5 · 17 · §5.6
Infekzio nosokomialakLas infecciones nosocomiales
Ospitalean hartutako infekzioa, sintomak alta eman ondoren agertu arren. Hiru faktorek erabakitzen dute: agenteak, pazienteak eta inguruneak.
1Testua
- Infekzio nosokomiala definitzea.
- EPINE zer den azaltzea.
- Infekzioan eragiten duten hiru faktoreak izendatzea.
- Zergatik diren kalitate adierazle azaltzea.
INFEKZIO NOSOKOMIALAK = OSPITALEKO INFEKZIOA
“Ospitalean ingresatuta egoteagatik, pazienteak, langileak edo bisitariak ospitalean edo beste osasun zentroetan hartutako gaixotasun infekziosoa, nahiz eta sintomak ospitalea utzi eta gero agertu” OMS EPINE zeharkako ikerketa epidemiologiko bat da, osasun arretarekin erlazionatutako infekzioen, hau da, infekzio nosokomialen prebalentzia ikertzen duena.
Infekzio nosokomialek gaixo eta heriotza kopuru altuak eragiten dituzte eta haien %20-30 prebenigarriak dira. Prebalentzia oso aldakorra da ospitale batetik bestera, kalitatearen adierazle dira eta. Osasun gastu altua suposatzen dute. Horregatik dira hain garrantzitsuak.
Inkfezioan eragiten duten faktoreak
AGENTE MIKROBIOTARRA Mikroorganismoaren berezko birulentzia, antimikrobianoekiko erresistentzia, material infekziosoaren kantitatea *Bakterioen erresistentzia: zepa erresistenteak endemikoak izatera iritsi daitezke ospitale batetan, eta horietako asko antimikrobiano askorekiko erresistenteak dira.
PAZIENTEEN BULNERABILITATEA (KALTEBERATASUNA) Gainontzeko gaixotasunak, adina, ebakuntza kirugikoak
INGURUNEKO FAKTOREAK Ospitale bateko pilaketa-baldintzak, pazienteak unitate batzuetatik besteetara maiz eramatea…
«Sakontzeko» markatuta dagoena ez dago apunteetan: lehen mailarako gehitutako azalpena da.
Hiztegia
| Euskaraz | Gaztelaniaz |
|---|---|
| Infekzio nosokomiala | Infección nosocomial |
| EPINE | EPINE |
| Birulentzia | Virulencia |
| Kalteberatasuna | Vulnerabilidad |
| Zepa erresistentea | Cepa resistente |