabolismoa aldatzen dute.

Ahozko antidiabetikoak jangura handiagotu dezakete.

05

EGOERA

Bakardadea dela eta, elikadura desegokia eman daiteke, bakarrik bizitzeagatik depresio edo tristura egoeran egon ezgero. Baina bakardade fisikoaz gain, askotan bakardade soziala bizi ohi dute eta hau larriagoa da elikadura mailan. Bakardade honekin lotuta, askok sukaldaritzan formazio maila baxua dute eta oso kaltegarria izan daiteke (gizon alargunetan adibidez).

PDF · 149

Hala ere, diru-sarrera baxuak izatea dira askotan elikadura txarraren arrazoi nagusiena.

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
ZahartzaroaVejez
XurgapenaAbsorción
MedikamentuakMedicamentos
HidratazioaHidratación
IrenspenaIngesta