5 · 23 · §5.6
DesinfekzioaLa desinfección
Forma begetatiboak suntsitzen ditu, baina EZ erresistentzia formak. Hor dago mugarria esterilizazioarekin.
1Testua
- Desinfekzioa definitzea eta bere muga izendatzea.
- Desinfekzioaren hiru mailak bereiztea.
- Maila bakoitzeko produktuak lotzea.
- Eraginkortasunean eragiten duten faktoreak zerrendatzea.
DESINFEKZIOA
Arrisku baxua: bulegoak, komun publikoak, kanpoko guneak… Desinfekzioa Material bizigabeetan dauden mikroorganismoen forma begetatiboak suntsitzea prozedura fisiko edo kimikoak aplikatuz. EZ ditu mikroorganismoen erresistentzia formak suntsitzen.
DESINFEKTATZAILEA: “Prozedura fisiko edo kimikoen bidez material bizigabe batekin kontaktuan jartzen badugu, 10-20 minututan mikroorganismo patogeno guztiak suntsitzen ditu, bakterio, birus eta onddoen forma begetatibo guztiak suntsituz”.
Horien artean ditugu: Alkoholak, kloroa eta eratorriak, formaldehidoa, glutaraldehidoa, orto-ftaldehidoa (OFA), hidrogeno peroxidoa, yodoforoak, azifo perazetikoa, fenolak eta amonio kuaternarioaren eratorriak.
DESINFEKZIO MAILAK
DESINFEKZIO MAILAK:
Maila altuko desinfekzioa: Mikroorganismo bizidunak suntsitzea lortzen duena da, espora batzuk izan ezik.
Glutaraldehidoa, hidrogeno peroxidoa, orto-ftalaldehidoa, azido parazetikoa eta azido parazetikoa hidrogeno peroxidoarekin.
Maila ertaineko desinfekzioa: Forma bakterianoen, Mycobacterium tuberkulosiaren, birus gehienen eta onddo batzuen aurrean.
Maila baxuko desinfekzioa: Bakterioen gehienak, birus batzuk eta onddoak suntsitzen ditu. Ez da eraginkorra Mycobacterium tuberculosis eta esporen aurrean.
Klorodun soluzioak, alkoholak, iododun konposatuak, konposatu fenolikoak eta amonio kuaternarioaren konposatuak.
ERAGINKORTASUNEAN ERAGITEN DUTEN FAKTOREAK
Desinfekzio eta esterilizazioaren eraginkortasunean eragin dezaketen faktoreak:
Objektuaren aurretiazko garbiketa
Objektuak izan dezakeen karga organiko eta inorganikoa
Kutsadura mota eta maila
Germizidarekin emandako denbora eta kontzentrazioa
Objektuaren izaera (zirrikituak, zuloak, bisagrak)
Biopelikulen presentzia
Desinfekzio prozesuaren temperatura eta pHa
Kasu batzuetan, esterilizazio prozesuaren hezetasun erlatiboa (adb. Etileno oxidoarekin).
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Forma begetatiboa | Forma vegetativa |
| Desinfektatzailea | Desinfectante |
| Glutaraldehidoa | Glutaraldehído |
| Biopelikula | Biopelícula |
| Germizida | Germicida |
2Sailkapena
Apunteak zerrendatzen dituen kategoriak, irizpide beraren azpian. Ez dago hemen testu berririk: lerro bakoitza apuntearena da.
DESINFEKZIO MAILAK
Zeren arabera: Zer suntsitzen duen eta, batez ere, zer ez,
Ordena badu: faseak dira, eta ordena honetan gertatzen dira.
| 1Maila altua | Maila altuko desinfekzioa: Mikroorganismo bizidunak suntsitzea lortzen duena da, espora batzuk izan ezik. Glutaraldehidoa, hidrogeno peroxidoa, orto-ftalaldehidoa, azido parazetikoa eta azido parazetikoa hidrogeno peroxidoarekin. |
|---|---|
| 2Maila ertaina | Maila ertaineko desinfekzioa: Forma bakterianoen, Mycobacterium tuberkulosiaren, birus gehienen eta onddo batzuen aurrean. |
| 3Maila baxua | Maila baxuko desinfekzioa: Bakterioen gehienak, birus batzuk eta onddoak suntsitzen ditu. Ez da eraginkorra Mycobacterium tuberculosis eta esporen aurrean. Klorodun soluzioak, alkoholak, iododun konposatuak, konposatu fenolikoak eta amonio kuaternarioaren konposatuak. |