5 · 06 · §5.3
Kate epidemiologikoaLa cadena epidemiológica
Apunteak berak izendatzen ditu hiru katemailak norabidearekin: nondik, nola eta nora. Ez da erizainak egiten duena: infekzioak egiten duen bidea da.
1Testua
- Katearen hiru mailak ordenan izendatzea.
- Gordeleku motak bereiztea, gizakia barne.
- Transmisio zuzena eta ez-zuzena bereiztea.
- Populazio gaixkorra zerk egiten duen gaixkor azaltzea.
GORDELEKUA/AGENTE KAUSALA (nondik)
I.Mailako faktore epidemiologikoak GORDELEKUA/AGENTE KAUSALA (nondik) Patogenoa bizi eta ugaltzen den tokia, gizakia, animalia, sustantzia edo objetua izan daiteke.
Mikroorganismoak bizirauteko bere beharra dauka. Bertan gaixotasunaren agente eragilea aurkitzen da eta bertatik populazio gaixokorrera transmititu daiteke.
Gizakia:
Gaixoa
Eramailea: Infekzioaren sintomak izan gabe,eragile patogenoa du eta kanpora dezake beste gizaki batzuk kutsatuz.
Osasuntsua: Gaixotasuna izan gabe mikroorganismoak ezabatzen dituen pertsona osasuntsua.
Inkubazio epean: Mikroorganismoak ezabatzen ditu seinaleak eta sintomak agertu aurretik (elgorria). Infekzioaren hedapen nabarmena eragiten du.
Kronikoa: Gaixotasuna pasatu ondoren, mikroorganismoa ezabatzen du
Gizakiz kanpokoa:
Animaliak: Gaixotasun zoonotikoak edo zoonosiak
Ura edo lurzorua: Gordeleku telurikoa AGENTE INFEKZIOSOEN PROPIETATEAK OSTALARIAN DUTEN ERAGINARI DAGOKIONEZ
Infektagarritasuna: agente mikrobioak ostalaria inbaditzeko eta ugaltzeko duen gaitasuna
Patogenizitatea: agenteak ostalari gaixkor bati gaixotasuna sortzeko duen gaitasuna.
Kuantifikazioa→ sintomatologia klinikoa duten infektatuen proportzioa.
Birulentzia: mikroorganismoak ostalari gaixkor batean gaixotasun larria sortzeko duen gaitasuna
Immunogenizitatea: agenteak immunitate-erantzun espezifikoa eta iraunkorra emateko duen gaitasuna TRANSMISIO MEKANISMOA (nola)
TRANSMISIO MEKANISMOA (nola)
Zuzena: Denbora epe laburrean ematen da, mikroorganismoak ez direlako oso erresistenteak kanpoko baldintzetara.
Hurbiltasun fisikoa beharrezkoa da.
HORZKADA EDO HARRAMAZKA KONTAKTU FISIKO ZUZENA ARNAS-TANTA ERTAIN EDO HANDIEN BIDEZ -Amorrua-Sexu-harremanak(GIB, sifilia…) -Odola edo gorputzeko beste jariakinekin kontaktua (B hepatitisa) -Mukosen kontaktua (muxua edo bajina bidezko erditzean) -Plazenta bidezkoa (sifilia, errubeola, toxoplasmosia) -Eskuen bidezkoa: Azaleko, arnas bideko, liseri hodiko eta gernu bideko infekzioak.
-Garrantzitsuak aho-aho eta gorozki-aho bidezko transmisioan.
-Gordelekuaren listu edo arnas jariakinak zuzenean iristen direnean populazio gaixokorraren begi, aho, sudur mukosetara.
-Metro bateko distantzia edo gutxiago behar da.
-BAKTERIARRAK: Meningitis meningokozikoa, neumonia neumokozikoa, errubeola, kukutxeztula eta difteria.
-BIRUSAK: Gripea, errubeola, adenobirusa, arnas birus sintzitiala, errinobirusa eta koronabirusa
Ez-zuzena: Mikroorganismoa infekzio-iturritik populazio gaixokorrera transmititzen da, baina modu pasiboz.
Gordelekuaren eta populazio gaixokorraren artean distantzia eta/edo denbora tartea dagoenean.
Mikroorganismo hauek askoz ere erresistenteagoak dira ingurunean.
AIRE BIDEZKOA GARRAIATZAILE KOMUNA BEKTOREA Aerosol edo tanten nukleoen bidezkoa (<10 µm) Hitz egitean, eztula edo doministiku egitean aire-tanten bidez, arnasa hartzerakoan bereganatuz.
Tuberkulosia, gripea, koronabirusa eta barizela -Elikagaiak (salmonellosia) -Ura (kolera, sukar tifoidea…) -FOMITEAK, kutsaturiko objektu eta materialak (zapiak, jostailuak, arkatzak etab).
Errinobirusak, estafilokokoak, pneumokokoak etab.
Odola eta bere eratorriak (B hepatitisa, GIB) Lurzorua (tetanosa, parasitoak) Bektore pasiboak edo mekanikoak: Artropodoak agentea bakarrik garraiatzen du (sukar hemorragikoak).
Bektore aktiboak edo biologikoak: Agentea artropodoan ugaltzen da edo bere eboluzio-zikloaren fase bat egiten du (paludismoa) POPULAZIO GAIXKORRA (nora) Infekzioa edo/eta gaixotasuna pairatu dezakeen pertsona.
POPULAZIO GAIXKORRA (nora)
Faktore indibidualak: Adina, sexua, oinarri genetikoa, aurretiko esposizioak, defentsa-mekanismoak, immunitatea…
Faktore pertsonal sozio-ekonomiko-politikoak: Maila ekonomikoa, bizi ingurunea…
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Gordelekua | Reservorio |
| Eramailea | Portador |
| Infektagarritasuna | Infectividad |
| Patogenizitatea | Patogenicidad |
| Birulentzia | Virulencia |
| Bektorea | Vector |
| Fomitea | Fómite |
| Populazio gaixkorra | Población susceptible |
2Sailkapena
Apunteak zerrendatzen dituen kategoriak, irizpide beraren azpian. Ez dago hemen testu berririk: lerro bakoitza apuntearena da.
Agente infekziosoaren propietateak
Zeren arabera: Ostalarian duten eraginaren arabera
| Infektagarritasuna | Infektagarritasuna: agente mikrobioak ostalaria inbaditzeko eta ugaltzeko duen gaitasuna |
|---|---|
| Patogenizitatea | Patogenizitatea: agenteak ostalari gaixkor bati gaixotasuna sortzeko duen gaitasuna. Kuantifikazioa→ sintomatologia klinikoa duten infektatuen proportzioa. |
| Birulentzia | Birulentzia: mikroorganismoak ostalari gaixkor batean gaixotasun larria sortzeko duen gaitasuna |
| Immunogenizitatea | Immunogenizitatea: agenteak immunitate-erantzun espezifikoa eta iraunkorra emateko duen gaitasuna TRANSMISIO MEKANISMOA (nola) |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ibilbidea
- Gordelekua / agente kausala
- Transmisio mekanismoa
- Populazio gaixkorra
Urratsez urrats
- Gordelekua / agente kausala → Transmisio mekanismoanondik
- Transmisio mekanismoa → Populazio gaixkorranola → nora
Nondik datorren: GORDELEKUA/AGENTE KAUSALA (nondik) · TRANSMISIO MEKANISMOA (nola) · POPULAZIO GAIXKORRA (nora)
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Gordelekua / agente kausala → … eta gero?
Transmisio mekanismoa
Transmisio mekanismoa → … eta gero?
Populazio gaixkorra