ERIZAINTZABiokimika · 1. maila

4.3 · 03 · §3

Bularreko haurraren eta haurtzaroko elikaduraLa alimentación del lactante y de la infancia

3. blokea 7tikPDF orrialdeak: 143, 144, 145Ikasgaia: Estructura y Función del Cuerpo Humano II 26437

Esne hutsetik mahai osora: noiz sartzen den janari bakoitza eta zergatik.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Elikadura etapak bereiztea.
  • Lehen urteko bilakaera kokatzea.
  • Haur-janarien lekua izendatzea.
01

BULARREKO ETA LEHEN HAURTZAROKO HAURRAREN ELIKADURA

Jaioberriek ez dituzte garatuak izaten:

PDF · 143

Jangura erregulatzen duten mekanismoak.

Prozesu digestiboak.

Inter-transformazio metabolikoko erreakzioak.

Giltzurrunetako filtrazio eta kontzentrazio funtzioak.

Sistema immunitarioa.

…

02

ELIKADURA ETAPAK

1. ESNEAREN DENBORALDIA: a. 4-6 hilabete bete arte irauten du b. Irensten den janari bakarra esnea izaten da.

PDF · 143

c. Haurrak ez ditu garatu zenbait proteina digeritzeko gaitasuna eta giltzurrun mailak karga osmolar handiegiak jasateko gaitasuna.

2. DIBERTSIFIKAZIO PROGRESIBOAREN DENBORALDIA (beikost): a. Janari berriak sartzen dira kontu handiz: i. Digestioaren eta giltzurrunen heldutasun erritmoa ez aldatzeko.

ii. Garapen neuromuskular progresiboan ez aldatzeko.

b. Garapen neuromuskular progresiboak haurrari zera baimentzen dio: i. Janariak ezagutzea, murtxikatzea, zaporeak ezberdintzea… ii. Zentzuen garapenean laguntzen du.

c. 18 hilabeterekin, oinarrizko janariak eta funtsezko zaporeak ezagutzeko gai da.

3. HELTZE DIGESTIBOAREN DENBORALDIA: a. Mekanismo fisiologiko eta immunitario guztiak garatzen joaten dira, honek, elikaduraren erabateko dibertsifikaziora iristea baimenduko du.

03

JAIOBERRIAREN ELIKADURA / HAZKUNTZA ETA GARAPEN ERRITMOAREN OINARRIZKO EZAGUTZAK

PISUA:

PDF · 143

Lehenengo urtean zehar jaiotzako pisua hirukoiztu egiten da.

Bi urterekin duen pisua, jaiotzan zuenaren laukoitza bakarrik da, hazkuntza tasa dezente gutxitzen da.

ALTUERA:

Jaiotzean 45-50 cm-takoa izatetik, urte beterekin 75-80 cm-takoa izatera igarotzen da.

Bi urterekin aldiz, 95-105 cm-takoa izaten da.

BURMUINA:

Lehenengo 4 hilabeteetan bere bolumena handiagotu egiten da (2g/eguna)

04

JAIOBERRIAREN ELIKADURAREN ASPEKTU PRAKTIKOAK

6 hilabete bete arte janari bakar bezala esnea ematea aholkatzen da. Baina gaur egun daramagun bizitza motan aholku hau aurrera eramatea zaila egiten denez, 4-6 hilabeteen bueltan pixkanaka janari berriak sartzen joaten gara.

PDF · 144
05

LEHEN URTEAN ELIKADURAN EMATEN DEN BILAKAERA

Janari berriak kontu handiz sartzen joan behar da, beti ere, haurrak beraiekiko erakusten duen tolerantzia behatuz. Pixkanaka, honako janari hauek sartzen joango gara:

PDF · 144

Irinak (glutenik gabekoak hasieran, intolerantziak ekiditeko)

Frutak (duten bitamina edukiagatik)

Berdurak (duten gatz mineral edukiagatik)

Animalia jatorriko proteinadun produktuak (haragia, arraina edo arrautza)

06

LEHEN URTETIK BIGARRENERAKO ALDAKETA

Egunean zehar lau otordu egitea komeni da: gosaria, bazkaria, merienda eta afaria.

PDF · 144

Berdura gordin batzuk sartzen hasi gaitezke lehen urtetik aurrera. Bi urterekin, heldutasun digestiboa eta hortzeria guztia dutenez, lekaleak sartu ahal izango zaizkie, hasieran pure moduan eta osorik geroago.

Egunero esnea (esnekiak), arraina/haragia, ogia, berdurak, pasta/arroza, fruta freskoa eta olioa hartzea gomendatzen dira etapa honetan.

07

HAUR-JANARIAK

Komertzialki “potito” modura ezagutzen diren eta prestaturik etortzen diren haur-janarien produkzioa eta kontsumoa ugaritu da. Produktu hauek izan behar dituzten ELIKAGAI BALIOAK:

PDF · 144

Energia: Plater osoen balioa duten prestakinek (haragia/arraina eta berdura/zerealak), ezin dituzte 100g-ko 70 Kcal baino gutxiago eduki.

Proteinak:

Plater osoen balioa ez duten prestakinek (haragia/arraina), ezin dituzte 6,5g proteina baina gutxiago eduki 100 Kcal-ko.

Plater osoen balioa duten prestakinek (haragia/arraina eta berdura/zerealak), ezin dituzte 4,2g proteina baina gutxiago eduki 100 Kcal-ko.

Sodioa (gatza): 100 Kcal-ko 10 mEq (miliekibalente) baina gutxiago izan behar ditu.

Horretaz gain, kontuan hartu behar dira, gehiagarriei buruzko aholkuak, kutsatzaileei buruzkoak, segurtasun bakteriologikoari buruzkoak eta etiketak argi irakurri behar dira.

08

HAURTZAROKO ELIKADURA

Haurtzaroa 2.urtetik 10-13 urte arte doa eta bi etapatan zatitzen da, eskolaurrekoa (2-6) eta eskolakoa (6-13). Denboraldi honetan ematen den hazkuntzak eta garapenak, zuzenean edo zeharka, elikadura ohiturak eta sozializazio aspektuak kaltetu ditzake.

PDF · 145

ELIKAGAI BEHARRAK handitzen joango dira, aktibitate fisiko garrantzitsua egoten hasten delako.

Energia: Zertxobait gutxitzen joaten dira.

Lehen seihilabetekoan: 105 Kcal/Kg

1-3 urte bitartean: 100 Kcal/kg

Geratzen diren urteetan: 85 Kcal/kg

Proteinak: Atzematen den jaitsiera handiagoa da, baina normalki, behar dena baina proteina kopuru gehiago ematen zaie. Beti balio altukoak izan behar dute.

Lehen seihilabetekoan: 2,3 g/Kg

Bigarren seihilabetekoan: 1,5 g/kg

1-6 urte bitartean: 1,2 g/Kg

7-10 urte bitartean: 1 g/Kg

Lipidoak: Nahitaezko gantz azido kopuru jakin bat eduki behar du dietak.

Pertsonoa heldu baten elikadurara ohitzea da etapa honen helburua, eta horretarako era askotariko dietak jarraitu behar ditu, talde guztietako janariak irentsi eta gomendatutako maiztasunarekin jaten. Gutxienez lau otordu egin behar dituzte, gehien zaindu behar den otordua gosaria izanik.

Janariei ez zaie gatz gehiegi gehitu behar eta janari gozoen irenspena murriztu behar da.

Landare jatorriko produktuen kontsumoa estimulatu eta dieta monotonoak ekiditea beharrezkoa da, umearentzat jateko ordua atsegingarria izateko, jatea derrigortu gabe.

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
Bularreko haurraLactante
JaioberriaRecién nacido
Elikadura etapakEtapas de la alimentación
Haur-janariakAlimentos infantiles
HazkuntzaCrecimiento

2Ulertu

Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.

  1. Ibilbidea

    1. Esnearen denboraldia
    2. Trantsizioko denboraldia
    3. Helduen elikadurarako denboraldia
    Urratsez urrats
    1. Esnearen denboraldia → Trantsizioko denboraldia4-6 hilabete bete arteIrensten den janari bakarra esnea da
    2. Trantsizioko denboraldia → Helduen elikadurarako denboraldiaJanari berriak kontu handiz sartzen joan behar da

    Nondik datorren: ELIKADURA ETAPAK

Egiaztatu

Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.

  • Esnearen denboraldia → … eta gero?

    Trantsizioko denboraldia

  • Trantsizioko denboraldia → … eta gero?

    Helduen elikadurarako denboraldia