ERIZAINTZAOsasun publikoa · 1. maila

5 · 01 · §5.1

DemografiaLa demografía

1. blokea 54tikPDF orrialdeak: 41, 42, 43

Zenbat gara, non gaude eta nola aldatzen da hori. Datu horiek gabe ez dago tasarik, eta tasarik gabe ez dago epidemiologiarik.

1Testua

Ikasketa-helburuak
  • Demografia eta populazioa definitzea.
  • Zentsua eta errolda bereiztea, helburuaren eta maiztasunaren arabera.
  • Demografia estatikoa eta dinamikoa bereiztea.
  • Tasa demografiko bat zer den azaltzea.
01

5.1. DEMOGRAFIA

Demografiak herrialdeei buruzko datuak ematen dizkigute, galderei erantzuten laguntzen dutenak.

PDF · 42

DEMOGRAFIA: “Populaziaren tamaina, banaketa geografikoa eta osaera, bere aldaketak eta hauen kausak ikertzen dituen zientzia da” (ONU).

POPULAZIOA: Pertsonez osatuta dagoen taldea da, egonkorra mantentzen dena eta ezaugarri territorialak, politikoak, juridikoak, etab. dituenak.

OINARRIZKO FENOMENO DEMOGRAFIKOAK: Jaiotza-tasa, heriotza-tasa, ugalkortasuna, ezkontza-tasa, mugimendu migratorioaren… laburpen historikoa.

02

ERABILERA OSASUN PUBLIKOAN

Tasak eta beste osasun adierazleak sortu

PDF · 42

Epidemiologiako ikerketak burutu

Osasun Publikoaren planifikazioa egin egin

Garapen nazional edo eskualdeko plan orokorrak egin

Edozein helburutarako biztanleriaren proiekzioa egin

03

DATU ITURRIAK

Biztanleriaren zentsua Helburu ESTATISTIKOA du.

PDF · 42

Herrialde batetako biztanle guztien datu demografiko, ekonomiko eta sozialak bildu, laburtu, aztertu eta publikatzeaz arduratzen den prozesu multzoa (adina, ikasketa maila, egoera zibila, jarduera ekonomikoa, etxebizitzaren baldintzak, erabilitako garraioa, etxebizitzako senidetartasuna…).

Tradizionalki 10 urtero berriztatzen zen.

Biztanleriaren errolda Helburu ADMINISTRATIBOA du.

Herri bakoitzeko biztanleen datuak (NAN, helbidea, sexua, jaiotze data eta lekua, nazionalitatea, ikasketa maila) Udalak, urtero.

Urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean herri batean bizi den biztanleriaren datuak ematen ditu.

Erregistro demografikoak INE/ Eustat, Udaletxeak, Caritas, Gipuzkoa.net, SOS racismo….

04

DEMOGRAFIA ESTATIKOA

Giza populazioak aztertzen ditu denbora-une jakin batean, DIMENTSIOAREN, LURRALDEAREN eta EGITURAREN ikuspegitik:

PDF · 42

Dimentsioa: Pertsona kopurua

Lurraldea: Bizilekua

Egitura: irizpide ezberdinen araberakoa (adina, sexua, egoera zibila, jaiolekua, nazionalitatea, hizkuntza, heziketa maila, maila ekonomikoa, ugalkortasuna).

05

DEMOGRAFIA DINAMIKOA

Denboran zehar, populazioak izan dituen aldaketak ikertzen ditu. Biztanleriaren eboluzioa denboran zehar eta gizabanakoen mekanismoak biztanlerian parte hartzeko edo ateratzeko aztertzen ditu.

PDF · 43

Mekanismoak: Jaiotzak, heriotzak, migrazio mugimenduak… Demografia dinamikoak grafikoak eta taulak erabiltzeaz gain, tasak erabiltzen ditu, hau da, denbora batean, populazio osoaren arabera ematen diren maiztasun erlatiboa. Tasek herrialdeen arteko konparazioak ahalbidetzen dituzte.

Tasa demografikoak: denbora batean, populazio osoaren arabera ematen diren gertaeren maiztasun erlatiboa: hilkortasun tasa, jaiotze-tasa, ugalketa orokorraren tasa, umeen hilkortasun-tasa, bizitza-esperantza jaiotzean, dependentzia- tasa…

«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.

Hiztegia
EuskarazGaztelaniaz
ZentsuaCenso
ErroldaPadrón
Demografia estatikoaDemografía estática
Demografia dinamikoaDemografía dinámica
TasaTasa

2Ulertu

Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.

  1. Ez nahastu

    Biek biztanleria kontatzen dute eta datu antzekoak jasotzen dituzte; aldea helburuan eta maiztasunean dago.

    ZentsuaErrolda
    HelburuaESTATISTIKOAADMINISTRATIBOA
    Nork egiten duHerrialde mailanUdalak
    NoizbehinkaTradizionalki, 10 urteroUrtero
    Zer ematen duBiztanle guztien datu demografiko, ekonomiko eta sozialakUrtarrilaren 1ean herri batean bizi denaren datuak

    Nondik datorren: DATU ITURRIAK

  2. Ez nahastu

    Biek populazioa ikertzen dute; aldea denbora da: argazkia ala pelikula.

    Demografia estatikoaDemografia dinamikoa
    Zer begiratzen duDenbora-une jakin batDenboran zeharreko aldaketak
    Zer aldagaiDimentsioa, lurraldea eta egituraJaiotzak, heriotzak eta migrazioak
    Zer tresnaUne horretako kopuruakTasak, herrialdeak alderatzeko

    Nondik datorren: DEMOGRAFIA ESTATIKOA · DEMOGRAFIA DINAMIKOA

Egiaztatu

Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.

  • Helburua: Zentsua / Errolda

    ESTATISTIKOA / ADMINISTRATIBOA

  • Nork egiten du: Zentsua / Errolda

    Herrialde mailan / Udalak

  • Noizbehinka: Zentsua / Errolda

    Tradizionalki, 10 urtero / Urtero

  • Zer ematen du: Zentsua / Errolda

    Biztanle guztien datu demografiko, ekonomiko eta sozialak / Urtarrilaren 1ean herri batean bizi denaren datuak

  • Zer begiratzen du: Demografia estatikoa / Demografia dinamikoa

    Denbora-une jakin bat / Denboran zeharreko aldaketak

  • Zer aldagai: Demografia estatikoa / Demografia dinamikoa

    Dimentsioa, lurraldea eta egitura / Jaiotzak, heriotzak eta migrazioak

  • Zer tresna: Demografia estatikoa / Demografia dinamikoa

    Une horretako kopuruak / Tasak, herrialdeak alderatzeko