5 · 12 · §5.5
Txertaketa egutegia eta txertoen helburuakEl calendario de vacunación y los objetivos de las vacunas
Txertoak bi gauza egiten ditu: norbera babestu eta komunitatea babestu. Bigarrena lortzeko atalase bat behar da, eta atalasea kalkulatu egiten da.
1Testua
- Banakako babesa eta taldeko babesa bereiztea.
- Immunitate kolektiborako atalasea zertatik dependitzen duen azaltzea.
- R0 zer den azaltzea.
- Txertaketa egutegia nork eta noiz berriztatzen duen jakitea.
GEHIEN ERABILTZEN DIREN TXERTOAK
Haurren txertaketa egutegia urtero berriztatzen da, nahiz eta ez diren aldaketa handiak ematen. Komunitate autonomo bakoitzak bere txertaketa egutegi propioa du.
Txerto motak gaixotasunaren arabera GAIXOTASUN MOTA TXERTO MOTA ADMINISTRAZIO BIDEA Difteria Toxoidea Muskulu barnekoa Tetanosa Toxoidea Muskulu barnekoa Tosferina edo kukutxeztula Birus hilak Muskulu barnekoa Haemophilus influenzae (B seroaldaera) Polisakaridoak Muskulu barnekoa B hepatitisa Errekonbinazioz Muskulu barnekoa Poliomielitisa Birus biziak (Sabin) Aho bidezkoa Pneumokokoa Kapsulako polisakaridoak Muskulu barnekoa Meningokokoa Polisakaridoak Muskulu barnekoa Giza papiloma birusa Errekonbinazioz Muskulu barnekoa Elgorria Birus motelduak (biziak) Aukeran, larruazalpekoa Errubeloa Birus motelduak (biziak) Aukeran, larruazalpekoa Paroditisa Birus motelduak (biziak) Aukeran, larruazalpekoa Gripea Birus hilak Muskulu barnekoa Sukar tidoideoa Bakterio motelduak (biziak) Aho bidezkoa Sukar horia Birus motelduak (biziak) Larruazalpekoa edo muskulu barnekoa A hepatitisa Birus hilak Muskulu barnekoa Tuberkulosia Bakterio motelduak (biziak) Intradermikoa Errotabirusa Birus motelduak (biziak) Aho bidezkoa Amorrua Birus hilak Larruazalpekoa edo muskulu barnekoa Izurria Bazilo hilak Muskulu barnekoa Kolera Bakterio motelduak (biziak) Aho bidezkoa Karbunkoa Andui abirulento baten hazkuntzaren filtrazio esterila Larruazalpekoa Japoniar entzefalitisa Birus hilak Muskulu barnekoa Leptosirosia Bakterio inaktibatuak Muskulu barnekoa
TXERTOEN HELBURUAK
Giza gordelekua duten eta gizakiz-gizaki transmititzen diren gaixotasunen txertoek bi helburu dituzte.
Banakako babesa Helburua: Hartutako immunitate aktiboa jasotzen duen ostalariarengan, infekzio naturalak ematen duen immunitatea garatzea.
Taldeko edo komunitateko babesa
Epidemien arriskuaz babesten du komunitatea.
Transmisio katea apurtzea lortzen dute.
Txertatuak izan ez direnak babesten ditu.
Gaixotasunaren erradikazioan laguntzen dute.
Hau lortzeko INMUNITATE KOLEKTIBORAKO ATALASEA behar da.
INMUNITATE KOLEKTIBORAKO ATALASEA= 1- 1/R0
Beraz, honen baitan dago:
R0 (oinarrizko birsorkuntza tasa) → Pertsona batek beste zenbat pertsona infektatzeko gaitasuna duen.
Agente eragilea
Transmisioaren ezaugarriak
Pertsona gaixokor eta inmuneen sakabanaketa (Populazio dentsitatea)
Inguruneko faktorea
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Immunitate kolektiboa | Inmunidad colectiva |
| Atalasea | Umbral |
| R0 | R0 |
| Erradikazioa | Erradicación |
| Txertaketa egutegia | Calendario de vacunación |
2Ulertu
Apunte bera, beste forma batean: hemen ez dago materia berririk, dagoena beste era batera antolatuta baizik.
Ideia nagusia
Taldeko babesa ez da txertatuen kopuru handi bat: atalase bat da, 1 - 1/R0, eta R0-ren araberakoa da, hau da, pertsona batek beste zenbat kutsa ditzakeen.
Nondik datorren: TXERTOEN HELBURUAK
Alderatu
Banakako babesa Taldeko babesa Nor babesten du Txertatzen den pertsona Komunitate osoa, txertatu gabeak barne Nola Infekzio naturalak emango lukeen immunitatea garatuz Transmisio katea apurtuz Zer behar du Dosi egokiak Immunitate kolektiborako atalasea Nondik datorren: TXERTOEN HELBURUAK
Egiaztatu
Estali erantzuna eta saiatu. Klik eginez agertzen da.
Zer da hemengo ideia nagusia?
Taldeko babesa ez da txertatuen kopuru handi bat: atalase bat da, 1 - 1/R0, eta R0-ren araberakoa da, hau da, pertsona batek beste zenbat kutsa ditzakeen.
Nor babesten du: Banakako babesa / Taldeko babesa
Txertatzen den pertsona / Komunitate osoa, txertatu gabeak barne
Nola: Banakako babesa / Taldeko babesa
Infekzio naturalak emango lukeen immunitatea garatuz / Transmisio katea apurtuz
Zer behar du: Banakako babesa / Taldeko babesa
Dosi egokiak / Immunitate kolektiborako atalasea